www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bide barrijak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

ITZAURREA

 

 

Eusko-olerti Irakuskundea

 

        Atzerrian, nunbait, olerti-antzua nabaitzen da. Olerti iturria agortu edo olerkariak aitu diralako. Arrotz elertietan poesi zelaiak zeken eta elkor dakuskigu. Ez soroak larratz daudelako, noski, gun-muña zekendu zaiotelako baizik.

        Ez dira gaurkoak, Nuñez de Arce'n alaka-ukorrak:

 

                «La Virgen poesía

                Huyendo de los hombres,

                Se pierde en las profundas

                Tinieblas de la noche.

                ¡Todo se anubla, todo

                Choca, todo está herido!

                Pide estragos el arte

                Su inspiración al vicio».

 

        Antziñako olerkari gorenak ez dagerz. Alaka eta soilki, moteltxoak eta goitillunagoak sortzen zaizkiote. Ez len-ainbat ospe-iraunkor iritxiko dutenik, alegia.

        Euskera, oraingoan, iñoiz baño oparotsuago, ordea. Izkera berriak auldu diranean, eusko ele zarra gaztaro emankorrera datorkigu. Altzo sakonetik irasiaz olerkari emaitzak emaro eskaintzen dizkigu.

 

 

Aizken emaitz gorena

 

        Esku-tartean daukazu, irakurle.

        Adi-biotzez, eusko olerkariak emaitza daskaintzu. Poesi-neurtitzak, geyenetan, alako zerutar kutsuak ikutuak diralako goitarrak izaten dira. Begi aurrean dituzunak goyenetakoak bezela iritziko dituzu, laister.

        Olerki egilea gaztea degu, oso. Ogeitalau urteak, doi-doi, beteak ditu oraindik Urkiaga'tar Estepan jaunak. !Iñoiz ikusigabea gaurdaño! Gaztaro asieran besteak zartzaroan eskeintzen digutena, jolas-eran «Lauaxeta'k» dopalkigu. Neurtitzok olerkari gaztearen gogo osoa daramate. Sare-mea izaki poesia bere ari goitar artean gogapen, irudi ta naipenak ez atzitzeko.

        Olerkaria nor dan ikasi nai zenuke? Bere amets garden zintzoei so-egiezu.

 

 

Tolesgeko olerkaria

 

        Urkiaga'ren neurtitzak altzotik zintzotasun lurrinkaia zabaltzen dute. Aldakorra da, noski, gogoa; igikorra berez, naimena. Olerkariaren lipar illunak, eta izatez adi-gaitzak diran biotz zadorrak igartzea neurtitz gardenen bidez jadetsi genezake, nai izanik.

        Olerkiok, «Lauaxeta»'ren bizikera erdibitua darakusgute. Gaztetxoaren gogo-artega lañotsua! lenengoz, dager. Bizitz elburuak urdurí dakarzkio, adi-irudiak. Iñoizka maitasun izpiak bidea dargiote. Galen atzaparrak biotza urratzen, bereala ordea.

        Ara gaztearen harnean burruka sortu. Guda onek amaika naigabe ta alegetasun olerkariari iritxi dizka. Guda ostean, maite miñez zauritua datza olerkaria. Ez onen edo aren maite miñez maitasun utsaren maite miñez baizik.

        Iñoizka gogo begiak olerkariari lausotzen ote zaizkan nago. Agian, bidexurretatik jo arren ere, beti egi-bide bakarrera datorkigu. Eta zalantza aundirik gabe, geienetan.

        Poesi batzuetan atsege, pozge daurkizute «Lauaxeta»; neketsu, aul-antzean, egoak tolestuta. Egoak, beti garden eta sotil iraungo diote olerkariari; gogo zintzoa bezin garbi.

 

 

Maitasun lei aiotsak

 

        Barneko maite lei au eusko elertiari onurakorra zaio. Olerki bikañak sortu azi dizkio. Oraindaño ez lakoak. Alegia, azalez eta gun-mamiz, maitasun gaiz beterik daudenak.

        Maitasunak darabilki olerkaria, bide zoragarrietatik. Maitasun gaiok irudi arrigarriz, oi ez bezelako amets ereduz apaintzen ditu. Oraindaño eusko olerkiak jazteko asmatu ez diran amets irudi berriz, noski.

        Maitasun-egiaz, biotz- ikutzez, azal-ederrez oparotsua, gazte onen, olerti emaitza.

        «Erantzuna», «Jadetsi-eziña», «Mao gorria», «Abaua», «Gazte Gaxua», «Illuntzeko ixarra», «Gabeko irrintzia», «Iturri negarra», «Maitale Kutuna», eta abar, maitasun aiotsak besterik ote dira? Edertasun zoragarriz kutsututakoak neretzat, beintzat. Alako atsege ta lausotasuna badaramate, noski, baña baita gogoa ikutu eta adia asetzen duan goitar indarra ere. Oldargi zorrotz eta biotz ikarak sortuak ba-dira!

 

 

«Olerti utsa»

 

        «Bide berrijak» dasa idaztitxo onek. Bide berrietatik dabil aizken aldera, gure olerkari zorrotz au. Euskera, poesi bidez, eraberritu nai; osertz neurrigabeak darikizkio. Aberastu dedin ontasun ugariak dakarzkio.

        Maite minkuntasun basoak lagata, adi zelaietara datorkigu olerkaria Ara bere goitar indarrak noruntz daramakin, «olerti-uts» aranetara.

        France'n batez ere, poesi gaia, aldakuntza gogorra jaso bearrean dago. Olerkariak, buru-belarri, era berriak sumatzen ari dira, olertiak goratu eta edertzekotan. Bremond, Valery, Claudel eta Souza «poési pure», «olerti-uts» bidexurretatik jo ta, poesi osertza zabaltzearren leiatsu dabiltza.

        Adi poesia, oldozkun olertia, olerti galurrenetzat daukate. Iturri garden, aran sotil, baso itzal, mendi zorrotz, maite min eta minkuntasunak beratutako gaiak goiargiarentzat egokienak dirala ez uste; beste alako gai sakon eta barnekoak, adikorrak alegia, olerkari kementsuenentzat berekikoenak zaizkiotelakoan egon ginezke, ertilari oiek dasatenez.

        «Lauaxeta» oien kidekoa zaigu Aizken neurtitz salletan, eztabaidarik gabe poesi uts zalea dagerkigu. Gaztetasun biozkadari uko egiñik, adi jauregi barnetan itxi zaigu.

        Oldozkun gorenak, asmo mee lurrungeak lagun, adimena nagusi, irudipena morroi dituala, olerti bide berritik jo digu. «Jaungoikotija», «Itxasora», «Itzarrik», «Artxanda-ganian», «Jaunagan atsedena» eta «Ezilkortasuna» poesi-uts esi barnean dagozenak dira.

        Almena, oldozkun ortzean goruntz darabilki olerkariak. Adigai bereziak, irudi gorputzgeaz jantzita, apain neurtitzen ditu. Mindun biotz, ber-bera, lur ikutzeke gorenetara igo digu.

 

 

Ezilkortasun zirikada

 

        Galurrera igotzeak ez ase olerkariaren lei illezkorra. Bizitz arazoak urduriturik dauka bere gogoa. Len, maitagaiak biotzea min; orain adi poesiak barnean garra piztu. Betikotasunak biotzean so-dagi. Biziki dasa:

 

                «Gomuta ezilkortu nai dabe gixonak...

                Urtiak baduazi, urratsik eztager,

                Non galtzen dira-edo?

                                               Albaneuke uler!

                Gixon-uts nazan arren, eztot deuseztu nai;

                Naikun oneik ez ete ezilkortasun gai?».

 

        Olerkari bikañenak ezilkortasun aiotsak entzun izan dituzte. Gure gazte onek ere dei orren oiartsuna neurtitzetan dagerkigu.

        Poesi goiargiak lagun bekio ezilkortasuna irixteko. Adi-ego egokiak ditu naikuna betetzeko.

        Euskerari, bide latza, laguntzeko, «Lauaxeta»'k dagiana. ez da lan makala. Bere «Bide barrijak» goren, txalogarriak.

        Olerti-uts zelaietatik juan bedi. Nekeak ez dezala auldu; ain da galgarria bide ori. Oraindañokoan bulartsu darraikio.

        Ez bezaie, ordea, maitasun gaiei, minkuntasun asmo samurrei uko egin. Ain olerki politak egin dizkigu. Ain gogokoak ditut gaztaro asierako neurtitz oiek!

        Adi-poesia eta maite-olerkiak ez-ezik beste gun ederra dituen elerkitxoak aurki lezazkike irakurleak.

        Uzkurtz atsak ikututako biozdunak badira. Oñarritzat zinismen sendoa dutenak: edergarritzat, gaurdaño entzungeko, iduri mee-goitarrak.

        Gaur, Urkiaga olerkariaren agerkundea dakusgu. Gaztea izanik ugaritsu datorkigu. Oparitsu badator, edertzale ordea. Banatutakoak dira, txorta onetan daskeñizkigun loreak. Mota askotakoak, baña guziak bereziak.

        Biotzean aukeratutako kimu aratzak.

Aitzol'dar J.

Donostia'n

 

aurrekoa hurrengoa