www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak
Andres Iturzaeta
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aita Gaspar Asteteren ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak, Andres Iturzaeta eta Egia. Roberto Soloaga, 1899

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amaituko dogu, jazoeratzat iminiagaz, urrengo

 

BIZITZA KRISTINAUKORRAREN ZUZENBIDEA

 

(Aita Gautreletgandik S. J. artua)

 

                        «Erdue, semeak, entzun egidazue,

                        eta irakatsiko deutsuet Jaunaren bildurra».

                                        (Psalm. XXXIII, 12)

 

 

Egun bakotxerako

 

        1. Euki egizu, ala dala, ordu izentau bat oetik jagiteko, Jagi zaitez laster, atzerapen eta nagitasun guztiak azpiratu eta goituten dozuzala, Jaungoikoari izan bear deutsazun maitetasunagaitik, eta sinistu egizu, nekegarri au guztiz bere gogokoa izango jakola; ez eikezu galdu gura izan une bateko nagitasunagaitik egun guztiko irabaziaren alde andi bat, bada egun guzti guztia izan oi da, asierak eskini izan jakozanarentzat.

        2. Irazartuten zareanean, zure lenengo gogorazinoak izan bear dau Jaungoikoarentzat, zeure biotza berari eskiniten deutsazula; zure lenengo berbak izan bear dabe Jesusen, Mariaren eta Joseren izenak; zure lenengo eginereak Kurutze Santuaren egitea.

        3. Moduztasun guztiagaz bein jantzi ezkero, belaunbikoturik Santo Kristo baten edo santuen beste irudiren baten oñetan, eskini egiozuz Jaungoikoari lotsa eta itzal guztiagaz zeure egikerak, eta ez zaitez iñoz aztu, Andra Mariaren eta zeure Aingeru zaintzallearen eskuetan eta ardurara zeure izate guztia iminteagaz. Ez egizuz itxi errezau baga egunean iru bidar Abe Marietakoak, kanpaiak joten dabenean.

        4. Zeure egikerak eskini eta gero, zerbait denporan euki egizu gogoartea zeure zoriontasunaren ganean, edo beste egia betikoren baten ganean. Gogoarte au egitea da gauza balio andikoa, eta bera baga ezin iraun leiteke luzaro on-oidadeko eta santutasuneko egoeran. Egunaren asieran egin ezin al bazinaike gogoartea, egin egizu, al dozun lenengo unean, eta, biarrian edo lanean zabilzala, egin zinaike, ez badaukazu beste denporarik.

        5. Mezea entzutera joan al bazinaitekez, zeure eginbearrai eta zereginai utsik egin baga, ez zaitez iñoz geratu on ain andia egin baga. Ezin dozunean, edolabere eskini egiozuz Jaungoikoari zeure gurariak, eta zeure gogoagaz iragoten zareala Eleizara, alkartu eta batu zaitez biotzetik, Meza Santuan eskiniten dan Jesukristogaz, eta an dagozan fededun onakaz.

        6. Iges egizu, ekandu txar guztien ama dan nagitasunetik. Izan zaitez otzana, mena eta esanekoa, bere Ama guztiz Santearen eta San Joseren aginduen beian bizi izan zan Jesukristoren antzera. Lanean asten zareanean, eskini egiozu Jaungoikoari zeure lana, eskatuten deutsazula bere bendezinoa, eta Kurutze Santuaren egiten dozula. Lan bitartean, gomutau zaitez zagozala Jaungoikoaren aurrean, Beragana zuzendu eta goratuten dozula zeure biotza sarri esateko erregu laburtxuen bitartez, eta erloiyoak ordua joten dabenean, agur egiozu Maria Dontzella guztiz Santeari, Abe Maria esanagaz.

        7. Ez egizu jan orduetatik kanpora; jan egizu zeure etxekoakaz batera, aurrez bedeinkatuten dozula maiya, eta jan ostean eskerrak emoten deutsazuzala Jaungoikoari, mundukoen esamesai eta bildurrai batbere jaramonik egin baga.

        8. Arratsaldean euki egizu arimako irakurtealdiren bat, Kenpis deritxon Kristoren Imitazioneko liburuan, edo beste liburu onen bat.

        9. Zeure nagusien aginduai eta zeure bizierako eginbearrai utsik egin baga, egin egizu alegina ikusaldi bat egiteko Jesus Sakramentaduari, bera lotsa eta itzal andiagaz adorau eta bearreko graziak eta laguntasunak eskatuten deutsazuzala.

        10. Euki egiozu zeure bizitzako egun guztietan onerazpen andi bat zeure Ama Maria Dontzella guztiz garbiari, egunoro errezetan dozula gitxienez bere Errosario Santuaren zati bat, eta egiten dozuzala, batezbere bere jaiegunetan, bere gogokoak diran eta zeure beraganako amodioak, irakasten deutsuzan gauza onak.

        11. Egunaren azkenak izan bear dau, bere asiereari erantzungo deutsanak. Onerazpen eta ardura guztiagaz egin egizuz gaubeko egite onak, eta alegin guztiagaz arakatu eta aztertu egizuz zeure arimako bazter eta inguruak, Jaungoikoaren aurrean egin ete dozun utsegiteren bat egun atan ikusteko, eta jauzi bazara, parka eskatu egiozu Jaungoikoari, aurrerantzean bera ez irainduteko gogo eta asmo sendoagaz.

        12. Euki egizu ordu izentau bat oera joateko, eta au egiten dozun egunean, gogoratu zaitez zagozala Jaungoikoaren aurrean. Artu egizu ur bedeinkatua, siñatu zaitez, eta beragaz isuri egizu oia. Loak artu zagizan baño lenago, zuzendu zaitez Jaungoikoagana eta bere Ama Andra Mariagana, euren eskuetan iminten dozula zeure arimea, gau atan ilteko bazengoz legez, eta Auzi-epalla nagusiaren aurrean agertuteko egoera onean zagozan gogoratuten zareala.

 

 

Aste bakotxerako

 

        1. Ondo gorde egizuz domeka eta jaiegunak, eleizkizunetara joateari iñoz itxi baga, Eleizan irakatsien bat entzuten dozula, eta egun aretan arimako irakurte geiago egiten dozula.

        2. Mundutarren oiturai eta biziereari batbere jaramonik egin baga, egin egizuz zeure gauza on guztiak; iges egizu lagun txarrakgandik eta olgantza pekaturako arriskua daukenetatik, diran legez dantzak, teatroak eta arako ibiltoki agiriak, zeintzuetan batuten diran jente asko, ez ain onak. Alako lekuetan, dino Eleizako guraso batek, demoninoak esetsi eta burruka geiago egiten dituz eta garaitza geiago irabazten dauz.

 

 

Il bakotxerako

 

        1. Konfesau zaitez ilean bein, edo sarriago, zeure konfesorearen eretxia alan bada. Konfesau bear dozun aldi bakotxean, prestau zaitez, orduan ilteko bazengoz legez.

        2. Ondo izango da, il bakotxean bakartadeko egun bat eukitea. Egun atan, bizita kristinaukorraren zuzenbide au irakurri ezkero, egin egizu eriotzarako prestaera ona, azkenean artuten dozuzala urrengo ilerako erabagi eta asmu barriak.

 

 

Urte bakotxerako

 

        1. Urte guztietan egin egizu zeure bateoko eta zeure lenengo komuninoeko egunen gomutea, urreratuten zareala egun atan, edo urrengo domekan, Sakramentu Santuak artutera, eta orduan egiten dozuzala beste egikera on batzuk egunerokoakaz gañera.

        2. Urte bakotxaren azkenean, edo zeure konfesoreari ondoen eretxiten jakonean, bere zuzenbidearen beian egin egizuz egun batzuetako eginera arimakoak, arakatu eta aztertuten dozula zeure bizitzako egoerea, eta artuten dozuzala urrengo urterako erabagi eta asmo barriak; eta auxe izango da era ona urte guztiko konfesinoe bat egiteko. Bakea eta errukitasuna, zuzenbide oneri jarraituten deutsen guztientzat.

 

                        «Bakea eta errukitasuna, zuzenbide oneri

                        jarraituten deutsen guztientzat».

                                        (Gal. VI, 16)

 

aurrekoa hurrengoa