www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskaldun onaren biziera
Sebastian Mendiburu
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euscaldun onaren biciera, Sebastian Mendiburu. Martin Joseph Radaren etxean, 1762

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERROSARIOKO AMARREKOEN ASIERA

 

        Errosarioa erran dezakezu, edo Aita gure - Abe Mariak diotenari gogoz, ta bihotzez laguntzen diozula; edo amarreko bakoitzean zerbait geiago gogoan arturik, artarako irakurtze, edo leitze laburren bat lenik egiten dezula. Zer ote? Librutxo berri onetan arkituko dezuna, edo zerbait orrelako.

        Emen arkituko dituzu irur aldetarako gogorazioak, edo gogorazioetarako gauzak, eta Misterioak. Lenbiziko lekuan arkituko dituzu Misterio orietatik bost, Jesus-en Amari, Jesus anditu arteko denboran gertaturikakoak. Bigarrenak dira, Jesus anditu, ta ill artean Jesus-en Amari gertatuak; eta azkenekoak dira, Ama berari geroz gertaturikakoak. Lenbizikoak dira Hastelen-ostegunetako Errosariorako: bigarrenak Hasteart-ostiraletarako; ta irurgarrenekoak Hasteazken-Larunbat-Igandeetarako. Asi gaitezen lenbizikoetatik.

 

 

HASTELEN-OSTEGUNETAKO ERROSARIOA

Atseginezko Misterioak

 

        Ziñatu, ta errazu:

 

LENBIZIKO MISTERIOA:

Jangoikoaren Enkarnazioa,

edo Jangoiko Semea Ama Birjina baitan
gizon egiñik gelditzea

        Jesusen Ama maitea, zere bakartasunean arkizen ziñan zu, Aingeru San Gabrielek erran zizunean: Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin; bedeikatua zu Andre guzien artean. Han hark erran ondoan adirazi zizun, zu, Espiritu Santuaren Birtutez, ta milagroz, Jangoiko Semearen Ama egiñik geldituko ziñala; ta

ala ere, len bezain Donzella, ta Birjina.

        Hau zuk aditzean, izandu zenuen atsegin andiaren izenean dira oraingo gure AITA-GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Guk oriek esan artean, eska zagozu zere Seme Jangoiko-gizonari, digula guri geren gauzak zuzen, garbiro, ta berak nai duen eran egiteko, beharko dugun laguntza, ta grazia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

BIGARREN MISTERIOA:

Birjin Amaren Bisitazioa,
edo Santa Isabel ekustea

        Jesusen Ama maitea, Jangoiko Semeak bere gizatasuna zure baitan artu, ta laster joan ziñan zu, zere Aide Sant ISABEL ekustera. Hari zu an hitz-egiten asi horduko, egin zituen, sabelean zedukan bere humetxo San JUAN BAUTISTAk atsegin andizko ibillerak. Hordu berean, ezagutu zuen onen Ama Sant ISABELek zure baitan gertatzen zena; ta deitu zinduen zere izenez JANGOIKOAren AMA.

        Aldi hartako zure atsegin andiaren izenean dira oraingo gure AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Eta, oriek guk esan artean, erditsi behar diguzu, geren bidez gu zuzen ibiltzeko, ta gure Jaunarekiko eskerdun onak izateko, beharko dugun laguntza ta grazia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

IRURGARREN MISTERIOA:

Jesusen Jaiotza

        JESUSen Ama maitea, bederaz ill-beteren buruan jaio zen zugandik Jangoiko-gizona; ta jaio zen, Aingeru onak zuri erran bezala, edo zu Dontzella, ta Birjin gelditzen ziñala. Jaiorik hura zuk ekusi horduko, egin zeniozkan, al zenituen ongi-etorri ta agur guziak; eta gelditu ziñan zu, ezin-geiagorañoko atsegin-kontentuz betea.

        Jesus jaio berriaren, ta horduko zure atsegin andiaren izenean dira oraingo gure AITA GUREA, ta amar ABE MARIAK. Oriek guk erran artean, erditsi behar diguzu, zure Jangoiko-aur jaio berria, guk ziñez maitatzeko, ta gure Jaunari atsegin egiñen dion guzia zuzen egiteko grazia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

LAURGARREN MISTERIOA:

Ama Birjinaren Purifikazioa, edo
Jesusez Amak Ait Eternoari egiñikako Presenta

        JESUSen Ama maitea, Lege zarrak ziona zuzen egin naiez, etziñan Elizan sartu zu, zere erditzetik berrogei egun igaro artean. Bitarte orretan ezagutu zuten JESUS beren Jangoikotako Zeruko Aingeruak, mendiko Artzaiak, eta urrutiko Erregeak; eta orrekin zu Elizan sartzean, hordu berean an arkitzen ziran, SIMEON, gizon Santua, ta ANA Profetisa zeritzan Andrea.

        Ori guzia zuk ekustean, ta zere Seme Jangoiko-gizonaren Presenta Aita Eternoari egitean izandu zenuen atsegin andiaren alde dira, oraingo gure AITA GUREA, ta amar ABE MARIAK. Oriek guk erran artean, erditsi behar diguzu, gure Jangoikoa guk ongi ezagutzeko, ta geren buruen present on bat Jangoiko berari guk egiteko beharko dugun grazia ta laguntza guzia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

 

BOSTGARREN MISTERIOA:

Jesus gaztetxoari ELIZAN agitua, edo gertatua;
ta AMAren hura an arkitzea

        JESUSen Ama maitea, irur eguneko bidea bazen, zure Erritik JERUSALENgo Elizara; ta ala ere ara zuk eraman zenuen zere Semetxo JESUS, JESUSek amabi urte zitueneko. Zuk nola etzenekiela, JERUSALENen gelditu zen JESUS, zu andik zere etxera itzulzean. Ara berriz joanik, an arkitu zenuzten JESUS zuk, eta San JOSEPHek, ango Doktore jakintsuen artean, oriei, Ait-Eternoak nai bezala, gald-erantzute zuzen arrigarriak egiten.

        JESUSen arkitze onek eman zizun atsegin andiaren alde dira azkeneko AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Erditsi zaguzu zuk, oriek guk esan artean, atsegin osoarekin, goizdanik, eta zuzen guk geren gauzak egiteko grazia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

Letania

        Kyrie eleyson.

        Christe eleyson.

        Kyrie eleyson.

        Christe, audi nos.

        Christe, exaudi nos.

        Pater de Coelis Deus,

                Miserere nobis.

        Fili Redemptor mundi Deus,

                Miserere nobis.

        Spiritus Sancte Deus, Mis. n.

        Santa Trinitas unus Deus, Mis.

        Sancta Maria, Ora pro nob.

        Sancta Dei Genitrix,

        Sancta Virgo Virginum,

        Mater Christi,

        Mater divinae gratiae,

        Mater purissima,

        Mater castissima,

        Mater inviolata,

        Mater intemerata;

        Mater amabilis,

        Mater admirabilis,

        Mater Creatoris,

        Mater Salvatoris,

        Virgo prudentisima,

        Virgo veneranda,

        Virgo praedicanda,

        Virgo potens,

        Virgo Clemens,

        Virgo fidelis,

        Speculum justitiae,

        Sedes Sapientiae,

        Causa nostrae letitiae,

        Vas spirituale,

        Vas honorabile,

        Vas insigne devotionis,

        Rosa mystica,

        Turris Davidica,

        Turris eburnea,

        Domus aurea,

        Foederis Arca,

        Janua Coeli,

        Stella matutina,

        Salus Infirmorum,

        Refugium Peccatorum,

        Consolatrix Afflictorum,

        Auxilium Christianorum,

        Regina Angelorum,

        Regina Patriarcharum,

        Regina Prophetarum,

        Regina Apostolorum,

        Regina Martyrum,

        Regina Confessorum,

        Regina Virginum,

        Regina Sanctorum omnium

        Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, Parce nobis Dñe.

        Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, Exaudi nos Dñe.

        Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, Miserere nobis.

       

OREMUS

        Gratiam tuam, quaesumus; Domine, mentibus nostris infunde, ut qui, Angelo nunciante, Christi Filii tui Incarnationem cognovimus, per Passionem eius, & Crucem ad Resurrectionis gloriam perducamur. Per eundem Christum Dominum nostrum. Amen.

 

 

HASTEARTE-OSTIRALETAKO

ERROSARIOAREN ASIERA

Nekezko Misterioak

 

LENBIZIKO AMARREKORAKO MISTERIOA:

Jesusen Jetsemaniko IZERDI odolezkoa

        Jesusen Ama maitea, andia zen, bai, JETSEMANIko baratzean zure Seme JESUSek izandu zuen bihotzeko estutasuna, ta nai-gabea; bada gure bekatuez, ta orien alde artzeko zegoen, neke arrigarriez oroitzeak utzi zuten, lurreraño zerion odolezko izerditan zena bustia!

        Jesusen horduko izerdiaren alde bada, ta zuri izerdi beraz oroitzeak eman izandu zizun, neke arrigarriaren izenean dira oraingo AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Oriek guk erran artean, erditsi behar diguzu, guk izaten ditugun, neke-naigabe-damu guziak Jaunaren izenean, ta eme-emeki eramateko; beharko dugun laguntza ta grazia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

BIGARREN MISTERIOA:

Gugatik JESUSek artu zituen azot-ukaldiak

        Jesusen Ama maitea, bazenekien zuk, azkeneko bere egunetan zure Seme JESUSek eraman beharra! Zer naigabeak, bada, zureak, zere gogoz, edo animako begiz zuk ekusi zenuenan, azoteka Borreroak JESUSekin egin izandua, ta nola hura, oriek an askaturik utzi ondoan, oñen gañean ezin egonez, erori zen illa zirudiela bere odol-istillean, ta nola zebillen, ezin jaikiz, ta bere soñekoen billan, bere burua nol-ere-bait estali naiez.

        JESUSen horduko neke arrigarrien alde, bada, ta zure naigabeen izenean oraingo gure AITA-GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Erditsi behar diguzu zuk JESUS beragandik, orrenbat neke ar-erazi dioten gure obenen barkamentua, ta, oben berririk egin bage, zuzen bizitzeko grazia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

IRURGARREN MISTERIOA:

JESUSen ARANZezko KOROAZIOA

        JESUSen Ama maitea, JERUSALENgo Borreroak, beren azot-ukaldien lan gogorra bukatu horduko, ezarri zioten Jesusi, dakizun bezala, elor-arantzezko koro arrigarri bat bere loetan, ta buru minberean; ta ezarri zioten, anitz lekutan zulatzen, ta oñazez betetzen zutela.

        JESUSen horduko neke andi, ta zure urrikarizko naigabeen alde, Ama Birjina, oraingo gure AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Oriek guk erran artean erditsi behar diguzu, gaur-gero guk ongi bizitzeko, beharko dugun laguntza ta grazia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

LAURGARREN MISTERIOA:

JESUS Gurutzea SOÑEAN daramala

        JESUSen Ama maitea, andiak izandu ziran, bai, zure bihotz minbereko kezkak, eta tristurak, zuk ikusi zenuenean JERUSALENGO kaleetan zere Seme maitagarria arantzez josia, azotez urratua, Gurutze astun bat soñean zuela, ta erorka; ta alere, hartaz urrikaldu beharrean, neke geiagotan hura, ta lenbaitlen Gurutze berean illik ekusi naiez, Borrero gogorrak egiten zutena!

        Era orretan zuk zere Seme JESUS ekustean izandu zenuen, neke arrigarriaren izenean, ta orretarako bidea eman duten gure bekatuen alde dira oraingo AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Oriek guk erran artean, erditsi behar diguzu, bekatu berririk guk ez egiteko grazia. Arren, Bitarteko maitea, bai.

 

BOSTGARREN MISTERIOA:

JESUSEN Gurutzeko ERIOTZA

        JESUSen Ama maitea, Galbarioko mendira zeneko kendu ziozkaten zure Seme JESUSi Borrero gogorrak, an arkitzen ziran guziak begira zegozkala, bere soñekoak; berritu ziozkaten bere gorputzeko llagak, eta zauriak: berak zeraman Gurutze berean josi ziozkaten illtze lodi-luzez bere bi eskuak, eta bere oñak; eta utzi zuten gero airean, anitz aldetatik odola zeriola, ta oñazez zena lertzeko eran.

        Ori guzia zuk ekustean izandu zenituen naigabe parerik gabekoen izenean, ta gure Animen onerako izan ditezela oraingo gure AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

        Kyrie eleison. Pagina 73.

 

 

HASTEAZKEN-LARUNBAT-IGANDEETAKO

ERROSARIOAREN ASIERA

 

        Asitzean, ziñatu, ta errazu.

 

Jesus biztu-ondoko misterioak

 

LENBIKOA: JESUSEN BIZTEA, TA
HAREN AMAREN HORDUKO ATSEGIN ANDIA

 

        JESUSen Ama maitea, zure Seme JESUS Gurutzean ill horduko, bukatu ziran JESUSen nekeak, gelditu ziran garaituak JESUSen etsai guziak, eta jaitsi zen JESUSen Anima gloriz beterik, eta Aingeruz ingurutua, ABRANen presondegira, edo Linbora; ta ango Animak berekin arturik igan zen andik irurgarren egunean, bere gorputza zegoen obira; sartu zen gorputz berean; biztu zen sekulako; ta agertu zitzaitzun, ezin adirazi ditezkeen, argitz, ta edertasunez betea, ta ingurutua.

        Era onetan zuk hau ekustean izandu zenuen atsegin andiaren izenean, ta gure Animen onerako izan ditezela oraingo gure AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

BIGARREN MISTERIOA:

JESUSen ZERURATZEA, ta
Amaren horduko ATSEGIN andia

        JESUSen Ama maitea, biztu, ta ondorengo berrogei egunetan agertu zien, zure Seme JESUS maitagarriak bere Apostoluei, oriek jakin behar zutena. Egun orien buruan erran izandu zien, bidalduko, edo igorriko ziela Zerutik, bere graziz, ta indarrez beteko zituen, Espiritu Santua; ta hau erran ondoan, guziak begira zegozkala, ta guzien artean zu, JESUS beraren Ama maitagarria artu zuen JESUSek Zeruko bidea, ta igan zen, gelditu gabe, bere Aitaren eskoieko aldera. Horduko zure atsegin andiaren izenean, ta gure Animen onerako izan ditezela, oraingo gure AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

IRURGARREN MISTERIOA:

Espiritu Santuaren etorrera, ta
Ama Birjinaren horduko ATSEGIN andia

        JESUSen Ama maitea, Espiritu Santuaren etor-hordua etorri-horduko, etorri zen hau, Apostolu Jaunekin, ta beste anitzekin zu zeunden tokira, ta utzi zinduzten zu, ta oriek bere doaiez, jakiundez, graziz, indarrez, ta birtutez guztiz beteak.

        Horduan zuk izandu zenuen atsegin andiaren izenean, ta Espiritu Santu beraren doaiak guk ere erdisteko dira oraingo AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Erditsi ditzagula, bada, guk ere, zure artez, Espiritu beraren Esposa maitea. Bai arren, bai.

 

LAURGARREN MISTERIOA:

Ama Birjinaren Zeruratzea

        JESUSen Ama maitea, etzenuen zuk bekaturik izandu, bekatarien eran, eritasunez iltzeko. Ill ziñan, bada, zere Jaunaren amorioz! Igan zen Zerura zure Anima, zu ill ta bereala, gorputzik bage; ta andik laster, edo fite, bere gorputzarekin batean; ta igan ziñan zu, argitz, ta edertasunez bazterrak arritzen zenituela; ta, Zerutik begira zegozkitzun Aingeruei galderazten zeniela; Zein ote da, munduko basotik datorren, ta bere Seme maite Jangoiko gizonaren besoan besoa ezarria dakarren ARAKO hura?

        Horduko zure atsegin andiaren izenean dira oraingo gure AITA GUREA, ta amar ABE MARIAK. Erditsi behar diguzu, emengo geren nekezko basoan, zuzen ibiltzeko ta zure bide beraz Zerura gero gu igateko, beharko dugun laguntza ta grazia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

BOSTGARREN MISTERIOA:

Birjin Amaren Zeruko KOROAZIOA

        JESUSen Ama maitea, ez da Jangoikoaren esku altsutik atera (ez eta aterako ere), zure Anima bezain Anima-doatsurik; bada Jangoiko berak eman dizkitzu zuri, Zeruko ta Lurreko beste guziei baño grazi, doai, ondasun, ta birtute agitz geiago: artu zaitu zu bere alde-aldera; ta Zeruko tokirik oberenera; egin zaitu zu bere Aingeruen, ta gañerako guzien Erregin ezin andiagoa: ta azkenean eman dizu zuri, nai dezun guzia non nai, ta noiz-nai egiteko eskua.

        Zeruko zere Koroazio, ta esku aberats onen izenean dira oraingo gure AITA GURE hau, ta amar ABE MARIAK. Erditsi behar diguzu, emen gu ongi bizitzeko, ta Zeruan gero guk zu ekusteko, beharko dugun laguntza guzia. Bai arren, Bitarteko maitea, bai.

 

aurrekoa hurrengoa