www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskaldun onaren biziera
Sebastian Mendiburu
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euscaldun onaren biciera, Sebastian Mendiburu. Martin Joseph Radaren etxean, 1762

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUSEN BIHOTZAREN
BEDERATZ-URRUNA

 

        Jangoikoaren eskuan daude, guk behar ditugun ondarte ta gauza guziak. Ez digu ukatuko bat, hau guk eskatu ezkero JESUSen BIHOTZEKO amore-nekeen izenean. Eska dakioke nola ere nai; ta guztiz ederki, JESUS berari Bederatz-urrun bat egiten zaiola. Hau zuk egitean, egiozu zerbait Present on, edo birtutezko gauza. Orrelakoak, dira konfesa-komekatzea, Eriren bat ekustea, ta A. S. Ignazioren Bederaz-urruna baño len arkituko dituzun gauzak.

 

 

BEDERATZ-URRUNAREN ASIERA

 

        Kristo Jauna dagoen Aldarera begira zaudela (Elizan bazaude), edo haren Bihotzaren, edo beraren beste edozein Imajinaren oñetan ziñatu, ta errain dezu: NERE JESU-KRISTO JAUNA, &c, ta gero,

 

 

EGUNOROKO
LENBIZIKO OTOITZA

 

        Ondasun guzien Jauna, ta jabea zara zu, gure Jesus maitagarria; ta gu gara, zuk dakizun bezala, errumes behartsu-zordun gaiso batzuek; eta zugana gatoz, gere bekatu guzien zorrak ateratzeko, ta geren gauzak zuzen egiteko, beharko dugun ondasun, laguntz, eta grazi guziaren eske. Iguzu, bada, zuk hau guzia, gugatik ezpada ere, zere Bihotzeko amore-nekeak gatik, Bai arren, Jesus maitea, bai.

 

 

LENBIZIKO EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Animen Artzai ona zara zu, gure Jesus maitagarria, ta gu gara ardi txar galdu errebesak; eta, orregatik gara, zure belar onak, edo erranak utzirik, ibilli garanak geren bekatu gaistoen sasian, ta, su-lezeko otso-tzarren artean. Geren ibillera gaistoz ongi damuturik, gatoz gaur zure oñetara: emen zuri humilki eskatzera, eskatzen dizugun bezala, ar gaitzatzula orain zuk zere BIHOTZAREN maitatzalle on, ardi garbien artean, ta gero, oriekin batean, zere Erreinuko glorian. Bai arren, Jesus maitagarria, bai.

        Jesusen Bihotzaren su-argi-garrak, Gurutzeak, eta Arantzak aditzera ematen dituzten amore-nekeen izenean irur AITA GURE, ta ABE MARI.

 

 

EGUNOROKO
IRURGARREN OTOITZA

 

        Gure JESUS maitagarria, agitz oztuak arkitzen dira, lurreko gizonen bihotzak, eta, Zeruko amorez oriek berotu naiez, agertu diguzu zuk, zere BIHOTZAREN debozione ederra. Gu ere lurreko bihotz otz-dun orietatik gara, ta otz-otzean ill beharrak, zuk gu zere BIHOTZ orretan ez berotzera. Bero gaitzatzu, bada, zuk, zere BIHOTZEKO amorearen su-zati on bat ematen diguzula. Eta iguzu bidenabar, baldin guri dagokiguna bada, orain guk nai genuken, ta, zugandik uste dugun beste guzi ere. Bai arren, Jesus maitagarria, bai.

        Eska zagozu Jangoikoari, Jesus-en Bihotzeko amore-nekeak gatik, nai dezun hau, ta esazu gero.

        AÑA. Improperium expectavit Cor meum, & miseriam, & sustinui, qui simul contristaretur, & non fuit, & qui consolaretur, & non inveni.

        V. Discite á me, quia mitis sum, & humilis corde.

        R. Et invenietis requiem animabus vestris.

 

OREMUS

        Domine Jesu, qui ineffabiles Cordis tui divitias Ecclesiae Sponsae tuae singulari dilectionis beneficio aperire dignatus es, concede propitius, ut gratiis Coelestibus ex hoc dulcissimo fonte manantibus corda nostra ditari, ac recreari mereantur: Qui vivis, & regnas in saecula saeculorum. Amen.

 

 

BIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Hume txar esker-gabe gaistoak gara gu, gure Jesus maitagarria; bada, egin beharrak, guk egin lekuan, egin ditugu, zuri atsekabe gogorrak eman dizkitzuten anitz gauza, ta txarkeri. Egiñaz damuturik arkitzen gara gu; ta orren barkamentua erditsi naiez. Iguzu arren zuk hau zere BIHOTZEKO amore bazter-bagekoagatik; eta bidenabar iguzu zuk, uts berririk ez egiteko, ta zure maitatzalle onen eran bizitzeko, bearko dugun zure laguntza ta grazia. Bai arren, bai.

 

 

IRURGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gugana guztik aserre dago, Jesus, zure Aita maitea. Aserretu zaiku, guk zuri egin dizkitzugun txarkeriak gatik. Barkatuko dituzulako, ta zere Aita palakatuko dezulako uste osoarekin arkitzen gara gu. Egizu zuk bata ta bestea, zere Bihotzeko amore andiagatik, eta iguzu, ez zure Aita, ta ez zu berriz guk aserretzeko grazia: bai ta, orain eskatu uste dizugun beste guzia ere. Bai arren, bai.

 

 

LAURGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Berandu bad-ere, ezagutu dugu, gure Jesus maitagarria, gugatik dirala zure BIHOTZAREN tristurak, eta gañerako nekeak. Neke-tristura oriek zuri, guk egin alean, arindu naiez gaude: iguzu zuk, orretarako guk beharko dugun zure eskua ta laguntza: iguzu gure kulpen ziñezko damu bat: Iguzu kulpa berririk ez egiteko grazia; bai ta egun eskatzen dizugun, beste guzi-guzia ere. Guzia eskatzen dizugu zure BIHOTZAK gugatik artu dituen naigabe guzien izenean. Ez bat ere guri gaur zuk ukatu: ez arren, ez.

 

 

BOSTGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Geiegi nai diguzu zuk, gure Jesus maitagarria; ta ez da, gugatik zuk ekusi ez dezun bidegaberik; bada gugatik artu zaituzte zu preso, gugatik urratu zaituzte zu zere burutik oñetaraño; ta gugatik, Gurutze batean

josirik kendu dizute zuri zere bizia. Zein andia, zure BIHOTZARI guk orretan zor diogun amorea! Iguzu nola-erebait oni guk erantzuteko, bearko dugun zure laguntza ta grazia. Bai ta orain eskatu uste dizugun beste guzia ere. Bai arren, bai.

 

 

SEIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Zere Gurutzetik ekusi zenuenean zuk, Jesus maitagarria, begira zegokizun, zere Ama maitea, itsasoko ur gaziak baño gaziagoak ziran, zuen BIHOTZetako estutasun-neke-tormentuak: horduko bien tormentu gazi gogorrak gatik, eman behar didazu,

nere nekeen artean, behar bezala egoteko grazia; ta orain eskatzera noan guzia. Bai arren, bai.

 

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Ikas dezagula, diozu zuk, gure Jesus maitagarria, zure BIHOTZAK erakusten digun beratasuna ta ixillera. Iltzera daramaten ardia bezain ixil, ta humill igan ziñan zu Kalbarioko mendira; ta, an, zere Gurutzean iltzez josirik zeundela, ezpañak erabilli bazenituen, izandu zen, zure etsaien alde zere Aitari hitz-egiteko. Hitz-egiozu orain ere, ta eska zagozu, digula guri guzioi, zurea dirudien bihotz ixil, manso, humill bana; ta gañerako, guk behar dugun guzia. Bai arren, bai.

 

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Zure atsegin ta gustoa dela, diozu zuk, gure Jesus maitagarria, anima garbien artean bizitzea; orregatik gelditu zara zu gurekin Aldareko zere Sakramentuan. Zorionekoak, garbiro, ta askotan zuganatzen diranak! Indazu niri, zureari darion uretik nere bihotz hau garbitzeko, behar dudana, ager nakizun ni maiz, atsegin ori or nik zuri egitera, ta nere anima hau aberastera: ta indazu, orain ni eskatzera noakizun beste guzia ere. Bai arren bai.

 

 

BEDERATZGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Indazu, erraten dit niri nere Jesus maitagarriak, indazu, nere semea, zere bihotza. Ez dit eskatzen geiago, nigatik egin, ta eraman duen guziaren alde. Zeñ ona, zeñ maitagarria den guretzat gure Jesus ona! Gaur-gero zuri nola nik uka nere bihotz hau,

edo bihotz osoz zu, ta ziñez maitatzea? Indazu orretarako beharko dudan grazia, ta Bederatz-urrun onetan eskatu dizudan beste guzia. Bai arren, bai.

 

 

JESUSEN BIHOZ MAITAGARRIARI

 

                Gure gusto, gure atsegin,

                gure JESUS maitea:

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Gure obenak, gure loiak

lenik kendu behar dira;

ura zara, ken itatzu,

galdu gara bestela.

Badakigu, zaudela

gure amorez betea.

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Etzeuden bakarrik loiak

gure bihotz gaistoan;

busti, ta ur egiña dago

bekatuen kutsuan.

Garbia da, idor dago,

JESUS ona, zurea.

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Argiaz dago beterik;

Jesus, zure BIHOTZA;

illunbean da gurea,

elurra bezain otza.

Emen gatoz, ager zazu

zuganako bidea.

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Noizbait noizbait arkitu dut

bular ori idikia!

sartuko naz, ar nazazu

BIHOTZean guzia.

Egon behar ez ote dut

nik or beti gordea?

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Zure suak, zure garrak

aut-segiñen naute ni?

geroztik egoin ninzake

amorez urtzen beti.

Jesus, zu zaran ezkero

gure animen labea.

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Hau zer da? zer pena dira,

dituzunak barrendik?

Zure BIHOTZA utzi dute

dena nekez beterik!

Zein andia zein latza

daramazun nekea!

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Zure BIHOTZA arkizen da

lantzaz erdiratua:

nere kulpen burdiña da

lantz erdiratzallea.

Damuz autsi baledike

nere barren tristea!

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Arantza zorrotzak baizik,

ez dezu nere eskutik:

nere kulpen arantzekin

dena zaude odolturik.

A ni baldin banengo

negar, damuz asea!

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Gure kulpak egin dute,

Gurutze sendor ori;

ezartzen diote kulpak

zure BIHOTZ onari.

Kulpa gaisto, ta oben gogor,

oben kulpa nerea!

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Zer nai dezu? zertan zaude,

Jesus ona Aldarean!

txarkeriak artzen dago

amorezko lekuan!

Txarkerien pena nai du,

nai du gure amorea.

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

Ez dut behar maitatu,

Jesus, zure BIHOTZA!

artu behar ez dut nik

zure nekeen damua!

Eske nator, zabal zazu

sarbideko Atea.

 

                Zere BIHOTZEKO suan

                erre zazu gurea.

 

aurrekoa hurrengoa