www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskaldun onaren biziera
Sebastian Mendiburu
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euscaldun onaren biciera, Sebastian Mendiburu. Martin Joseph Radaren etxean, 1762

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKALDUN ONAREN BIZIERA

 

        Ongi ta bear den eran bere lanak egin nai dituen nekazariak artzen ditu, haratarako diran neurriak; egiten du aldian aldiko neurriak eskatzen duten lana; ta biltzen du azkenean, bildu nai zuen garia, artoa, sagarra, edo beste gauza.

        Ori bera da, zuk ere egin beharra; noiz, ta nola lurreko lanak, eta noiz, ta nola animakoak egin behar dituzun, ongi ekustea; ta, Zeruko ondasunak irabazteko, ona den eran, ta denbora gauza bakoitza zuk egitea. Ori zuk egin ezkero, Zerua zuk, edo Zeruko glori-andia irabaziko dezu.

        Orretarako dira, neurrien billan zere burua zuk auts ez dezazun, agertuko dizkitzut nik, euskaldun on batek ar ditzaken, zenbait bada ere. Eta, zure gogoan oriek obeki sartuak geldi ditezen, agertuko dizkitzut nik bere bidez; edo agertuko dizkitzut, bein egunorokoak, gero hasteorokoak, urrengo aldian illorokoak, eta azkenean urteorokoak. Asi gaitezen lenbizikoetatik.

 

 

§. I.

ONGI BIZI NAI DUEN EUSKALDUNAK
EGONORO EGIN DITZAKEN GAUZAK

 

        1. Ongi bizi nai badezu, asi zaitez zu, jaiki, ta bereala zerbait gauz on egiten. Belaunikaturik bada, edo era onean zu zaudela, ziñatuko zara, jaiki horduko: ta errain diozu zere Jangoikoari: Jauna esker onak nik zuri, egin ninduzunetik egungo eguneraño zor dizudan, guziagatik. Zure izenean izan ditezela, nik gaur egin, eraman, edo gogoan artu behar ditudan, gauza guziak. Indazu zuk guziak zuzen, ta utsik bage, egiteko, grazia: ta indazu zuk hau, Jesusen Bihotzeko amore nekeak gatik, eta Jesus beraren Ama maitearen izenean. Egiten dudan gauz on, ta daramadan, neke guzia izan dedilla nere Animaren onerako, ta Purgatorioan erretzen dauden, nere Aide, ezagun, ta gañerako guzien alde, zuk zerorrek nai dezun eran.

        2. Esazu gero Aita gure bat, eta Abe Maria Jesusen amore, ta neke guzien izenean; ta irur Abe Maria Jesusen Amarenean. Zere Aingeru onaren laguntza eskatzen dezula, beste Aita gure bat, eta Abe Maria; ta beste bat zere izeneko Santuari; bere laguntza bera eskatzen diozula.

        3. Entzun behar dezu zuk zere Meza, al dezun, egun guzietan.

        4. Elizaratzen zaran, egun guzietan egin behar dezu zuk, animen alde, bost Aldareetako zere otoiza, Aldare bakoitzean erraten dituzula (prisaz ezpazaude) Aita gure, ta Abe Mari.

        5. Esan behar dezu zuk egunoro zere Errosarioa, etxekoekin, etxean zu arkitzen bazara: Elizan, zu an zaudela, hau esaten denean; edo zere bakartasunean, naiz dela, bidean zabiltzala, naiz zere tokira ondoan.

        6. Al dezun, egunetan artuko dezu zuk, zere librua; ta hartan egon zaitez, dezakezun denboran: bai ta gogozko otoitzean ere.

        7. Al badezu, Elizarako zara egunoro; ta Elizarako zara, Meza entzutera, ezezik, an Jesusi bere Sakramentuan ekuste onak, eta agur humillak ekuste onak, eta agur humillak egitera.

        8. Elizaratzen zaran aldietan, ta Elizaren bat zuk zere etxetik, alorretik, bidetik, zelaietik, menditik, edo nondik ere-nai ekusten dezunean, egiozu zere agur-era, ta adorazionea, an bertan zure amorez Sakramentaturik arkitzen den zure Jangoikoari; ta esazu aldian: Alabatua izan dedilla Aldareko Sakramentu Santua, ta Jesusen Bihotz maitagarria. Eta goizetik arratseraño esazu zuk hau bost bider, edo bortz aldiz beintzat; eta aldi oro Aita gure, ta Abe Mari bat erraten dezula.

        9. Ziña zaitez zu goiz-arratsetan, jaterakoan, itxetik ateratzean, lanean asitzean, zerbait perill, edo naigabe izaten dezunean, ta gauz onen asieran; ta esazu aldian zere Abe Maria; ta bidenabar eska zagozu Jesusen Amari bere laguntza: baita zerekin dezun, zere Aingeru onari ere.

        10. Horduoro ere esan behar diozu bere Abe Maria Jesusen Ama maitagarriari.

        11. Oitu zaitez irur Abe Mari erratera, Abe Mari ezkilla aditzen dezunetan; ta errazkitzu zuk oriek era onetan: errazu lenbiziko dandan: Angelus Domini nunciavit Sancto: Ave Maria gr. &c. Bigarrenean: Ecce Ancilla Domini, fiat mihi secundum verbum tuum: Ave Maria. &c. Eta azkenekoan: Verbum caro factum est, & habitavit in nobis: Ave Maria. &c.

        12. Onetan zu asitzen zaranetik irabazten dituzu eun eguneko Induljenziak, ori zuk zere bekatuez ongi damuturik, etabelauniko egiten dezun, aldioro. Eta illoro Indulgenci plenari, edo oso bat irabaziko dezu, hartarako zuk artzen dezun egun batez konfesa-komekatzen zarala, ta egun bereko Abe Mari denboran ori era orretan egiten dezula, ta denbora berean, Aita santuak nahi duenaren alde Jangoikoari otoitz egitearekin. Benedict. XIII. 14 Septembr. 1724. Aupd Mag. Bullar. tom. 13. pag. 130.

        13. Naiz bakarrik zaudela zu, ta naiz lagun artean; naiz geldirik, naiz lanean, naiz isillik, naiz jolasean arki zaitezela, oroi zaitez zu alik-maizena zere Jangoiko maitagarriaz; ta gutienean, oroi zaitez horduoro laur aldiz beintzat. Eta oroi zaitez, bein zere bekatuen barkamentua Jangoikoari eskatzeko, beste aldi batez, Jangoiko berari bere ontarte, ta onsadun guzien eskerrak emateko; berriz bera ziñez maitatzeko; berriz, ta berriz ere, ori bera egiteko; beste batez, zer hari zaran ekusten dagola, gogoan artzeko, beste batzuetan Jangoiko berari bere grazia, ta laguntza eskatzeko; ta aldi bakoitzean, ongi dagokizun, gauzaren baterako.

        14. Zere hitzkuntza txarretan errazu Aita gure bat, eta Abe Maria; maldizione, edo eskario gaistoetan errazkitzu bost; eta, gauz itsusiagoren bat egiten dezunean, errazu zere Errosorioa. Eta, ori zuk egitean, eskatu behar diozu zere Jangoikoari, egin dezun gaizkiaren barkamentua, ta gaizki berririk ez egiteko grazia.

        15. Egizu goizeko otoitz, ta errezo bera etziterakoan ere. Baña hau zuk egin baño len ekusiko dezu, nola zuk egin dituzun egun guziko zere gauzak. Eta, utzi baditutzu zenbait otoitz, edo Aita gure, ta Abe Mari, erran behar dituzu ordeñak, etzin baño len. Eskatuko dezu gero, Nere Jesu Kristo Jauna, &c, esaten dezula, zere oben, ta uts guzien barkamentua.

 

 

§. II.

ONGI BIZI NAI DUEN EUSKALDUNAK
HASTEORO EGIN DITZAKEN GAUZAK

 

        1. Igandeak dira, gure Jangoikoaren egun bereziak; eta orregatik dira, Euskaldun onak Elizan, ta gauz onetan eraman behar dituen egunak. Berebat egin behar du Jai osoetan ere; bada oriek ere gure Jangoikoaren egun bereziak dira. Egun orietan, bada, egin behar dituzu, egunororako berezi ditugun gauzak; bai ta beste al dituzunak ere. Eta guziak egin behar dituzu, bertze egunetan ez bezala, ta guztiz garbiro, ta santuki bizi zarala.

        2. Zoaz beti Meza-nagusira, Besperetara, Errosariora, Exerzizioetara, ta Doktrinara, edo gauz onak aditzera. Eta gauza beretera eraman behar dituzu zere humeak, itxeko guziak, eta al dituzunak.

        3. Neke andirik ez dutenak, eta osasun onarekin arkitzen diranak saiatuko dira astean baru bat, edo zerbait bertze hildura, edo mortifikazione egitera. Eta, besterik ezin dutenak, begiak bilduz,

beren mihiak isill-eraziz, jan edan laburrez, edo bertze alderen batera, ostiralean, bada ere, edo noizbait beren buruak zerbait nekatu behar dituzte.

        4. Eriren bat, edo beste ekustea, beharrean arkitzen denari zerbait ematea, naigabeturik dagonari nekeak arintzea, aserre daudenak palak-eraztea, ta hitz onez, ibiller obez, ta beste edozein bidez, beharrean dagonari, al den eran, laguntzea, ongi bizi nai duen edozein gizonen egitekoa da, ta alik maizena Euskaldun onak egin beharra.

 

 

§. III.

ONGI BIZI NAI DUEN EUSKALDUNAK
ILLORO EGIN DITZAKEN GAUZAK

 

        1. Konfesatu, ta Komuniatuko zara, gutien-gutienean illean bein: bai ta zere Konfesor onak berezten dizkitzun haste edo egun guzietan ere. Eta, hau zuk egitean, behar den eran egiteko, ekus ditzaketzu: Jesusen amore nekeei dagozten otoitz-gaietatik azkeneko ogei ta biak, edo bost-garren Libruko guziak; bada guziak dira, orretarako egiñak.

        2. Elizan arkituko zara zu, Jesus Sakramentatua Aldarean agertzen den, arratsaldeetan; ta aldi orietan an egon beharra zara, beste aldietan baño ere kontuzago, ta Errege guzien Erregurekin, ta zere Jaun ta Jabearekin zaudena bezala.

 

 

§. IV.

ONGI BIZI NAI DUEN EUSKALDUNAK
URTEORO EGIN DITZAKEN GAUZAK

 

        1. Egin ezpadezu len bein ere, egizu lenbaitlen bizitza guziko konfesionea, edo konfesione jeneral bat.

        2. Urteoro egizu gero urteko zere konfesionea, edo zure Konfesor onak deritzana.

        3. Urtean egin ditzaketzu zenbait Bederatz-urrun, edo Nobena; ta, besteen artean, Jesus maitearen Bihotzarena.

        4. Bihotz bereko Kongregantea bazara zu, Konfesa-komuniatuko zara zere Kongregazioneko egun andian; ta ez dezu uts-egin behar egun hartako festara, edo funzionera.

        5. Ez dezu gelditu behar, Exerzizioetara bage, oriek irauten duten egunetan.

        6. Kongreganteak eri daudenean, ta oriek ill ondoan egin behar dituzu, Kongregazioko erreglak aldi orietarako berezten dituzten gauzak.

        7. Onak izateko, izan behar dute Kongreganteak bizitza garbikoak, eta erran-biderik ematen ez dutenak.

        8. Denbora berean izan behar dute, Jesusen Bihotzeko Eskolatik ateratzen ez diranak, edo ango humillera, ta mansotasuna ikasten dabiltzanak.

        9. Eta, orietatik bat zu izateko, egizkitzu zuk zere Kongregazioneko gauzak alik zuzenkiena, ta dezakezun erarik onenean.

        10. Kongregazioko karguduna bazara zu, edo itxeko karguarekin arkitzen zaran gizona, ekusi behar dituzu, Jesusen Bihotzaren debozioko Libruan arkitzen diran Erreglak.

 

 

§. V.

KONGREGAZIOETAKO ARRATSALDEETAN
ERRATEN DIRAN OTOITZAK

 

JESUS SAKRAMENTATUA AGERTU-ONDOAN

        KARGUDUNA. Alabatua izan dedilla, Aldarean dagoen Jesus-en Bihotz maitagarria.

        GUZIAK. Orain, ta beti.

        K. Baita, bekatuaren loirik ekusi etzuen Jesusen Ama ere.

        G. Alaber.

        K. Jesus gurea, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Gugatik Gizon egin ziña, bizi guzian, neke-izerdia baizik, ekusi etzenuena, ta, odola zeriezula, Grutze batean josirik gelditu ziñan, Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Gugana aserre dagoen Aita palakatzeko, ta gure bekatuak gatik zor diogunaren alde, Aldare orretan gelditu zaran Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Gure Bihotzak, zureari dariozkan grazizko argiz ta amorezko suz bete naiez zauden Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Gure bekatuen gurutzeak, eta kulpen arrantza gogorrak zure Bihotzari eman zioten neke, ta estutasunaren damua eskatzen dezun Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Indartsuen janaritzat, eta anima eriei indarrak emateko, Aldarean gelditu zaran, Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Artu nai zaituztenentzat, Aingeruen ogi, ta edaten dutenak Birjin egiten dituen, ardo egiñik, Mai orretan zauden Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Amorezko labe, ta sutegi egiñik zere Bihotza dadukazuna, ta gurearen amorea eskatzen dezun, Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Itsasoak are adiña bekatu dituen gaistoarenzat, eta atsegin guziak or arkituko dituen onarendako Bihotza, zabaldua dadukazun, Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Birtute guziak, eta lenenik beratx izatea, ta humiltasuna zere Bihotzean erakusten dezun Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        K. Eriotzak lurretik bota nai gaituenean, Zeruko hostaturako behar dugun ondasuna, ta grazia Bihotz orretan dakartzula, gugana etortzeko zauden Jesus maitagarria, galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu, zere Bihotzaren erdian.

        K. Sakramentu andi orretan, munduaren bizitza, bizitzako arbola, gaistoen Bitarteko, onen biztura, ta sekulako bizitza zaran Jesus maitagarria, emendik aterazen garanean, sekulako galduak izan ez gaitezen,

        G. Gorde gaitzatzu zere Bihotzaren erdian.

        AÑA. Inproperium expectavit cor meum, & miseriam, & sustinui, qui simul contristaretur, & non fuit, & qui consolaretur, & non inveni.

        V. Discite á me, quia mittis sum, & humilis corde.

        R. Et invenietis requiem animabus vestris.

 

OREMUS

        Domine Jesu, qui ineffabiles Cordis tui divitias Ecclesiae Sponsae tuae singulari dilectionis benefizio aperire dignatus es, concede propitius, ut gratiis coelestibus, ex hoc dulcissimo fonte manantibus, corda nostra ditari, ac recreari mereantur, qui vivis, & regnas in saecula saeculorum, Amen.

 

NERE JESU-KRISTO ERRAN ONDOAN
ERRAN BEHAR DEN OTOITZA

        Jesusen ANIMA, birtutez bete nazazu.

        Jesusen BIHOTZA, amorez erre nazazu.

        Jesusen GORPUTZA, salba nazazu.

        Jesusen ODOLA, amorez zora nazazu.

        Jesusen Bihotzeko URA, garbi nazazu.

        Jesusen IZERDIA, grazizko bizitzaz bete nazazu.

        Jesusen PASIONEA, indartsu egin nazazu.

        Nere JESUS ONA, adi nazazu.

        Zure LLAGETAN, zure BIHOTZAREN erdian gorde nazazu.

        Ez nadilla ni etsaien eskuetan ERORI.

        Nere ERIOTZEKO horduan dei nazazu.

        ZEREGANA eraman nazazu.

        Zure SANTUEKIN alaba zaitzadan beti sekula guzian.

        Bai arren, bai.

 

KONGREGAZIOAN SARTZEAN,
TA URTEORO
EGIN DITEKEN OTOITZA

        Aldareko Sakramentuan zauden, nere Jesus maitagarria, zuri zor dizudan amoreari errantzuteko, ta nere oben kulpen zorpetik atera naiez, sartu naz, zuk zerorrek nai dezula, zure BIHOTZEKO Eskolan, edo Kongregazionean. Eskerrak nik zuri onenbat zure ontartez. Ontart, edo fabore onen alde, ta gañerako zor dizudan guziagatik, egin uste dut gaur-gero nik, Kongrenazione bereko Erreglak eskatzen dutena: ta, dagidan, utsegin bage, eman behar didazu zere eskua, zere laguntza, ta grazia. Bai arren, bai.

 

aurrekoa hurrengoa