www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskaldun onaren biziera
Sebastian Mendiburu
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euscaldun onaren biciera, Sebastian Mendiburu. Martin Joseph Radaren etxean, 1762

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN FRANZISKO XABIERREN
BEDERAZ-URRUNA

 

        Bederaz-urrun hau egiten denean Jesusen Konpañiako Elizan, irabaz ditezke Induljenziak; bat osoa, ta gañerakoak zazpi urte, ta zazpitan berrogei egunekoak. Guziak eskatzen dute Konfesa-komekatzea, ta Otoiza.

        Otoitza egiten zaio Jangoikoari komunioneko egunean; ta egiten zaio, eskatzen zaiola, begira dezola amoriozko begiz bere Eliza maitagarriari; Gal ditzala munduko hereji gaistoak; ekarri ditzala Hereje guziak, eta Jentilak, beren oben-kulpak, eta biziera galgarria ezaguturik, gure Lege garbiko bizitzara; diela beren arteko bakea, ta elkar ongi artzeko grazia, gure Lege berean bizi diran Erregeei, ta Prinzipe guziei; ta diola Jesusen Bikario gure Aita Santuari bizitza luze bat, eta osasuna; eta egiten da otoitz hau, Bederatz-urruna den Jesusen Konpañiako Eliza berean.

        Hau egiten bada Bederatz-urrunaren azkeneko irur egunetatik edozeiñetan, irabazten da Induljenzia plenaria, ta barkazio osoa.

        Hau bera Berriz egiten den aldioro irabazten da zazpi urteko, ta zazpitan berrogei eguneko Induljenzia.

        Bederatz-urrunaren ondotik arkituko dezu S. FRANZISKO XABIER beraren Amar-urruna. Hau egiten den egunetarako bada Induljenzia bera; ta otoitza egiten denen aldi baterako osoa; ta beste egunetarako zazpi urte, ta zazpitan berrogei egunekoa.

        Egun onelakoetan egin oi diran gauzak arkituko dituzu Aita S. IGNAZIOren Bederatz-urrunaren asieran; p. 150.

 

 

EGUNOROKO ASIERA

 

        Santuaren Aldarean, edo haren Imajinari begira zaudela, ziñatuko zara, ta esain dezu: Nere Jesu-Kristo Jauna, &c, ta urrengo

 

OTOITZA

        Indietako Apostolu SAN FRANZISKO XABIER, Zeruko doaiez, ta Gloriz beterik arkitzen zara zu, ta Jangoikoak, eskatzen diozun gauzarik ukatuko ez dizun eran; Eska zagozu, bada, gaur guretzat; gure onerako, ta Jangoiko beraren glorirako den guzia, bai ta orain guk erditsi nai genuken beste gauza bat ere. Bai arren bai.

 

 

LENBIZIKO EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jangoiko maitagarria, lurreko gaisoen zai daduzkatzu zuk Zeruko zere Aingeru onak, eta egiteko berean iduki zenuen len lurreko Aingeru San FRANZISKO XABIER. Lurreko zure Aingeru onek, eta Zeruko zere Aingeruak ematen dizuten atsegin andiagatik iguzu guri zuk, Aingeru orienaren erako biziera garbi on batek eskatzen duen zure laguntza ta grazia; bai ta, gaur zuri guk eskatzen dizugun beste guzia ere: bai arren, bai.

        Santuaren izenean irur Aita gure, ta Abe Mari; ta

 

 

EGUNOROKO
IRURGARREN OTOITZA

 

        San FRANZISKO XABIER, gaistakeririk bageko aurtxoen ezpañetatik, zuri dagozkitzun laudarioak atera oi dituzun Santua, agitz nai genuke, arki litezen gure bihotzak, gure azken hordua datorren horduko, emengo gogoeta txarrik bage, ta, Zerurako asmo garbiz, ta gogoz ongi beteak, horduan ongi laguntzen digula gure Jesusen Ama maitagarriak, izan dezagun guk, Jesusen eriotzaren erako eriotz on garbi zuzen bat. Eriotz on onetarako bidea da, horduan guk naiko dugun eran emen gu beti bizitzea; ta erditsi behar diguzu, onetarako guk beharko dugun laguntza, ta grazia: bai ta orain guk eskatu uste dugun beste guzia ere: bai arren, bai.

        Orain eskatzen dio bakoitzak bere Jangoikari, San Franzisko Xabier Arteko arturik, erditsi uste duen grazia; ta esaten dio gero, Santuak egunoro esan oi zion,

 

OTOIZA

        Gauza guzien egille, gure Jangoiko maitagarria, ekusten dezu zuk egiñak dirala, bataiatu bage arkitzen diran munduko Animak. Badute oriek ere, besteak bezala, zure aintzura, ta iduri ederra. Baña, gure Lege zuzen garbiaren berririk bagez, illunbean dabiltza, ta beren betiko gal-bideetan. Argi egiezu, bada, ezagu dezaten gure Jesus maitagarriari zor diotena, baliatzen dirala Jesus beraren Pasione santaz, igan ditezen Zerura, Jesus berari an, dagozkan esker onak ematera. Egizu hau zuk gure Jangoiko maitagarria, Anima bekatari oriek gatik ezpadere, maite zaituzten, Zeruko zere Santuak gatik, eta Elizan, edo zure Legean bizi diranen otoitzen alde. Bai arren, bai.

        AÑA. Hic vir despiciens mundum, & terrena, triumphans, divitias Coelo condidit ore manu.

        V. Justum deduxit Dominus per vias rectas.

        R. Et ostendis illi regnum Dei.

 

OREMUS

        Deus, qui Indiarum gentes, B. Francisci praedicatione, & miraculis Ecclesiae tuae aggregare voluisti, concede propitius, ut cuius gloriosa merita veneramur, virtutum quoque imitemur exenpla. Per Christum Dominum nostrum. Amen.

 

 

BIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jangoiko maitagarri, zure glorirako, ta gure onerako diran egiteko andiak zere Arkarjeloei ematen dieztezuna, ta era bereko egitekoetan S. FRANZISKO XABIER erabilli izandu zenuena, onek, ta oriek beren lan andi onetan eman zituzen atsegin andiagatik, iguzu guri, gure lan-egiteko guziak zuzen-zuzen, ta zure gogara egiteko grazia: bai ta, orain guk eskatu uste dizun, beste guzia ere. Bai arren, bai.

 

 

IRURGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jangoiko maitagarria, Zeruko zure Prinzipadua zirudien S. FRANZISKO XABIERrek, emen bizi zenean; bada, Zerukoak bezala, berez batzuetan, ta gañerakoan bere lagunak hartara bidalduz, erakutsi zien mundukoei, onak izateko, ta gero Zeruan sartzeko, jakin behar zutena. Zure izenean onek egin, ta eragin zuenagatik, indazu niri, nere gauza guziak zuzen egiteko grazia: bai ta, orain eskatu uste dizudan beste guzia ere. Bai arren, bai.

 

 

LAURGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jangoiko maitea, Zeruko zure Potestadeak ez-ezik, S. FRANZISKO XABIERrek ere aienatzen zituen munduko gaisoen gorputz-animetatik sulezeko gaistagin amurratuak. Lurreko zure Potestate onek, eta Zerukoak zure izenean egin izandu dutenagatik, eman behar diguzu, guk, geren etsai gaistoak garaitzeko, beharko dugun laguntza ta grazia: bai ta, orain guk eskatu uste dugun beste guzia ere. Bai arren, bai.

 

 

BOSTGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jangoiko maitagarria, Zeruko zere Birtuteez gauz on anitz arrigarri egiten dituzuna, ta S. FRANZISKO XABIErri ere Zeruan, Lurrean, Itsasoan, ta non-nai eragin oi diozkatzuna; oni orretarako eman zenion, esku andiagatik, eta onek berak bere gauz andi ta milagro guzien artean izandu zuen humiltasunagatik, indazu, nere gauza guziak zuzen, ongi, ta humilki egiteko grazia. Bai ta, orain eskatzen dizudan beste guzia ere. Bai arren, bai.

 

 

 

SEIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jangoiko maitea, esku andikoak badira ere zure Aingeru Dominazioak, beste Aingeruak bezain prest arkitzen dira, zuk adirazten diezun guzia bertan egiteko. Anitzen nagusi ta buru bezala zen S. FRANZISKO XABIER bere Indietan, ta alere gogo osoz, bertan, ta luzatu bage, egiten zuen zure izenean adiratzen zioten edozein gauza. Lurreko zure Dominazio onek, eta zere Zerukoak zuri dizuten begirun humill onagatik, iguzu guri, zuk zerorrek, eta zure ordezkoak adirazten digutena laster ta zuzen egiteko grazia: bai ta orain eskatu uste dizugun beste guzia ere. Bai arren, bai.

 

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jangoiko maitea; zure Aingeru Tronuen egitekoa bere gain arturik, Mundu guzian ibilli zen San FRANZISKO XABIER, zure Izena ta zure Legeko berri onak banatzen. Orretan onek eman izandu zizun atsegin andiagatik, indazu niri zuk, zure Lege berak erakusten didan eran bizitzeko grazia; bai ta, nik orain eskatzen dizudan beste guzia ere. Bai, arren, bai.

 

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Gure Jangoiko maitea, zere Aingeru Kerubinei ez-ezik, San FRANZISKO XABIErri ere agertu zeniozkan zuk, zere gauza ta misterio agitz andiak; eta lurreko zure Kerubin onek egin izandu zuen, Zeruko zure Kerubinen eran, zure agertze, ta erakuste andi onek eskatzen zuen egiteko guzia. Orretan zuk artu zenuen atsegin andiagatik, eman behar diguzu, guk jakin behar ditugun gauzen Berria, ta zure Berri onek eskatzen duen eran bizitzeko grazia; bai ta orain guk eskatuko dizugun beste guzia ere. Bai arren bai.

 

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO
BIGARREN OTOITZA

 

        Badakit nik, nere Jangoiko maitagarria, zere Amorez urtzen daduzkatzula zuk zere Aingeru Serafinak; eta badakit nik orietatik bat zirudiela San FRANZISKO XABIERrek, emen bizi zen denboran ere. Lurreko zure Serafin onek, eta zere Zerukoak zuri dizuten amore andiagatik, iguzu guri, guk, zu ziñez maitatzeko beharko dugun laguntza ta grazia: bai ta, Bederaz-urrun onetan eskatu dizugun guzi-guzia ere. Bai arren, bai.

 

aurrekoa hurrengoa