www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak
Andres Iturzaeta
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aita Gaspar Asteteren ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak, Andres Iturzaeta eta Egia. Roberto Soloaga, 1899

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERBA BI
NIRE ANAIA EUSKALDUNAI

 

        Da egia bat, guztiok ondo ezagututen doguna, gizaldi onetan ezingeiagokoak eta bildurgarriak dirala, arimen betiko arerio infernukoak egiten dituzan aleginak, Jesusen artaldi maitean nasaikeria eta bidegabetasuna sartu eragiteko. Nok ez dakiz, bazter, leku eta inguru guztietan gaurko egunean entzuten diran berbeta deabruzkoak, eta ikusten diran egikera nasai eta dongak? Eta au guzti au, zetarako egiten dau demoninoak gure euskal-errietan bere? Jaungoikoaren ezaupera egiazkoa galdu daiten gure artian; Jesuseganako maitetasun sutsua otzitu daiten euskaldunen bihotzetan; gure antxinako siniste santua urrindu daiten gugandik. Dirudi, infernuak zabaldu dituzala bere ao baltz guztiak, eta bota dituzala bere amorru deabruzkoak euskaldunen gañera bere, beste enparau lekuetan egin izan daben legez. Ez dot uste, aurkituten dala iñor gure artian, egia negargarrizko au ez dakianik: etxadietan, auzotegietan, errietan, urietan, batzarretan, edonun, guztiz zabal eta ugari dabilz irakatsi txarrak.

        Zer da bada, aldi negargarrizko onetan egin bear dana? Aa, baldin Jesus Jaunaren arerioak burrukarako ain indartsu eta ain gogor agertuten diranean, gu egoten bagara, ezer egin baga, lotan dagozan zaintzallak legez; baldin koba-zuluetatik urteniko basaurdeak, Jesukristoren artaldi maitea ito eta iruntsiteko, prest eta gertu aurkituten diranean, guk, txakur mutuak legez, ez badaukagu aorik ausi edo zaunka egiteko; zer jazoko da gure artian? Guztioen galdumendi betikoa. Alako zoritxar betikoan ikusi ez gaitezan, eta neure gogoan ondo arturik, Jesus gure Salbagillearen Eleiza egiazkoak ainbeste gogortasunegaz iminten deuskun eginbear ain estua eta ain astuna, azartuten naz argitara emotera Aita Astete-eren Ikasbide Kristinaukorraren azalduera laburrak, guk gure amaren bularragaz batera iruntsi genduan euskerazko izketa gozo eta ederrean. Dinot: eginbear ain estua eta ain astuna: bada alakoa da, Jaungoikoaren berba santua adierazoteko eta gure eleiztar guztiai bearreko irakatsi onak emoteko daukaguna. Deritzat guztiz mesedegarria eta oneragarria izango dala Arimazainentzat eta Elizgizonentzat, eta ez gitxiago eleiztar euskaldun guztientzat, Apezpiko edo Obispo Jaunak diñoan legez, nire eskuetatik urteten daben lan labur eta euskerazko au. Gizona berez da argala eta erkiña; gizonak ezin egin leike, bere indarren gañetik dagoan gauzarik; eta orregaitik ondo ezagututen dot ez dala osoro ona eta utsune bagakoa, nik borondaterik onenagaz argitaratuten dodan liburu au. Nik gura neunkeana da, liburu au irakurten daben guztiak, atera dagiela euren arimentzat onera edo mesede dontsu bat. Onegaz geratuko nintzateke pozik eta atseginez beterik, eta onegaz geratuko litzatekez geiegian eta larregian sariturik eta ordaiñdurik nire buruauste eta alegin guztiak.

        Onenbestegaz agur gozo bat bialduten deutsuet, nire anaia euskaldun maiteak, eta denpora berean eskatuten deutsuet, Jesusen Biotz eztitsua bitarteko dala, gomutau zaitezela nire arimeagaz, ni zuenakaz beti gomutauko nazan legez.

A. Iturzaeta-koa

 

aurrekoa hurrengoa