www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bide barrijak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

GOXALDEKO EDURRA

 

Atsegiña! leyuak zabal egitian

edur zuriz zelayak dizdiz ikustea!

Aldaturik dagergu ixadi amea:

garbitasun yantzijaz dago goxaldian.

 

Anai oi!, leyora ator: Orra or alatza!

Ikusi zuritasun alatz amestija

Edurren gogo leuna bai dala garbija!

Gaiztakerige dago zelaiko matatza.

 

Berak legez nok leukon garbirik gogua!

Dizdiz ori nok leukon bijotzan barruban!

Leyora ator, edurra atrapau eskuban:

bere mosuba otza, baña dan gozua!

 

Otzak goyan ebaita jausi dan lorea,

mitxileta antzera yatorku lurrera.

Ez eruan maitati espanen ganera

geure laztanak dira bere erijotzea.

 

Garbitasun mosuba artu dau edurrak.

Gotzonak soilik dira bere laztanen gai.

Lora ganetan datza garbi baxen alai:

Egotxu zerutarrak loitzen dautsoz lurrak.

 

Edurra!, soilik zatorz siaska ondora

eta lotan dagozan iltegijetara...

Umiak eta illak zeure izpi ixara

eztabe loitzen. Zatorz garbijen kolkora!

 

Oi edur zuri!, edur zuri!, edur zuri!

Ikasbide zayataz bixitza onetan.

Garbi dirauzu beti ekaitz gogorretan,

arri ganian bere beti zara guri...

 

Edur ikasbidia ez aiztu, anaya:

Oñazez ixan arren, zadiz tolesgia.

Garbitasun diztiraz bego zeure etxia,

eta zeure gogua beti gotzon-gaya.

 

aurrekoa hurrengoa