www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak
Andres Iturzaeta
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aita Gaspar Asteteren ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak, Andres Iturzaeta eta Egia. Roberto Soloaga, 1899

 

 

aurrekoa  

GEITUPENA

 

        Badago irakatsi geiago, kristinau egiazkoak jakin bear dituezanaK? Bai, aita; eta dira, gaurko denporetako errakuntza eta arriskuen kontra Vaticanoko Batzarrak eta Aita Santuak darakuskuezanak.

        Zeintzuk dira herejia eta errakuntza orreek? Jaungoikoak edo bere Eleiza egiazkoak irakasten dituezan egien bat, ukatu edo badaezbadan iminten dituezanak; eta euren asmatzallak dira, guztia geia dala diñoen geitarrak edo materialistak; Jaungoikorik ez dagoala diñoen panteistak eta Kraustistak; Jaungoikoaren agertuerea eta irakatsiak ukatuten dituezan errazionalistak edo librepensadoreak; protestanteak edo ebanjelikoak, liberalak; eta batean asko esateko, Jaungoikoak bere Eleiza egiazkoaren bitartez irakasten dabena, ukatu eta egitzat artuten ez dabeen guztiak.

        Zelango sareak imini eta zabalduten deutsez oneek katolikoai? Batezbere iru, eta dira: Eleizeari bere nagusitasuna kendu gura izatea, dirua eskinitea, eta oitura onak txartu eta nasaitutea.

        Zelan kendu gura deutse Eleizeari bere nagusitasuna? Ezer bagarik itxi eta premiñan iminiagaz, eta bere kontrako gauza guzurrezkoak esan eta munduan zabalduagaz.

        Bada ezeukitasunak edo premiñeak ez dau emoten nagusitasuna kristinauen artian? Emoten dau eta kenduten dau.

        Zelan izan leiteke ori? Bere ondasunak premiñadunen artian zabalduten dituzan aberatsai, emoten deutso nagusitasuna; baña kenduten deutso, eskean ibili bearrean, eta premiñadunai lagun al ezinean, aurkituten dan Abade edo Eleizgizonari; eta baitabere kenduten deutso Eleizako eleizkizunen anditasunari; bada, ezeukitasunagaz edo premiñeagaz, ez bakarrik ez dira egiten gauzak, Jaungoikoaren Anditasunari dagokozan legez, baitabere geienen aldetik izaten dira begi txarrakaz ikusiak.

        Bada Apostoloak ez ziran izan ezeukiak eta premiñadunak? Ori zelan dala.

        Zer esan gura dozu orregaz? Ziran ezeukiak eta premiñadunak, Kristok, bere jarrai joan zeitezala, eurai esan eutsenean; eta beti izan ziran biotzetik ezeukiak edo premiñadunak, aberastasunak billatuten ez zituezalako, eta ezeukiak legez bizi izan ziralako.

        Zein esanguran ez ziran izan ezeukiak edo premiñadunak? Ez ziran ezeukiak, zergaitik, Jesukristok zerura igon eban ostean, euken asko, Jesusen fede santura biurturiko aberatsak euren borondatez emoten eutsena, eta gero eurak premiñadunen artian zabalduten ebena.

        Zeri jarraituten deutse sektarioak, Eleizearen kontra gauza guzurrezkoak esan eta munduan zabalduteko? Euren buru eta nagusi lenengokoetatik batenaren esanari: Guzurragaz txarto esan egizu, guzurragaz txarto esan egizu, bada zerbait geratuten da.

        Zer egin bear dau kristinau on batek, Abade edo Eleizgizon bateri bere entzuteona kenduten jakonean? Seme on batek egin bear dabena, bere aitari entzuteona kenduten deutsenean.

        Eta Abadearen edo Eleizgizonaren utsegitea agiria, jakina eta ezaguna bada? Artu bere errukia eta ez jarraitu berari bere biziera txarrean.

        Eta orduan ondo izango da, bera gitxitan eukitea? Semeak ez dau gitxitan eukiten bere aita, danik txarrena eta dongena izan arren bere aita.

        Eta Abadetasuna gitxitan eukitea? Askozaz gitxiago; izango litzateke, osatuteko-jakituria gitxitan eukitea legez, dagozalako osagille gitxi edo geiago jakituria bagakoak eta arimagaldukoak.

        Asko zor deutso Eleizeari munduko alkartasunak? Eleizeak bere Errelijinoe Santuagaz emon eutsen argitasun egiazkoa erreñuai; eta Eleizeari zor deutse, batetik eta bestetik daukena.

        Zein libertaden arerio da Eleizea? guzurrezkoarena, nasaikeriaren izena guztiz ondo jatorkonarena.

        Zuzenbagea eta gogorra da Eleizea, herejaik galerazo eta euren ereintzallak eta zabaltzallak kastigetan dituzanean? Ez: dan legez erregea, lapurrak, eriotzagillak eta okerrak kastigetan dituzanean, arteztasunak alan eskatuten badau.

        Bada Eleizea, munduko gauzen gañeko jakiturian aurrerapenak egiten galerazoten dabena? Ez: ezpada bera da laguntasuna emoten deutsena jakituria egiazkoaren eta onaren aurrerapen guztiai.

        Ori alan dala Eleizeak ez dituz galerazoten errakuntzak eta ekandu txarrak ezpada? Alan da, eta ori da bere betiko lana.

        Ez dabe esaten sektarioak eta guzur-asmatzallak, eurak zabalduten dituezala argitasuna eta ontasuna munduan? Bai; baña sektarioak deituten deutse argitasuna iluntasunari, egia guzurrari eta errakuntzeari, libertadea nasaikeriari, aurrerapena dongakeriari, jenten-arteko ezaupera andia agintarien kontra jagiteari eta matxinadeari: berba baten esateko, ona txarrari eta txarra onari.

        Ez dabe esaten setalariak, ori berori egiten dabela Eleizeak? Orregaitik ezin iñor izan leiteke katolikoa eta setalaria batera.

        Zelan dakigu guk, eurak dabilzala bide okerretik? Eleizea dala Irakasla jaungoikozkoa, irakatsi eta adierazoten deuskuen errazoe guztiakgaitik; eta au alan dala, guk sinistuten dogu edo sinistu bagarik itxiten dogu, Eleizeak sinistuten dabena edo sinistuten ez dabena.

        Ze errazoe dira orreek? Ikasbide kristinaukor onetan aitatuak, eta gañera zugatza edo arbolea ezagututen da bere frutuetatik.

        Zer esan gura dau orrek? Asko eta naikoa dala, irakatsi jaungoikozkoaren erara bizi diranen frutuak ikustea, eta seta txarren erara bizi diranen frutuak ikustea, laster edo ondo ezagututeko, irakatsi bata dala Jaungoikoarena eta bestea deabruarena.

        Bada ez dagoz katoliko txarrak? Bai; baña dira, irakatsi jaungoikozkoak eta egiazkoak aginduten daben legez, bizi ez diranak.

        Zein arbolako frutua da, Civilización moderna edo Liberalismoa erderaz deritxon, eta euskaraz Argitsutasun barria edo Leiberetsutasuna deitu leitekeona? Setalarien arbolakoa.

        Frutu orren alde edo zatiren bat al dira, jakituria izatezko eta ziazkoetan, zeru goietako izarrekotan eta menaskintzakoetan, lurrunekoan, tximistakoan, oraingo denporetan egin izan diran aurrerapen andi eta miragarrizkoak? Ez, ezelanbere; frutu orreek bardin salduten dira, edo obeto, kristinau egiazkoen merkatuan setalarienean baño.

        Zetan dago, bada, Argitsutasun edo Leiberetsutasun ori? Milla zazpireun eta larogeta bederatzigarren urteko Asieren izenagaz ezagutuak diran, eta urte atako Irabi edo Naste Andiak irakatsi zituzan errakuntza ezingeiagokoetan.

        Zeintzuk dira orreek, berba labur eta gitxitan eurak sartuten badira? Jaungoikoa eta bere Eleizea gitxitan euki, ezertarako ez artu eta jaramonik eurai ez egitea erreñuko gauza guztien edo batzuen zuzenbiderako.

        Ontzat emon leike Eleizeak erreñuko gauzen zuzenbide ori? Iñozbere ez, zergaitik Jesukristok esan eban: infernuko indarrak ez ebela iñoz azpiratu eta goituko bere Eleizea.

        Eta zergaitik geiago? Dalako errazoiaren kontrakoa eta deabruzkoa, bada dauko bere oiña, Jaungoikoa eta bere Eleizea gitxitan euki eta aintzakotzat bere ez artutean.

        Badago Leiberetsutasunen bat, katolikoa deituten jakona? Alan deituten deutse bere jarraitzallak eta adiskideak; baña Eleizeak irakasten dau, Leiberetsutasun katolikoa deituten deutsena, ez dala katolikoa.

        Beraz ez dago Leiberetsutasunik, ona danik? Batbere ez; zergaitik Leiberetsutasuna da pekatu ilgarria eta berez Kristoren irakatsien kontrakoa; bakarrik dagoana da, batzuk deituten deutsela Leiberetsutasuna, ez dan gauzeari.

        Badago loturik Leiberetsutasuna erreñuko gauzen zuzenbideren bategaz? Ez: Monarkia bat edo Erregeak-bakarrik-agindutea izan leiteke liberala edo leiberekorra, eta Errepublika bat edo askok-bat-buru-dala-agindutea izan leiteke ona eta katolikoa, bataren eta bestearen irakatsien eran.

        Zeintzuk dira irakatsi liberalak edo leiberekorrak? Milla zazpireun eta larogeta bederatzigarren urtekoak, erreñuko gauzen zuzenbidean, Jaungoikoak eta bere Eleizeak aginduten dabeenari, jaramonik ez egitetik, urteten dabeenak.

        Esan egidazuz batzuk.— Errian-dagoala-agintaritasuna esatea, edozein kultu edo errelijinoe ontzat emon eta itxitea, moldetegiari eta irakatsiai batbere mugarik ez imintea, oiturakortasun guztirakoa eta beste onelangoak.

        Zelango ondorengoak urteten dabe ortik? Eskola eleizkor bagak, periodiko eta papel txar eta loiak, matrimonio zibila edo naskeria, tenplu herejenak kristinau-errietan egitea, Eleizgizonen eskubideak ukatutea, neurribagako lukreria, domeka eta jaiegunak ez gordetea eta beste onelango asko.

        Zer diño Eleizeak gauza guzti orreen gañean? Dirala guztiz donga eta txarrak, eta Kristoren irakatsien kontrakoak.

        Zer geiago? Iñoz ezin izan leitekezala ontzat emonak, eta bai bakarrik laketu edo itxi leitekezala, beste gatx andiagoren baten bildurrez, eurak osoro eta guztiz galerazoten badira.

        Nori dagoko erabagitea, kristinau-errietako zerzeridadeak eskatuten dabeen ala ez, laketuak izan daitezala alako gatx andiak? Aita Santuari eta Obispoai, arimen aitak eta Errelijinoaren eta Oiturakortasunaren erabagitzallak diranai: guztiak dira euren eskubidekoak.

        Zegaz bardinduten dira, Eleizearen eta erreñuko agintarien artian egon bear dabeen artuemonak eta joanetorriak? Arimearen eta gorputzaren artian egon bear dabeenakaz: gorputzeko gauzak, al dala, ez deutse kalterik egin bear arimakoai, ezpada oneen azpian egon bear dabe.

        Zer egin bear dogu, Eleizearen arerioa dan erreñuko agintaritasunaren beian bizi gareanean? Bake osoan badago bere agintaritasunean, eroapena euki beragaz, erreguak eta eskabide andiak egin Jaungoikoari, eta alkarturik eta baturik guztiok Obispo Jaunen aginduen beian, egin bear dogu alegin guztia, egiak, arteztasunak eta Eleizeak azpiratu eta goitu dagiezan euren arerioak.

        Erreñuko agintaritasun liberalak diran guztiak, dira Eleizearen arerioak? Bai, badaezbada baga; bada Kristogaz ez dagoana, Kristoren kontra dago.

        Zelango pekatua egiten dabe, Eleizeagazko bakean eta bere arerio dana, agintari edo diputatu aterateko, aleginak egin eta euren laguntasuna emoten deutsenak? Geienean pekatu ilgarria; eta dira, egiten diran lege txarren eta Eleizearen kontrakoen errudun, eurak lagundu izan deutsenak, etarako baiya emon badabe.

        Beraz Eleizea sartu leiteke erreñuetako gauzen zuzenbidean? Eleizea sartu leiteke eta sartu bear dau erreñuetako gauzen zuzenbidean; onek zerikusia daukanean siniste santuagaz, oitura onakaz, arteztasunagaz eta arimen zoriontasun betikoagaz; baña guztiz lurrekoak eta denporakorrak diran gauzetan bakotxari itxiten deutso, ondoen deritxonari jarraitutea.

        Zein da, erreñuen gañean Eleizeak daukan eginbearra edo egikizuna? Ama on batena.— Azaldu egizu ori apur bat geiago.— Jesukristok agindu eutsen Eleizako Agintari nagusiai, irakatsi egiezala Errelijinoe Santua eta Oiturakortasun ona, guztiak, lege-egintzallak eta euren mendekoak, artu bear dituezanak; eta kastigau egiezala kristinau mukerrak eta buru-urtenak.

        Asko eta naikoa da, norberaren bizitza isilekoan Errelijinoa eta Oiturakortasun ona eukitea? Ez; zergaitik Errelijinoak irakasten dabena eginbearrean dago munduko alkartasuna bere, zeñaren jaun eta Jaube nagusia dan Jaungoikoa; eta Oiturakortasun ona zabalduten da gizonaren egikera guztietaraño; eta erreñuko gauzak zuzenduten dituezan agintariak, egin bear dabe guztia, Jaungoikoaren aginduak esaten deutsen legez.

        Orduan, pekatu egiten dau, erreñuko gauzen zuzenbidean liberala danak? Bai, badaezbada baga: zergaitik erreñuko gauzen zuzenbide liberala danagan dago, Eleizeak txartzat emonik daukan Liberalismoa edo Leiberetsutasuna.

        Eta liberlatzat badauko, Aita Santuak txartzat emonik ez daukan gauzea? Pekatu egiten dau, liberala deituagaz, jakinik, Aita Santuak txartzat emonik daukala Liberlaismoa edo Leiberetsutasuna.

        Azaldu egidazu ori irudi bategaz.— Izango litzateke, ni deituko banintz legez mahomatarra, neure gogokoa dalako euren jantzia edo turbantea; edo ebanjelikoa, sinistuten dodalako Ebanjelio Santuan.

        Ori orrelan dala katolikoak izan bear dau liberalen kontrakoak? Bai, ziurtasun guztiagaz; izan bear daben legez protestanten kontrakoak, masoen kontrakoak; berba baten esateko, egon bear dabe, Kristoren eta bere Eleizearen arerioak diran guztien kontra.

        Zein aginduen kontra da Liberalismoa? Zuzen eta osoro doa agindu lenengoaren eta laugarrenaren kontra; edo obeto esateko, agindu guztien kontra, guztiak gitxitan euki eta ausi eta ez gordetako aurrerabidea emoten dabelako.

        Katolikoak izan bear dabe liberalak, berba oni antxina emoten jakan esanguran; au da, izan bear dabe prestuak eta eskuzabalekoak, Eleizeari eta premiñadunai dagokoena, emoteko.

        Esan egizu: Liberalismoak edo Nasaikeria errelukoak aginduten daben lekuan, gauza ona da eukitea, irakurtea, geitutea edo zabaldutea liburuak, periodikoak, eskolak, ikusgarriak, modak, dantzak, oneek dongak eta txarrak izan arren bere, erreñuko agintaritasunak edo oitureak laketu edo itxiten dituzalako? Ez, ezelanbere; zergaitik Jesukristok diño, donga eta txarrak kondenauko dirala; eta guk ez dagioegula jarraitu mundutarrai; eta munduaren adiskidea dala Jaungoikoaren arerioa.

        Orregaz balietan dira setalariak, katolikoak nasaitu eta txartuteko? Bai, orregaz berorregaz.

        Zergaitik egiten dituez setalariak ainbeste alegin, katolikoak bide txarretara eroan eta nasaituteko? Ondo dakielako, katoliko txarrak erraz egiten dirala eurak legezko setalari.

        Eta zergaitik gura dau Eleizeak ainbestean, guk irakurri ez dagiguzala liburu eta papel txarrak, euki ez dagiguzala eskola txarrak, eta joan ez gaitezala dantzetara edo ikusgarri txarretara? Gure ama on eta santea dan legez, gura ez dabelako, gu bere semeok txartu eta nasaitu gaitezan.

        Eta diruaganako zaletasunaren gañean zelango erabagia emoten dau Kristok? Auxe: «Zer balio deutso gizonari, mundu guztia irabazteak, izango bada bere arimearen kaltean?». Eta beste au: «Billatu egizue, guztiaz gañetik, Jaungoikoaren erreñua eta bere zuzentasuna, eta Jaunak emongo deutsuez geitupentzat, ondo jatortzuetzan ondasun lurrekoak».

        Zelan deituten jako, bere espiritu txarra izanik Liberlaismoa, Eleizeari leku guztietan burrukan egin eta esesten deutsan seta dongeari? Frankmasoneria.

        Beraz Frankmasoneria ez da alkartasun ongilla eta mesedegilla bat, eta ain gitxi erreñuko gauzen zuzenbide ona gura dabena? Ez dau egiten orrelango gauzarik; bere asmua da, Jaungoikoari zor jakon adorazinoa eta agintaritasun egiazko guztia mundu onetatik guztiz kendu, eta euren lekuan Satanas edo Luzifer Jaungoikotzat guztiai euki eragin, eta deabruaren agindura guztioi bizi eragitea.

        Zeintzuk dira seta infernuko orren agintari nagusiak? Izan oi dira judeguak, erreñuetako naste, gorabera eta matxinaden bitartez egin izan diran munduko aberatsenak.

        Zelango kastigua dauko, seta infernuko orretan edo beste bere antzekoren betan dagoan katolikoak? Exkomuninoa, kendu ezin leitekeona, seta orretatik urteten ez daben artian.

        Eta ilten bada, seta orretatik urten gura ez dabela, edo konfesau baga, kondenauko da? Bai, betiko.

        Zer dinozu Komunismoaren, Sozialismoaren, Demokrazia barriaren, Anarkismoaren eta eurak legezko beste seten ganean? Dirala, siniste santuaren zuzentasunaren eta on-oidade guztien kontrakoak, eta orregaitik Eleizeak txartzat emonik daukazala.

        Ez dabe esaten eurak, aberatsen dongakeriak eta gaiztakeriak mundutik kendu eta erbestetu, eta munduko alkartasuna guztiz barriztau eta ondu gura dabeela? Ori diñoe; baña euren irakatsiak eta egiteak adierazoten dabe guztia bestetara.

        Noren antza dauke? Eleizea barriztetan joiazala atxakiatzat imini eta dongakeria eta nasaikeriak irakatsi eta egin dituezan Luteroren eta beste enparau herejia-asmatzallen antza.

        Zelan kendu eta erbestetuten dira munduko gaiztakeriak eta txarkeriak? Eleiza Santeak irakasten daben Ikasbide Kristinaukorra sinistu, eta berak aginduten dabena eginagaz guztiak, andiak eta txikiak, aberatsak eta premiñadunak, agintariak eta euren azpikoak.

        Eta gatx orreetan jausi ez gaitezan gu fededunok, osagarri indartsu edo eragillen bat izentau deutso Jaunak Eleizeari? Bai, aita; Jesusen Biotz Santuaganako onerazpen edo debozinoa.

        Zer dino Eleizeak beragaitik? Aita Santu Leon amairugarrenak deituten deutso denpora onetako Eleizearen onerazpen edo debozinoe berarizkoa eta apartekoa, eta gu santututeko eginbiderik eragillena, indartsuena eta sendoena.

        Da bakarrik ontasunean guztiz osoak diranentzat? Ez, bada Jesu-Kristok emon izan dau, biurtu daitezan bide onera pekataririk andienak.

        Zein da onerazpen edo debozino orren onera eta frutua? Gu ondo alkarturik eta baturik imintea Jesu-Kristogaz, zeñegandik alderatu eta urrindu gura gaituezan gu setalariak.

        Irakasleak irakatsi begi, zelan egiten dan onerazpen edo debozino ori, eta emon begiz aurrerabideak, bera zabaldutekoak diran Alkartasunen baten sartuteko, Mariaren Biotz guztiz Garbiaganako onerazpenagaz batera.

        Azkenez itanduten deutsut: elduko ete da egunen bat, noz ikusiko diran guztiz eta osoro kendurik eta erbesteturik munduko dongakeriak eta gatx guztiak? Ori da eroen eta senbakoen amesa; baña egia da, mundu au izan dala, dala eta izango dala, geure pekatuakgaitik, negarrezko eta zoriogatxezko erbeste bat.

        Ondo diñozu; eta Jaunak bere Liburu Santuetan alan darakusku, esaten deuskula, munduaren azkeneruntz, ugarituak eta geituak izanik pekatuak eta gaiztakeriak, Jaungoikoak bialduko dituzala kastigu bildurgarriagoak; onegaz dongak egingo dirala txarrago, eta Antikristoak bere jarrailla eta setalariakaz burrukarik eta esetsirik arrigarrizkoena egingo deutsala Eleizeari, zeñegandik askok aldegingo dabeen; baña azkeneraño siniste santuan eta Jaungoikoagazko bakean iraunten dabeenak, orreek joango dirala zerura. Jaunak ara eroan gagizala guztiok. Alan izan dedilla.

 

aurrekoa