www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bide barrijak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

JAUNAGAN ATSEDENA

 

                Zeugan lotu arte,

                ene bijotza urduri dago...

 

Zuretzaz jardun neban, zuur eskar otsari;

zeure baitan nenbillan, an etzan neurririk.

Ara eltzeko ez nun burdi ta ontzirik,

nai bateri nenguan..., egiñak, nayari.

Goya zabal eguan larradi ganian

eta senti zindudan gauz oron bakian.

Dana ur-urrun zeunkazun: ixar, mendi ta lur;

ixate orren urrun, maitasun orren ur.

Banekijan zintzala, baña nun Jaun ori?

Argitan, eskutuba zeure egote ori.

Gustijetzaz azturik Zeugan jarri nintzan,

ikus nai zindudala gogoko ekintzan...

Griñetan ez zintzazan, ez atsegiñetan;

samiña idoro neban laket gustijetan.

Lorarik etzan iñon arantzatxu barik,

arantzetan eztago zeure maitasunik.

Munduko otsen barruban ezta zeure gentzik.

Sartu nintzan barnera: Gogo au artega;

Zeure egonak oso leundu eustan baña...

Nabaitu neban gentza... zerutar usaña.

Menak ixildu ziran, eldu zan goznarra,

argitu yatan soña, ludi au aldatu.

Toki orotan zintzan eskarrez loratsu;

zeuri orri dardara ta iluntzeko ixarra.

Zeure oinkada barik ezer iñon etzan.

Argi ta eder egin dozuzanak,

neurriz gauza gustijak daukozuz jakintzan.

Lurreko gurenetan dager zeure indarra,

txikijentzako bere badozuz laztanak...

Batzuk dagerte ala, bestiak eskarra.

Ispillu barri yakuz emeko gauz danak;

ikurrai soilik gagoz ikus zaituguzan.

Eta senti zindudan arren ludi ontan,

zeure maitasun ori urrun zan oraindik.

Oldozkor jarri nintzan idoro gurarik...

Bijotzari: —Badakik Urtzi jauna non dan?—

—Ixatez ludi barna, maitez gixon baitan—.

Sakona argitu yatan..., oro ulerkorra;

igar neban gixonen barruko zadorra.

Ulertu neban ondo umien begijak

eskar orrek maitekor egiten dauzala.

Abar ustelak, arren, zeuri yagotzunak

loraz orrillai barre egingo dautsola.

Baña urduri nenbillan, artega gogua;

izkutu batek dana jakin-nai narua.

Eta barru onetan zetan zaran ari

ulertu nairik, lotu nintzan ameslari.

—Argiz zagoz, orotan, soñak barriz laño,

zeurerik ezin entzun, oben otsak baño—.

Nok igarri ondarrau? Ete nago itxurik?

Neugan zagoz, ni barriz urrun zeuregandik.

Badakit baña zeutzat autu dozuzanak

bijotzeko urduriz, maite zagizala,

zerorrek azkon bixiz egiten dozula.

Atseden neurrigian zeugan datzazanak!

Zeure ate orretan emoyak artzia

ots-egitia baño errezago dala:

Billatzea baxen leun zeuri egotia.

Zeugan maitatzen danik itxi biar eza;

Oro zeu zaralako, muin eta azala.

Yagotzuzan danentzat arru bako leza,

labangarri dan laba oben jarrallentzat,

itxubentzat argija, illuna argijentzat.

Zeure onari nagon, larritasun barik!

dana baita orrako argizko bidia.

Zeure laztanik gabe eztago lorarik,

esku orreikandik at eztabil gizonik.

Ludija dago zeure aintz-bidez betia.

Atseden bijotz orrek, ez ixan urduri!

Jaunaren zabalean lei orok ixuri.

Betiko poza bertan, maitasun osua.

Arantz begira lotu, aron dan gogua.

 

aurrekoa hurrengoa