www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak
Andres Iturzaeta
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aita Gaspar Asteteren ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak, Andres Iturzaeta eta Egia. Roberto Soloaga, 1899

 

 

aurrekoa hurrengoa

IKASBIDE KRISTINAUAREN
LENENGO ZATIYA

 

 

Irakatsi lenengoa:
Siniste edo fedearen ganean guztieran

 

        Zer da siniste edo fedea? Ikusi ez doguna sinistutea. Zergaitik sinistuten dozu? Zergaitik Jaungoikoak alan agertu deutsan Eleiza Ama Santeari, eta onek alan derakuskun.

 

AZALDUEREA

        Zenbat modutakoa da fedea? Jaungoikozkoa eta gizonkorra.

        Zer da fede jaungoikozkoa? Da onoidade edo birtute izatearen gañetiko bat, Jaungoikoak agerturiko gauzak, eta Eleizeak guri irakasten deuskuzanak, sinistutera, gu aurreratu eta markatuten gaituzana.

        Zergaitik esaten dozu dala onoidade izatearen gañetikoa? Zergaitik fedea da zeruko doe bat, Jaungoikoak emoten daben onoidade bat, eta ez errazoiaren ezaupera ziur bat, askori begitanduten jaken legez.

        Zein da gure fedearen oiñ sendo eta azpiratua ezin izan leitekeana? Jaungoikoaren egitasuna; zein, azkenbaga jakituna legez, ezin engañau ginaikezan.

        Errazoezkoa eta erakoa da fedea? Bai; zergaitik, errazoezkoa eta gauza zurra bada, engañau leitekean eta engañau ginaikezan gizonaren lekukotasunai eta esanai, sinistea emotea; errazoezkoagoa eta gauza zurragoa izango da, engañau ezin ginaikezan Jaungoikoaren lekukotasunari eta esanai, sinistea emotea.

        Egon leiteke jarkierarik edo kontraerarik fedearen eta errazoiaren artian? Ez: dira argi-errañu bi, Jaungoikoa dan argitasun betikoagandik, datozanak. Errazoe izatezkoa edo berezkoa da Jaungoikoak emoten deuskun argitasun bat, zuzenera berezkoaren barruan dagozan gauzak ezagututeko; fedea da argitasun bat, zuzenera berezkoaren kanpotik eta ganetik dagozan gauzak, agertuten deuskuzana.

        Bada ez diñoe, kontraerak aurkiten dirala eurakgan? Dirudienak, bai: baña geroago eginiko ikasaldiak desegin dituez; beti doazala batera fedea eta jakituria egiazkoa.

        Zer atera bear dogu emendik? Fedea askotan eukiten zeruko doe bat legez, geure zoriontasun betikoaren ganeko doe guztietatik lenengoa legez, bada «fede baga, dino Apostoloak, ezin izan leiteke Jaungoikoaren gogoko».

 

JAZOEREA

        Fedea, dino Gaumek, da argi-zuzi bat, Salbagilleak, bide txarrean dabillen gizonaren eskuetan iminia, lagundu dagion, zeruko bidea aurkitu eta jarraituten; da lubagan bikotx bat, bizitzako bidean eginik eta eregirik dagoana, galerazoteko jausi ez daiten, ez ezkerrera ez eskumara, bere bidea ain beterik dagoan leza sakon eta ondamendietan. Fedea da errazoiarentzat, begiorde luzea begientzat dana legez, an, nun begiak ikusi ezin daben, begiorde luzeak agertu eragiten dau miragarrizko gauzen mundu bat. Alan bada, errazoiaren kontrakoa izan bearrean, fedea da bere argia eta laguntasuna.

 

 

Irakatsi 2.a:
Fedearen zatiak eta zerzeridadeak

 

        Zer dira fedeko artikuluak? Dira fedeko sinisgeirik andienak.

 

AZALDUEREA

        Zelako zatiak daukaz fedeak? Ez-agiria eta agiria.

        Zer da fede ez-agiria? Guztia batera eta berezka bagarik sinistutea, berbarako, esanagaz: Sinistuten dot, Eleizeak sinistuten daben guztia.

        Zer da fede agiria? Fedeko egiren bat berezka eta bere berbetan euretan sinistutea; berbarako, esaten badot: Sinistuten dot, Jesukristogan dagoala persona jaungoikozko bat, eta dagozala izate bi, bata jaungoikozkoa eta bestea gizonkorra.

        Zelako zati geiago daukaz fedeak? Fede bizia eta fede ila.

        Zer da fede bizia? Karidadea eta egite onak lagun dituzana.

        Zer da fede ila? Pekatu ilkor edo mortalean dagozanak, daukena.

        Asko eta naikoa da salbetako fedea, egite bagarik? Umeakgan bai; adinera edo ezaguerara eldu diran nagusiakgan, ez; zergaitik, Santiagok dinoan legez; fedea, egite bagarik, da ila.

        Eta fedea karidade bagarik edo pekatu ilkor edo mortalean? Askozaz gitxiago: bada dino San Pablo Apostoloak: «Baneunka bere fede ain andia, mendiak alde batetik bestera eroateko bestekoa, ez baneunka karidaderik, ez leuzket ezer balioko».

        Eta zelako zerzeridadeak euki bear dituz fedeak? Iru: izan bear da senziloa edo tolesgabea? Iminten badogu umiltasunagaz geure adina nagusitasun jaungoikozkoaren mendean.

        Noz izango da errimea? Sinistuten badogu koloka baga eta badaezpada baga, Jaungoikoaren nagusitasunean bakean geratuten gareala.

        Noz izango da guztirakoa? Sinistuten badoguz, Jaungoikoak agerturiko gauza guztiak.

        Sinistuten dituzanak fedeko egi batzuk eta besteak ukatuten dituzanak, badauko federik? Ez: zergaitik sinistuten ez daben Jaungoikoaren nagusitasunagaitik, bardin bardin artuko leukez guztiak.

        Ze onera atera bear dogu irakatsi onetik? beti eukitea, Ebanjelioak aitatuten dituzan dontzella zurrak legez, isioturik fedeko argi-zuzia, eta egite onen oriyoagaz prestaurik geure kruselua, Jesukristok, datorrenean, aurkitu gagizan prest eta gertu.

 

JAZOEREA

        Eleizgizon bat ustebaga aurkituten zan batzar baten, gazte batzuk asi ziran donga eta txarren berbeta madarikatua egiten, eta lotsabakeriarik andienagaz aitatuten zituezan, Rosseau arimagaldukoak asmauriko guzur deabruzkoak.— «Jaunak, dirautse Eleizgizonak, sinistu bear da; zuek orain ez dozue sinistuten, egunen baten sinistuko dozue, denporean ez bada, betikotasunean; orduan sinistuko dozue demoninoak legez; eurak sinistuten dabe eta aurkituten dira tormentuetan».

 

 

Irakatsi 3.a:
Fedearen neurriak

 

        Ze gauza dira kristinaua legez dauzkazuzanak, eta sinistuten dituzuzanak? Erromako Eleiza Ama Santeak daukazanak eta sinistuten dituzanak. Ze gauza dira, zuk eta berak daukazuezanak eta sinistuten dozuezanak? Fedeko artikuluak, batezbere Kredoan dagozan legez.

 

AZALDUEREA

        Nun aurkituten dira, Jaungoikoak agerturiko egiak? Eskritura jaungoikozkoetan eta Tradizinoan.

        Zer dira Eskritura jaungoikozkoak? Espiritu Santuaren argitasunaren beian eskribiduriko liburuen eta Eleizeak Jaungoikoaren berbatzat ezaguturikoen batuerea.

        Zer da Tradizinoa? Egia eskribidubagak, Jesukristok irakatsi eutsezanak Apostoloai, eta oneek Eleizeari berbaz eta aoz irago eutsezanak, eta Guraso Santuen liburuetan, Batzar Santuen erabagietan eta Aita Santu Erromakoen erabagietan, batezbere aurkituten diranak.

        Sinistu bear doguzan egiak, jakiteko, asko da irakurtea Biblia, protestanteak dinoen legez? Ez: gauza bearrekoa da, Eleizearen nagusitasunak aintzakotzat imini dagiguzala eta irakatsi dagiguzala.

        Zergaitik alan? Zergaitik Eleizea dan gure fedearen erregela urkoa, agertuerearen gordelekua Jesukristogandik artu ebana, eta jente guztiai irakatsi eta azalduteko lana, beragandik arturik daukana.

        Ori orrelan dala, Eleizea da liburu sagraduak baño nagusiago? Da nagusiago eta aurreragoa; aurreragoa, bada oraindik Ebanjeliorik ez egoanean bere, berak badiarduan, Jesukristogandik arturiko lana eta agindua egin eta betetan, eta egoan jantzirik, irakasteko nagusitasun eta erratuezin alizateagaz; eta da nagusiagoa, bere bitartez etorten garealako liburu sagraduen egiazkotasunaren, argitasun jaungoikozkoaren eta esangura benetakoaren ezauperara.

        Zelan adierazoten dau Eleizeak bere lana? Bere iminiera jaungoikozkoa adierazoten dabeen sinisgarrikotasunaren zergaitikotasunakgaitik; eta bera ondo egiazturik eta sendaturik iminten daben ezaugarri, berak daukazanakgaitik.

        Zeintzuk dira sinisgarritasunaren zergaitikotasunak? Bere iminiera miragarrizkoa, bere zabalduera miragarria, bere mirariak, bere igarrerak, millaka martiren, irakaslen, santuen eta bere beraren arerioen lekukotasuna; eta azkenez, bere irakatsiaren santutasuna, bere ugaritasun miragarria eta infernuko indar guztien kontrako bere sendotasun errutsu eta goituezingarria.

        Zergaitik izango dira «Erromako Eleizeak sinistuten dituzanak»? Zergaitik dagoan beragan, Jesukristok bere Eleizearen oiñ sendotzat imini eban San Pedroren ordeko Aita Santuaren jartokia.

 

JAZOEREA

        San Agustin, Hiponako Obispoak, munduan ezagutu dan gizonik jakitunenak, esaten eban: «Ez neuzkio nik sinisterik emongo Ebanjelioari, Eleizearen nagusitasunak iminiko ez baleuzt sinisgarritzat»: bada Eleizea da gure fedearen erregela urkoa, guk jarraitu bear deutsaguna.

 

 

Irakatsi 4.a:
Fedeko eginbearrak

 

        Nok esan eban Kredoa? Apostoloak. Zetarako? Guri Fede Santuko gauzak irakasteko. Eta zuk zertarako esaten dozu? Kristinauok daukagun Fede au autortuteko.

 

AZALDUEREA

        Zergaitik deritxo Apostoloen Kredoa edo Sinisgeia? Zergaitik Fedearen lenengo adierazotzalla oneek, bata besteagandik alderatu baño lenago, batasun oso bat imini gura izanik berbetan bere, egin eben irakatsi labur au.

        Jakin biar dogu Kredoa? Bai; eta alako ziatztasunagaz eze, ez da geitu ez kendu ez aldatu bear berba bakar bat bere, zergaitik bertako guztia da esangura andikoa.

        Noz egin bear doguz Fedeko egiteak? Adiñera edo ezaguerara elduten gareanean, eriotzako orduan aurkituten gareanean, Fedearen kontrako esetsien bat edo arriskuren bat daukagunean, eta sarri askotan bizitzian; eta beteko dogu eginbear au, Kredoa ondo errezauagaz.

        Badaukagu, Fedea agirian autortuteko, eginbearrik? Bai: auzi-epalla dagokanak itanduten deuskunean, eta Jaungoikoaren zorionak edo arimako onera andi, norberarenak edo lagun urkoarenak, alan eskatuten dabeen guztian.

        Fedea ukatu al ginaike nozbait? Ukatu iñozbere ez, geure bizitzea galduko bagendu bere, ez ukatuteagaitik; baña nozbait, aurreko itaunean aitaturiko aldietan ez izanik, eta gauza astun edo andiren bat dagoanean, ezkutau edo estaldu leiteke.

        Nortzuk uts egiten deutse eginbear oni? Fedeagaitik lotsatuten diranak, munduko esames eta begiraunakgaitik euren eginbearrak betetan ez dituezanak, arpegi ona iminten deutsenak donga eta txarrai, onekaz aserratu gura ezagaitik, Errelijinoaren kontrako berbaldiak gogoz entzuten dituezanak, eta periodiko edo liburu txar edo herejenak pozik irakurten dituezanak.

        Zer atera bear dogu irakatsi onetik? Fedeak iminten deuskuzan eginbearrak ondo eta ziatz betetea, eta herejeakgandik eta dongakgandik eta euren berbeta txarrakgandik urrindu eta iges egitea, eurak eurak Elizeagandik iges egiten dabeen bestean.

 

JAZOEREA

        Apostoloak, Espiritu Santua artu eben unean, asi ziran adierazoten Jaungoikoaren berba santua, egiten zituezala mirari asko eta andiak, euren lan eta egikizuna ziurtu eta sendatuteko; eta zelan ziran asko eta asko, Jesusen Errelijinoe santura biurtuten ziranak, eroanak izan ziran auzitegietara edo tribunaletara, aginduten jakela gogortasun guztiagaz, ez egiela irakatsi alako ikasbiderik; baña eurak jarraitu eutsen euren lan santuari, batbere bildurtu baga. Barriro eroanak izanik auzitegietara, esan eutsen: Ez deutsuegu agindu, ez dagizuela irakatsi ikasbide ori? Eurak erantzun eben: Jaungoikoari oben egin eta obediu bear jako, gizonai baño lenago. Lotuak izanik, sartu zituezan presondegietan, eta azotau zituezan; baña eurak zoriontasun anditzat euken, Jesukristogaitik neke gogorrak iragotea, eta azkenean il ziran, sillatuten ebela euren odolagaz, eurak irakatsi eta adierazo eben fedea.

 

 

Irakatsi 5.a:
Jaungoikoa dagoanaren ganean

 

        Zetarako dira Fedeko artikuluak? Geure Jaun Jaungoikoaren eta Jesukristo geure barri eta ezaguera argiagoa emoteko.

 

AZALDUEREA

        Zenbat Jaungoiko dagoz? Bat bakarrik.

        Egia da dagoala Jaungoikoa? Bai; zeruak, lurrak eta gauza guztiak, Bera adierazoten emoten dabe.

        Emon al daikezu errazoeren bat orren ganean? Zelan erloiyo batek adierazoten daben, egon izan dala erloiyogilla bat, bera egin izan dabena; zelan etxe batek adierazoten daben, egon izan dala egillen bat, bera egin izan dabena; alan mundu onek, zeñetan aurkituten dan gauzen zuzenbide ain miragarri ta iraunkorra, adierazoten dau dagoala Izate Nagusi eta Gorena, bera egin izan dabena.

        Bizieren desbardintasunak ez dino zerbait, Jaungoikoa dagoalakoaren kontra? Ez; bada arteztasunbakotasuna dirudian orretan, ikusten da arteztasunik miragarrizkoena, Jaungoikoa dagoala adierazoten dabena.

        Azaldu egidazu irakatsi ori.— Baldin guztiak balira aberatsak mundu onetan, ez leuke iñok bearrik egin gurako langintza neketsu eta gogorretan; baldin guztiak balira premiñadunak eta ezeukiak, ez litzateke aurkituko nok artu dagian, jakiturietan aurrerapenak egiteko nekea, ez eta bere, munduko alkartasuna ondo zuzenduteko lana; baña egonik ezeukiak eta premiñadunak, noraezean eta naitanaiezean bearra egin bear dabeenak, eta aberatsak, jakituriako lanetan euren denporea emon leikeenak, Jaungoikoak begiratuten deutso ardura andiagaz munduko alkartasunaren bizitzeari.

        Eta donga eta txarren ondo-biziteak, on eta artezen estutasunak eta premiñak legez ez dinoe zerbait, Jaungoikoa dagoalakoaren kontra? Eztabere: Jaungoiko azkenbaga artezak eta onak, zuzenduten dau guztia bere autuen eta arima onen mesederako. Laketuten dituz estutasunak eta premiñak onakgan, garbituak izan daitezan, euren leialtasuna ikusia izan daiten, eta alan euki dagiezan irabazi andiak betiko bizitzarako; donga eta txarren ondo-biziteak eta mundu onetako zorionak kastigurik andiena eurentzat izan leitekezan bitartean.

        Eta nun dago Jaungoikoa? Leku guztietan; bere izateagaitik, bere edonungo aurrez-aur-egoteagaitik eta bere altasunagaitik.

        Bada ez dau iñok ikusi izan Jaungoikoa.— Gorputzeko begiakaz ez dau iñok ikusi izan, eta ezin ikusi bere leike, dalako espiritu utsa; baña adiñeko begiakaz ikusten da leku guztietan; ikusten dogun legez arimea bere egikeretan, mirarituten garean legez jakituriagaz bere agertueretan.

 

JAZOEREA

        Ikusi ez ebalako, Jaungoikoa dagoala ukatuten eban, erbestera berari jarraitu eutsan jeneral bategaz, berbetan Santa Elenan egoan Napoleon lenengoak, egin eutsan gogorazino au.— Zuk sinistuten dozu nire jakituriagan? Duda baga, bada zuk zeurorrek miraritu eta goratu dozu bein baño geiagotan; orregaitik bere ikusi dozu nire jakituria? ikusia izan liteke? bada zelan sinistuten dozu dagoala jakituria nigan, ikusi izan ez badozu? Onetara erantzun eban jeneralak:— Ez dot ikusi zure jakituria, baña ikusi izan ditudaz bere egikerak, eta oneek eroaten nabe zure jakituriaren ezauperara: gudaleku eta soldaduen esetsi eta burruka odoltsuen artian miraritu izan ditudaz zure asmu eta erabagi andi eta zabalak, garaitzara eroaten ginduezan zure agindu ondo emoniko adjutu eta egokiak.— Bada nire garaitzak, barriro esan eutsan Napoleonek, sinistu eragiten badeutsue badagoala jakituria nigan, Guztia-daitekeanaren mirariak, zeintzuen ondoan ez diran ezer nire asmu eta erabagi guztiak, naroe ni jakituria azkenbagakoaren, Jaungoikoa dan Izate Gorengoaren ezauperara.

 

 

Irakatsi 6.a:
Jaungoikoaren ontasun oso eta beteak

 

        Zein da Jaungoikoa? Da esan eta asmau al deitekean izaterik andi eta miragarriena; Jaun bat amaibagarik ona, guztia-daiyana, jakituna, zuzena, gauza guztien asiera eta azkena.

AZALDUEREA

        Zein da Jaungoikoaren izatea? Bere berez izatea, izatez izatea, orregaitik da betikoa, aldatuezingarria, asierarik euki izan ez dabena, eta azkenik eukiko ez dabena.

        Zergaitik dinozu «dala gauza bat andiena eta miragarriena»? Dalako, esan eta asmau al daitekean guztiaren ganetik: daukazalako ontasun oso eta bete guztiak, eta guztiak, dan danak, mailla azkenbagakoan.

        Zergaitik dinozu «dala Jaun bat»? Zergaitik Bera bakarrik dan guztiz eta osoro dagoan guztiaren Jaube Gorengoa, Berak bere Guzti-altasunagaz ezerezetik egin izan daben, izatea daukan guztia, eta bere jakituria amaibageaz iraun eragiten deutsan guztiari.

        Zer esan gura dau «dala amaibagarik ona esateak»? Dala izatez eta berez ontasuna berbera; gura dabela kriatura guztien ona, eta egiten deutsezala onera eta mesede neurribagak.

        Zer esan gura dau «Guztialdaikeanak»? Jaungoikoak bere Guzti-altasunagaz al dabela, bere borondateak gura daben guztia.

        Zelan da «amaibagarik jakituna»? Zergaitik bere egite bakartxu baten bitartez guztia daukan bere aurrean, eta guztia zuzenduten daben jakituriaz, zeinbatean, astuntasunean eta neurrian.

        Zergaitik dinozu «amaibagarik zuzena»? Bakotxari dagokana emoten deutsalako, eta itxi ezin leikezalako kastigau bagarik pekatua eta nasaikeria guztiak, ez eta bere saritu bagarik onoidadeak eta gauza on guztiak.

        Zergaitik dinozu «gauza guztien asiera eta azkena»? Zergaitik kriatura guztiak diran bere eskuetako egikerak, eta utsetik eginizan daben guztia bere zorionerako, zein dan ezerezetik eginiko guztiaren azkena.

        Zer atera bear dogu irakatsi onetik? Jaungoikoaren aurrean beti ibiltea; maitetuten dogula bere ontasun eta onaidade amaibagakgaitik, eta bildur izaten deutsagula bere zuzentasun azkenbageagaitik.

 

JAZOEREA

        Zauriz eta legen atsituz beteriko eskeko premiñadun bat aurkituten zan Eleiza bateko atetan eskean. Bere erruki andi bat artu eban Arimazain edo Abade batek, agur eginagaz, esan eutsan:— Jaunak emon dagizuzala egun dontsuagoak eta zorionekoagoak.— Onetara eskeko premiñadunak erantzun eutsan ez ebala iñoz euki egun txarrik, dontsua eta zorionekoa nazala eretxiten jat, zergaitik guztia jazoten jat, neuk gura dodan legez.— Arimazainak ezin ezagutu eta aditu al izanik, zelan izan zeitekean dontsu eta zorionekoa, alako premiña estutasunean egoan bat, eskatu eutsan, berba egiola eta emon egiozala azalduera eta errazoiak. Espiritu Santuak argituriko gizon eskeko arek emon eutsan irakatsi goratu au:— Nik ondo ezagututen dot, guztia mundu onetan datorrela Jaungoikoagandik; Berak maite nau azkenbaga, eta guztia zuzenduten dau nire onerako. Gogorazinoe onek batu nau errime Jaungoikoagaz, eta batuera edo alkartasun onek egiten dau nire zoriontasuna. Baldin ozak edo beroak nekatuten banau, goratu eta alabetan dot, bialduten deuztan Jaungoikoa; gatxak eta geisotasunak minduten banabe, edo gizonak nire kontra badabilz, poz pozik nago; zergaitik Jaungoikoak ondo egiten dau guztia, nire onerako zuzenduten da guztia.

 

 

Irakatsi 7.a:
Iru-batasun edo Trinidade guztiz Santua

 

        Zein da Iru-batasun guztiz Santua? Da Jaungoikoa bera, Aita, Semea eta Espiritu Santua, iru persona distinto edo banak eta Jaungoiko egiazko bakar bat. Aita Jaungoikoa da? Bai, Jauna. Espiritu Santua Jaungoikoa da? Bai, Jauna. Iru Jaungoiko dira? Ez, Jauna, ezpada Jaungoiko egiazko bakar bat, Guztiadaikean bakar bat, Betiko bakar bat eta Jaun bakar bat, dan bere legez. Aita Semea da? Ez, Jauna. Espiritu Santua Aita edo Semea da ? Ez Jauna. Zergaitik? Zergaitik iru Personak banak direan, izan arren Jaungoiko egiazko bakar bat. Au onelan dala, zeinbat izate, adin eta borondate dagoz Jaungoikoagan? Izate bakar bat, adin bakar bat eta borondate bakar bat. Eta zeinbat Persona? Iru banak, zeintzuk direan: Aitea, Semea eta Espiritu Santua.

 

AZALDUEREA

        Bat eta iru batera izateak ez dau zarratuten kontrakizuna? Bat eta iru esangura bat baten izateak, egiaz zarratuten dau kontrakizuna, esango balitz legez, bat eta iru Persona, edo bat eta iru izate; baña bat eta iru izateak esangura desbardinetan, ez dauko kontrakizunik, ez dagoan legez esatean, gure arimea dala bat eta daukazala iru almen, gomutea, adina eta borondatea: alan Jaungoikoagan izate bakar bat eta iru Persona banak.

        Bada baldin Aita ez bada Semea eta Espiritu Santua ez bada Aita edo Semea, zelan, izanik banak, egiten dabe Jaungoiko bakar bat? Zergaitik iru Personak dauken izate bakar bat bera; zelan arbola batek daukazan iru errama banak, eta zelan irurak dauken gorputz bakar bat bera, egiten daben arbola bakar bat.

        Eta iru Personetatik zein da lenengoa edo zarrena? Aitak sortu arren Semea, eta Espiritu Santua etorri arren Aitagandik eta Semeagandik, iru Persona danak dira bardinak eta betikoak.

        Imini egidazu irudi bat gauza orren ganean.— Eguzkiagandik urteten dabe argitasunak eta berotasunak, eta orregaitik bere, irurak dira denpora bakar batekoak, bata bestea baño lenagokoa edo geroagokoa izanbaga.

        Baña au da, errazoiak ezagutu eta ulertu ezin leikeana.— Eta berezko gauzea da, alan izatea; ezin izan leiteke, gure errazoe neurtuak, alde guztietatik bera ingurututen dabeen ezkutapen eta gauza miragarriak bere ezagututen ez dituzanak, ezagutu eta ulertu dagiala Jaungoikoaren azkenbakotasuna.

        Baña Jaungoikoak agindu leike, sinistu daitezala errazoiaren kontrako gauzak? Ezkutapenak ez dira errazoiaren kontrakoak; dira errazoiaren gañetikoak, zein dan gauza guztiz desbardina.

        Eta ze onera ateraten dogu, ezagutu eta ulertuten ez doguna, sinistuagaz? Ezkutapen guztian dago alde ilun bat, guri, bera jakiteko, ardurarik emon bear ez deuskuna; eta dago alde argitsu bat, guri ikusi eta ezagutu eragiten deuskuzana egiak, eurak baga guk azaldu eta adierazo ezongo geunkezanak. Alan, Iru-batasun edo Trinidade guztiz Santuaren ezkutapena baga, ezin azaldu eta adierazo al izango geunkez aragituerea eta erostea.

        Ze irakatsi atera bear dogu esan danetik? Geure altasun eta ezaupera laburraren gañetik dagozan ezkutapenak ezagutu eta sakonduteko, ez gareala izan bear jakinaiak eta arduratsuak, ezpada eurak agertu deuskuzan, bera iñok engañau ezin leikean, eta berak iñor engañau ezin leikean Jaungoikoaren nagusitasun eta agintaritasunean geure uste guztia iminirik, atseden egin eta bakean geratu bear gareala.

 

JAZOEREA

        Civita-Vequiako itxasoaren ur-bazterrean ebillan San Agustin batetik bestera, eta orduko bere gurari eta asmu guztia zan, Iru-batasun edo Trinidade guztiz Santuaren ezkutapena ondo ezagutu, ulertu eta azaldutea; eta orra nun uste baga eta batbatean agertuten dan bere begien aurrera ume eder eta zoragarri bat, itxas-bazterreko aree artian zulo bat eginik, itxasotik maskorra edo txirla baten arturiko uragaz, zulo batetan ebillana. Ikusi ebaneko San Agustinek, irribarre eginagaz, itandu eutsan samurtasunez;— uste beban botatea zulo atara itxasoko ur guztia.— Eta zergaitik ez? erantzun eutsan umetxoak, au errazago izango litzateke, Iru-batasun edo Trinidade guztiz Santuaren itxaso edo sakontasun ezagutuezingarria zure errazoiagan sartutea baño.— Au esanik, desagertu zan umea, zein ez zan besterik, zeruko angeru bat ezpada.

 

 

Irakatsi 8.a:
Jaungoiko Egillea

 

        Zelan da Egillea? Zergaitik atera zituzan ezerbereezetik gauza guztiak. Zetarako egin eban Jaungoikoak gizona? Bizitza onetan bera serbidu, eta gero bizitza betikoan bera gozetako.

        Bardin da ezerezetik egitea zein da formau edo eraztutea? Ez; ezerezetik egitea da zerbait utsetik ateratea, eta onetarako bear da eskubide edo alizate azkenbagako bat, eta au dagoko bakar bakarrik Jaungoikoari; formau edo eraztutea da gauza bat beste bategaz egitea, arotz batek zuragaz mai bat egiten daben legez, eta au da kriaturai dagokoena.

        Zelan emoten deutse zoriona Jaungoikoari gauza utsetik eginak? Agertuagaz bere jakituria azkenbagakoa, bere eskubide amaibagakoa, bere probidenzia neurribagakoa, eta beste era askotara, eta au guztia au, jakin baga eta noraezean, eta beraugaitik ezer irabazi baga.

        Zetan desbardinduten da gizona beste enparau izate ezerezetik eginikoakgandik? eukitean arima bat Jaungoikoaren antz eta irudikoa; espiritukorra, liberea eta ezilkorra.

        Zelan emoten deutso zoriona gizonak Jaungoikoari? Ezaupereagaz eta libertadeagaz, eta beraugaitik irabaziagaz, zein Jaungoikoak sarituko deutsan, utsetik egina izan zanean, izentauriko azkena dan zoriontasun betikoan.

        Nok iraun eragiten deutse, Jaungoikoak ezerezetik egin zituzan gauza guztiai? Jaungoikoak berak, bere alizate miragarriagaz, jakituria azkenbagakoaz, bere ontasun eta probidenzia amaibagakoagaz.

        Eta munduan jazoten dan guztia da, Jaungoikoak erabagirik daukana? Munduko jazoera andi eta txiki guztiak dagoz erabagirik edo laketurik bere probidenziagaitik, eta guztia doa zuzen bere zorion geiagora.

        Bada baldin Jaungoikoak egiten badituz edo laketuten badituz gauza guztiak, zelan dagoz ainbeste gatx, ainbeste neke eta ainbeste zoritxar munduan? Ezagutu dagigun, mundu hau dala negarrezko erbeste eta leku bat, eta zerua dala gure erria eta gure zoriontasun betikoaren leku dontsua.

        Zer atera bear dogu emendik? Jaungoikoagandik guztia artu dogun ezkero, Beragana guztia zuzendutea, billatuten dogula gauza guztietan bere zoriona eta bere borondatea egin eta betetea.

 

JAZOEREA

        Jazoeratzat aitatuko dogu ezerezetik eginiko gauzen barriya.— Asieran egin zituzan Jaungoikoak zerua eta lurra, eta egin zituzan sei egunean. Lenengoan egin eban argia: bigarrenean izar geldien lekua; irugarrenean batu zituzan itxasoetan, lurraren ganean egozan urak, eta agindu eutsan lurrari, ernetu egizala landarak, zugatzak eta arbolak: laugarrenean eguzkia, ilargia eta izarrak: bostgarrenean arrañak eta egaztiak: seigarrenean lurreko abere eta patariak, eta egun atan bertan gizona; egin eban gizonaren gorputza lupetzeagaz edo buztinagaz, arimea atera eban ezerezetik, eta deitu eutsan Adan; eta bere saiyatsagaz egin eban lenengo emakumea, Eba deitu eutsana. Egin zituzan errubakotasuneko eta zuzentasuneko egoera izatez-gañetikoan, eta imini zituzan atseginezko ortu baten, aginduten eutsela ez egiela jan onaren eta txarraren arbolatik. Ona eta txarra ezagutuko ebela, eta Jaungoikoak legez izango zirala esan eta eskini eutsen demoninoak engañaurik, jan eben fruta galerazorikoa, onelan austen ebela Jaunaren agindua, eta beraugaitik boteak izan ziran atseginezko ortutik, kenduak izan jakezan grazia eta doe izatez-gañetikoak, eta geratu ziran euren pekatuaren nekearen azpian.

 

 

Irakatsi 9.a:
Jesukristo

 

        Iru Persona Jaungoikozkoetatik zein egin zan gizon? Bigarrena zein dan Semea. Nor da Jesukristo? Da Jaungoiko biziaren Semea, gizon egin zana, gu erostearren eta guri bizitzako onbidea emotearren. Eta zeinbat izate, borondate eta adin dagoz Jesukristogan? Izate bi, bat jaungoikozkoa eta bestea gizonezkoa; borondate bi, bat jaungoikozkoa eta bestea gizonezkoa; eta adin bi, bat jaungoikozkoa eta bestea gizonezkoa; Eta zeinbat Persona eta gomuta? Persona jaungoikozko bat bakarrik, zein dan Iru-batasun edo Trinidade guztiz Santuko bigarrena, eta gomuta bakar bat, zergaitik, Jaungoikoa danez, ez daukan gomutarik. Zer esan gura dau Jesusek? Salbagillea. Zetatik salbau ginduzan? geure pekatuetatik eta demoninoaren mendetik. Zer esan gura dau Kristok? Unjidua. Zegaz izan zan unjidua? Espiritu Santuaren grazia eta doez.

 

AZALDUEREA

        Zergaitik esaten da, bere Seme bakarra eta Jaungoikoaren Semea dala? Zergaitik Jesukristo da Jaungoikoaren Seme bakar eta egiazkoa, Aitak bere beraren izatetik betikotasunetik sortua, eta beraugaitik Jaungoikoa Jaungoikoagandik, guztian Beragaz bardina.

        Eta bere da gizon egiazkoa? Bai: Maria Dontzella guztiz Santearen erraietan artu eban izate gizonezkoagaitik.

        Eta izate bi oneek Persona bat baten batuagaz, ez ziran nastau? Ez iñolaz bere; ezpada geratu ziran banak, bakotxaren egokitasunakaz. Alan, Jaungoiko danez, da guztiadaikena, neurribagea...; eta gizona danez, da padezikorra, ilkorra, izate gizonezkoaren premiña eta gatx guztiakaz, ez izanik pekatua.

        Zein da Jaungoiko gizon eginaren edo Berbo Aragituaren izen egokia? Jesus, zeinek esan gura daben Salbagillea.

        Zergaitik? Zergaitik onek, beste edozeiñek baño obeto, agertuten daben bere izatea, zein dan gizatasun guztiaren Salbagille oso eta betea izatea.

        Eta Kristoren izenak? Agertuten deusku bere duintasuna, eta lege-emontzallearen, igarlearen eta abadearen lana.

        Zergaitik? Zergaitik antxinako denporan izaten ziran oriyoagaz orniduak eta unjiduak abadeak, igarlak eta erregeak: alan Jesus izan zan Espiritu Santuaren grazia eta doen betetasunagaz ornidua eta unjidua, izan zeiten abade gorengoa, igarla nagusia eta erregen erregea, zeini emon izan jakan eskubide guztia zeruan eta lurrean.

        Zelan emon euskun bizitzako onbidea? Lendanik aututako arima on eta artezen ispillutzat gure artian agertuagaz, irakasten euskula bere ikasbide zerukoa, eta emoten euskula onoidade eta birtute guztien jarraigarria.

        Ze irakatsi atera bear dogu emendik? Jesukristo lendanik aututako arima on eta artezen ispillua dan ezkero, berari jarraituteko aleginak egitea, ondo begiratuten deutsagula bere irakatsi zerukoari, eta geure gogoan sarri eta sarri erabilten doguzala bere onoidade ederrak.

 

JAZOEREA

        Zelan burdina gorituak, dino San Franzisko Salesek, daukan burdinearen eta suaren izatea, eta deitu leitekeon burdinea eta sua batera, alan Jesukristo da Jaungoiko egiazkoa bere gizatasunaren burdineagaitik. Eta zelan burdineak ez deutsan itxiten burdina gogor eta astuna izateari, suagaz alkarturik eta baturik egon arren bere; eta suak ez deutsan itxiten su argitsua eta beroa... izateari, burdinan aurkitu arren bere; alan Jesukristoren gizatasunak ez deutso itxiten txikia, padezikorra... izateari, jaungoikotasunagaz alkarturik eta baturik egon arren bere, eta jaungoikotasunak ez deutso itxiten guztiadaikeana, amaibagarik zorionekoa... izateari, gizatasunagaz alkarturik eta baturik egon arren bere.

 

 

Irakatsi 10.a:
Aragituerearen ezkutapena

 

        Kristo gure Jauna, zelan izan zan sortua, eta jaio zan Ama Dontzelleagandik? Jaungoikoaren egite izatez-gañetikoz eta miragarriz. Zergaitik dinozu, izatez-gañetikoz eta miragarriz? Zergaitik Jesukristo ez zan izan sortua, eta ez zan bere jaio, beste enparau gizonak legez. Zelan egin zan bere sortuerako ezkutapena? Maria Dontzellearen erraiyetan egin eban Espiritu Santuak gorputz guztiz oso eta bete bat Andra onen odol guztiz garbiagaz, ezerezetik atera eban arima bat, eta arima au batu eban gorputz aregaz; eta une atan bertan Jaungoikoaren Semea batu zan gorputz eta arima arekaz, eta onelan, Jaungoiko bakarrik zana, Jaungoiko izateari itxi baga, geratu zan gizon eginik. Eta zelan jaio zan miragarriz? Urtenik Maria guztiz Santearen sabeletik bere dontzellatasunaren kalte baga, eguzkiaren errañuak kristaletik urteten daben legez, bera zatitu eta ezaindu edo loitu bagarik. Bere Ama bizi izan gero beti Dontzella? Bai, Jauna, beti beti.

 

AZALDUEREA

        Zer esan gura dau aragituteak? Gizonaren aragia artutea, edo gizon egitea.

        Eta zelan izan leiteke, izate azkenbagako bat, Jaungoikoa dan legez, batu leitekeala, gauza ain txikia dan gizonagaz? Zelan, ez egidazu itandu niri; da ezkutapen bat, nik sinistuten dodana, ezagutu eta ulertuten ez badot bere; sinistuten dodan legez neure izatea bera, ezagutu eta ulertu ez arren, zelan nire arimea, izate espiritukorra dana, dagoan baturik gorputz lurkorragaz eta aginduten deutsan beroni.

        Ezin artu eikean gizon oso eta betearen izatea? Egiaz eta benetan al eikean; baña samurrago eta maitetsuago zan ume egitea, gure antzekoa guztian, iragorik gure izate argal eta errukigarriaren umiltasunak eta premiñak.

        Maria Dontzella guztiz Santea deitua izan leiteke eta da benetan Jaungoikoaren Ama? Bai; zergaitik bere beraren odolagaz sortua izan zan bere erraiyetan, eta argitara emon ebalako Seme bat, Jaungoikoa dana.

        Zergaitik dagoko eta ezarten jako Espiritu Santuari aragituerearen egitea? Izan zalako Jaungoikoaren amodio amaibagearen egitea, zeñaren egikerak dagokozan eta ezarten jakozan Espiritu Santuari.

        Zergaitik aragitu san Semea, eta ez Aita edo Espiritu Santua? Zergaitik aragituerearen azkena zan, gu Jaungoikoaren seme-ordeak egitea, eta egoki zirudian, au egin egiala Jaungoikoaren Sme bakar benetakoak.

        Ze onera atera bear dogu ezkutapen onen gogorazinoetik? Umiltasuneko onoidadeari ziatz jarraitutea, ikasten dogula otzanak eta umilak izaten, gu zorioneko egitearren, umiltasun ain andiak ata beeratuak artu zituzan Jaungoikoaren amodioagaitik.

 

JAZOEREA

        Ebanjelioak aragitutearen ganean berba egiten dau onelan: «Eta Gabriel Angerua bialdua izan zan Nazaretera, Jose eritxon gizon bategaz ezkonduriko Dontzella bategana, eta Dontzella onen izena zan Maria». Eta sarturik Angerua, Maria egon lekura, agur egin eutsan, zirautsala: «Jaungoikoak gorde zagizala, graziagaz betea; Jauna da zugaz, bedeinkatua zu andra guztien artian». Eta bera ikaratu zan, ze agur-egite izan zeitekean au, gogoratuagaz. Angeruak esan eutsan: «Ez zaitez bildurtu, Maria, zergaitik aurkitu dozu grazia Jaungoikoaren aurrean; ona emen zuk sortuko dozu eta argitara emongo dozu Seme bat eta deituko deutsazu bere izena Jesus. Au izango da andia eta deitua Guztiz-goikoaren Semea». Eta Mariak esan eutsan Angeruari: «Zelan izango da au, ezaguten ez badot gizonik»? Eta angeruak erantzun eutsan: «Espiritu Santua etorriko da zure gañera, eta lagunduko deutsu Guztiz-goikoaren alizateak, eta beraugaitik, zugandik jaioko dan Santua, deitua izango da Jaungoikoaren Semea». Eta Mariak esan eban: «Ona emen Jaunaren mendekoa, egin beite nigan zure berbearen erara». Andik bederatzi ilabetera jaio zan Belengo abeletxean, eta aska baten etzanda egoala, ikusia izan zan arzainakgaitik eta erregeakgaitik; andik zortzigarren egunean izan zan aragi-epaitua edo zirkunzidadua, eta gero ogetamar urteraño egon zan Jose eta Mariaren mendean, eroaten ebala bizitza isil eta ezkutu bat.

 

 

Irakatsi 11.a:
Erostearen ezkutapena

 

        Zergaitik il gura izan eban Kurutzeko eriotzeagaz? Gu pekatutik eta eriotza betikotik libretearren. Bada zelan geratu ginean gu, eriotza betikoaren mendeko eginik? Pekatu eginik Adan gure lenengo gurasoak, zeñegan pekatu egin genduan guztiok.

 

AZALDUEREA

        Baldin gure lenengo gurasoak pekatu egin izan beben, zergaitik irago bear doguz guk pekatu aren ondorengo eta gatxak? Zergaitik eurak ea bakarrik pekatu egin eben eurenez legez, baitabere gizatasun guztiaren buruak legez. Eurak euren pekatuagaitik galdu zituezan doe doakoak, Jaungoikoak emon eutsezanak, eta grazia santuegillea; beraz gauza egokia eta berezkoa da, euren seme-alabak etorri daitezela mundura, eurak galdu zituezan doe orreek bagarik, bizitza izatez-gañetikora ilik: bada ause da pekatu jatorrizkoa.

        Argitu eta azaldu egizu au irudi bategaz.— Errege batek emoten deutsoz bere mendeko gizon bateri duintasun eregiak eta aberastasun ugariak, baña izaten baldin bajako esanekoa eta leiyala; gizon onek urteten dau esan-txarrekoak, mukerrak eta desleiyalak bere erregeagaz, eta beraugaitik erregeak kenduten deutsoz, berak emoniko duintasun eregiak eta aberastasun ugariak, eta bialdutendau erbestera; berezko eta arteztasunezko gauzea da bada, bere seme-alabak jaio daitezela erbestean, erregearen amodio eta abegi onagandik urrindurik eta duintasun ata aberastasun areek bagarik.

        Eta pekatuaren gatxa osatuteko, ez zan izango asko eta naikoa gizon artez bat edo Angeru bat? Ez: zergaitik, izanik pekatua gatx azkenbagako bat, noraezekoa eta bearrekoa zan, zuzentasunak eskatuten eban legez, kitugarri edo osagarri azkenbagako bat, Jaungoikoak bakarrik emon eikeana.

        Eta ze premiña eukan Jaungoikoak gizon egiteko, kitugarri edo osagarri ori emoteko? Noraezekoa eta bearbearrekoa zan, zergaitik, Jaungoiko zanez, ezin beeratu eta umillau zeitekean, eta ezin irago eikezan nekeak: eta gañera zan guztiz egoki, gizon batek egin egiala gizatasun guztiaren ordez eta izenean.

        Zelan bateratu zituzan Jesukristok azken orreek? Gizona danez, beeratu eta umilletan da bere Aitaren aurrean, eta bere pasinoe eta eriotzeagaz emoten deutsoz kitugarriak, eta Jaungoiko danez, kitugarri orrei emoten deutse balio azkenbagea.

        Baldin Jesukristok emon izan badituz gonburuan kitugarriak, ez daukagu guk zer egin bearrik? Bai: artu bear doguz guk kitugarri orreek, eta guri izan bear jakuz ezarriak, Jesukristok berak imini dituzan eginbidetatik, zeintzuk diran bearreko prestaerakaz arturiko Sakramentuak.

        Izanik balio azkenbagakoak Jesukristoren kitugarriak, ez zan asko eta naikoa izango bere odolaren tantaka bat? Bai; baña ainbeste neke irago, eta bere odol guztia bota eta isuri gura izan zituzan, guri bere amodioaren azkenbagakotasuna eta pekatuaren astuntasun amaibagea agertu eta erakustearren.

        Zelako erabagia atera bear dogu ezkutapen onetik? Guztia galduteko, edo ilteko, bearrekoa bada, erabagi errime bat artutea, egin baño lenago pekatua, zeñegaitik il zan Jesus.

 

JAZOEREA

        Izango da Jesukristoren bizitza agiria eta bere pasinoa. Jesukristo gure Jauna, ogetamar urteko zala, San Juan Bautisteagaitik Jordango errekan bateatua izan ezkero, joan zan basamortura, eta bertan irago zituzan berrogei egun penitenzia, nekealdi eta erreguetan, demoninoagandik esetsiak eta tentazinoak euki izan zituzala. Asierea emoteko bere bizitza agiriari, autu zituzan amabi Apostolu, izan zeitezan bere Eleizearen arri sendoak; adierazo eban iru urtean bere berba zerukoa, ziurtau eta egiaztuten ebala bere irakatsia bere bizitzearen santutasunagaz eta mirarien ugaritasunagaz. Eskriba eta Fariseoak, euren donga-estalkeria eta euren biotzetako nasaikeria agertu eta txartzat emoten eutsezalako Jesusek, oni eutsen ikusiezin edo gorroto andi bat, eta art eben, bera ilteko asmu deabruzkoa, billatu eta itxaroten ebela atarako era egokiya. Judas bere Apostoloetatik bata joan zan, Jesus egoan ortura, Jesus bere arerio gogorren eskuetan imintera, bada ordurako salduta eukan ogetamar dirugaitik: loturik ekarri eta katea gogorrakaz, gizonik dongena eta txarrena balitz legez, eroan eben Anasen eta Kaifasen etxetara, nun artu zituzan matrallako eta belarrondoko andiak, burla, barre eta destaña ikaragarriak, eta eriotzako epaia. Urrengo egunean eroan eben Pilatosegana, zeñek, ezaguturik Jesusen errubakotasuna, bialdu eban Herodesegana, zeñek biurtu eban zoro jantzirik. Gero azotadua izanik, eta bere buruan arantzazko koroe gogor bat ebala, eroana izan zan erriaren aurrera, eta errikoak eskatuten eben izan zeitela kurutzean josia, Barrabas gizon donga eta lapurraren libertadea eskatuten eben denbora berean. Arturik eriotzako erabagia, eta eroanik kurutze astuna bere sorbaldetan Kalbarioko Mendiraño, an izan zan Kurutzean josia, ilten zala lapurren ersian, iru orduko agonia larri, estu eta ikaragarrizkoaren ostean.

 

 

Irakatsi 12.a:
Jesukristoren eriotzeari
jarraitu eutsen ezkutapenak

 

        Zer adietan dozu, Kristo gure Jauna, il ezkero, jatsi zan infernuaren izenagaz? Ez kondenauen lekua, ezpada arima onak egozan tokiya. Zelan jatsi zan? Arima Jaungoikotasunagaz batuagaz. Eta bere gorputza zelan geratu zan? Jaungoikotasunagaz beragaz baturik. Zelan biztu zan irugarren egunean? Barriro batuten zirala bere gorputz eta arima zorionekoa, ostera iñoz ez ilteko. Zelan igon eban zeruetara? berez eta bere alizatez. Aita Jaungoikoaren eskumatik jarrita egoteak, zer esan gura dau? Kristok, Jaungoikoa danez, Aitak besteko zoriontasuna daukala, eta, Gizona danez, beste edozeiñek baño geiago.

 

AZALDUEREA

        Jesukristo il zan, Jaungoikoa zanez, edo Gizona zanez? Gizona zanez, alderatuten zala arimea gorputzagandik, zergaitik, Jaungoikoa zanez, ezin il litekean.

        Zetarako jatsi zan Jesukristo arima onen eta artezen ilunbera edo linbora? Eurak poztutera, Erostearen ezkutapenak bete zirala eurai adierazo, eta, eurak zeruan sartuteko ordu dontsua, urrean egoala eurai agertu eta esanagaz.

        Baldin Jaungoikotasuna jatsi bazan arimeagaz, zelan geratu zeitekean gorputzagaz? Zergaitik Jaungoikotasuna dagoan leku guztietan, eta alan arimea eta gorputza bata besteagandik alderatu ziranean eriotzeagaitik, biyak geratu ziran baturik Jaungoikotasunagaz. Zelan soldadu batek ateraten dabenean ezpata lekatik, ezpatea eta lekea alkarregandik alderatuta egon arren, biyak geratuten diran baturik soldaduagaz.

        Zer egin zan bere gorputz ilagaz? Izan zan lurperatua arrizko obi edo sepultura barri baten, eta sepultura au izan zan arriloza bategaz zarratua eta zillatua, engañuren bat egin ez zeiten, iminten zirala gañera, bera zainduteko gordetzallak.

        Zer jazo zan gero? Jesukristo biztu zan irugarren egunean zorionez beterik, arritu eta ikaratuten zirala soldadu zaintzallak, zeintzuk, iges eginik urira, emoten eben Jesukristoren Biztuerearen ezaupera, barri eta lekukotasuna.

        Zer adierazo eta egiaztuten dau Jesukristoren Biztuereak? Da bere Jaungoikotasunaren ezaugarririk argiena eta egiazkoena. Berak aurrez eta lenaz esan eban, ilgo zala, eta gero irugarren egunean biztuko zala; eta esan eban legez, egin eta bete zan; beraz da egiaz eta benetan Jaungoikoa.

        Zetarako igon eban zerura? Guri zeruko ateak idigi eta zabalduteko, eta bertako jaubetasuna artuteko; gugan irazartu eta biztuteko, berari jarriatuteko gurari andi eta sutsu bat eta zergaitik bere gorputz zoriontsuak eta ezilkorrak euki bear eban negarrezko leku au baño beste bizileku obago eta ederrago bat.

        Zergaitik esaten da dagoala jarririk? Zergaitik dagoan zeruan bere atsedenezko eta atseginezko lekuan legez, bertan daroala bizitza betiko bat.

        Ze onera atera bear dogu ezkutapen onetatik? Onoidadeak eta egikera onak eurenez dakardezan nekeak eta gatxtasunak azpiratuteko eta goituteko, eta bizitza onetako zoritxar, preminak eta estutasunak onean iragoteko, asmu eta erabagi sendoak artutea; zeragitik, zelan Jesukristok urten eban garaitza dontsuagaz, guk bere urtengo dogu.

 

JAZOEREA

        Aitatuko doguz jazoeratzat, Jesukristok lurrean irago zituzan bere bizitzako azkenengo egunak.— Jesukristo, bere Biztuerearen ostean, geratu zan lurrean berrogei egunean, bere ikaslai sarri askotan agertu izan jakela, berari ukututen eta euren atzak bere zaurietan sartuten, itxiten eutsela, euren lan eta eginkizunean sendatuten zituzala... ezkutapen asko erakutsi eta agertuten eutsezala, Sakramentuak iminten zituzala. Iragorik berrogei egunak, eroan zituzan bere ikaslak Oriyo-arboletako mendira, eta an eurak bedeinkatu ezkero, argitasunez inguruturik eta anditasunez beterik, igon eban zeruetara, bere ikasla guztiak, euren Maisu jaungoikozkoaren igoera eta garaitza zorionekoagaz mirariturik, begira egokozala, arik eta odei batek euren begietatik ezkutau eta estaldu eban artian. Oraindik zerura begira egozala, angeru bik esan eutsen eurai: «Gizon galileatarrak, zergaitik zagoze zerura begira? Igoten ikusi dozuen legez, anditasun beragaz etorriko da mundua juzgetara edo erabagitera».

 

 

Irakatsi 13.a:
Biztuerea eta erabagi edo juizio guztiena

 

        Noz etorriko da, biziak eta ilak juzgetara? Munduaren azkenean. Eta orduan biztuko dira il guztiak? Bai, Aita, euki zituezan gorputz eta arima eurakaz.

 

AZALDUEREA

        Zeinbat erabagi edo juizio dagoz? Bi: bakotxaren eriotzako orduan egiten dana, eta bakotxarena deritxona, eta bestea, munduaren azkenean egingo dana, eta guztiena deritxona.

        Eta erabagi edo juizio guztienean aldatua edo ezereztzat emona izango da, erabagi edo juizio bakotxarenean emon izan zan epaiya? Ez, zergaitik orduan emoniko epaiya da aldatuezingarria, beti iraunekoa, bada bera emon izan eban auzi-epallea da amaibagarik jakituna, eta engañau ezin leitekeana.

        Orduan zetarako da erabagi edo juizio guztiena? Jaungoikoaren Probidenzia argitan imini eta guztiai erakusteko, eta Jesukristo gure Jaunari bere zoriona emoteko; arima on eta artezen onra eta eregitasunerako eta donga eta txarren lotsagarrirako.

        Eta egia da, mundua amaituko dala, eta orduan guztiok biztuko gareala? Bai; alan agertu dau, engañau ezin leitekean eta engañau ezin ginaikezan Jaungoiko berak.

        Zelan izan leiteke biztutea gorputzak, batzuk auts biurturik egongo diranak, besteak arrañakgaitik eta abereakgaitik janda egongo diranak? Jaungoikoarentzat ez dago ezer, egina izan ezin leitekeanik; utsetik egin izan bagaituz gu, eta ezerezetik atera izan badituz gauza guztiak, obetoago eta errazago barriro egingo gaituz gu, gei len dagozanakaz, oneek danik zabalduen aurkitu arren bere.

        Eta gizakume eta emakume guztiak biztuko dira? Bai; guztiak, dandanak, batbere itxi bagarik, alan onak eta zelan donga eta txarrak, batzuk zoriontasunerako, eta besteak lotsari eta ondamendi betikorako.

        Zetarako da aragiaren biztuerea? Arimea batu daiten gorputzagaz, barriro ez alderatuteko eran, zergaitik gauza arteza da, gorputza onean eta txarrean arimearen lagun izan dan legez, izan daitela bere zoriontasunean edo kastiguan.

        Eta au noz izango da? Ez daki iñok, ez eta zeruko Angeruak bere, Jesukristok esan eban legez, gu bizi gaitezan beti prestaurik, arduraz, bildur santuagaz, zein dan egia onetatik atera bear dogun onerea.

 

JAZOEREA

        Ebanjelioak berba egiten dau azkenengo erabagiaren ganean onelan: «Aurretik ikusiko dira ezaugarri andiak zeruan eta lurrean; eguzkia eta ilargia illunduko dira, eta eretxiko da, zeruko izarrak jausiko balira legez, itxasoak bere orroe bildurgarriakaz iragoko dituz bere muga eta ertzak, ikaratuko da lurra, eta suzko erreka batek desegingo dituz gauza guztiak. Entzungo da Angeruaren deiya: "Jagi zaiteze, ilak, eta etorri zaiteze juiziora", eta dei onetara biztuko dira il guztiak, eta batuko dira Josafateko ibarrean. Orduan agertuko da Jesukristo anditasun eta eregitasun andiagaz: Angeruak alderatuko dituez onak txarrakgandik, iminten dituezala batzuk eskumako aldean eta besteak ezkerrekoan. Idigiko dira konzienziako liburuak, eta guztiai emona izango jaken argitasun guztiz andiagaz, ikusiko da zelako zuzentasunagaz egin dituzan Jaungoikoak gauza guztiak; agertuko dira oneen eta artezen egikera guztiak, oneek ezkutuenak izan arren bere; baitabere pekatarien egite txar guztiak, oneek isilenak izan badira bere. Azkenez, zuzendurik Jesukristo onakgana, esango deutse: "Erdue, neure Aitaren bedeinkatuak, zuentzat prestaurik dagoan erreñua artutera"; eta gero txarrai: "Alde egizue nigandik, madarikatuak, demoninoarentzat eta bere jarraitzallentzat prestauriko su betikora"».

 

 

Irakatsi 14.a:
Bizitza betikoa

 

        Eta munduaren azkena baño lenago izango dira gizonak juzgauak? Bai, Aita, guztiak euren bizitzearen azkenean juzgau eta erabagiko dituz Jaunak; onak, betiko zoriontasunean gozauteko Jaungoikoa, eta txarrak, infernuan betiko neke eta tormentuak iragoteko.

 

AZALDUEREA

        Ori danez, bizitza onen ostean, dago beste bat eta bertan eginsariak eta kastiguak? Alan irakasten dau siniste santuak, aituten emoten dau errazoe berezkoak, eta egiaztu eta ziurtetan dau erri guztien eta gizaldi guztietako eretxi guztienak.

        Bada ez dinoe, guztia amaituten dala eriotzeagaz? Alan esaten dabe, eta alan izatea gure leukee donga eta txarrak, baña ez da izango alan; ezpada arimea gorputzagandik alderatu orduan eriotzan, eta gorputza erabagi guztienaren ostean sartuko dira bizitza betikoan, eginsaria edo kastigua artutera, euren egikerai jatorken legez.

        Zelan aituten emoten dau errazoe berezkoak? Jaungoiko amaibagarik onak eta zuzenak noraezean eta naitanaiez saritu bear dau on guztia, eta kastigau bear dau txar guztia; mundu onetan ez dau egiten, bada ikusten doguz txar asko lurreko zorionetan, eta onak eta artezak zoritxarrean eta neke gogorren artian; beraz bearbearrekoa da egotea beste bizitza bat, nun onak artuko dabeen eginsari betikoa, eta txarrak kastigu betikoa.

        Bada ez da iñor etorri beste mundutik, an iragoten dana, guri esatera.— Ez dago orren bear ez premiñarik: baña etorri da Jesukristo, bizien eta ilen Auzi-epallea, an iragoten dana, guri esatera, eta guri argiro irakastera, «txarrak joango dirala kastigu betikora eta artezak bizitza betikora».

        Ze onera atera bear dogu emendik? Santutasunean bizitea, egia orreen ganean ezdabaidarik ez eukiteko; bada bakarrik txarto bizi diranai, etorten jakez badaezbadak orren ganean.

 

JAZOEREA

        Jesukristok berberak iminten deusku irudi au: «Egoan gizon aberats bat, soñeko ederrak eta eun guztiz leunezkoak jantziten zituzana, eta egun guztietan konbit andi eta ugariak eukiten zituzana. Eta eskeko edo premiñadun bat, Lazaro eritxona, aurkituten zan zauriz beterik bere atartean, aberatsaren maitik jausten ziran ogi-ondarrak jan gura zituzana, eta iñok emoten ez eutsazala. Il zan eskekoa, eta Angeruak eroan eben Abrahanen zerura, eta il zan aberatsa, eta izan zan ondatua infernuan. Eta eregirik gora bere begiak, tormentuen artian egoala, ikusi eban Lazaro Abrahanen zeruan, eta deadar eginagaz, esan eban:— Aita Abrahan, errukitu zaitez nigaz, eta bialdu egizu Lazaro, bere atza uretan bustirik, otzitu dagian nire mina, bada naz nekatua eta atormentaua gar oneetan;— eta Abrahanek erantzun eutsan:— Gomutau zaitez, zuk artu zenduzala ondasunak bizitzan, eta Lazarok gatxak, bada orain bera da poztua eta zu atormentaua; eta onezaz ostean aurkituten da zuen eta gure artian sakontasun eta bitarte guztiz andi bat, irago ezin leitekeana.— Edolabere erregututen deutsut, bialdu dagizula nire gurasoen etxera, bada daukadaz bost anaiya, adierazo dagioen eurai, emen jazoten dana, eta etorri ez daitezan tormentuetako leku onetara.— Badaukez Moises eta igarlak, entzun begioee eurai.— Ez, aita: baña ilen bat joango balitxakeoe, egingo leukee penitenzia.— Abrahanek esan eutsan: Sinistuten ez badeutse Moiseseri eta igarlai, ez dabe bere sinestuko, ilen bat biztu arren bere».

 

 

Irakatsi 15.a:
Beste bizitzako egoera desbardinak

 

        Bada badago infernu bat baño geiago? Bai, Aita; dagoz lau, eta deritxoe: kondenauen infernua, garbitegia, umen ilunbea, artezen ilunbea edo Abrahanen senoa. Eta ze gauza dira? Kondenauen infernua da, pekatu eralla edo mortalean ilten diranak, doazan lekua, bertan beti alatuak, nekatuak eta atormentauak izateko. Garbitegia da leku bat, nora doazan, grazian ilten diranen arimak, euren pekatuen zorrak guztiz eta osoro pagau bagarik mundu onetan, bertan neke eta tormentu ikaragarriakaz guztiz garbituak izateko. Umen ilunbea da leku bat, nora doazan, adinera edo ezauberara eldu baño lenago, ilten diranen arimak, beteotuak izan bagarik. Eta artezen ilunbea edo Abrahanen senoa da leku bat, nora joaten ziran, gure erostea egina izan baño lenago, Jaungoikoaren grazian ilten ziranen arimak, guztiz garbituak izan eta gero, eta da arako lekua, zeñetara jatsi zan egiaz eta benetan Jesukristo bera.

 

AZALDUEREA

        Zelako penak iragoten dituez kondenauak infernuan? Bi: pena kaltekoa, eta au da Jaungoikoa ez ikustea; eta pena zentzunekoa, eta au da almen eta zentzun guztietan su amatauezingarriak edo itxungiezingarriak emoten dituzan berotasun, neke, ala eta tormentuak iragoten egotea.

        Pena bi onetatik zein da andiena? Kaltekoa, zein, on azkenbagakoa dan Jaungoikoa bagarik itxiten gaituzalako, dan azkenbagakoa legez.

        Eta zelako penak iragoten dira garbitegian? Infernuan iragoten diranak eurak, eta oneek bakarrik dira desbardinak, betikoak diralako, eta garbitegikoak denporazkoak diran artian, arik eta guztiz garbiturik, gero zerura joan arteraño, irauten dabenak.

        Eta umen ilunbean zelako penak iragoten dira? Bakarrik kaltekoa, eta onek bere ez deutse emoten miñik ez nekerik, ezpada bestera, Guraso Santu askoren eretxian, eukiko dabe zoriontasun berezko bat.

        Bada zelan izan leiteke, izanik pena kaltekoa andiena kondenaduentzat, umentzat alan ez izatea? Zergaitik, ume ez diranak, dauke Jaungoikoa ikusi eta eurakaz eukiteko eskubidea, eta ikusi dagienean, euren erruz galdu izan dabeela on azkenbagako bat, artuko dabe eta eukiko dabe pena azkenbagako bat legez. Ez alan umeak, Jaungoikoa galduteko eskubiderik, ez errurik, euki ez ebenak.

        Eta nortzuk doaz artezen ilunbera? Iñor bere ez: zergaitik, bein gure erostea egina izan ezkero, Jaungoikoaren grazian eta garbitasun oso eta betean ilten diranen arimak, doaz zuzen zerura.

        Zer da zerua? Atseginezko eta zorioneko egoera bat, nun, eukirik Jaungoikoa, aurkituten diran on guztiak, gatx batenbere naste bagarik.

        Zeintzuk dira arima zorionekoaren doteak? Iru: ikuspena, eukipena eta gozapena; edo bardin dana, Jaungoikoa ikustea, zein dan sinistearen sariya; Jaungoikoa eukitea, zein dan itxaropenaren sariya; eta Jaungoikoa gozetea, zein dan karidadearen sariya.

        Zeintzuk dira gorputz zorionekoaren doteak? Lau: minezgarritasuna, meetasuna, bizkortasuna, eta argitasuna.

        Eta zeruan guztiak dauke zoriontasun bardina? Ez; ezpada izango da andigoa edo txikiagoa, bakotxaren irabazi eta merezimentuen neurrian.

        Zer da argingurua? Sari bat edo zoriontasun berarizko bat, emongo jakena irakaslai, martiriai eta dontzellai.

        Ze onera atera bear dogu egia onetatik? Infernuaren ganeko gomuteak irazartu bear dau gugan bildur santu bat, eta zeruaren gomuteak aurreratu eta bizkortu bear gaituz onoidadeari jarraitu eta zeruko bidean ondo ibiltera.

 

JAZOEREA

        Mutil gazte eta nasai batzuk aurkitu ziran bein baten ordena guztiz estuko fraile bategaz; ikusirik ebilela oiñez, ortosik eta ain errukigarri, asi ziran, berari barre eta burla egiten, berak eroian bizitza neketsuagaitik, eta azkenean esan eutsen:— Aita, zelako engañu ain andia eroango daben Berorrek, ez baldin badago zerurik.— Engañu andiagoa eroango dozue zuek, egia bada dagoala infernua, siniste santuak irakasten deuskun legez.

 

 

Irakatsi 16.a:
Santuen Alkartasuna

 

        Zer sinistuten dozu, dinozunean: sinistuten dot Santuen Alkartasuna? Fededunak aldea daukela besten arimako onetan, Eleizea dan gorputz bat baten zatiyak legez.

 

AZALDUEREA

        Zer esan gura dau emen Alkartasunaren izenak? Batuerea, aldeartzea edo eskubidea eukitea, Kristoren fededunen artian dagozan arimako ondasunetan, bai dirala Eleiza goitularikoak, bai garbitegikoak edo bai munu onetan bizi diranak egiten dabeen Eleizakoak.

        Zer da Eleiza goitularia? Emen goitulari urten izan eben eta orain zeruan dagozan guztien batuerea.

        Zer da Eleiza garbitegikoa? Garbitegian guztiz garbituten dagozan arimen batuerea.

        Zer da Eleiza gudalaria? Lurrean burrukan dabilzan Kristoren fededunen batuerea.

        Zeinbat Eleizea dagoz? Bat bakarrik, gudako, garbitasuneko eta garaitzako bere iru egoeretan, zeñaren burua dan Jesukristo gure Jauna.

        Zergaitik deritxo «Santuen Alkartasuna»? Zergaitik berak lagunduten deuskun santu egiten, eta zergaitik, bere onera eta frutu guztietan alde eukiteko, egon bear dan Jaungoikoaren grazian.

        Zelan egiten da zeruko Santuen eta lurreko fededunen arteko Alkartasuna? Zeruko Santuak lagunduten deuskue euren erreguakaz eta bitartekotasunagaz, euren irudi eta gorputz ileko ondarrak lotsa eta itzal andian eukiagaz, euren onoidade eta egikera santuak mirarituagaz, eta euren zoriontasun betikoagatik guk poza eta atsegina artuagaz.

        Zelako Alkartasuna egiten da garbitegiko arimakaz? Zelan eurak ezin ezer irabazi edo merezi leikeen, il ezkero, guk daukagu euren errukia, eta eurakgatik eskiniten doguz Meza Santuko oparia eta beste gauza onak, onelan arindu eta gitxituten doguzala euren min, ala eta neke ikaragarrizkoak; eurak barriz eskerontasunagaz eta amodio andiagaz erantzuten deuskue, gure ona eta zoriona ikusita poztuagaz.

        Zelan egiten da Eleizea gudalariaren zatiyen arteko Alkartasuna? Gorputz bat baten zatiyak legez, alde arturik, beste enparauak egiten dituezan egite on guztietan; arima on eta artezak euren frutu eta onera guztietan, pekatu eralla eta mortalean dagozanak, bakarrik onera edo frutu jaritxigarrizkoan errukieragingarrizkoan.

        Nundik artuten dau bere indarrik andiena Alkartasun onek? Gure burua dan Jesukristogandik; zeñaren irabazi eta merezimentuakgaitik dan indartsuagoa, eta eragillagoa Santuen bitartekotasuna gure onera eta mesederako eta ugariagoak gure kitugarriak, bada badaukaguz Jesukristoren kitugarri azkenbagakoak.

        Ze onera atera bear dogu irakatsi onetik? Gure anaiyak diran Santuak onretea, irabazi dagigun euren bitartekotasuna, eta lurrean burrukan dabilzan beste enparau anaiyakgaitik, edo garbitegian euren erruak garbituten dagozanakgaitik, erreguak eta eskariyak egun guztietan egitea.

 

JAZOEREA

        San Paulok dino: «Zelan gorputzak daukazan zati asko eta guztiak egiten dabeen gorputz bat bakarra, alan guk Kristogan. Jesukristok, burua legez, zuzenduten dituz eta emoten deutse bizitzea zati guztiai, eta guk, zatiyak legez, oben egiten dogu eta alde artuten dogu Kristoren bizitzatik. Onezaz ganera, zelan gorputzeko zatiyak alkarri lagunduten deutsen, eta batzuen onak izaten diran beste enparauen mesederako, alan kristinau guztiak bata besteari lagunduten deutse, eta alan batzuen egite onak dira besten mesederako».

 

 

Irakatsi 17.a:
Eleizea gudalaria

 

        Zer da Eleizea? Kristinau fededunen batuerea, zeñaren burua dan Aita Santua.

 

AZALDUEREA

        Nok egin eban Eleizea? Jesukristok, lurrean bere ordekoa izan zeiten munduaren azkeneraño, eta bere bitartez zabalduak izan zeitekeoezan jente guztiai Erostearen onera eta mesedeak.

        Zelan imini eban? Gizon bat legez, arimea eta gorputza emoten eutsezala.

        Zek egiten dau arimea? Grazia Santuegilleak edo karidadeak, zeñaren bitartez onak eta artezak bizi diran Jaungoikoagaz baturik eta alkarturik, eta egiten dituezan bizitzabetikoko onera eta frutuak.

        Nortzuk dira Eleizearen arimeari dagokoezanak? Jaungoikoaren grazian dagozan artez guztiak eta eurak bakarrik.

        Zek egiten dau gorputza? Siniste santu bat dauken, eta euren arzain legokien nagusitasunaren mendean bizi diran bateoturiko guztien batuereak.

        Nortzuk dagoz bada Eleizearen gorputzetik kanpora? Bateotuak izan ez diranak, siniste santua galdu izan dabeen herejeak, agindupetik kanpora dagozan zismatikoak, eta exkomulgaduak, egoera orretan aurkituten diran bitartean.

        Pekatariak dira, Eleizeari dagokeozanak? Dira bere gorputzekoak, diralako bere zatiyak; baña ez dira bere arimakoak, ez dagozalako Jaungoikoaren grazian.

        Zer da eskumikua edo exkomuninoa? Eleizako Alkartasunetik kanpora botatea, eta au da kastigu bat, Eleizeak mukerrai, burukoiai eta gogortuai emoten deutsena, eta guk bildur asko izan bear deutsaguna.

        Zer ikasi bear dogu irakatsi onetan? Jesukristoagaz eskeronekoak izan eta amodio andi bat gure Ama Eleizeari eukiten, euki izan dogulako, bere altzoan jaioteko zoriona.

 

JAZOEREA

        Napoleon, bere arrokeriaren eta andiustearen indarrez itsuturik eta zorabiyaturik, eldu zan, Eleizearen nagusitasuna gitxitan eukiteraño, eta beraugaitik izan zan Aita Santuagaitik eskumikatua edo exkomulgadua. Napoleonek, eskumikuaren barre eta burla egiten ebala, arrokeriaz beterik, esan eban:— Bada zer? Uste dau Aita Santuak, bere eskumikuak jausi eragingo deutsezala nire soldaduai euren eskuetako armak?— Egun atatik asi zan ilunduten bere izar eder eta argia, bere geroko bizitza guztia izan zan atsekabez, estutasunez eta zorigatxez betea, eta Rusiako guda edo gerran ots andiaren indarra eldu zan, bere soldaduai euren esku kikilduetatik euren armak jausi eragiteraño.

 

 

Irakatsi 18.a:
Eleiza egiazkoaren ezaugarriak

 

        Zeintzuk dira Eleiza egiazkoaren ezaugarriak? Lau: Batasuna, santutasuna, guztierakotasuna eta apostolukortasuna.

 

AZALDUEREA

        Zeinbat Eleiza gudalari egiazko dagoz? Bat bakarrik, eta da Erromakoa; zergaitik berak bakarrik daukazan Jesukristoren Eleiza egiazkoaren ezaugarriak.

        Badauko batasuna? Bai; zergaitik bere zati guztiak dauken siniste satu bat bakarra, artuten dituezan Sakramentu batbatzuk, eta dagozan baturik eta alkarturik, batasunaren tokia dan Erromako Aita Santuagaz.

        Badauko santutasuna? Bai; zergaitik Jesukristo bere imintzallea dan santua, santuak bere zatietatik asko, santua bere irakatsia, santua bere oiturakortasuna, eta santuak, berari jarraituten deutsen guztiak.

        Badauko guztierakotasuna? Bai; zergaitik irakasten dituzan, Jesukristok agerturiko egia guztiak, batbere itxi bagarik, eta zabalduten dan gizaldi guztietara eta erreñu guztietatik.

        Badauko Apostolukortasuna? Bai; zergaitik Aita Santua eta Obispoak datozan ordena egiazko eta geratubagako baten bitartez, Jesukristok bere Eleizearen eskin-arritzat imini zituzan San pedrogandik eta Apostoluakgandik.

        Zeintzuk dira arako doteak, zeintzukaz edertu eta jantzi eban Jesukristok bere Eleizea? Iru: agintaritasuna, utsik-egin-ezintasuna eta engañau-ezintasuna, Aita Santu bere buruagan aurkituten diranak.

        Badauko batasuna protestantismoak? Ez; zergaitik euren artian bakotxak sinistuten dau, gura dabena, eurak egiatzat dauken irakatsi onegaitik «azterren librea».

        Badauko santutasunik? Askozaz gitxiago; bada bere imintzallak izan ziran txarrak, eta dira txarrak euren irakatsiak. Euren arteko bat da sinistu egizu eta pekatu egizu edo «sinisteak bakarrik santu egiten dabela».

        Badauko guztierakotasunik? Ez; zergaitik ez dituz artu gura egia asko, eta ez da zabalduten denpora eta leku guztietara.

        Eta badauko apostolukortasunik? Ez; bada eurak ez datoz Apostoloakgandik. Guztiok dakigu noz jaio zan, eta amaseigarren gizaldiaren aurretik ez zituzan iñok ezagututen eurak.

        Ze onera atera bear dogu irakatsi onetik? Herejiari bildur eta gorroto andi bat eukitea, eta Eleizearen irakatsi eta aginduai oben egin eta jarraitutea otzantasunagaz, zintzotasunagaz eta leiyaltasunagaz.

 

JAZOEREA

        Isabel lenesa edo prinzesak, Karlos seigarren erregeagaz ezkondu baño lenago, bere arimako bakeagaitik, jakin gura izan eban, zein izan zeitekean errelijinoerik egiazkoena eta seguruena. Itandu eutsen protestanteai, zeintzuen artekoa zan bera, eta erantzun eutsen:— «Erromako Eleiza barruan al zala salbetea».— Orduan berak bere artian esan eban:— «Erromako Eleiza guztierakoak irakasten dau, ezin salbau leitekeala bere kanpotik dagoana; protestanteak dinoe, Erromako Eleiza guztierakoan ni salbau neindekeala; beraz gauzarik onena, ziurrena eta seguruena da ni Erromako Eleizean sartu eta berari jarriatutea».— Eta alantxe egin eban.

 

 

Irakatsi 19.a:
Aita Santu Erromakoa

 

        Zein da Aita Santua? Erromako Eleiz-agintari gorengoa, maisu engañauezingarria, lurrean Kristoren ordekoa, zeini guztiok obediu bear deutsagun.

 

AZALDUEREA

        Nok imini eban Aita Santuaren gorengotasuna? Jesukristok, esan eutsanean San Pedrori:— «Zu zara Pedro, eta arri onen ganean eregiko dot neure Eleizea, eta infernuko ateaak ez dabe al izango bere kontra».

        Zeintzuk dira arako doteak, zeintzukaz jantzi eta edertu eban Jesukristok Aita Santuaren gorengotasuna? Bera buru daukan Eleizearenak eurak: agintaritasuna, utsik-egin-ezintasuna eta engañau-ezintasuna.

        Zetan dago agintaritasuna? Arimak zoriontasun betikora giyau eta zuzenduteko eskubide gorengoan.

        Zetan dago utsik-egin-ezintasuna? San Pedroren eskubide onek bere ondoreakgan gizaldien azkeneraño beti irautean.

        Zetan dago engañau-ezintasuna? Arzain gorengoa legez irakasten deutsanean Eleiza guztiari, ezin erratu al izatean.

        Bearbearrekoak dira dote orreek Aita Santuagan eta Eleizeagan? Dira guztiz eta osoro bearbearrekoak eta premiñazkoak: eurak bagarik ezin bete al izango leukee, Jesukristok gizakume eta emakume guztiak santutasunera eroateko eta guztiai zeruko bidea ziur irakasteko, emon izan eutsen lana edo egikizuna.

        Eta eskubide denporazkoa edo agintaritasun munduko gauzetakoa bearbearrekoa da Aita Santuagan? Da bearbearrekoa gizon jakitunen eta irakasla andien eretxian eta munduko gauzen joapideai eta oiturai begiratuta, agindu dagian aukeratasun guztiagaz, eta batbere eragozpen bagarik irakatsi dagizan ona eta egiak; baña ez da beretzat izatekoa eta berezkoa.

        Siniste santuaren eta oitura onen ganean ez danean bere irakatsia edo agindua, oben egin eta obediu bear deutsagu Aita Santuari? Bai; geure arimearen kalte baga, ezin itxi ginaike egin eta bete baga, bere nagusitasunak irakatsi eta aginduten deuskuna, Eleizearen ontasunerako eta zuzentasunerako dan guztia.

        Zeintzuk dira Apezpikoak edo Obispoak? Apostoloen ondorengoak, Aita Santu Erromakoaren mendean, eurai izentau izan jakezan artaldiak jaon, gorde eta zainduteko, iminirik dagozanak.

        Dira engañauezingarriak Apezpikoak? Aita SAntuagaz Batzarrean alkarturik eta baturik dagozanean, bai; bakotxa bakarrik, ez: baña euren erabagiak beti izan bear dira lotsa eta itzal andian eukiak eta eginak.

        Zergaitik izan bear dira lotsa eta itzal andian eukiak eta eginak euren erabagi guztiak? Zergaitik, euren jakituria eta zurtasunagaz gañetik, dauken egoerako grazia, zeñegaz lagunduten deutsen Jaungoikoak, arimak zaindu eta zuzenduteko.

        Ze onera atera bear dogu emendik? Obediutea, ez bakarrik Aita Santuari, baitabere Obispoai eta Arimazainai, siniste santuari, oiturai eta arimen zuzenbideari dagoken guztian.

 

JAZOEREA

        Gizon donga eta txar batek itanduten eutsan mutil gazte on bateri:— Zergaitik sinistuten dozuz zuk egia orrek?— Zergaitik alan irakasten dituzan Arimazainak —erantzun eutsan mutil gazteak.— Baña Arimazain Jauna da gizona, eta erratu leike. Egia da, baña erratuko baleu, Obispo Jaunak kenduko leuke bere lekutik eta txartzat emongo leuke bere irakatsia; eta alan, Obispo Jaunaren alkartasunean dagoan bitartean, sinistuten dot Arimazainagan Obispo Jaunaren irakatsia.— Baña eta Obispo Jaunak bere ezin erratu leike?— Egia da, baña orduan izango litzake Aita Santuagaitik dongatzat emona.— Eta, ezkenez, ezin erratu leike Aita Santuak? Ez, dalako engañauezingarria, bada Jesukristok eskini eta agindu izan deutso bere laguntasuna gizaldien azkeneraño; alan sinisturik Aita Santuari, sinistuten deutsat, engañau ezin leitekean eta engañau ezin leikean Jaungoikoari berari.

 

 

Irakatsi 20.a:
Eleizearen azkenengo erabagiak

 

        Kredoa eta artikulubez gañetik, besterik sinistuten dozu?

Bai, Aita, Eskritura Santuetan dagoana, eta Jaungoikoak Eleiza Santuari agertu deutsan guztia. Ze gauza dira orreek? Ez niri itandu, nazala jakituria bagakoa; badaukaz Eleiza Ama Santuak irakaslak, erantzuten jakingo dabenak.

 

AZALDUEREA

        Ondo dagokoe fededunai, Eleizearen azkenengo erabagiak ezagututea? Bai; batezbere Mariaren Sortuera Orbanbagakoaren eta Aita Santuaren engañauezinkorraren sinismenak.

        Ori orrelan dala, Eleizeak asmetan dituz fedeko edo sinisteko egia barriak? Ez, edozelan bere: egiten dabena da, argitu edo azaldu, Jaungoikoak agerturiko egien artian aurkituten diran egia sinisturikoak, onei emonagaz sinismenen lekua, zerzeridadeak eta denporeak alan eskatuten dabeenean.

        Zer egiten deutso fedeko egiari, sinismena dala erabagi eta adierazoten danean? Atera, bere ganean ezdabaidak eukiteko lekutik, siniste agiriagaz eta garbiro bera sinistuteko, fededun guztiai eginbear andi eta astuna iminten jakela, Eleizeak, alan egiten ez dabenai, beragandik alderatuteko eta botateko, izentetan deutsen kastigu gogorraren beian.

        Zeintzuk beste erabagi edo irakatsi ondo dagokoe fededunai, oraingo denporetan ezagututea? Vatikanoko Batzar Santuaren guztiak, razionalismoko, panteismoko, ateismoko, deismoko... errakuntzen kontra emonak, eta Aita Santu Pio bederatzigarrenaren Sylabuskoak, liberalismoaren eta errakuntza barriyen eta oraingoen kontra emonak.

        Eta zelan pekatu egiten dabe, errakuntza orreek ontzat artu edo euren alde berba egiten dabeenak? Egiten dabe pekatu eralla edo mortala, eta itxiten deutse fededun egiazkoak izateari; bada ez deutse sinistuten Eleizeari, zeñek irakasten daben, alako irakatsiak dirala Jesukristoren irakatsi santuen eta zerukoen kontrakoak.

        Egia da, Eleizea dala libertadearen areriyoa? Eleizeak gizaldi eta denpora gutietan zaindu eta gorde izan dau libertade egiazkoa herejia guztien eta legebagako agintaritasun guztien kontra; baña txartzat emon izan dau eta emoten dau txarrerako eskubidea edo libertadea, libertadea ez dana, ezpada nasaikeria edo libertade guzurrezkoa.

        Eleizea da munduko gauzen aurrerapen barriyen areriyoa? Eleizea beti izan da langintza guztien eta jakituria guztien laguntzallea eta zaintzallea; ontzat emoten dituz, geituten dituz eta bedeinkatuten dituz aurrerapen guztiak, jakituriako eta beargintzako gauza guztietan eginiko geitupen zuzenak eta artezak; txartzat emoten dabena eta emongo dabena da errakuntzea eta oitura txarra, oneek urteten badabe bere, jakituriaren, aurrerapenaren edo zibilizazioaren izen argitsuakaz estaldurik.

        Zergaitik sartu bear dau Eleizea politikan edo erreñuetako gauzen zuzentasunean? Eleizea sartu leiteke eta sartu bear dau erreñuetako gauzen zuzentasunean, siniste santuak, oitura onak, erteztasunak eta arimen salbazinoe betikoak alan eskatuten dabeen guztian; baña itxiten dituz, joan-etorri eta gauza denporazkoak eta mundukoak bakar-bakarrik diranak, gizonen eskuetan, oneek erabagi dagiezan, bakotxari ondo eretxiten jakon legez.

        Zein da, Eleizeak munduko alkartasunen aurrean daukan egikizuna edo zeregina? Eleizea da alkartasun os bat, gorengoa eta iñoren agindupean ez dagoana, Jaungoikoak berak imini izan dabena munduko alkartasun guztien gañean, ez eurak mederatuteko, ezpada eurai irakasteko egia, Jaungoikoak agerturikoak, eta eurak zuzenduteko arteztasuneko eta oitura oneko lege betikoen erara, zeintzuen mendean beti egon bear dabeen munduko alkartasunak eta euren lege guztiak.

        Berba gitxitan esateko, zeintzuk dira Eleizeaganako gure zereginak eta eginbearrak? Gauza guztien ganetik, zorion anditzat euki bear dogu Eleizearen seme leiyalak gu izatea, maitetuten dogula geure ama legez, bete eta gordetan doguzala bere aginduak, ontzat emoten dogula, berak ontzat emoten daben guztia, txartzat emoten dogula, berak txartzat emoten daben guztia; gura dogula, eta, geugan dagozan alegin guztiak, egiten doguzala, bera izan daiten ezagutua, onraua eta lotsa eta itzal andiagaz begiratua guztiakgaitik, zein dan, irakasti onetik atera bear dogun onerea.

 

JAZOEREA

        San Vicente de Paul ikustera sarri askotan joaten ziran entzute andiko hereje argitsuak, bera euren alde eta irakatsi guzurrezkoetara eroan gura ebenak, euren errakuntzai egiaren antza emoteko, errazoe asmu dongakoakaz baliyetan zirala; baña San Vicentek desegin eta banatuten zituzan euren asmu deabruzkoak, erantzunagaz:— Berak jaramon egiten utsela bakarbakarrik Aita Santuaren eta Obispoen irakatsiai, eta beraugaitik Eleiza egiazkoarenai; zergaitik bakarrik onei eta Eleizeari agindu eta eskini eutsen Jaungoikoak Espiritu Santuaren laguntasuna, eta berak bakarrik artu eban Jesukristogandik, irakasteko egikizuna edo lana; eta bere irakatsiai jarraituten deutsanak, daukala ziur ziur siniste santu egiazkoa.

 

 

Irakatsi 21.a:
Eraiskuna liberalismoaren ganean

 

        Zer da liberalismoa? Errazoekortasuna edo razionalismoa alkartasunaren erondean edo gobernuan; edo bardin dana, irakasbide bat, irakasten dabena, erreñuak izan bear dirala giyauak eta zuzenduak Jaungoikoaren eta Eleizearen agintaritasun eta mendetasun baga.

        Zeinbat muetakoa edo erakoa da liberalismoa? Irukoa: liberalismo radikala edo sustraizkorra, liberalismo moderaua eta liberalismo katolikoa.

        Zer da liberalismo radikala edo sustraizkoa? Ukaturik izatearen gañetiko gauzak, agertuera jaungoikozkoa, eta beraugaitik Eleizeak Jaungoikoagandik arturik daukan egikizuna edo lana, irakasten dabena, erreñua dala agintaritasun eta eskubide guztiaren iturri bakarra eta gorengoa; ez ezaguturik Eleizeagan besterik ezpada alkartasun bat, erreñuaren mendean bizi bear dabena. Bere esaera da: Eleizea Erreñuan.

        Zer da liberalismo moderaua? Ez ukaturik eta arturik izatearen gañetiko gauzak, eta Jaungoikoak eginiko agertuerearen alizatea, irakasten dabena, erreñuak izan bear dabela giyauak eta zuzenduak Eleizearen agintaritasun eta mendetasun baga. Bere esaera da: Eleiza liberea Erreñu liberean.

        Zer da liberalismo katolikoa? Ez ukaturik eta sinisturik, Jaungoikoak imini izan dabela Eleizea, eta beronen agintaritasun gorengoa eta iñoren mendetasunik ez daukana; orregaitik bere irakasten dabena, Eleizeak irago bear dabela, jaramonik egin baga, liberalismoaren irakatsi guzurrezkoetik.

        Badago liberalismoren bat, txartzat emona izan ez danik? Ez: liberalismoa izan da txartzat emona bere mueta eta era guztietan; dagoana da, persona batzuk eta irakasbide batzuk daukela liberalen izena, eta bearbada ez dirala egiaz eta benetan liberalak.

        Liberalismoa bat egin eta nastau bear da uritarmeneagaz edo demokraziagaz eta gobernuaren erakaz? Ez ezelanbere; uritarmenea eta gobernuaren era guztiak ontzat emoten dituz Eleizeak; guztiak egon leitekez liberalismo baga, eta beruagaitik izan leitekez katolikoak, zelan guztiak egon bere leitekezan liberalismoagaz ezaindurik eta loiturik; eta bein baño sarriyago ikusten dan gauzea da, gobernuaren era bat bera leku baten katolikoa izatea eta beste leku baten liberala izatea.

        Zeintzuk dira liberalismoaren irakatsiak? Kultuetako, konzienziako, inprentako, gogorazinoeko edo pensamentuko... libertadeak, baitabere eskola eleizbagak errelijinoebagak, ezkontza urikorra edo matrimonio zibila...

        Zer dirauztazu irakatsi orrekgaitik? Dirala guzurrezkoak, eta guztiz kaltegarriak; baña erreñuaren izanereak edo zerzeridadeak nozbait eskatu leikee euren itxipena gatx edo kalte txikiagotzat legez; beste gatx edo kalte andiago batzuk etorri ez daitezan.

        Eta nok erabagi bear dau, erreñuaren zerzeridadeak eskatuten dabeen edo ez libertade orreen itxipena? Eleiza irakasleak, edo Aita Santuak eta Obispoak; iñozko eraz ez gobernuak eurak eurenez, eta ainbat gitxiago gizonak eurenez.

        Zer egin bear dabe katolikoak, Eleizearen arerioa dan gobernuaren mendean eta agindupean aurkituten diranean? Badauko bakean bere agintaritasuna, lotsaz eta itzalez begiratu bear jako, San Pablok dinoan legez, eta guztiak erregutu bear dabe, denpora berean, legeak laketuten dituzan alegin guztiak, egiten dituezala, egiyak, arteztasunak eta Eleizeak urten dagien aurrera eta ez daitezan egon azpiraturik eta goiturik.

        Zelango pekatua egiten dabe, Eleizearen arerio diranai lagunduten deutsenak, agintaritasunen bat artu gura dabeenean? Egiten dabe pekatu eralla edo mortala; eta euren laguntasunagaz agintari urten ebanak, bere baiemonagaz eginiko lege txarren edo errelijinoaren kontrakoen errudun egiten dira.

        Zer da masoneria? Ez da partidu politiko bat, ainbat gitxiago alkartasun ongille bat, eurak diñoen legez, zurtasun eta jakituria gitxikoak eta leloak engañetearren, ezpada da alkartasun txar bat, donga bat eta deabruzko bat, errelijinoa eta Eleizea amaitu eta desegiteko asmua daukana, al baleu.

        Zelako penea dauko euren artekoa danak? Alkartasun deabruzko orrei izena emonagaz bakarrik, jausten da eskumikoan eta ezin izan leiteke parkatua, eurakgandikalde egiten ez dan bitartean.

        Zer dirauztazu sozialismoaren, komunismoaren, anarkismoaren... ganean? Dirala irakatsi guzurrezkoak, siniste santuaren, arteztasunaren, eta bakotxaren gauzen ganeko eskubidearen kontrakoak; eta Eleizeak txartzat emonik daukaz, alakoak diralako.

        Ez dago ezaugarririk igarteko, zeintzuk diran gobernu eta persona egiaz eta benetan katolikoak? Bai: «Eleizearen irakatsiakganako mendetasun errime eta lotsa andikoa, esaten eban Aita Santu Pio bederatzigarrenak, da ezaugarri ziur bat, ezagututeko Eleizearen seme egiazkoak». Eta Eleizeaganako mendetasun errime eta lotsa andikoa izan bear da, guk irakatsi onetik atera bear dogun onerea.

 

JAZOEREA

        Guztiz eregi Jaun On Antonio Maria Cascajaren, Calahorrako Apezpikoa izanak, eta gaur Valladolidko Len-Apezpikoa danak, Valvanerako Maria Dontzella gure Amagana erromeriya egiteko asmua artu zanean, emon eban argitara karta arzainkor bat, zeñetan esaten eban:— «Gure Valvanerako joakeriak izan bear dau urteiyerako leku bat legez, Jaungoikoaren eta Krsitoren, gure Ama Eleizearen eta beronen Agintari nagusi Erromako Aita Santuaren, guztioen arerioaren kontrako Kruzada Santuari asiyerea emoteko... Itanduten baldin badeuztazue nor dan arerio ori, eta eskatuten baldin badeuztazue, izentau eta irakutsi dagizuedala nun daukan iminirik bere jarlekua, erantzungo deutsuet: Gure Aita guztiz Santuak ondo argiro esaten deusku bere enziklika eregi eta eder Libertas deritxonean, zeñetan, izentaurik gure denporetako arerio gutioena eta bildurgarriena, dirauzkun:— "Or daukazue".— Berori da, badaezpada baga, Españako gure erreñuari Batasun Katolikoa kendu eutsana, Aita Santuaren agintaritasun denporazkoaren lapurreta sakrilejiotsua Erroman egin ebana, satanasen amorru deabruzkoagaz azkenengo irainak, txarkeriak eta dongakeriak Jaungoikoari eta bere Kristori egin izan deutsezana, Jordan Bruno sinistegaldukoa Erromako urian bertan ainbestean eregiagaz eta goratuagaz, eta bere irudi lotsagarrizkoa bertako lekurik agirienean iminiagaz, alde guztietara sartuten dana, guztiari esesten deutsana, eta era guztietara, batzuetan isilian eta bestetan agirian, eriotzako guda eta burruka gogorra, santua, ona eta arteza dan guztiari, egiten deutsana; Liberalismoa, guztia, berba baten esateko... Denpora egokian ezagutu eragin geuntzuen Aita Santuaren enziklika LIbertas deritxona, zeñetan Leon amairugarrenak alako jakituria miragarriagaz berba egiten daben, bere aurreko Pio bederatzigarrenak, gomuta guztiz gozo eta ezilkorrekoa beti izango danak, bere eskubide altsuagaz ain agiriyan Sylabus deritxon erabakitegian txartzat emoten daben Liberalismoaren ganean. Bada zelan, izan arren guztiz argia eta ondo azaldua Aita Santu guztiz jakitunaren ango berbetea, bearbada zuektatik askori eskatu izango eutsuen norbaitzuk, azaldu eta adierazo dagizuela argitasun geiagogaz, bertan aitatuten diran gauza guztiak eta bakotxa, irakurri egizue, Cartagenako Apezpiko Jaunak Liberalismoaren gañean argitara emon eban bere karta arzainkor benetan jakintsua eta goratua... Irakurri egizue arduraz, bada daukagu uste sendo bat, borondate artezagaz eta zuzuma bagarik irakurten daben guztiai, jautsiko jakela euren begietatik, euren kalterako begiak estalduten deutsezan estalgiya, gauzak, aurak direan legez, ikusten galerazoten deutsena; eta beraugaitik nastetan dituezala, Liberalismoaren ganean berba egiten danean, alkarregaz eta bata besteagaz zerikusirik ez dauken gauzak, eta eukiten dituezala eretxi eta ezaupera guzurrezkoak gobernuaren eta politikoen, erregetasun onen edo bestearen ganean... Irakurri egizue gogo onagaz Pastoral edo Arzainkor guztiz argitsu ori, Leon amairugarrenaren enziklika Libertas deritxonean bere oiña ondo iminirik daukana, eta zeuek zeurorrek geratuko zare egiaren jaube eginik, eta argitasun guztiagaz ikusiko dozue, Liberalismoa dala beste gauza guztiz desbardin bat, eta orregaitik izan dala txartzat emona Eleiza egiazkoaren eta Aita Santuaren erratuezingarriagaitik».

 

aurrekoa hurrengoa