www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskaldun onaren biziera
Sebastian Mendiburu
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euscaldun onaren biciera, Sebastian Mendiburu. Martin Joseph Radaren etxean, 1762

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEZAREN ENZUN-BIDE LABUR-ERRAZA

 

        Zenbat-ere ondasunduna den MEZA (den bezala), MEZA da mehatze baten erako gauza bat. MEHATZEAK, naiz dela urre-gaiezkoa, ez du aberastuko nior, hura zulatu, ta ateratzen ezpadu ango urre gaia, edo, meha; ez eta MEZAk ere, MEZAko ondasunak billatzen, ta ateratzen ez dituena. Gelditzeko bada bat aberastua, MEZAN arkitzen diran ondasunekin, billatu beharko ditu MEZAko ondasunak.

        MEZAko ondasunen billa-bidea da, MEZA bera, behar den eran entzutea. Ala zuk hau entzuteko, egiozu zere Jangoikoari zere entzun aldian, entzuten dezun MEZAren PRESENTA; ta denbora berean egiozkatzu Jangoiko berari mill esker; bein zeren egiña zaduzkan bere Zerurako, gero zeren atera zinduen zere bekatupetik, gero egin dizkitzun, ON, ta ontarte guzien alde; ta azkenean eska zagozu, ONGI bizitzeko grazia. Eta egizu zuk hau guzia emen arkituko dezun eran, oberen bat zuk ikasi artean.

 

 

§. I.

MEZAREN ASIERATIK EBANJELIORAÑO,
JANGOIKOARI ESKERRAK EMATEA,
ZEREN BERE ZERURAKO EGIÑAK GADUZKAN GU

 

        MEZAren asieran, len ezpazaude, belaunikatuko zara; ta, norekin hitzegitera zoazen, ta zer eman gogo diozun, gogoan arturik, egin behar diozu zere agur humill bihotz guztizko bat zere Jangoiko maitagarriari; ta, Nere Jesu-Kristo Jauna, &c. erran ondoan, esan behar diozu bihotzez, edo eme-emeki, ta, zure aldakan daudenak, aditzen etzaituztela, nasi ez ditzazun zuk oriek horduko beren egitekoan.

        ETERNIDADE guzian bakarrik egondu zaran, nere Jangoiko maite, AITA, SEME, ta ESPIRITU Santua: deusen beharrik bein ere ekusi ez dezun, ta gloriz beterik beti, beti arkitu izandu zaran zorioneko nere JAUN ezin doatsuagoa: ezer-ezetik Zeru-lurrak, itsasoko bazterrak, eta gañerako gauzak atera zenituen, ta ni ere era berean atera ninduzun, Egille ezin-altsuagoa: Zeru-Lurrak, itsaso guziak, eta gañerako bazterrak, eta gauzak zere izatez, zere egotez, ta zere iduitez beretzen dituzun Jaun andia; ta, oriek guziak bete, ta ere, egingarriak arkitzen diran gauza guzien betegarri gelditzen zaran, Izate bazterrik bagekoa: ta, egin dituzun gauza guziak nere onagatik egin dituzuna, ta ni, nere beharrik gabe, zeretzat, eta zere glorian iduki naiez, zere ANTZ-IDURIRA, edo aintzur ederrera egiña nadukazun, nere Jaun EGILLE ezin-obe-maitagarriagoa, zer ez dizut nik zor zuri zere JAUN-tasunagatik, eta, zuk niri eman didazun ADIMENTUzko, ta NAIMENDUzko nere izate on onen alde?

        Zer zorko ez dizut nik, nere JAUN on ezin-ongilleagoa? Zor dizut, bai, nik, nere begiz, nere buruz, nere oñez, eskuz, ta bihotzez nik egin ala; baita, Zerukoak, eta Lurreko guziak elkar arturik, egin lezaken, guzi-guzia baño, agitz, eta agitz geiago ere!

        Zer egin dezaket bada nik nol-ere-bait nere ZOR andi oni erantzuteko; ta zure JAUN-tasunari dagokan, PRESENT on bat egiteko? Ez dut onetarako, bide bat baizik. Bidea da, asia dagon MEZ ori, ematen hari denaren eskuz zure eskuetan nik uztea: bada MEZAN or arkituko da gure JESUS maitagarria; ta JESUS da bakar-bakarrik, nere zor andi hau estaltzeko, aski den, ta, zu bezalako Jaun baten diñako PRESENTA.

        Orra, bada, non dezun nere naiez, ta gogoz, nere JANGOIKO-egille ezin andiagoa ta izan dedilla zure izenean, edo honran, ta zeren egin ninduzun ni zuk ezer-ezetik, eta betiko zere glorirako. Or PRESENT orretan ekusiko dezun JESUSek dizula, dezakenak bezala, nik zuri, Zerurako eman didazun, nere izate onen alde zor dizudan laudarioa, ta gañerako guzi-guzia. Bai arren, bai.

        Hau erran, eta EBANJELIOA bukatu artean ez dezu gogotik utziko zere lenbiziko zor andi hau; ta bihotzez esain diozu; zuk Jangoiko maitagarriari, al dezun, guzi-guzia.

 

 

§. II.

EBANJELIOTIK SAGARARAÑO,
JANGOIKOARI ESKERRAK EMATEA,
ZEREN BEKATUPETIK ATERA GINDUEN GU

 

        Ebanjeliotik sagararaño zere gogorako dezu zere BEKATU guzien zor andia; ta esain diozu, zere obenez aserretu zenuen, ta BEKATUpetik atera zinduen, zere JANGOIKO altsu on-maitagarriari.

        Nere AMAren sabelera nintzaneko ni, nere JAUN on egille, guztiz maitagarria, bekatuaren loipean arkitzen nintzan, ta zure etsai-galgarri egiña, ta al-ere zuk, nitaz zu urrikaldurik prestatu zenidan, ni lurrera horduko, nere garbibidea, edo BATAIOA. Bataio berean zuk niri kendu zenidan nere bekatu etorkiaren loi guzia; ta denbora berean eman zenidan zere GRAZIA, zere ADISKIDEtasuna, ta zere Zerurako BIDEA!

        Baña zerbait azi, edo azkartu horduko, esker-gabe galdu bat egiñik arkitzen nintzan ni; ta ez nion nik begiratu ere zure Bataioko ontarte, edo fabore eder andi oni edo begiratze arin bat edo beste egin, ta laster kendu nituen hartatik nik nere begiak; eta galdu nituen, zuk niri zere BATAIOAN emanikako ondasun andiak, eta sartu ere nintzan ni, nik neronek, nere naiez egiñikako bekatu berrien loi itsusi galduetan: ta sartu izandu nintzan ni, zuk, nere JANGOIKO maitagarriak, dakizun adiña aldiz, ta bider!

        Eta non arkitzen ote naz ni egungo egun berean ere? Nere bekatu itsusien loipean? Zure etsai galdu-gogor egiñik, eta betiko sulezera, edo infernura beharra? Agitz beldur naz beintzat, nere JAUN andi, nik orrenbatetan bortizki aserretua!

        Ala arkitzen banaz ni, nori nik eskatuko diot, nere bekatupetik aterako banaz, beharko dudan, askua, ta laguntza? ZURI, zuri, nere Jangoiko maitagarriari; zuri, bai, zuri, nigatik, ez izan arren, MEZ orretan ekusteko zauden, zere Seme-Jangoiko gizon ezin-obea gatik!

        Nere bekatupean, laguntz hau bagez, gal ez nendin ni, egin izandu zuen zure SEME on orrek, zuk zerorrek dakizun adiña; ta badakizu zuk, zure SEMEAK eginikako gauzarik txikienak ere balio duela, nik eskatuko dizudan laguntzak adiña, ta anitz eta anitz geiago ere.

        Eskatzen dizut, bada, nere Jangoiko maitagarria, zere esku-laguntz indartsu hau, atera nadin ni lenbaitlen, kontrizionez, onezko damuz, edo Konfesione zuzen behar bezalako batez, nere bekatupetik, baldin bekatupean arkitzen banaz ni; ta atera nadin bidenabar, nere bekatu berak, Purgatoriorako, edo nere nekez, ta lan onez, emen ateratzeko, iutzi dizkidaten zor andi-txiki guzietatik. Eta ESKATZEN dizut nik zuri hau guzia, MEZ orretan JESUSek agertuko dizkitzun bere ODOL-isurtze, NEKE gogor, ta gure amoriozko ERIOTZAgatik. EZ NIRI ukatu zuk hau; ez, nere JANGOIKO maitagarria; ez arren ez!

        Hau esan ondoan, ezaguturik zuk, zu ongi, ta bekaturik bage ekusi naiez, dela JESUSen etorrera, eska zagozu, datorkizula, bekatu orietatik zu, urrun baño urrunago betiko uztera.

 

 

§. III.

SAGARATIK KOMUNIONERAÑO,
JANGOIKOARI ESKERRAK EMATEA,
GEREN BIZIAN EGIN DIZKIGUN ONTARTE GUZIEN ALDE

 

        Mez-emalleak Sagarako hitzak erran, ta bein HOSTIA, ta gero KALIZA agertzen dizkitzunean, zuri adirazten dizu, an dezula zuk zere JESUS, Zerutik jaitsi berria; egin behar diozkatzula zuk JESUS berari bere agurrak, eta ongi-torri alik onenak; eta, artarako bere baimena eskatu ondoan, eman behar diozkatzula beraren Aita maitagarriari urrengo eskerrak.

        Orra non dezun, nere JAUN andia, nigatik GIZON egin zen zure Seme Jangoiko JESUS guztiz maitagarria! Orra or arkitzen da MEZ orretan, orain Zerutik etorri berria; ta etorri da, len nik zuri adirazi dizudanagatik, eta gañerako nere zorren alde. Anitz da, bai, ni sortu nintzanetik, orain arteko nere denbora guzian nik zuri, nere Jangoiko maitea, zor izandu dizudana; zor dizut alabaña nik, nere lenbiziko bekatutik, sulezeko, edo infernu bereko neke tormentuz urratzen, ta lertzen ni ez arkitzea, Aingeru bekatariak, eta beste gaistoak arkitzen diran bezala. ZURI zor dizut nik, geroztik izandu dudan osasuna, ta ondasun guzia. ZURI zor dizkitzut nik, zugandik artu ditudan adiña Zeruko adirazte, ta gogargi. ZURI zor dizkitzut nik, noizean beingo nere bihotzaren biguintasunak, eta ondu-naiak (zorionekoa ni, aldi orietan egin banu nik, zuk hordu orietan niri adirazten zenidana!). Eta, hitz bitara bildu dezadan nere zuganako zor guzia, zuri zor dizkitzut nik, Sakramentu Santu bakoitzean, nere Etxean, Elizan, ta non nai, zugandik nik artu ditudan nere Animako ta gorputzeko onak, eta ondasun guziak; eta ez dut bat, zugandik artu ez dudanik.

        Andia da, bada, bai, nere JANGOIKO guztiz emallea, onenbat, neronek ezagutzen ditudan, ta gañerako zuk dakizkitzun zure ondasunak, eta ontarte guziak eskatzen duten, eskerra, ta PRESENTA! Baña guziari erantzun arte diot nik (zuk orien alde artu nai badidazu), orain nik MEZ orretan egiten dizudana: bada or PRESENT orretan arkituko dezu zuk, nik artu dudan guziak baño geiago, ta geiago balio duen zure Seme maite JESUS maitagarria. Artu zazu, bada, oraindañoko nere zor guzien alde, kito geldi gaitezen zu, ta ni biok.

        Ez da, JAUNA, zer begiratu emallearen txarkereari, begira egiozu, dakardan PRESENT andi eder ezin-obeari; begira egiozu PRESENT beraren, edo gure JESUSen amore ezin-andiagoari; bai, ta oraingo nere bihotzaren aldarte onari ere. Bai arren, nere JANGOIKO maitea, bai.

        Gero prestatuko dezu zuk zere barrena gogozko komunionerako, eskatuz zere JANGOIKOari zere gaizki guzien barkamentua, ta JESUSen AMArena bezalako siñiste, uste, ta maitatze andi bat.

        Eta MEZ-emallea komuniatzean, komuniatzen baziña bezala, egiñen diozu agur andi bat HOSTI Santari; ta eskatuko diozu, an arkitzen den JESUS maitagarriari, dizkitzula, zure barreneratzen baliz adiña, ondasun, grazi, birtute, ta laguntza: ta egiozkatzu gero eman dizkitzunen esker humillak.

 

 

§. IV.

MEZAKO KOMUNIONETIK MEZA BUKATU ARTEAN,
JANGOIKOARI ESKATZEA, ONGI BIZITZEKO
BEHAR DEN GRAZI, TA LAGUNTZ GUZIA

 

        Adirazi dugun, gogozko Komunione hau egin ondoan, esan behar diozu zuk zere JAUNGOIKOari.

        Eskerrik asko, nere JANGOIKO maitagarria; bada, nik orain uste dudanaz, artu didazu zuk, nere zorren alde, egin dizudan MEZ onen PRESENTA. Ez dakit nik, nere zor guzien alde, nola, edo zer eran artu didazun zuk ori: baña badakit, bai, oraingo aldian ni zerbait zorrekin gelditzen banaz ere, berriz ta berriz nik zuri nere MEZEN presentak egiñaz (egin uste dizkitzudan bezala), atera dezakedala, gelditzen zaidan zor ori ere.

        Orain nik dudan, beldur guzia da zor berriak egitea, egin bagez nik, egin behar diran eran, nere gain arkitzen diran egitekoak, eta gauzak.

        Orietatik batean ere nik ez uts-egiteko, edo guzi-guziak zuzen egiteko, behar dut nik, nere Jangoiko maitagarria, zure grazi-zati andi bat, eta zure laguntza.

        Emain al didazu zuk hau, nere JAUN andia, zeren zaran zu, zaran bezain ongillea, ta JESUSen Aita maitagarria?

        Badut uste; ta nere uste osoan eskatzen dizut nik orain hau; ta eskatzen dizut, JESUS bera arteko arturik. ZURE laguntz indarsu onekin egiñen dut nik zuzen bizitzera; maitatuko zaitut nik emen zu, alik ongiena; ta, emen baño ere obeki, ta biziroago, doatasunez, ta gloriz beterik arkitzen den zure Zeruan. An ekus zaitzadala nik, nere Jangoiko maite AITA, SEME, ta ESPIRITU Santua, emendik atera horduko, ta Sekula guzi-guzian! Bai arren, bai.

        Zuk era onetan zere MEZAK entzutera, aterako zara, bai, zu zere zorpetik, aberastuko dezu laster zuk zere Anima; bada andiak izanen dira, aldian zuk MEZAtik aterako dituzun zor-paguak, eta ondasunak.

        Era onetan MEZA enzutea ez da, dakusazun bezala, orrenbateko nekea; ta egunoro ori zuk, edo al dezun egunetan neke txar hau ez artzeagatik, ez da zer galdu, orrek dakarken ondasuna, ta irabazia. IRABAZI onen zatirik txikiena ere, lurreko irabazi guziak baño agitz geiago balio duen irabazia da; ta ekusten dezu, emengo irabazi txikiak gatik gizonak emen egiten dutena.

        Irakurtzen, edo leitzen ez dakitenak ere, adituz ikus dezakee MEZAren enzuera labur erraz hau: ta, ikasi ezkero, badute, gogoa barraiatu gabe, MEZAN egoteko behar dutena.

        Ez dauden, bada MEZAkoan, gogoz barraiatuak, edo eroen eran, ta zertan dauden ez dakitela, erakutsi behar diezu zuk zere humeei, zere itxekoei, ta al dezun beste guziei MEZAren enzuera hau, oberen bat baldin ezpadakizu.

        Zure lan onek (zuk hau artzera) emain die, bai, emengo ikasle gaisoei bide ondasundun aberats bat; eta Zeruko guziei atsegin-kontentu andia: ta egunen batean ekusiko dezu, lan berean zuk zerorrek irabazten dezuna.

 

aurrekoa hurrengoa