www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristianaren explikazioa
Jose Otxoa Arin
1713

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Doctrina Christianaren Explicacioa Villa Franca Guipuzcoaco onetan euscaraz itz eguitendan moduan, Joseph Ochoa de Arin. Donostian, Pedro de Ugarteren etxean, 1713.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KAP. IV.
DOKTRINA KRISTIANAREN LAUGARREN PARTEA

 

 

§. VII.

Irakasten zaio Kristaubari
zer rezebitu bear deban.

 

        G: Zer rezebitu bear degu animako salbazioa alkanzatzeko?

        E: Sakramentu santuak bear ditugu rezebitu.

        G: Esan egiztzu Sakramentuak, bada gutxienaz jakin bear dituzu rezebitzera obligaturik zauden aek.

        E: Jesu-Kristok berak instituiturik, eta eginik, bere Eleizan eutzi zirauzkun Sakramentu santuak, dirade zazpi, &c.

        G: Zertako Jesu-Kristok instituitu zigun Baptismoa, edo Baptisterioa?

        E: Pekatu orijinala kentzeko, eta baptizatzen dan argan edirotzen dan beste edozeinereko pekatu barkatzeko ere bai.

        G: Zer da pekatu orijinala?

        E: Da geure Aita Adanengandik heredatu genduan pekatua, zeñarekin jaiotzen geraden guztiok mundura.

        G: Zer miseriatan arkitzen da, pekatu orijinalean konzebiturik, mundura jaiotzen dan guzia?

        E: Arkitzen da pekatari eginik, eta demonioaren esklabitudean, Jaungoikoaren graziarik bage, aren Majestadearekin etsaitasun andian, eta gloriarako deretxorik batere bage, infernura erorteko estaduan.

        G: Beraz Sakramentu Baptisteriokoa da miseria orien guztien remedioa?

        E: Bai jauna, zerren Sakramentu orrek ematen dio, edo komunikatzen dio animari leenengo grazia, zeñarekin barkatzen zaion kulpa orijinala: ateratzen deu denionioaren esklabitudetik, eta infernuko bidetik Jaungoikoaren adiskidetasun andira, egiten deu Jaungoikoaren seme adoptibo, Eleiza Ama santuaren seme, eta mienbro, eta gloriaren herederoa.

        G: Konfirmazioko Sakramentuak zer ondasun komunikatzen dirautza, disposizio onarekin rezebitzen debanari?

        E: Ematen dio grazia bat, korroboratzen, eta esfortzatzen debana Fedean, eta fuerza, edo indar andiak ere bai, resistitzeko Fedearen kontrako tentazio guziai, eta bere etsaiai.

        G: Zer disposizio bear da Sakramentu au rezebitzeko?

        E: Jaungoikoaren grazian arkitzea, eta eraman siniste firmea Sakramentu orrek debana esan degun birtutea.

        G: Sakramentu Konfesiokoak, zeñari deritzan Penitenziako Sakramentua, zer ondasun ematen dirautza rezebitzen debanari disposizio onarekin?

        E: Barkatzen dirautza bere pekatuak, biurtzen deu graziako bizitzara baldin leen galdu bazeban pekatu eginaz; eta baldin galdu ez bazeban grazia, ematen dio graziaren aumentua.

        G: Zer disposiziorekin, eta zer dilijenzia eginik joan bear deu Kristaubak ondo konfesatzeko bere kulpak, eta pekatuak, eta rezebitzeko Sakramentu orren ondasunak?

        E: 1. Leenena, bear deu konzienziaren examina egin espazio; eta kuidadu andiarekin.

        2. Bigarrena, bear deu damu izan, eta eduki sentimentua, edo urrikimentua, zerren ofenditu, eta injuriatu deban Jaungoiko egiazkoa bera, izanik ain ona, eta ain amablea: edo gutxienaz, bear deu Jaungoikoa ofenditu deban guziaz damu izan, zerren galdu deban pekatu eginaz aren Majestadearen grazia, eta adiskidetasuna; edo zerren kastigaturik eutzi daikean Jaungoikoak, bere graziatik, eta gloriako deretxo guzitik apartaturik, eta infernuetara betiko kondenaturik; edo gutxien gutxienaz, bear deu damu, eta igui izan pekatua, zerren pekatariak bezela itxeden daikean Jaungoikoaren eskutik eskarmentu andiren bat edolaere tenporala, au da, edo purgatorio andi bat, edo mundu onetan trabaju, ta miseria gogorren bat, edo onelako beste eskarmenturen bat; edo beste motiboz urrikitzeko, bear deu edolaere damu izan, eta aborrezitu pekatua, zerren dan gauza torpea, eta itxusia, izanik Jaungoikoaren Legeak agintzen debanaren kontrako gauzea.

        3. Irugarrena, damutasun orrekin batera bear deu egin, eta iduki propositu firmea, edo artu bere biotzean gogo bat guziz sendoa, ez egiteko bein ere geiago pekaturik bizi dan arte guzian, Jaungoikoagan itxedeten deban faborea, ta grazia lagun debela.

        4. Laugarrena, bear ditu humiltasun andiarekin, eta modestia guziarekin konfesatu bere pekatu guztiak, batere ezkutatu bage, ez lotsaz, ez bildurraz, eta ez maliziaz, Konfesoreak ematen dion penitentzia kunplitzeko animo osoarekin, prokuratzen debala egitea Akto Fedekoa, Esperantzakoa, eta Karidadekoa, bein edolaere.

        G: Zer da bada Konzienziaren examina egitea?

        E: Da bakoitzak bere pensamentuaz, itzaz, obraz, eta nai izan zeban deskuidoz Jaungoikoaren kontra eginik daduzkan kulpa, ta pekatuak, dilijenzia, eta kuidadu andiarekin memoriara, edo gogora guztiak albait ekartzen jarduntzea, edo prokuratzea beregan danaz, eta alegin justua, bere pekatu guziez oroitzea.

        G: Nundik ezagutuko deu zertan, eta nola pekatu egin deban Jaungoikoaren kontra?

        E: Jaungoikoaren Legeko amar Mandamentuetatik, Eleiza Ama santuaren bost Mandamentuetatik, eta Kristaubak berak deban estaduaren, eta ofizio, eda karguaren obligazio aetatik, orietan guzietan bat banaka konsiderazio andiarekin pensatuaz zertan faltadu ote deban bere nai izanaz, eta kulpaz, zenbat modutara, zer zirkunstanziarekin, eta zenbat bider, baldin oroitu al baderi, eta ezin kontuan jauzi bada, ala pekatu dudazkoak, nola ziertoak zenbat diraden pekatuaren mota bakoitzean eginak; bear deu prudenziaz, eta diskrezioaz baliatzen dala, juizio egin zenbat ote diratean gutxi, edo asko.

        G: Asko dan adina erantzun dezu, kristauba; bañan zure probetxurik andienerako, explikatuko dizut gero, eta irakatsiko dizut distinkzio, eta klarezia geiagorekin, nola konzienzia examinatu bear deban Kristaubak, Konfesio jeneral bat, eta naiz partikular bat ongi egiteko.

        Esan egidazu orain: Sakramentu Eukaristiakoak (zeñari deritzan Altarakoa, edo Komuniokoa) zer ondasun komunikatzen, edo ematen dirautza, disposizio onarekin rezibitzen deban Animari?

        E: Ematen dio graziaren augmentua, zeñarekin gelditzen da kristauba Kristorekin uniturik ain modu marabillosoan, nola gure mingañak ezin explikatu leikean, eutzitzen debala aren Majestadeak berekin gauza bat bera eginik. Eta ematen ere dio sokorru andi bat, konfortatzen, eta guztiz esforzatzen debana resistitzeko bere pasioai, apetitu gaiztoai, eta bizio guziai, erori eztidin kulparen miserian.

        G: Zer disposiziorekin, eta prebenzioarekin arkitu bear da Kristauba Sakramentu Eukaristiakoa dignamente rezebitzeko?

        E: Egon bear deu barau naturalean, au da, gabaren erditikan asi, eta komulgatu artean sustenturik batere artu bage, ez ogirik, ez urik, eta ez beste edozeinereko jateko, edo edaateko gauzarik dan gutxienik ere. Onez ostean, bear deu egon al dagien guziaz ondo konfesaturik, pekatu mortaleko rezelorik, dudarik, edo eskrupulorik batere bage; au da, bere iritzirako Jaungoikoaren miserikordia mediante, estadu graziazkoan arkitzea. Eta iduki ere bear deu siniste firmea zer rezebitzera dijoan Eukaristiako Sakramentuan; eta bear deu rezebitu al deban ferborerik, deboziorik, humildade, ta rebenziarik andienarekin. Eta geroenean, eman graziak, eta alabantzak aren Majestadeari, zerren egin dion ain benefizio, ta fabore andia.

        G: Extrema Unzioko Sakramentuak zer ondasun komunikatzen, edo ematen dirautza, disposizio onarekin rezebitzen deban enfermo, edo heri dagoenari?

        E: Ematen dio grazia bat, zeñak garbitzen dion anima kulpa, ta pekatuak eutzi zigoen mantxa guzietatik barkatzen ere dirautza pekatu benialak, eta ezagutzen ez dituan, edo oroitzen eztzaizkan pekatu mortal, ezkutuan arki litezkean aek guziak ere bai, baldin badauka eginik propositu firmea, oroitzen zaizkan tenporan konfesatzeko guziak, bear dan urrikimentu, edo damutasunarekin: eta ematen ere dirautza indar andiak resistitzeko demonioaren tentazio guziai, eta eutzitzeko etsaia bentzuturik eriotzako trantzean; eta onez gañera eutzitzen deu Kristauba Jaungoikoaren miserikordia andi aren esperantzan aseguraturik, eta gorderik: eta baldin bere animaren salbaziorako konbeni bazaio, ematen ere dio korputzeko osasuna.

        G: Zer disposizio bear da Sakramentu au rezebitzeko?

        E: Eriotzako señaleakin arkitzen dan heriak egon bear deu Jaungoikoaren grazian, eta rezebitu Fede andiarekin, sinisten debala, Sakramentu orrek debana birtutea, eta efikazia, edo indarra, bere ondasun aek guziak komunikatzeko, edo emateko Kristaubari; onetarako, humildadearekin eskatzen debala, administratu dakion, edo eman dakion bere korde onean, ezagueran, edo zentzu osoan dagoala albaitere: eta orrez gañera, bear deu eduki (al dagian guziaz) bere kulpa, ta pekatuen damutasuna, eta urrikimentua; propositu firmearekin gelditzen dala (Jaungoikoak lekurik ematen badio) bear deban disposizioarekin konfesatzeko, leen ezagutu bagez, edo memoriatik, ezkutatu zitzaizkan pekatu andietatik, batere ezagutzera datorren tenporan, edo oroitzen danean eta onenbestez barkatzen zaiozka guziak Sakramentu orren birtutez.

        G:. Zer ondasun ematen ditu Ordenako Sakramentuak?

        E:. Ematen die Ordenatuai, euren ofizioa ondo egiteko grazia.

        G: Matrimonioko Sakramentuak, zer ondasun ematen die, disposizio onarekin rezebitzen debean persona aiei?

        E: Ematen die grazia bat, zeñak eutzitzen dituan ezkonduak alkarrekin karidadezko, edo amoriozko lazoaz esturik, eta uniturik: eta ematen ere die indarrak, Matrimonioko karga andi aek eroateko: eta onez ostean ematen die auxilioak, eta argitasun andiak, semeak ondo azitzeko Jaungoikoaren bildurtasun santuan, jenero humanoaren konserbaziorako, Eleiza santuaren propagaziorako, au da, Fede santuaren aumenturako;, eta alkarri leialtasuna gordetzeko ondasuna ere ematen die.

        G: Zer disposizio bear da Sakramentu au rezebitzeko?

        E: Leenena, Jaungoikoaren grazian arkitzea: bigarrena, Doktrina ondo jakitea, irakasteko euren semeai Jaungoikoak ematen dien tenporan: eta irugarrena, ez idukitzea batere inpedinenturik, Matrimonioko Sakramentua desegindu daikeanik, edo Matrimonioko deretxoa, exerzizioa, eta zorra enbarazatu, edo eragotzi daikeanik.

        G: Zein inpedimentu da, ezkutatua izanik, gutxiena ezagutua oi dana; eta razoe onegatik egin oi diradena asko bider Matrimonioak, ezer ere balio eztebeanak egin ez balirade baño geiago?

        E: Erantzuten det, jauna, klarezia geiagorako exenplo onekin: Deseatzen debe gizon libre batekin, andre, edo emakume libre batek Matrimonio santua egitea, eta rezebitzea: eta orrela alkarrekin ezkondurik gelditzea au onela dala ere: baldin gizon orrek parterik artu izan bazeban emaztetzat rezibitu nai deban emakume orren aideren batekin, leenengo, edo bigarren belaunean, edo graduan aidetasuna debanarekin; edo beste aldera, baldin emakumeak egin izan bazeban beste ainbeste, senartzat rezebitu nai deban gizonaren aideren batekin, esan degun belaun, edo gradu oen bietatik batean aidetasuna debanarekin; ezin ezkondu ditezke dispensa bage gizon ura, eta emakume ura alkarrekin, zerren edirotzen dan, pekatu ura zirkunstanzia artakoa egin zeban partea, edo persona, inpedimentuarekin, edo enbarazoarekin; eta baldin inpedimentu, edo enbarazo orrekin ezkontzen badirade (naiz arkitzen ez dalarik ere inpedimentu ori aen bietatik batean baizen) ez debe egiten Matrimoniorik, eta ala ez dirade gelditzen ezkondurik; eta onegatikan ezin izan ditezke ezkonduak bezela alkarrekin. Au da, bada, inpedimentua askori ezkutatzen zaiona, eta zeñaren kausas askok egin oi dituen ezer balio ez debean Matrimonioak.

        Bañan, baldin Matrimonio santuko, inpedimenturik, edo enbarazurik batere bage ondu kontrahidu ta efektuadu azkero, suzeditu bazan partea artzea (senarrak, edo emazteak) korputzaz batak bestearen aidearekin, esan degun belaun, edo gradu aen bietatik batean aidetasuna debanarekin; desegintzen ez bada ere Matrimonioa, edolaere pekatu moeta ura zirkunstanzia artakoa egin zeban persona gelditzen da inpedimentuarekin ezin eskatu deikeon moduan bere konsorteari, edo konpañiari Matrimonioko zorra, zerren eskatzeko deretxoa galdu zeban pekatu ura alakoa egin zeban instante artatik bertatik: eta ala, Matrimonioko zorra eskatzeko deretxoa izan dagian, bear deu konsegitu bere inpedimentu orren dispensazioa.

        G: Zazpi Sakramentu oei nork eman ote zien euren birtutea?

        E: Jesu Kristo geure Jaunak komunikatu zien birtute ori bere Pasio santuko merezimentuakin, zeñak nai izan zituan eutzi depositaturik zazpi Sakramentu oetan geure remediorako.

        Oneraño da Kristabak jakin bear deban Doktrina. Bañan memoriaz au guzia ezin ikasi debean aentzat, asko da jakitea ainbeste, ta alako moduan, nola Kartilla onen leenengo ojan adbertiturik dagoan.

 

 

§. VIII.

Obliogaziorikan ez izan arren
Kristaubak pekatu mortalaren penan
jakitera emen segitzen diraden Orazio oek:
ala dalarikan ere, asko konbeniko litzaio jakitea:
orrengatikan, bada dijoaz emen eskribiturik.

 

Zazpi Pekatu kapitalak, zeñai deitzen
zaizten pekatu mortalak, dirade oek.

        1. Soberbia.

        2. Abarizia.

        3. Lujuria.

        4. Ira, edo bengatzeko arrabia.

        5. Gula.

        6. Inbidia, edo inoren onaz gaitz artzea.

        7. Nagitasuna.

 

Zazpi bizio oen kontra
arkitzen dirade zazpi Birtute.

        1. Soberbiaren kontra, Humildadea.

        2. Abariziaren kontra, Liberaltasuna.

        3. Lujuriaren kontra, Kastidadea.

        4. Bengatzeko deseo, edo arrabiaren kontra, Pazienzia.

        5. Gularen kontra, Abstinenzia, edo konbeni dan baño geiago ez jatea, eta ez edatea.

        6. Inbidiaren kontra, Karidadea.

        7. Nagitasunaren kontra, Dilijentzia, edo obra onak egiterako kuidadua paratzea.

 

Animaren etsaiak dirade iru.

        1. Demonioa.

        2. Mundua.

        3. Aragia.

 

Animaren Potenziak dirade iru.

        1. Memoria.

        2. Entendimentua.

        3. Borondatea.

 

Korputzaren Sentiduak dirade bost.

        1. Ekustea.

        2. Aditzea.

        3. Usaia sentitzea.

        4. Gustua artutzea.

        5. Eskuaz ikuitzea.

 

Obra miserikordiazkoak dirade amalau.
Oetatik leeengo zazpirak dirade Korporalak:
beste zazpirak dirade Espiritualak.

 

        Zazpi Espiritualak dirade oek.

        1. Leenengo obra miserikordiazkoa da, eri, edo gajo arkitzen diranak bisitatzea, edo ekustera juatea.

        2. Bigarrena, gosearen trabajuarekin dagoanari, jatera ematea.

        3. Irugarrena, egarriaren trabajuan arkitzen danari, edatera ematea.

        4. Laugarrena, kautibu dagoana reskatatzea.

        5. Bostgarrena, korputza zertzaz estali eztaben, pobreari soñean egitea, edo janzia ematea.

        6. Seigarrena, peregrinazioan, edo romerian dijeanari ostatu ematea, edo etxean rezebimentu ona egitea.

        7. Zazpigarrena, illak entbrratzea.

 

        Zazpi Espiritualak dirade oek.

        1. Leenengo obra miserikordiazkoa, eta espirituala da jakiundearen nezesidadean arkitzen danari irakastea.

        2. Bigarrena, premian dagoenari konseju ona ematea.

        3. Irugarrena, salbazioko bidetik apartatzen danari, eta erraturik dijoanari reprensio ona ematea, edo korrejitzea.

        4. Laugarrena, injuriak barkatzea.

        5. Bostgarrena, triste dagoana konsolatzea.

        6. Seigarrena, geuren proximoaren flakeza, ta miseriak sufritzea.

        7. Zazpigarrena, biziakgatik, eta illakgatik, Jaungoikoari erregu egitea.

 

Birtute Teologalak dirade iru.

        1. Fedea.

        2. Esperantza.

        3. Karidadea.

 

Birtute Kardinalak dirade lau.

        1. Prudentzia.

        2. Justizia.

        3. Fortalezea.

        4. Tenplantzea.

 

Espiritu Santuaren Doeak dirade zazpi.

        1. Leenengoa da, Sabiduriako Doea.

        2. Bigarrena, Entendimentuko Doea.

        3. Irugarrena, konseju onaz gobernatzeko Doea.

        4. Laugarrena, Fortalezako Doea.

        5. Bostgarrena, bakoitzak bere faltaak ezagutzeko Doea.

        6. Seigarrena, Piedadeko Doea.

        7. Zazpigarrena, Karidadetik jaiotzen dan Bildurtasun Santuko Doea.

 

Espiritu-Santuaren Frutuak dirade amabi.

        1. Karidadea.

        2. Konsuelo, edo Gozu Espirituala.

        3. Pakea Espiritukoa.

        4. Pazienzia.

        5. Longanimidadea, zeñak deklaratzen deban animoaren jenerosidadea, eta anditasuna ondasun etorkizun eterno aen itxedeten egotean.

        6. Ondasuna, edo on izatea.

        7. Benignidadea, zeñak egiben deban Jaungoikoaren sierboa bere itzegitean afable, eta bere kondizioan suabe.

        8. Mansedunbrea.

        9. Proximoarekiko Fedea, edo fidelidadea.

        10. Modestia.

        11. Kontinentzia.

        12. Kastidadea.

 

Bienabenturantzak dirade zortzi.

        1. Bienabenturaduak pobrezea eskojitzen debeanak, zerren aena dan Zeruetako Reinua.

        2. Bienabenturaduak mansoak, zerren aek diraden Zeruaren herederoak.

        3. Bienabenturaduak euren pekatuakgatik negarrez daudenak, zerren eurak izango dira konsolatuak.

        4. Bienabenturaduak ansia andiarekin deseatzen debeanak birtute, eta santidade guzia, zerren euren deseo santua izango dan glorian guziz kontentadua.

        5. Bienabenturaduak miserikordiosoak, zerren eurak alkantzatuko debean miserikordia.

        6. Bienabenturaduak biotz garbia debeanak, zerren eurak ekusiko debean Jaungoikoa.

        7. Bienabenturaduak pakeosoak, zerren deituak izango diraden Jaungoikoaren seme santuak.

        8. Bienabenturaduak dirade Kristoren amorioagatik mundu onetan padezitzen dituztenak sufrimentuarekin persekuzioak, zerren oentzat dago zeruan premio abundosoa.

 

aurrekoa hurrengoa