www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bide barrijak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

SIASKAKUA

 

                Goieaskoetxea'tar Joseba Mirena'ri

 

Galtzu ganian, lotan ixarra;

gixon gustijen ixar bakarra.

Ixar eder orren maitasun izpijak

beraganantz daroz minduben begijak.

 

        Miren'en ixar, bitxi argija,

        lo-aruan da ume zolija.

 

Maitasun-zale da kutuntxuba;

Ene bijotzoi, lei onez bua.

Leunki, urratu naz, leunki beragana,

ta espan-loretan damotsat laztana.

 

        Maitati lotan dago seintxuba,

        bere zereiña... amets goxua.

 

Neskutz zerutar baten emoya,

errukiz entzun neure otoya.

Belarri ondora samur itz dagitsat,

Josu'k baña eztau berbarik neuretzat.

 

        Maitasun zalez datorrenari

        erantzun ez-ta maitale-egarri?

 

Oi, lo aruan dago aurtxua,

bere zereiña... amets gozua!

—Gurutze ganian eskeita dagola,

tantaka emoten Jaungoikozko odola—.

 

        Galtzu ganian lotan ixarra;

        gixon gustijen ixar bakarra.

        Maitati dago lotan aurtxua,

        bere zereiña... amets gozua.

 

aurrekoa hurrengoa