www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskaldun onaren biziera
Sebastian Mendiburu
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euscaldun onaren biciera, Sebastian Mendiburu. Martin Joseph Radaren etxean, 1762

 

 

aurrekoa hurrengoa

S. IGNAZIO LOIOLAKOAREN
BEDERATZ-URRUNA

 

 

EGIN BEHAR DUENARI

 

        Santuren bat bitarteko sartzen zaionean, eman oi ditu gure Jangoikoak, Jangoiko berari zuzen eskatzen zaizkanean, ukatzen dituen zenbait gauza. Orregatik Jangoikoagandik zerbait nai dugunean, askotan beinzat, Jangoiko beragana baño, lenago goaz gu Santuren batengana. Eta zeren zenbait bider Santuak ere lenbizian ez aditu egiten diguten, berriz, ta geiagotan joaten gara Santu beretara; ta eskatzen diegu, gerta dakizkigula bitarteko onak gure Jangoikoarekiko.

        Era onetako eskaerak irauten dute egunen batzuez; ta izenik, edo otsik andiena dutenak, bederatziz.

        Bederatzi egunez irauten duten eskaerei deitu dakieke Bederatz-urrunak.

        Guziena lagunduko diola, deritzan Santuari egiten dio bakoitzak egun orietako bere eskaera, Bederatz-urruna, edo Nobena.

        Batekin baño, besteekin geiago ez dutenendako badira, guzien artean, zenbait Santu, orretarako jaioak diruditenak.

        Orien artean konta diteke LOIOLAko Aita San Ignazio, ta onen seme San Franzisko Xabier, ta San Luis Gonzaga; bada irurak izandu dira beti gure Jankoikoarekiko esku andizko Artekoak.

        Bederatz-urruna, egin diteke, edo Librutik, edo Librurik bage. Libruz ez dakienak, edo Librurik ez duenak, bakarrik egin nai badu bere bederatz-urruna, esan ditzake bederatzi egunez egunoro, Bitartekotz artzen duen Santuaren izenean Irur, Bost, Bederatzi, edo deritzan, Aita gure Abe Mariak.

        Irakurtzen, edo Libruz dakienak, emen arkituko du, nola egiten den Santu bakoitzaren bederaz-urruna.

        Euskaldunen hitzera guziak ez dira bat bazter guzietan. Zerea ez bezalakoa emen arkitzen dezunean, utzazu hau, nai badezu, ta artu zazu, haren lekuan, zerea, edo obeki deritzazuna.

        Onak izanagatik leku ta toki guziak, behar duguna guk gure Jangoikoari eskatzeko, Elizak dira Jangoiko berak orretarako berezi dizkigun tokiak; eta orregatik, al dezunean, egizu zuk Elizan zere Bederatz-urruna.

        Elizara ezin bazoazke, egizu zuk zere itxean zere Bederatz-urruna, edo bakarrik, edo zere etxeko guziekin batean; guziak elkarri laguntzen diotela, bakoitzak atera dezan obeki bere Jaunagandik, erdits nai duena.

        Besteak egiten dutenean, edo bakarrik zuk bein egiñagatik zere Bederatzurruna, egin dezakezu zuk urte berean, nai dezun aldi guzietan, edo zere debozioko Santuaz behartzen zaranean: ta zenbat geiagotan hau zuk egiten diozun, anbat behartuagoa idukiko dezu zuk zere Santua, zere premietan, ta zere gauzetan zuri laguntzeko.

        Zere Santuaren laguntza hau zuk zereganatzeko, egin behar dituzu zuk Santu beraren alde, ta zere onerako, orain nik bereziko dizkitzudan gauzetatik al dituzunak.

        Lenbizikoa da konfesa komekatzea Bedaratz-urrunaren asieran, edo beste egunetatik edozeinetan; bihotz garbi batekin, ta komunioneko indarrarekin obeki egiteko zuk zere gauzak.

        Bigarrena da, Santuak egin oi zituen, gauzetatik zenbait egitea. Orietatik dira Barurak ateratzera, Jangoikoaren izenean neke guziak emeki eramatea; gaizki dabiltzanak Zeruko bidera zuzen-eraztea, ta, gure Jangoikoa gogoan arturik, ibiltzea.

        Irurgarrena da, premian, beharrean, edo estutasunen batean arkitzen diranekin, eri dauden gaisoekin, tristuraz, naigabez, ta illuntasunez beterik arkitzen diranekin, bai ta Purgatorioan erretzen dauden Anima onekin ere urrikarizko zenbait gauza on egitea.

        Laurgarrena, erne ibiltzea, Jangoikoaren Legean utsik ez egiteagatik. Onetan anitz lagunduko dizu, izan oi dituzun berriketak uzteak; baita zere begi beharriez, ta mihiaz kontu andi bat egun orietan idukitzeak ere.

        Bostgarrena: ongi begiraturik hitz egitea. Ala zuk egiñen dezu egun orietan, zuk hitz egitera Santuei dagozten, ta ongi bizi diranak egiten dituzten gauzetan.

        Bederatz urruneko egunak Santuaren egunak dira; ta dira, haren izenean goizetik arratseraño kontuz igaro behar diran egunak. Onela zuk igaro nai badituzu, entzun beharko dezu goizoro zere Meza: Meza da alabaña, lurrean dugun gauzarik andiena, ta geiena gure Zeruko Aitak nai duen presenta.

        Lekurik badezu, irakurri zazu zenbait denboraz Santuaren bizitzan, edo beste Libru onen batean.

        Errosarioa, ta gañerako zere debozioak egin behar dituzu egun ebetan, lenagokoetan baño kontu geiagorekin.

        Eguna zuk ongi bukatzeko, etzin baño, len artuko diozu zere bihozari, egin dituen gauza guzien kontua. Ongi egiñez, orietan lagundu dizunagatik, eskerrak emateko zere Jangoikoari: ta gaizki egiñaz damu, ta urriki andi bat artzeko, urrengo aldian utsak ateratzeko asmo ta gogo zuzenarekin.

        Aspaldian, edo beñere egin ezpadezu, egun onak dira, Bederatz-urruneko egunak, konfesione jeneral edo betiko bat egiteko.

        Pozik lagunduko dizu zuri Santuak ori egiten; ta egiten badezu zuk ori, Santu beraren izenean, beste edozein gauza on adiña, edo agian geiago estimatuko dizu.

        Nai zenuen gauza gabe arkituagatik zu, zere Bederatz-urruna egin ondoan, ez dakizula iduri, denbora galdu bestetik egin ez dezula, hura egitean. Bere humeari ongi nai dion Aitak ez dio ematen oni, onek eskatzen dion kanibeta, edo, ez dagokan gauza; ta, haren lekuan ematen dio, behar duen janaria ta gauza.

        Zer behar dugun guk, eta zer den, gure onerako, edo gaitzerako den gauza, guk baño obeki dakien Jauna da gure Jangoikoa. Bide onez guk eskatzen dioguna, ukatzen digunean, galdu ez gaitezen, da gure Jangoikoaren ukaera; ta, eskatzen diogunaren ordañez, ematen digu geren eska-aldietan, on egingo digun gauzaren bat edo beste; ta ori da guk beti eskatu bear duguna,

 

 

LENBIZIKO EGUNEAN
EGIN BEHAR DENA

 

ZIÑATU, TA NERE JESU-KRISTO JAUNA, &c.
ESAN ONDOAN, EGUNORO LENBIZIKO LEKUAN
EGIN BEHAR DEN OTOIZA

        Ekarri zenuen zuk, Aita S. IGNAZIO, gure JESUSen Konpañia, zere Jaunaren glori andirako, ta munduko gaisoen onerako. Emen bizi ziñanean, lagundu oi zenien zuk, eskatzen zizuten guziei. Orain Zeruan zu, len bezain urrikaltia zara; ta, gutaz urrikalturik, eskatu bear diozu gure Jangoikoari, gaur guk agertu uste diogun guzia, ta zuk zerorrek deritzazuna. Bai arren bai.

 

 

LENBIZIKO EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Andia zen, bai, Aita San IGNAZIO, zure

siñiste ona ta fedea; bada, hau baño, lenago utziko zenuela, zenion, zere bizia. Zere bizi guzian

egin izandu zenuen zuk zere al-egiña, siniste bera, ta fedea ar-erazteagatik, etzuten guziei. Zere lan onetan zuk Jesusi eman zenion atsegin andiagatik, erditsi behar diguzu Jesus beragandik gure Misterio guzien siniste bizi sendor bat; baita egun eskatu behar dugun beste guzia ere. Bai arren, bai.

        Orain, A. San Ignaziok Trinidadeko Personekin izandu zuen debozioaren izenean, irur Aita gure, ta Abe Mari.

 

 

EGUNOROKO
IRURGARREN OTOITZA

 

        Jesusen Konpañia bildu zenuen zuk, Aita S. Ignazio, munduko guziak Zerura zuzendu naiez. Zeru berean gero sartzeko, zuzendu nai nuke nik ere nere bihotz hau nere Jangoiko maitagarriagana, ta eskatu nai niotzake, zuzentz onek eskatzen dituen zenbait gauza; baita, nere animaren galgarriak ezpadira, beste zenbait ere; ta guztiak uste ditut, zuk niri oriek erdisten lagundu ezkero: lagun zakizkit bada nere lan onetan. Bai arren, nere Bitarteko maitea; bai.

        Zenbait denboraz egoin zara, Aita San Ignazioren izenean, Jangoikoari eskatzen, eskatu uste diozun guzia.

 

 

AZKENEAN EGIN BEHAR DEZU,
A. S. IGNAZIOK, JANGOIKOARI
EGIN OI ZION OTOITZA

 

        Ona, Jauna, zure eskuetan uzten ditut gaur nik nere eskua, nere adimentua, ta nere nai guzia, edo borondatea. Ez dut nik, ez, zugandik artu gabeko gauzarik bat ere. Zurea da, bai, orain nik dudan guzi guzia. Guzia biurtzen, edo itzultzen dizut, nere Jabe onari bezala. Ez dut gaurgero nik nai, zuri ez dagokizun gauzarik bat ere, baña, zureak diran ezkero nere gauza guziak, erakutsi behar didazu zuk, zer egiten den, oriek zuzen egiteko, edo nik zu ziñez maitatzeko; bada zinezko zure maitatze onetatik dator guk geren gauzak zuzen egitea, ta sekulako gure gloria. Orregatik, bada, zu nik ziñez maitatze hau da, orain nik nai dudan, ta zuri eskatzen dizudan gauza guzia. Indazu bada, nere Jangoiko maitagarria. Bai arren, bai.

        AÑA. Similabo eum viro sapienti, qui aedificavit domum suam supra petram.

        V. Amavit eum Dominus, & ordavit eum.

        R. Stolam gloriae induit eum.

 

OREMUS

        Deus, qui, ad maiorem tui nominis gloriam propagandam, novo per Beatum Ignatium subsidio militantem Ecclesiam roborasti, concede, ut eius auxilio, & imitatione certantes in terris coronari cum ipso mereamur in Coelis. Qui vivis, & regnas in saecula saeculorum. Amen.

 

 

BIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jangoiko emalle on maitagarria, iguzu zuk gaur Aita S. IGNAZIOren izenean, S. IGNAZIOri zuk eman izandu zenion ustearen, edo esperanzaren erako uste, ta esperanz andi bat. Ezin siñistu zuen Aita S. IGNAZIOK, ukatuko zeniola zuk, eskatzen zizun gauzarik bat ere. Nik ere, ukatuko ez didazulako ustean, eskatzen dizut zere laguntza ta grazia; bai ta beste gauza bat ere. Indazu, bada, bata ta bestea: bai arren, nere Jangoiko maitagarria, bai.

 

 

IRUGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Andiak ziran, Aita S. IGNAZIO, zure birtuteak; eta etzen txikiena, zuk zere Jangoikoari zenion, onginaia ta amorea: Lagun zakizkit zu, erran oi zenion zuk berari, nik zu ziñez maitatzen; ta nere maitatze onen alde nik nai dudana da berriz, ta berriz, ta aldian, aldian baño obeki nik zu maitatzea. Erditsi behar didazu, Aita S. IGNAZIO, zere Jangoiko maite beragandik amore beraren zati andi bat, eta orain nik eskatzen diodan beste guzia: bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

 

LAUGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Maite zaituenak zu, gure Jesus maitagarria, maite ditu zureak; eta zureen maitatzalleak egiten ditu maitatze onak eskatzen dituen gauza guziak. Agitz maite zituen Aita S. IGNAZIOk munduko guziak; eta, al zuen guzian hari zen munduko berak zugana zuzen-erazten. Bere lan onetan eman zizun atsegin andiagatik, indazu niri zuk, nere Jangoiko maitea, nere al-eginean lan bera nik egiteko grazia, ta orain eskatzen dizudan beste guzia: bai arren, bai.

 

 

BOSTGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Arrigarria da Jesus maitagarria, zuk isillik, eta pazienzian gugatik eraman izandu dezuna! Zugandik ikasi zuen Aita S. IGNAZIOk nola eraman presondegiak, kateak, makil-ukaldiak, ezhonrak, gose-egarriak, eta gañerako nekeak. Gugatik zuk, eta zure izenean Aita S. IGNAZIOk eraman zuenagatik, iguzu guri, guk geren nekeak eta estutasunak behar den eran artzeko, beharko dugun laguntza ta grazia: bai, ta, orain eskatu uste dizugun beste guzia ere. Bai arren, bai.

 

 

SEIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Bihotz garbiak maite dituzu zuk, gure Jesus maitagarria; ta, garbiro arki zedin Aita S. IGNAZIOrena, kendu zeniozkan aragiaren sukar ta tentaldi guziak, hartarako igortzen, edo bidalzen zeniola zere Ama Birjina. Birjin Ama beragatik, eta onek Aita S. IGNAZIOri ekarri zion animako garbieraren izenean indazu niri, nik zu garbiro, ta ziñez maitatzeko grazia, ta orain nik eskatuko dizudan beste guzia. Bai arren, bai.

 

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Zure Aitak nai zuena baizik etzenuen nai zuk, gure Jesus maitagarria; ta zuk, eta zure Aitak nai zenuztena zen, gure Aita S. IGNAZIOk nai zuena. Zuk zere nai zuzen on onetan zere Aita eternoari, ta Aita S. IGNAZIOk nai berean zuri emanikako atsegin andiagatik, eskatzen dizut nik, beti zuk naiko dituzun gauzak zuzen egiteko, grazia, ta orain adiraziko dizudan beste guzia. Ez ukatu hau niri gaur zuk, nere Jesus maitagarria; ez arren, ez.

 

 

ZORZIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Aberats izan zindezkela zu, gure Jesus maitagarria, nekeak nekeen gain, ta beharra besterik ikusi etzenuen zuk, emen bizitu ziñan denboran. Aita S. IGNAZIOk, zurearen iduriko bizitza nekezko bat egiteagatik, utzi zituen lurreko ondasunak, honrak, eta gauzak; eta, a! zein zikiña iduritzen zaidan mundua bere gauzekin (esan oi zuen), Zeruaz, ta nik an uste ditudan atsegin-kontentuez oroitzen nazanean! Nai nuke nik ere bide hau artu; ta indazu, onek eskatzen

duen grazia. Bai arren, bai.

 

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jesus maitagarria, seme onak bezala, maite dezu zuk zere Ama Birjina; ta agitz nai dezu, maita dezaten hau besteak ere. Guztiz ederki maitatu zuen, A. S. IGNAZIOK, eta bere maitatze onen alde erakutsi zion, Exerzizioetako Libru ederrean arkitzen den guzia. Aita S. IGNAZIOk zure Amari nai izandu zionagatik, iguzu guri zuk, gure Jesus maitagarria, maitatasun ederraren Ama hau guk ere zin-ziñez, ta beti maitatzeko grazia; ta orain eskatzen dizugun beste guzia. Bai arren, bai.

 

aurrekoa hurrengoa