www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskaldun onaren biziera
Sebastian Mendiburu
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euscaldun onaren biciera, Sebastian Mendiburu. Martin Joseph Radaren etxean, 1762

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN LUIS GONZAGAREN
BEDERATZ-URRUNA

 

§. I.

NOIZ, TA NOLA EGITEN DEN
BEDERATZ-URRUN HAU

 

        Garagartzaren ogei-ta-batgarrenean da San LUIS GONZAGAren eguna, ta egin dakioke bere Bederatz-urrun hau, zortzi egunez lenagotik asi, ta egun berean bukatzen dela; edo bezperatik asi, ta egunetik zortzigarren eguneraño; bai ta urteko beste edozein bederatz egunez ere.

        Egiten da Bederatz-urrun hau, bertzeen eran, edo erranez egunoro, orretarako diran irur oroitzak, eta bere tokian adiraziko diran gauzak.

        Egiten da, gure Jaunagandik zerbait erditsi nai denean San LUISen Artez; ta egiten da, zenbait present egiten zaizkala San LUISi.

        Presentak izan ditezke Aita S. Ignazioren Bederatz-urrunean arkitzen diranak, pag. 150.

 

 

§. II.

EGUNOROKO ASIERA

 

        Belaunikatu, ziñatu, ta Nere Jesu-Kristo Jauna, &c. esan ondoan, San LUIS Bitarteko arturik, eskatuko diozu zuk Jangoikoari egunean eguneko otoizak diotena, ta erditsi gogo dezun guzia.

 

 

EGUNOROKO
LENBIZIKO OTOITZA

 

        Gloriz beterik arkitzen zaran S. LUIS GONZAGA, erditsi behar diguzu gure Jaunagandik, zure Bederaz-urrun onetan guk eskatzen diogun guzia, edo, guri hau ezpadagokigu, Jangoiko bera guk ongi maitatzeko, ta egunoro obeak izateko beharko dugun laguntza ta grazia. Bai arren, bai.

 

 

LENBIZIKO EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Zure eran bizi nai dutenei esaten diezu zuk, gure Jesus maitagarria: BIHOTZ emezkoa naz ni, ta guztiz humilla; ta era berekoak izan behar dute, nerekin gero Zeruan egon behar dutenak. Era onetakoa izandu zen zure serbitzari on San LUIS Gonzaga; bada nai-gaberik bage, ta humillera, ta atsegin andiarekin artzen zituen bere bidegabe ta kontrako gauza guziak. Zure erakuste eder, ta San LUISen egite zuzen onegatik, indazu niri zuk, ori bera nik ere egiteko beharko dudan gogargia ta Zeruko grazia: bai arren, bai.

        Aldareko sakramentuari San LUISek izandu zion, debozione andiaren izenean irur Aita gure, ta

Abe Mari.

 

 

EGUNOROKO
IRURGARREN OTOITZA

 

        Urte gutizko bizitzarekin igan zara zu, San LUIS Gonzaga, Aldareetako Santuen artera. Zere ibillera eder garbiagatik eman oi zizuten zuri zere bizitzan Aingeruaren izena; ta, zeren zuk zere gaztetasunean kontuz ta zuzen egiten zenituen zere ikasteak, egin zaitu Aita Santuak Ikasle gazten Bitarteko. Gazteak eta gañerakook Ikasleak gara lurrean garanok. Erditsi zaguzu bada, Bitarteko onak bezala, geren Legeko gauzak eta gañerako jakin behar ditugunak Ikasteko, ikasten ditugunak Egiteko, Aingeruen eran, ta, zu bezala, Bizitzeko, ta Zeruan gero zure lagun izateko, beharko dugun eskua, laguntza ta grazia; baita orain bihotzez eskatuko dugun beste guzia ere. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

        Isillikako otoitzean eskatzen dio bakoitzak bere Jangoikoari, erditsi gogo duena; ta erraten dio gero Santuari.

        AÑA. Hic vir despiciens mundum, & terrena, triumphans, divitias Coelo condidit ore manu.

        V. Justum deduxit Dominus per vias rectas.

        R. Et ostendit regnum Dei.

 

OREMUS

        Coelestium donorum distributor, Deus, qui in Angelico juvene Aloysio miram vitae innocentiam pari cum poenitentia sociasti, eius meritis, & precibus concede, ut innocentem non secuti, poenitentem imitemur. Per Christum Dominum nostrum. Amen.

 

 

BIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        A! gure Jesus maitagarria, zere bizi guzian izandu ziñan zu izatez ta naiez gabe, ta behartsu! Zure eran bizi naiez, utzi zituen San LUIS Gonzagak, Mundu onetan zituen Ondasunak eta Titulo andiak; eta, zure Konpañiako behartsu guzien artean egin zen behartsu. Zere behartasun laudagarriagatik bada, ta San LUISen behartasun onaren alde, iguzu guri zuk, geren behar ta gabe guziak emeki, ta zuzen artzeko grazia; bai ta, gaur eskatzen dizugun beste guzia ere. Bai arren, gure Jangoiko maitea, bai.

 

 

IRURGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Neketan beti bizitu ziñan zu, gure Jangoiko gizon Jesus maitagarria; ta badakizu zuk, zein andiak izandu ziran, zure nekeen alde San LUISek artu izandu zituen nekeak; bada izandu ziran nor nai arritzeko aski, ta sobera diranak. Santu onek zure izenean, ta zuk zerorrek gure amorez arturikako pena nekeak gatik, bada, erran behar diguzu, guk, geren neke laburrak, behar bezala, artzeko beharko dugun laguntza, ta grazia; bai-ta, orain eskatzen dizugun beste guzia ere. Bai arren, Jangoiko maitea, bai.

 

 

LAUGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Lirio ederren artean bazkatzen den bildotsa bezala, zara zu, gure Jesus maitagarria; bada atsegin kontentuz asetzen zara zu, garbiro bizi diran Animen artean. Badakizu zuk, zein garbi eder zuria izandu zen, San LUIS Gonzagaren Anima: bada etzuen galdu bein ere bere Bataioko grazia; ta bizitu zen, ill arteko bere denbora guzian, gogorazio ez-garbi bat izandu gabe. Santu onen garbiera andiagatik, eta zere ontasunez, eman behar diguzu zuk, gogorazio lizunik bage, edo, agertzen diranak, bertan aienatzen ditugula, ta garbi-garbiro bizitzeko grazia: bai ta orain eskatu behar dizugun beste bat ete: Bai arren bai.

 

 

BOSTGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Ait-eternoari zenion amore andiagatik, egin zenuen zuk, Jesus maitagarria, Aita eterno berak agindu edo adirazi zizun guzia; izanik ori, askotan beinzat, ongi ikaragarria. Amore berak eragin zion San LUIS Gonzagari ere (ta bat-ere luzatu gabe, ta guztiz emeki), manatzen zioten edozein gauza, ta zure gogarakoa zela, ezagutzen zuen guzia, naiz erraza izan zedilla, ta naiz gaitza, bata ta bestea. Bitarteko on onen izenean bada, ta zere amore andiagatik, eman behar diguzu zuk, gure Jesus maitagarria, zere amore zati andi bat, egin ditzagun guk ere, behar den eran, gure egiteko erraz ta gogor guziak: bai ta orain guk nai genuken beste guzia ere. Bai arren bai.

 

 

SEIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Zeren zere Aita eternoari ongi nai zenion zuk, gure Jesus maitagarria, ezin geiagoraño nai izandu zenien Munduko gaisoei ere; ta Mundu berekoen zorren alde artu zenituen zuk, zere bizitza guziko nekeak, eta nekeen buruko eriotz ezin gogorragoa. Zure eran zebillen San LUISek ere agitz nai izandu zien lurreko bekatariei; ta bekatarien onerako, ta Jentilak ere zuzendu naiez, joan nai izandu zuen Indietaraño; ta,

ori ezin zuenean, sartu zen Hospital batean, izurrizko edo pozoiezko eritasunekin an arkitzen ziran anitzi laguntzera; ta lagundu zien ezin obeki, bera eritu, ta santuki iltzeko, bere etxera artean. Santu onek zure amorez, ta zuk gure amoreak gatik artu zenituen neke andien ta eriotzaren izenean, iguzu, al dugun guziei guk ere laguntzeko, ta geren egunak ongi bukatzeko, beharko dugun laguntza ta grazia. Bai ta orain eskatzen dugun hau ere. Bai arren bai.

 

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Zure Aitak nai zuena zuzen egiteagatik, milla nekeren buruan, ta gurutze batean iltzez josirik zeundela, eman zenuen zuk, gure Jesus maitagarria, mundu guziak baño geiago balio zuen zere bizia. Aita berari, zuri, ta Espiritusantuari atsegin egin naiez, egin zuen beti San LUISek ere zure izenean adirazi zioten guzia. Zuk zerorrek egin zenuenagatik, eta Santu onek, zuri ongi-naiez, egin zuenaren alde, iguzu zuk, geren gauza guziak zuzen egiteko beharko dugun laguntza ta grazia: bai ta, orain eskatzera goazkizun beste guzia ere. Bai arren, bai.

 

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Guri alderagotik lagundu naiez, Aldareko Sakramentuan gelditu zara zu, gure Jesus maitagarria; ta, alderagotik zuri, Sakramentu bereko ondasun onen eskerrak emateagatik, urbiltzen zen maiz aski, ta ongi prestaturik, komuniatzera, San LUIS Gonzaga. Santu onen komunione onak gatik, bada, ta zere Sakramentu andi orretan zuk erakusten diguzun bazterrik bageko amorearen izenean, eman behar diguzu, maiz-maiz komuniatzeko gogoa, ta komunione onak eskatzen duten bizitzarako beharko dugun laguntza ta grazia; bai-ta orain guk eskatzen dugun ontartea ere. Bai arren bai.

 

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gurutzeko zere neke guzien artean utzi zenigun zuk, gure Jesus maitagarria, gure Amatako zere AMA maitea. San LUIS Gonzagak, Birjin Ama beraren Seme ona baño, obea izan naiez, artu izandu zuen haren imajiña baten oñetan, hura bezala, Birjin izateko asmoa, ta botoa; ta zure Ama Birjina beraren izenean egin oi zuen, zuri atsegin egiteko zela, ezagutzen zuen guzia; ta orregatik Birjina beraz adirazi zenion zuk, sar zedilla, sartu zen bezala, lurreko zure Konpañian. Izan gaitezen gu ere, S. LUISen eran, zure Ama maitearen hume onak, eta Zeruko guzien lagunak, eman behar diguzu, beraren Festetako konfesioneak, egunoroko Errosarioa, ta gañerako gauzak zuzen egiteko grazia; bai, ta orain eskatzen dugun ontartea ere. Bai arren bai.

 

aurrekoa hurrengoa