www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (I) - Testament Zaharra, 1. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERREGEAK
IV. LIBURUA

 

I. KAP.

        1. Akab hil ondoan, Moab atheratu zen Israelen azpikotasunetik.

        2. Eta Okozias, Samarian bere egoitza egiten zuen selharuko griletarik erori zen, eta eritu zen; eta mezulariak igorri zituen, erraten zaroetelarik: Zoazte, galda zozue Beelzebuthi, Akarongo jainkoari, hean bizirik itzuriko ahal naizen oraiko ene eritasun huntarik.

        3. Bada, Jaunaren aingerua Elias Thelbearrari huneltan mintzatu zitzaioen: Jaiki zaite, eta zoaz Samariako erregeren mezularien bidera, eta errozuete: Jainkoa ez othe da Israelen, zuek goateko Beelzebuthen, Akarongo jainkoaren kontsultatzera?

        4. Horren gatik hau dio Jaunak: Igan haizen ohetik ez haiz jautsiko, bainan heriotzez hilen haiz. Eta Elias goan zen.

        5. Mezulariak itzuli ziren Okoziasen gana. Hunek erran zaroeten: Zertako bihurtu zarete?

        6. Eta hekiek ihardetsi zaroten: Gizon bat atheratu zaiku aitzinera eta erran daroku: Zoazte eta itzul zaitezte bidali zaituzten erregearen gana, eta erranen darozue: Hau dio Jaunak: Jainkoa ez othe zen Israelen, hik igortzeko Beelzebuth Akarongo jainkoaren kontsultatzera? Horren gatik igan haizen ohetik ez haiz jautsiko, bainan heriotzez hilen haiz.

        7. Erregek erran zaroeten: Aitzinera atheratu zaitzuen eta solas horiek erran darozkitzuen gizon harek nolako begithartea eta zer jaunzkura zituen?

        8. Haukiek ihardetsi zuten: Gizon iletsu bat zen eta gerria larruzko uhal batez tinkatua zuen. Erregek erran zuen: Elias Thesbearra da.

        9. Eta haren sana igorri zituen berrogoi eta hamar gizonen aitzindari bat eta hunen azpiko ziren berrogoi eta hamar gizonak. Hau igan zen Eliasen gana, eta Elias mendi gainean jarria zagoelarik, erran zaroen: Jainkoaren gizona, erregek jauts zaitezen manatzen darotzu.

        10. Eliasek ihardetsi zaroen: Baldin Jainkoaren gizona banaiz, zeruko sua jauts bedi eta erre betzazte zu eta zure berrogoi eta hamar gizonak. Hargatik sua jautsi zen zerutik eta iretsi zituen hura eta harekin ziren berrogoi eta hamarrak.

        11. Okoziasek berriz igorri zuen berrogoi eta hamar gizonen bertze aitzindari bat, eta berrogoi eta hamar gizonak harekin. Hunek erran zaroen Eliasi: Jainkoaren gizona, hau dio erregek: Jauts zaite eta laster.

        12. Eliasek ihardetsi zaroen: Jainkoaren gizona balin banaiz ni, zeruko sua jauts bedi eta erre betzazte zu eta zure berrogoi eta hamar gizonak. Zerutik jautsi zen beraz sua eta iretsi zituen hura eta haren berrogoi eta hamar gizonak.

        13. Berriz ere Okoziasek igorri zituen berrogoi eta hamar gizonen hirugarren aitzindari bat, eta harekin ziren berrogoi eta hamar gizonak. Hau ethorri zenean, belhauniko jarri zen Eliasen aitzinean, errekeitu zuen eta erran zaroen: Jainkoaren gizona, urrikari izan zatzu othoi ene bizia eta zure berrogoi eta hamar zerbitzari enekin direnenak.

        14. Huna non sua zerutik jautsi den eta iretsi dituen lehenbiziko bi aitzindariak eta hekietarik bakhotxarekin ziren berrogoi eta hamar gizonak. Bainan orai othoizten zaitut urrikal zaitezen ene biziari.

        15. Bada, Jaunaren aingerua Eliasi mintzatu zen, zioelarik: Jauts zaite horrekin, ez izan beldurrik. Jaiki zen beraz, eta harekin jautsi zen erregeren gana,

        16. Eta erran zaroen: Hau dio Jaunak: Zeren bidali ditukan gizonak Beelzebuth Akarongo jainkoaren kontsultatzera, Israelen Jainko bat ez balitz bezala hari galde bat egin ahal izateko; hori gatik igan haizen ohe hortarik ez haiz jautsiko, bainan heriotzez hilen haiz.

        17. Okozias hil zen beraz Eliasek erran zuen Jaunaren hitzaren arabera, eta Joram haren anaia erreginatu zen haren orde, Judako errege Josafaten seme Joramen bigarren urthean; ezen Okofiasek etzuen semerik.

        18. Okoziasek erabili zituen gainerako egintzak berriz, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

 

II. KAP.

        1. Bada gerthatu zen, Jaunak Elias xirimola batean zerurat altxatu nahi izan zuenean, Elias eta Eliseo Galgalatik heldu zirela.

        2. Eta Eliasek erran zaroen Eliseori: Jar zaite hemen, zeren Jaunak Betheleraino igorri bainau. Eliseok ihardetsi zaroen: Bizi bedi Jauna, eta bizi bedi zure arima, eztzaitut utziko. Eta Bethelera jautsi zirenean,

        3. Bethelen ziren profeten semeak Eliseori atheratu zitzaizkon eta erran zaroten: Ez othe dakizu Jaunak egun zure nausia altxatuko duela zure ganik? Hunek ihardetsi zaroeten: Bai, badakit; zaudezte ixil.

        4. Eliasek berriz erran zaroen Eliseori: Jar zaite hemen, zeren Jaunak Jerikora igorri bainau. Eta hunek ihardetsi zaroen: Bizi bedi Jauna, eta bizi bedi zure arima, etzaitut utziko. Eta Jerikora heldu zirenean,

        5. Jerikon ziren profeten semeak Eliseori hurbildu zitzaizkon eta erran zaroten: Ez othe dakizu Jaunak egun zure nausia zure ganik altxatuko duela? Eta erran zuen: Bai, badakit; zaudezte ixil.

        6. Eliasek berriz ere erran zaroen Eliseori: Jar zaite hemen, zeren Jaunak Jordaneraino igorri bainau. Hunek ihardetsi zuen: Bizi bedi Jauna, eta bizi bedi zure arima, etzaitut utziko. Beraz biak elkharrekin goan ziren.

        7. Eta profeten semeetarik berrogoi eta hamar gizon jarraiki zitzaizkoten eta urrunera hekien parrean gelditu ziren; haukiek berriz, elkharrekin zauden Jordanearen hegian.

        8. Eta Eliasek bere kapa biribilkatu zuen; hartaz jo zituen urak, zeinak bi aldetara berezi baitziren, eta biak iragan ziren agorretik.

        9. Eta iragan zirenean, Eliasek erran zaroen Eliseori: Galda zazu zer-nahi duzun nik egin dezazudan, zure ganik altxatua izan nadien baino lehen. Eta Eliseok ihardetsi zuen: Zure izpiritu bikhuna, othoi, ene baithan egin bedi.

        10. Eliasek erran zaroen: Gauza gaitza galdatzen duzu; bizkitartean ikhusten banauzu zure ganik altxatua izaten naizenean, zurea izanen da galdatu duzuna; bainan ikhusten ez banauzu, ez duzu izanen.

        11. Eta aitzina zihoazelarik eta bidean solasean hari zirelarik, hara non suzko orga batek eta suzko zaldi batzuek berezi zituzten elkhar ganik, eta Elias xirimola batean zerura igan zen.

        12. Eliseok berriz, ikhusten zuen eta oihu egiten zaroen: Ene aita! ene aita! zu, Israelgo orga-lasterra eta haren orgazaina. Eta etzuen gehiago ikhusi; eta hartu zituen haren soinekoak eta bi zathitan urratu zituen.

        13. Eliasi erori zitzaioen kapa altxatu zuen; eta gibelerat itzulirik, gelditu zen Jordanearen bazterrean,

        14. Eta Eliasi erori zitzaioen kapaz urak jo zituen; bainan etziren berezi. Eta erran zuen: Orai non da bada Eliasen Jainkoa? Eta jo zituen urak eta alde batera eta bertzera berezi ziren, eta Eliseo iragan zen.

        15. Bertze aldetik Jerikon ziren profeten semeek berriz, hori ikhusirik, erran zuten: Eliasen izpiritua Eliseoren gainean gelditu da. Eta haren bidera ethorririk, lurrean ahuspez adoratu zuten.

        16. Eta erran zaroten: Huna zure zerbitzariekin badira berrogoi eta hamar gizon hazkarrak, zeinak goan baititazke eta bilha baitezakete zure nausia, zeren beharbada Jaunaren izpirituak altxatu baitu mendi baten gainera edo zenbait haranetara. Eliseok erran zaroeten: Ez bezazue igor.

        17. Bainan bortxatu zuten onhets zezan eta erran zezan arteo: Igorrazue. Eta igorri zituzten berrogoi eta hamar gizon zeinek hirur egunez bilhatu ondoan, ez baitzuten khausitu.

        18. Eta Eliseoren gana bihurtu ziren. Bada, Eliseo Jerikon egoten zen, eta erran zaroeten: Ez othe darotzuet erran: Ez bezazue igor?

        19. Hiriko gizonek ere Eliseori erran zaroten: Jauna, hiri huntako egoitza hainitz ona da, zerorrek ikhusten duzun bezala, jauna; bainan urak dira hainitz tzarrak eta lurra agorra.

        20. Eta Eliseok ihardetsi zaroeten: Ekhar darotazue untzi berri bat, eta gatza ezar zazue haren barnean. Hura ekharri zutenean,

        21. Goan zen ithurrira, hartara arthiki zuen gatza eta erran zuen: Hau dio Jaunak: Onthu ditut ur haukiek eta ez dira haukietan izanen gehiago ez heriotzea, ez-eta agortasuna.

        22. Urak onthuak izan ziren beraz orai arteo bezala, Eliseok erran zuen hitzaren arabera.

        23. Bada, handik Bethelera igan zen. Eta bidea gora zihoalarik, haur ttipiak hiritik atheratu ziren eta trufatzen zuten erranez: Goiti, khartzoila; goiti, khartzoila.

        24. Hunek begiraturik ikhusi zituen, eta Jaunaren izenean madarikatu zituen. Eta bi hartz ilkhi ziren oihanetik, eta phorroskatu zituzten berrogoi eta bi haur.

        25. Eliseo berriz, handik goan zen Karmelgo mendira, eta handik Samariara itzuli zen.

 

III. KAP.

        1. Bada, Joram Akaben semea Israelen gainean Samarian erreginatu zen, Judako errege Josafaten hemezortzigarren urthean. Erreginatu zen hamabi urthez.

        2. Eta gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean, ez ordean bere ait-amek bezala; khendu zituen ezik haren aitak eginikako Baalen moldeak.

        3. Bizkitartean iratxikia egotu zen Nabathen seme Jeroboamen bekhatu, Israeli bekhatu eragin zaroetenei, eta etzen hekietarik aldaratu.

        4. Bada, Mesak Moabeko erregek arthalde hainitz hazten zuen, eta Israelgo erregeri pagatzen ziozkan ehun mila bildots eta ehun mila ahari beren ileekin.

        5. Eta Akab hil zenean, hautsi zuen Israel go erregerekin zuen patua.

        6. Orduan errege Joram ilkhi zen beraz Samariatik, eta khondatu zuen Israel guzia.

        7. Eta Judako errege Josafaten gana igorri zuen, zioelarik: Bihurtu zait Moabeko errege; haren kontra gudura zato enekin. Hunek ihardetsi zuen: Ethorriko naiz; enea dena zurea da, ene populua zure populua da, ene zaldiak zure zaldiak dira.

        8. Eta erran zuen: Zein bidetarik iganen gare? Eta harek ihardetsi zuen: Idumeako mortutik.

        9. Beraz Israelgo errege, Judako errege eta Edomgo errege goan ziren, eta zazpi egunez bideaz inguruan jo zuten, eta urik etzen armadarentzat eta hekiei jarraikitzen ziren aziendentzat.

        10. Eta Israelgo erregek erran zuen: Ai! ai! ai! Jaunak hirur errege bildu gaitu, Moaben eskuetara arthikitzeko.

        11. Eta Josafatek erran zuen: Ez othe da hemen Jaunaren profetarik, haren bidez Jaunaren errekeitzeko? Eta Israelgo erregeren zerbitzarietarik batek ihardetsi zuen: Hemen da Eliseo, Saphaten semea, ura Eliasen eskuetara ixurtzen zuena.

        12. Eta Josafatek erran zuen: Haren baithan da Jaunaren hitza. Eta harengana jautsi ziren Israelgo errege, Josafat Judako errege eta Edomgo errege.

        13. Eliseok ordean erran zaroen Israelgo erregeri: Zer ikhusteko da zure eta ene artean? zoaz zure aitaren eta amaren profetetara. Eta Israelgo erregek erran zaroen: Zertako Jaunak bildu gaitu hirur errege haukiek, Moaben eskuetara arthikitzeko?

        14. Eta Eliseok ihardetsi zaroen: Bizi bedi armadetako Jauna, zeinaren aitzinean bainaiz. Judako errege Josafaten begitharteari ahalkea ematea izan ez balitz, ez narotzun segur beharria emanen, ez-eta begiratuko ere ez narotzun.

        15. Bainan orai erakhar darotazue maniurrari bat. Eta maniurrariak kantatzen zuelarik, Jaunaren eskua Eliseoren gainean jarri zen, eta Eliseok erran zuen

        16. Hau dio Jaunak: Lats agortu hunen errekan egizkitzue asko zilho.

        17. Ezen hau dio Jaunak: Ez duzue ikhusiko ez haizerik, ez uririk, eta erreka hau urez betheko da, eta edanen duzue, zuek, eta zuen muthilek, eta zuen abereek.

        18. Eta hori guti da Jaunaren aitzinean; hortaz bertzalde, Moab ere ezarriko du zuen eskuetan.

        19. Eta xahutuko ditutzue hiri hazkartu guziak, eta hiri hauta guziak; ebakiko ditutzue fruitutako zuhamu guziak, tapatuko ditutzue ithurriak oro, eta landa on guziak harriz estaliko ditutzue.

        20. Gerthatu zen beraz biharamun goizean, sakrifizioa eskaintzen ohi den tenorean, urak ethorri zirela Edomgo bideaz, eta urez bethe zen lurra.

        21. Moabitar guziek berriz, aditurik erregeak igan zirela hekiei gudu ematera, bildu zituzten uhalaz gerrikatuak zirenak oro, eta jarri ziren mugetan.

        22. Eta goiz lehenean jaikirik, eta orduko iguzkia atheratua zelarik uren parretik, Moabitarrek bertze aldetik urak ikhusi zituzten odola bezala gorri,

        23. Eta erran zuten: Ezpatatikako odola da hori; elkhar gudukatu eta elkhar hil dute erregeek: Moab, orai harrapakinera hoa.

        24. Eta goan ziren Israelgo kanpetara. Bada Israel jaiki zen eta Moab jo zuen, eta Moabitarrek Israeldarren aitzinean ihes egin zuten. Garaitiatrak ethorri ziren beraz, eta xahutu zuten Moab-herria.

        25. Herraustu zituzten hiriak; harriak batbederak arthikiz, landa hoberenak oro bethe zituzten; tapatu zituzten ithurri guziak; ebaki zituzten fruitutako zuhamu guziak, halaz non lurrezko harrasirik baizik ez baitzen xutik gelditu; eta hiria inguratua izan zen habalariez, eta zathi handi batean joa.

        26. Moabeko erregek ikhusi zuenean hori, erran nahi da etsaiak nausitu zirela, hartu zituen ezpata zerabilkaten zazpi ehun gizon, Edomgo erregeri jauz zitezentzat, eta ezin egin zuten.

        27. Orduan harturik bere seme zaharrena, bere ondotik erreginatzekotan zuena, harrasiaren gainean holokaustetan eskaini zuen; eta buhakaizdura handi bat jauzi zen Israelen, eta berehala Israeldarrak urrundu ziren haren ganik, eta beren lurrera bihurtu ziren.

 

IV. KAP.

        1. Bada, emazteki batek, profeten emazteetarik zenak, Eliseori oihu egiten zaroen, erranez: Ene gizona, zure zerbitzaria, hil izan da; eta zuk badakizu zure zerbitzaria Jaunaren beldurti izatu dela; eta orai huna haren hartzedurua ene bi semeen hartzera dathorrela bere gathibu egitekotzat.

        2. Eliseok erran zaroen: Zer nahi duzu egin dezazudan? Erran dizadazu zer duzun etxean? Eta hunek ihardetsi zuen: Zure neskatoak deusere ez du etxean olio xorta bat baizik, zeintaz gantzutzen bainaiz.

        3. Eliseok erran zaroen: Zoaz, maileguz zure hauzo guziei galda diozotzuete untzi hutsak, eta ez guti.

        4. Eta sar zaite, eta zure athea herts zazu, zu eta zure semeak barrean zaretekeenean; eta olio hartarik untzi hekietan orotan ezar zazu; eta betheak ditazkeenean, eramanen ditutzu.

        5. Hargatik emaztekia goan zen, eta athea hertsi zuen bere gainera eta bere semeen gainera; semeek untziak aitzinera ekhartzen ziozkaten, eta harek olioa barnera ematen zaroeten.

        6. Eta untziak betheak izan zirenean, bere seme bati erran zaroen: Ekhar dizadazu untzia oraino. Eta hunek ihardetsi zaroen: Ez dut. Eta olioa gelditu zen.

        7. Bada emaztekia ethorri zen eta Jainkoaren gizona horietaz jakintsun egin zuen: Hunek erran zaroen: Zoaz, olioa sal zazu, eta zure hartzeduruari berea bihur zozu; zu berriz, eta zure semeak gainerakoaz bizi zaitezte.

        8. Bada, egun batez gerthatu zen Eliseo Sunamen iragaiten zela. Bazen han handietarikako emazteki bat, zeinak iduki baitzuen ogiaren jaten. Eta nola maiz iragaiten baitzen handik, haren gana aldaratzen zen ogiaren jatera.

        9. Hunek bere senharrari erran zaroen: Ohartzen naiz Jainkoaren gizon saindu bat dela gure baithan maiz iragaiten den gizon hori.

        10. Egin diozogun beraz gela ttipi bat, eta hartan ezar diotzogun ohe bat, mahain bat, alkhi bat eta ganderailu bat, han egon dadientzat gure gana ethorriko denean.

        11. Egun batez beraz Eliseo ethorririk aldaratu zen gela hartara eta han phausatu zen.

        12. Eta erran zaroen Jieziri bere muthilari: Deith zazu sunamtar andre hori. Muthilak deithurik, ethorri zenean Eliseoren aitzinera,

        13. Hunek muthilari erran zaroen: Errozu: Gauza guzietan arthatsuki zerbitzatu gaituzu, zer nahi duzu egin dezazudan? baduzu zerbait egiteko eta nahi duzu erregeri edo armadako buruzagiari mintza nakioten? Hunek ihardetsi zuen: Bakean bizi naiz ene populuaren erdian.

        14. Eta Eliseok erran zuen: Zer nahi du bada egin diozodan? Eta Jiezik ihardetsi zaroen: Ez bezedi bilha, ezen haurrik ez du eta horren senharra zahartua da.

        15. Hargatik Eliseok manatu zaroen deith zezan; eta deithua izan zenean eta athearen aitzinean gelditu zenean,

        16. Erran zaroen: Oraiko urthe mugan eta oraiko oren berean, biziak laguntzen bazaitu, sabelean izanen duzu seme bat. Bainan harek ihardetsi zuen: Ez, othoi, ene jauna, Jainkoaren gizona, ez gezurrik erran zure neskatoari.

        17. Eta emaztekia haur batez amatu eta erdi zen Eliseok erran denboran eta oren berean.

        18. Bada, haurra tarrotu zen. Eta halako egun batez, ilkhi eta goan zen batez bere aita gana, uzta-biltzaileetara,

        19. Aitari erran zaroen: Min dut burutik, min dut burutik. Eta hunek muthil bati erran zaroen: Har zazu eta eraman bere amari.

        20. Harek hartu eta eraman zaroenean bere amari, amak bere altzora hartu zuen eguerdi arteo, eta hil zen.

        21. Bada, ama igan zen, eta ezarri zuen Jainkoaren gizonaren ohe gainean, eta athea hertsi zuen; eta ilkhirik,

        22. Bere senharra deithu zuen eta erran zaroen: Muthiletarik bat eta asto bat igor zatzu, othoi, enekin, goan nadien Jainkoaren gizona ganaraino, eta itzul nadien.

        23. Hunek ihardetsi zaroen: Zertako zoazi haren gana? Ez da egun hilabethearen lehena, ez larunbata. Emazteak ihardetsi zuen: Goanen naiz.

        24. Astoari harbalda ezarrarazi zaroen, eta manatu zaroen muthilari: Eragiozu eta higi zaite; ez niri astiz egon bidean, eta egizu nik manatzen darotzudana.

        25. Bideari lothu zen beraz, eta Jainkoaren gizona gana ethorri zen Karmelgo mendira. Jainkoaren gizonak ikhusi zuenean hari buruz heldu zela, Jiezi bere muthilari erran zaroen: Horra sunamtar andre hura.

        26. Zoazkio beraz bidera eta errozu: Gauzak ongi dohazi zure inguruan, zure senharraren eta semearen ingurutan? Emaztekiak ihardetsi zuen: Bai, ongi.

        27. Eta Jainkoaren gizonaren gana mendira ethorri zenean, besarkatu zituen haren oinak; eta Jiezi hurbildu zen haren aldaratzeko. Eta Jainkoaren gizonak erran zuen: Utzazu; ezen atsekabetan da hunen bihotza, eta Jaunak gorde izan darot eta ez darot agertu.

        28. Emaztekiak erran zaroen: Semerik galdatu izan othe darot ene jaunari? ez othe darotzut erran: Ez nitaz trufa?

        29. Eliseok erran zaroen Jieziri: Tinka zazu gerria, ene makhila eskuan har zazu eta zoaz. Gizonik buruz-buru egiten baduzu, ez agurrik egin; eta norbaitek agur egiten badarotzu, ez biozozu ihardets; eta ene makhila ezar zazu haurraren begithartearen gainean.

        30. Bainan haurraren amak erran zuen: Bizi bedi Jauna eta bizi bedi zure arima, etzaitut utziko. Eliseo jaiki zen beraz eta jarraiki zitzaioen emaztekiari.

        31. Jiezi berriz, hekien aitzinean goan zen, eta makhila ezarri zuen haurraren begithartearen gainean; bainan ez mintzoa, ez tentua etzitzaizkon bihurtu. Itzuli zen bere nausiaren bidera eta berria ekharri zaroen zioelarik: Haurra ez da birphiztu.

        32. Eliseo sarthu zen beraz etxera, eta hara non haurra hila zaroen etzana haren ohean.

        33. Sarthurik athea hertsi zuen bere gainera eta haurraren gainera, eta othoiztu zuen Jauna.

        34. Eta igan eta etzan zen haurraren gainean; ezarri zituen bere ahoa haren ahoaren gainean, bere begiak haren begien gainean, bere eskuak haren eskuen gainean, eta bera makhurtu zen haren gainera; eta berotu zen haurraren haragia.

        35. Eta itzulirik, etxean hara-hunaka ibili zen behin, eta igan zen berriz eta etzan haurraren gainean, eta haurrak zazpi harrosin egin zituen eta begiak ideki.

        36. Eliseok deithu zuen Jiezi eta erran zaroen: Deith zazu sunamtar andre hori. Deithua izan ondoan, sarthu zen Eliseoren gana. Hunek erran zaroen: Har zazu zure semea.

        37. Goan zitzaioen Eliseori, bere burua haren oinetara arthiki zuen eta lurraren gainean adoratu zuen; eta hartu zuen bere semea eta ilkhi zen.

        38. Eta Eliseo Galgalara itzuli zen. Bada, gosetea zen lurrean eta profeten haurrak Eliseorekin egoten ziren; eta erran zaroen bere muthiletarik bati: Ezar zazu eltze handi bat, eta jatekoa egos zozute profeta semeei.

        39. Eta hekietarik bat ilkhi zen bazterretara landetako belharretarik biltzera; atzeman zuen oihanetako mahats-aihena iduri bat, hartarik bildu zituen basa khuiattoak, bethe zuen bere kapa, eta itzulirik xehatu zituen jatekoaren eltzera, etzakien ezik zer ziren.

        40. Eman ziozkaten beraz lagunei jatera. Eta dastatu zutenean errekitutik, oihuka hasi ziren erranez: Jainkoaren gizona, herioa eltze huntan da. Eta ezin jan zuten.

        41. Eliseok erran zaroeten: Ekhar dizadazue irina. Eta ekharri zarotenean, ezarri zuen eltzean, eta erran zuen: Ixur zazue orori jan dezaten. Eta etzen gehiago uhertasunik batere izan eltzean.

        42. Bada, Baalsalisatik norbait ethorri zen, pikainetako ogiak Jainkoaren gizonari ekhartzen ziozkana, hogoi garagar-ogi, eta ogi-bihi berria bere murtxilan. Eta Eliseok erran zuen: Emozuete populuari jatera.

        43. Bere zerbitzariak ihardetsi zaroen: Zer da hori ehun gizonei aitzinera emateko? Eliseok berriz, erran zuen: Emozu populuari jatera, ezik hau dio Jaunak: Janen dute eta soberakina geldituko da.

        44. Hargatik zerbitzariak aitzinera eman zaroeten; populuak jan zuen, eta Jaunaren hitzaren arabera, soberakina izan zen.

 

V. KAP.

        1. Naaman Siriako erregeren armadako buruzagia, gizon hainitz handia eta ikhusia zen bere nausiaren baithan; hartaz ezik Siria salbatu zuen Jaunak. Bada, gerlaria eta aberatsa zen, bainan legentsua.

        2. Eta Siriatik ohoin batzu ilkhi ziren, eta Israelgo lurretik gathibu eraman zuten nexka gaztetto bat, zeina baitzen Naamanen andrearen zerbitzuan.

        3. Hunek erran zaroen bere etxekandreari: Oxala ene nausia goan balitz Samarian den profeta gana! harek laster sendatuko zuen bere legenetik.

        4. Hargatik Naaman sarthu zen bere jaunaren aitzinera eta berri hori eman zaroen, zioelarik: Hula eta hula mintzatu da Israelgo lurreko neskatxa bat.

        5. Siriako erregek erran zaroen: Zoaz eta gutunak igorriko diotzat Israelgo erregeri. Naaman bideari lothu zenean, hamar zilharrezko talendu eta sei mila urhezko diru eta hamar aldagarri berekin hartu zituen.

        6. Israelgo erregeri gutunak ekharri ziozkan, hunelako hitzetakoak: Gutun hau eskura hartu dukezunean, jakinen duzu Naaman ene zerbitzaria bidali darotzudala bere legenetik senda dezazun.

        7. Eta Israelgo erregek gutunak irakurtu zituenean, bere soinekoak urratu zituen eta erran zuen: Jainkoa othe naiz ni, bizia khen eta eman ahal izateko, niri igorri darotanaz geroz gizon bat legenetik sendatzera? ohartemazue eta ikhus ene kontra makhurbideketa derabilala.

        8. Eliseok Jainkoaren gizonak aditu zuenean hori, erran nahi da Israelgo erregek soinekoak urratu zituela, igorri zaroen erranez: Zertako hautsi ditutzu soinekoak? Siriarra ethor bekit eta jakin beza Israelen profeta bat badela.

        9. Naaman ethorri zen beraz bere zaldi eta orga-lasterrekin eta gelditu zen Eliseoren athe aitzinean.

        10. Eliseok hau gaztiatu zaroen: Zoaz eta zazpitan garbi zaite Jordanean; sasualduko da zure haragia, eta xahu eginen zare.

        11. Naaman hasarre zihoan gibelerat, zioelarik: Uste nuen ilkhiko zitzaidala, eta gelditurik deithuko zuela bere Jainko Jaunaren izena, bere eskuaz ukituko zuela legenaren tokia eta sendatuko ninduela.

        12. Abana eta Pharphar Damasko hibaiak ez othe dira Israelgo ur guziak baino hobeak ni hekietan garbitzeko eta xahu egiteko? Gibelaz itzulirik beraz, eta gaitziturik zihoalarik,

        13. Bere zerbitzariak hurbildu zitzaizkoen eta erran zaroten: Aita, baldin profetak gauza gaitz bat erran balarotzu, segur egin behar izanen zinduen; zenbatez beraz hobeki erran darotzunaz geroztik orai: Garbi zaite eta xahu geldituko zare?

        14. Naaman jautsi eta garbitu zen zazpi aldiz Jordanean Jainkoaren gizonaren hitzaren arabera, eta haren haragia bihurtu zen haur ttipi baten haragia bezala, eta xahutua izan zen.

        15. Eta bere inguruko lagun guziekin itzulirik Jainkoaren gizona gana, ethorri eta eman zen haren aitzinean, eta erran zaroen: Egiazki badakit lur guzian bertze Jainkorik ez dela, Israelen dena baizik. Hargatik othoizten zaitut zure zerbitzariari onhets diotzotzun bere eskerrak.

        16. Eta Eliseok ihardetsi zaroen: Bizi bedi Jauna zeinaren aitzinean bainaiz; ez baitut deusere hartuko. Eta nola bortxatzen baitzuen, etzuen niholere onhetsi.

        17. Eta Naamanek erran zaroen: Nahi duzun bezala. Bainan, othoizten zaitut, utz zazu zure zerbitzaria lur huntarik bi mando karga hartzera; ezen hemendik aitzina, zure zerbitzariak ez diote holokaustarik edo bitimarik eskainiko jainko arrotzei, baizik-ere Jaunari.

        18. Ordean huntaz bakharrik zure zerbitzariarentzat othoitz biazazu Jauna; ene nausia adoratzera sarthuko denean Erremonen tenplora, ene eskuaren gainean bermatuz, Erremonen tenploan adoratzen badut, hura adoran izanen den lekhu berean, Jaunak gauza hori barkha dizadan niri zure zerbitzariari.

        19. Eliseok erran zaroen: Zoaz bakean. Naaman goan zen beraz haren ganik lurreko aro ederrenean.

        20. Eta Jiezik, Jainkoaren gizonaren muthilak erran zuen: Ene nausiak guphidetsi du Naaman Siriar hori, horrek ekharrietarik ez baitio hartu. Ala Jauna! laster eginen diot gibeletik, eta zerbait izanen dut horren ganik.

        21. Eta Jiezi jarraiki zen Naamanen gibeletik. Harek ikhusi zuenean lasterka heldu zitzaioela, orga-lasterretik jautsi zen haren bidera, eta erran zaroen: Ongi dohazi oro?

        22. Jiezik ihardetsi zuen: Ongi. Ene nausiak igorri nau zure gana, dioelarik: Profeten semeetarik bi gizon-gazte orantxe ethorri zaizkit Efraimgo menditik: emotzute zilharrezko talendu bat eta bi aldagarri.

        23. Eta Naamanek erran zuen: Hobe da har detzatzun bi talendu. Eta bortxatu zuen, eta bi zakhutan lothu zituen bi talendu zilharrezkoak eta bi aldagarriak, eta bizkarrera eman ziozkaten bere bi muthili, zeinek eraman baitzituzten Jieziren aitzinean.

        24. Arratsa ethorri zenean, hekien eskuetarik hartu eta etxean ezarri zituen; eta utzi zituen gizonak eta goan ziren.

        25. Bera berriz, sarthurik jarri zen bere nausiaren aitzinean. Eliseok erran zaroen: Nondik heldu zare, Jiezi? Hunek ihardetsi zuen: Zure zerbitzaria ez da nihon izatu.

        26. Eta Eliseok erran zaroen: Ez othe zen han ene izpiritua gizona orga-lasterretik zure bidera itzuli denean? Orai beraz hartu duzu dirua eta hartu ditutzu soinekoak erostekotzat olibadi, mahasti, ardi, idi, muthil eta neskato.

        27. Bainan Naamanen legena lothuko zaitzue zuri, eta zure ondoregoari bethi guziraino. Eta Jiezi Eliseoren ganik ilkhi zen legenez elhurra bezain zuri.

 

VI. KAP.

        1. Bada, profeta semeek Eliseori erran zaroten: Huna lekhu hau, zeinetan zure aitzinean egoten baikare, guretzat hertsi da.

        2. Goazen Jordaneraino, eta bakhotxak oihanetik geiak har detzagun, guretzat egon-lekhu baten egiteko. Eliseok erran zuen. Zoazte.

        3. Eta hekietarik batek erran zaroen: Zu ere zato beraz zure zerbitzariekin. Ihardetsi zuen: Ethorriko naiz.

        4. Eta goan zen hekiekin. Jordanera ethorri zirenean, zurak ebakitzen zituzten.

        5. Bada, gerthatu zen, batek geia ebaki zuenean, haizkorako burdina urera erori zitzaioela; eta oihu egin zuen eta erran: Ai! ai! ai! ene jauna, maileguz hartua nuen hori.

        6. Eta Jainkoaren gizonak erran zuen: Norat erori da? Eta bertzeak erakhutsi zaroen lekhua. Eliseok egur bat ebaki zuen, eta arthiki zuen harat, eta burdina igeri agertu zen.

        7. Eliseok erran zuen: Har zazu. Bertzeak eskua hedaturik, hartu zuen.

        8. Bada Siriako errege gerlan hari zen Israelen kontra, eta bere zerbitzariekin batzarre iduki zuen, zioelarik: Zelatak ezar detzagun hulako eta halako tokitan.

        9. Hargatik Jainkoaren gizonak Israelgo erregeri bidali zaroen, zioelarik: Berautzu toki hortan iragan, Siriarrak zelatetan baitaudezi hor.

        10. Beraz Israelgo erregek igorri zuen Jainkoaren gizonak erran lekhura eta hartaz jabetu zen lehenbizikorik, eta bere burua Siriarretarik begiratu zuen behin baino gehiagotan.

        11. Horren gatik nahasia izan zen Siriako erregeren bihotza; eta bere zerbitzariak bilarazirik, erran zaroeten: Zertako ez darotazuet erakhusten nor den Israelgo erregeren baithan saltzen nauena?

        12. Eta bere zerbitzarietarik batek ihardetsi zaroen: Ene jaun erregea, ez da holakorik, bainan Israelen den Eliseo profetak argitzen du Israelgo errege zure batzarrean egiten ditutzun solas guziez.

        13. Erregek erran zaroeten: Zoazte eta ikhusazue non den, gizonak igor ditzadan harat eta atzeman dezadan. Eta berria ekharri zaroten, ziotelarik: Hara, Dothanen da.

        14. igorri zituen beraz harat zaldiak, orga-lasterrak eta armadako biphilenak. Haukiek gabaz ethorririk, inguratu zuten hiria.

        15. Bada, argitzean jaikirik eta ilkhirik, Jainkoaren gizonaren zerbitzariak ikhusi zituen armada hiriaren inguruan, eta zaldiak, eta orga-lasterrak. Eta berria ekharri zaroen, zioelarik: Ai! ai! ai! nausia, zer eginen dugu?

        16. Bainan Eliseok ihardetsi zaroen: Ez izan beldurrik, gehiago dira gurekilakoak horiekilakoak baino.

        17. Othoitzean egonik, Eliseok erran zuen: Jauna, idekatzu hunen begiak, ikhus dezan. Eta Jaunak ideki zituen muthilaren begiak, eta ikhusi zuen; eta hara mendia zaldiz eta suzko orga-lasterrez bethea Eliseoren inguruan.

        18. Bizkitartean etsaiak ethorri zitzaizkon, eta Eliseok Jauna othoiztu zuen erranez: Jauna, itsu zazu, othoi, jendaia hori. Eta Jaunak itsutasunez jo zituen, ikhus etzezaten, Eliseoren hitzaren arabera.

        19. Eliseok berriz, erran zaroeten: Ez da hau bidea, ez-eta hori hiria; jarraik zakizkidate, eta erakhutsiko darotzuet zuek bilhatzen duzuen gizona. Eraman zituen beraz Samariara;

        20. Eta Samarian sarthu zirenean, Eliseok erran zuen Jauna, idekatzu haukien begiak, ikhus dezaten. Jaunak ideki zituen hekien begiak eta ikhusi zuten Samariaren erdian zirela.

        21. Eta Israelgo erregek hekiek ikhusi zituenean, Eliseori erran zaroen: Ene aita, hilen othe ditut?

        22. Eliseok ihardetsi zuen: Ez, ez hil; ez ditutzu ezen hartu zure ezpata eta arranbelaz, horien hiltzeko; bainan ogia eta ura emotzuete aitzinera, jan eta edan dezaten eta beren nausia gana goan ditezen.

        23. Jateko xuxendu pharrasta handi bat emana izan zitzaioeten; jan zuten eta edan zuten; eta erregek igorri zituen beren nausia gana. Handik harat Siriako ohoinak etziren gehiago ethorri Israelgo lurrera.

        24. Bada, horiez geroz, gerthatu zen Siriako errege Benadadek bildu zuela bere armada guzia, igan zela eta sethiatzen zuela Samaria.

        25. Gosete handi bat jarri zen Samarian; eta hain luzez sethiatua izan zen hiria, non asto baten burua saltzera ethorri baitzen lau hogoi zilharrezkotan, eta kabo laurden bat uso-ongarri bortz zilharrezkotan.

        26. Israelgo errege harrasian iragaiten zelarik, emazteki batek oihu egin zaroen zioelarik: Salba nezazu, ene errege jauna.

        27. Erregek ihardetsi zaroen: Jaunak etzaitu salbatzen; nik nondik salba zaitzaket? larrainetik, ala dolharetik? Eta erregek erran zaroen: Zer nahi duzu? Hunek ihardetsi zuen:

        28. Emazteki hunek erran darot: Emazu zure semea jan dezagun egun, eta bihar janen dugu enea.

        29. Erre dugu beraz ene semea eta jan dugu. Eta biharamunean erran diot: Emazu zure semea, jan dezaguntzat. Horrek bere semea gorde du.

        30. Erregek aditu zuenean hori, urratu zituen bere soinekoak, eta iragaiten zen harrasian, eta populu guziak ikhusi zuen larruaren gainean jauntzia zuen zurdatza.

        31. Eta erregek erran zuen: Jainkoak hau egin biazat eta hura gainetik, baldin egun Saphaten seme Eliseoren burua gelditzen bada haren sorbalden gainean.

        32. Bada, Eliseo jarria zagoen bere etxean, eta zahar batzu jarriak ziren harekin. Erregek gizon bat igorri zuen beraz aitzinean; eta hura ethor zadien baino lehen, Eliseok erran zaroeten zaharrei: othe dakizue gizon hiltzailearen seme horrek igorri duela ene buruaren moztera? zaudezte beraz erne; mandataria ethorriko denean, hertsazue athea eta etzazuela sartzerat utz; ezik horra haren nausiaren oinen harrabotsa haren gibeletik.

        33. Oraino mintzo zelarik, agertu zen haren gana heldu zen mandataria. Eta erran zuen erregek: Horra zenbateko ondikoak ditugun Jauna ganik: zer igurikiko dut gehiago Jauna ganik?

 

VII. KAP.

        1. Bada, Eliseok erran zuen: Entzun zazue Jaunaren hitza. Hau dio Jaunak: Bihar tenore huntako, gaitzeru bat irin zethabatu estater batean, eta bi gaitzeru garagar estater batean izanen dira Samariako athean.

        2. Aitzindarietarik batek, zeinaren eskuaren gainean bermatzen baitzen errege, ihardetsi zuen Jainkoaren gizonari eta erran zaroen: Baldin Jaunak zerutik erauntsiak igor baletza eta, izan ahal othe lizate zuk diozun bezalakorik? Eliseok ihardetsi zaroen: Zure begiz ikhusiko duzu, eta hartarik ez janen.

        3. Bada hiriko athe sartzean baziren lau gizon legentsu; elkharri erran zuten: Zer nahi dugu hemen egonik hil gaitezen arteo?

        4. Hirira sarthu nahi badugu, gosez hilen gare; hemen balin bagaudezi, hiltzea da guretzat; zatozte beraz, ihesegin dezagun Siriarren kanpetara; urrikari izaten bagaituzte, biziko gare; hil nahi bagaituzte ordean, hilen gare ez gutiago ez gehiago.

        5. Ilhuntzean jaiki ziren beraz Siriarren kanpetara goateko. Eta Siriarren kanpen burura heldu zirenean, nihor etzuten han khausitu.

        6. Ezen Jaunak Siriarren kanpetan adiarazi zuen orga-laster, zaldi eta armada gaitz baten harramantza, eta elkharren artean erran zuten: Israelgo erregek gure kontra saritan erakharri ditu Hethearren eta Egiptoarren erregeak, eta gainera ethorri zarozkigu.

        7. Jaiki ziren beraz eta ilhunpetan ihesari eman ziren; eta kanpetan utzi zituzten beren olha, zaldi eta astoak, eta ihesari eman ziren, beren bizien bakharrik salbatzeko gogoarekin.

        8. Legentsu hekiek ethorri zirenean beraz kanpen burura, olha batean sarthu ziren, eta jan zuten eta edan; hartu zituzten gero urhe, zilhar eta soinekoak; goan ziren eta gorde zituzten; eta berriz ethorri ziren bertze olha batera, eta handik ere phuskak eramanik gorde zituzten.

        9. Eta elkharri erran zuten: Ez dugu ongi egiten; ezik egun hau berri oneko eguna da. Ixilik egoten bagare eta goiza ethorri arteo berria ez badugu eman nahi, tzarkeriatzat jazarria izanen zaiku. Zatozte, goazen, eta berria eraman dezagun erregeren korralera.

        10. Eta hiriko athera heldu zirenean, han zirenei erran zaroeten: Izatu gare Siriarren kanpetan, eta han ez dugu gizon bakhar bat khausitu, baizik-ere zaldiak eta astoak estekatuak, eta olhak landatuak.

        11. Athal-zainak goan ziren beraz eta berria eraman zuten erregeren jauregiaren barnera.

        12. Errege jaiki zen gabaz eta bere zerbitzariei erran zaroeten: Nik diozuet zer egin darokuten Siriarrek: Badakite goseteak hertsatzen gaituela, eta hargatik ilkhi dira kanpetarik, eta bazterretan gordeak daude, diotelarik: Hiritik atheratu ditazkeenean, bizirik hartuko ditugu, eta orduan izanen dugu hirian sartzeko ahala.

        13. Bainan zerbitzarietarik batek ihardetsi zaroen: Har detzagun hirian gelditu diren bortz zaldiak (ezen horiek baizik ez da Israelgo oste guzitik, bertzeak janak dira), eta atheraturik, ikhusketara goan gaitezke.

        14. Erakharri zituzten beraz bi zaldi, eta erregek igorri zituen gizonak Siriarren kanpetara, erraten zaroetelarik: Zoazte eta ikhusazue.

        15. Siriarren ondotik goan ziren beraz Jordaneraino; eta hara non bide guzia bethea zen soinekoz eta phuskaz Siriarrek beren asalduan arthiki zituztenez. Eta gibelerat itzulirik berriketariek jakintsun egin zuten errege.

        16. Eta ilkhirik, populuak biphildu zituen Siriarren kanpak; eta Jaunaren hitzaren arabera, irin zethabatua jarri zen estater batean gaitzerua, eta garagarra estater batean bi gaitzeru.

        17. Bada, erregek hiriko athean ezarri zuen aitzindari hura, zeinaren eskuaren gainean bermatzen baitzen. Eta jende murruak zango-pean lehertu zuen eta hil zen, Jainkoaren gizonak erran bezala, errege haren gana jautsi zenean.

        18. Eta gerthatu zen Jainkoaren gizonak erregeri erran hitzaren arabera, erran zuenean: Bi gaitzeru garagar estater batean izanen dira, eta gaitzeru bat irin zethabatu estater batean, bihar tenore huntan berean Samariako athean.

        19. Eta aitzindari harek ihardetsi zaroenean Jainkoaren gizonari, eta erran zaroenean: Jauna zerutik erauntsiaka hari balitz ere, zuk diozunik egin othe lizate? Eta Jainkoaren gizonak erran zaroen: Zure begiz ikhusiko duzu, eta ez duzu hartarik janen.

        20. Gerthatu zen beraz aitzinerat erran izan zaroen bezala, eta populuak hura athean zangoz lehertu zuen, eta hil zen.

 

VIII. KAP.

        1. Bada, Eliseo mintzatu zen emazteki hari zeinaren semea phitzarazi baitzuen, eta erran zaroen: Jaiki zaite, eta zoazte zu eta zure etxekoak, eta atzemanen duzun lekhuan ibil zaite; ezen Jaunak gosetea deithu du, eta zazpi urthez ethorriko da lurraren gainera.

        2. Emaztekia xutitu zen eta egin zuen Jainkoaren gizonaren hitzaren arabera; eta bere etxekoekin goanik, luzez ibili zen Filistindarren lurrean.

        3. Eta zazpi urtheak bethe zirenean, emaztekia bihurtu zen Filistindarren lurretik; eta ilkhi zen erregeri galdatzera bihur ziotzoten bere etxea eta landak.

        4. Errege orduan mintzo zen Jiezirekin Jainkoaren gizonaren muthilarekin, zioelarik: Erran ditzadak Eliseok egin dituen sendagaila guziak.

        5. Eta harek erregeri khondatzen zaroelarik nola Eliseok phiztu zuen hil bat, agertu zen emaztekia, zeinaren semea phiztu baitzuen, erregeri errekeika bere etxearen eta bere landen gatik. Eta Jiezik erran zuen: Ene errege jauna, hori da emaztekia eta hori da horren semea Eliseok phiztu duena.

        6. Eta errege galdeka haritu zitzaioen emaztekiari, eta hunek khondatu zuen gauza. Erregek eman zaroen bere ebaki bat, zioelarik: Emazteki huni bihur zotzik hunenak diren guziak, eta landetako mozkin guziak lurra utzi duen egunetik eta orai arteo.

        7. Damaserat ere ethorri zen Eliseo, eta eri zagoen Benadad Siriako errege; eta berria ekharri zaroten erranez: Hunat ethorria da Jainkoaren gizona.

        8. Eta erregek Hazaeli erran zaroen: Har zatzu zurekin emaitzak eta zoaz Jainkoaren gizonaren bidera, eta haren bidez argi zaite Jauna ganik, erranez: Itzur othe naiteke ene eritasun huntarik?

        9. Hazael goan zen beraz haren bidera, berekin zituelarik emaitzak eta Damaseko on guziak, berrogoi kameluren haxeak. Eta haren aitzinean baratu zenean erran zaroen: Zure seme Benadadek, Siriako erregek, igorri nau zure gana, dioelarik: Sendatuko ahal othe naiz ene gaitz huntarik?

        10. Eliseok ihardetsi zaroen: Zoaz, errozu: Sendatuko zare. Bada, Jaunak erakhutsi darot heriotzez hilen dela.

        11. Eta Jainkoaren gizona trikatu zen Hazaelekin; eta nahasi zen, begithartean ageri izateraino; eta nigar egin zuen.

        12. Hazaelek erran zaroen: Ene jauna zergatik dago nigarrez? Eta Eliseok ihardetsi zuen: Zeren baitakizkit Israelgo semeei eginen diozkatzuten ondikoak. Suz erreko ditutzu hekien hiri hazkarrak, eta ezpataz hilen ditutzu hekien gizon-gazteak, eta lehertuko ditutzu hekien haur ttipiak, eta urratuko emazteki izorrak.

        13. Hazaelek erran zuen: Zer naiz bada, ni, zure zerbitzaria, zakhur bat, hanbateko gauzaren egiteko? Eta Eliseok erran zaroen: Jaunak erakhutsi darot Siriako errege izanen zarela.

        14. Hazael itzuli zenean Eliseoren ganik, ethorri zen bere nausia gana. Hunek erran zaroen: Zer erran darotzu Eliseok? Eta ihardetsi zuen: Erran darot: Osagarrira bihurtuko zare.

        15. Biharamuna ethorri zenean, Hazaelek hartu zuen estalgi bat, urez busti eta erregeren begithartearen gainera hedatu zuen; eta errege hil zen ondoan, Hazael erreginatu zen haren orde.

        16. Israelgo errege Akaben seme Joramen bortzgarren urthean, eta Josafat Judako erregeren egunetan, Joram, Judako errege Josafaten semea, erreginatu zen.

        17. Hogoi eta hamabi urthe zituen erreginatzen hasi zenean eta zortzi urthez erreginatu zen Jerusalemen.

        18. Eta ibili zen Israelgo erregeen bideetan, Akaben etxea ibili zen bezala; ezik Akaben alaba zuen emaztea; eta gaizki dena egin zuen Jaunaren aitzinean.

        19. Bainan Jaunak etzuen Juda xahutu nahi izan, bere zerbitzari Dabiden kariaz, agindu zaroen bezala, argi bat emanen zaroetela bethi hari eta haren semeei.

        20. Haren egunetan Edom berezi zen, Judaren azpiko ez izateko, eta errege bat ezarri zuen bere gainean.

        21. Eta Joram Seirara ethorri zen, eta haren orga-laster guziak harekin. Jaiki zen gabaz, jo zituen Idumearrak, zeinek inguratu baitzuten, eta jo zituen orga-lasterretako aitzindariak; populua berriz, bere olhetara ihes goan zen.

        22. Edom berezi zen beraz, Judaren azpiko ez izateko, geroztik orai arteo hala ez den bezala. Orduan berezi zen Lobna ere.

        23. Bada, Joramen gainerako egintzak, eta harek egin guziak, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        24. Eta Joram lokhartu zen bere arbasoekin; hekiekin ehortzia izan zen Dabiden hirian; eta haren orde erreginatu zen Okozias haren semea.

        25. Israelgo errege Akaben seme Joramen hamabigarren urthean erreginatu zen Okozias, Judako errege Joramen semea.

        26. Okoziasek hogoi eta bi urthe zituen erreginatzen abiatu zenean, eta urthe batez erreginatu zen Jerusalemen. Haren ama, Athalia deitzen zen, Israelgo errege Amriren alaba.

        27. Eta Akaben etxearen bideetan ibili zen, eta Jaunaren aitzinean gaizki dena egin zuen, Akaben etxeak bezala, ezik Akaben etxeko suhi zen.

        28. Halaber goan zen Akaben seme Joramekin, Siriako errege Hazaelen kontra Erramoth Galaadekoan gudukatzera, eta Siriarrek sakhi bat egin zaroeten Jorami.

        29. Hau sendatzera ethorri zen Jezrahelera, zeren sakhi bat egin baitzaroeten Siriarrek Erramothen gudukatzen zelarik Siriako errege Hazaelen kontra. Berriz, Okozias, Judako errege, Joramen semea, Jezrahelera jautsi zen Akaben semearen, Joramen ikhustera, Joram han baitzagoen eri.

 

IX. KAP.

        1. Bada, Eliseo profetak deithu zuen profeta semeetarik bat, eta erran zaroen: Tinka zazu gerria, eskuan har zazu olio-untzi hau, eta zoazi Erramoth Galaadekora.

        2. Eta haran heldu zaretekeenean, ikhusiren duzu Jehu, Josafaten semea, Josafat baita Namsiren semea; eta sarthurik, ilkhiaraziko duzu bere anaien erditik, eta gela baten barnera eramanen duzu.

        3. Eta olio-untzia dadukazularik, haren buruaren gainera ixuriko duzu, eta erranen duzu: Hau dio Jaunak: Israelen gaineko errege gantzutu zaitut. Eta athea idekiko duzu, eta ihes eginen duzu, eta etzare han egonen.

        4. Profeta seme gizon-gaztea goan zen beraz Erramoth Galaadekora,

        5. Eta han sarthu zen. Hara berriz, armadako aitzindariak jarriak zaudela. Eta Jehuri erran zaroen: Aitzindaria, solas bat dut zuretzat. Eta Jehuk erran zaroen: Gutarik orotarik norentzat? Eta harek ihardetsi zuen: Zuretzat, oi aintzindaria.

        6. Jehu xutitu eta gela batean sarthu zen; eta gizon-gazteak olioa ixuri zuen haren buruaren gainera, eta erran zuen: Hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Errege gantzutu zaitut Jaunaren Israelgo populuaren gaineko,

        7. Eta joko duzu zure nausi Akaben etxea. Eta aspertuko dut ene zerbitzari profeten odola eta Jaunaren zerbitzari guzien odola, Jezabelen eskutik.

        8. Eta galduko dut Akaben etxe guzia; eta Akaben ganikakoak hilen ditut harrasiari gernua ixurtzen duena, eta maingua eta Israelen azkena.

        9. Eta emanen dut Akaben etxea, hala-nola Nabathen seme Jeroboamena, hala-nola Ahiasen seme Baasarena.

        10. Halaber zakhurrek janen dute Jezabel Jezrahelgo landan, eta ez da izanen nork ehortziko duen hura. Eta athea ideki zuen eta ihesari eman zen.

        11. Jehu berriz, ilkhi zen bere nausiaren zerbitzarietara. Haukiek erran zaroeten: Ongi doazi oro? zertara ethorri zaitzu zoro hori? Jehuk erran zaroeten: Badakizue nor den gizona eta zer erran duen.

        12. Hekiek ihardetsi zuten: Hori ez da egia, bainan zerorrek erraguzu. Jehuk erran zaroeten: Hau eta hau erran darozkit, eta erran du: Hau dio Jaunak: Errege gantzutu zaitut Israelen gaineko.

        13. Xutitu ziren berehala; zeinek bere kapa harturik, ezarri zuten Jehuren oinen azpian, juie-alkhiaren itxuran, turuta jo zuten eta erran zuten: Erregetu da Jehu.

        14. Beraz Namsiren semearen semea, Jehu, Josafaten semea, zinaz josi zen Joramen kontra. Bada, Joramek eta Israel guziak Erramoth Galaadekoa sethiatua zadukaten Siriako errege Hazaelen kontra.

        15. Eta Joram Jezrahelera itzulia zen bere sakhietarik sendatzeko, Siriarrek jo zutelakotz guduan hari zelarik Siriako errege Hazaelen kontra. Eta Jehuk erran zuen: Zuen gogarako bada, nihor ez bedi ihes ilkhi hiritik, ez dadien goan berriaren ematera Jezraheiera.

        16. Eta igan zen, eta Jezrahelgo bideari lothu zen: ezik Joram han eri zagoen, eta Okozias Judako errege jautsia zen Joramen ikhustera.

        17. Jezrahelgo dorrearen gainean jarria zen zainak ikhusi zuen beraz Jehuren andana heldu zela, eta erran zuen: Ikhusten dut gizon-multzo bat. Eta Joramek erran zuen: Har zazu orga-laster bat eta bidera igorrazu, eta goanen denak erran beza: Ongi doazi oro?

        18. Orga-lasterrera igan zena goan zen beraz Jehuren bidera eta erran zuen: Hau dio erregek: Baketuak dira oro? Eta Jehuk ihardetsi zuen: Zer du bakeak zurekin ikhusteko? zoaz aitzina eta gibeletik zatozkit. Zainak halaber berria eman zuen, zioelarik: Berriketaria goan zaiote, eta ez da gibelerat itzultzen.

        19. Joramek igorri zuen bigarren orga-laster bat, eta haren gainean zena heldu zen Jehuren lagunetara, eta erran zuen: Hau dio erregek: Bakea da? Eta Jehuk ihardetsi zuen: Bakeak zer du zurekin ikhusteko? Egizu aitzinat eta gibeletik jarraik zakizkit.

        20. Bada, zainak berria eman zuen: Goan da hekietaraino, eta ez da gibelerat itzultzen. Heldu denaren urhatsak berriz, iduri du Jehuren urhatsa, Namsiren semearena, ezik zalhuki heldu da.

        21. Eta Joramek erran zuen: Zaldiak uztar zatzue ene orga-lasterrari. Eta uztartu zituzten, eta Joram Israelgo errege, eta Okozias Judako errege, zein bere orga-lasterretan ilkhi ziren Jehuren bidera, eta atzeman zuten Naboth Jezraheldarraren landan.

        22. Joramek ikhusi zuenean Jehu, erran zaroen: Bakea da, Jehu? Eta hunek ihardetsi zaroen: Zer bake? zure ama Jezabelen lohikeriak eta sorginkeria guziak freitetan dira oraino.

        23. Joramek berriz, eskua itzuli zuen; eta ihes abiatzean, Okoziasi erran zaroen: Zelatak, Okozias.

        24. Bainan Jehuk arranbela eskuaz hedatu zuen, eta Joram jo zuen sorbalden artean, eta gezia ilkhi zen bihotzetik, eta berehala Joram erori zen bere orga-lasterretik.

        25. Eta Jehuk erran zaroen Badazer aitzindariari: Har zazu eta Naboth Jezraheldarraren landara arthikazu; orhoit naiz ezen, zu eta ni orga-lasterrean jarririk, horren aita Akaben ondotik ginoazilarik, Jaunak dixidu hau altxatu zuela haren gainera, erranez:

        26. Ala! bihurturen baitarozkiat landa hortan berean, dio Jaunak Nabothen odol atzo ikhusi dudanaren ordaina, eta haren semeen odolaren ordaina, Jaunak erraten du. Orai har zazu beraz eta arthikazu landara, Jaunaren hitzaren arabera.

        27. Bada, hori ikhusirik, Okozias Judako errege etxeko baratzeko bideaz ihes zihoan. Jehu jarraiki zitzaioen eta erran zuen: Hori ere jo zazue bere orga-lasterrean; eta jo zuten Gabergo patarrean, zeina Jeblaamgo ondoan baita. Okoziasek ihes egin zuen Maiedora, eta han hil izan zen.

        28. Eta bere zerbitzariek ezarri zuten bere orga-lasterrean; Jerusalemera eraman zuten, eta hobian bere arbasoekin ehortzi zuten Dabiden hirian.

        29. Akaben seme Joramen hamekagarren urthean erreginatu zen Okozias Judaren gainean.

        30. Eta Jehu Jezrahelera ethorri zen. Bada Jezabelek haren sartzea aditurik, sardaz thindatu zituen bethondoak, burua edergailuz bethe zuen, eta begiratu zuen leihotik

        31. Jehu athetik sartzen zenari, eta erran zuen: Bakea izan othe ditake Zanbrirekin, bere nausia hil duenarekin?

        32. Eta Jebuk begiak altxatu zituen leihora, eta erran zuen: Nor da hori? Eta bizpahirur ebakik gur egin zaroten.

        33. Eta Jehuk erran zaroeten: Arthikazue gain-behera. Eta arthiki zuten, eta harrasia odolez fharrastatua izan zen, eta zaldiek lurrean oinkatu zuten.

        34. Eta Jehu sarthu zenean jatera eta edatera, erran zuen: Zoazte, ikhusazue madarikatu hura, eta ehortzazue errege alaba delakotz.

        35. Eta haren ehorzteko goan zirenean, etzuten bertzerik khausitu buru-hezurra, zangoak eta esku-muthurrak baizik.

        36. Itzulirik berria ekharri zaroten Jehuri, eta Jehuk erran zuen: Jaunaren hitza da, bere zerbitzari Elias Thesbearren ahoz erran duena, zioelarik: Jezrahelgo bazterrean zakhurrek janen dituzte Jezabelen haragiak.

        37. Jezabelen haragiak gorotza lurraren gainean bezala izanen dira Jezrahelgo bazterrean, halaz non iragaiten direnek erranen baitute: Hori da Jezabel hura?

 

X. KAP.

        1. Bada, Samarian baziren Akaben hirur hogoi eta hamar seme. Jehuk iskribatu zituen beraz gutunak eta Samariara igorri zituen hiriko lehenbizikoei, zaharrei eta Akaben unhidaitei, zioelarik:

        2. Gutun haukiek izanen ditutzuen bezain sarri, zuen nausiaren semeak, orga-lasterrak, zaldiak, hiri hazkarrak eta harmak eskuetan ditutzuenek,

        3. Zuen nausiaren semerik hobeena eta nahi duzuena hauta zazue, eta bere aitaren tronuan ezar zazue, eta zuen nausiaren etxearentzat gudu egizue.

        4. Hekiek izitu ziren handizki eta erran zuten: Bi erregek ezin iharduki dute Jehuren aitzinean, eta gu nola gai izanen gare hari buru egiteko?

        5. Jehuren gana bidali zituzten beraz jauregiko zainak, hiriko buruzagiak, zaharrak eta unhidaitak, zioetelarik: Zure zerbitzari gare; zer-nahi mana dizaguzun, eginen dugu, eta ez dugu gure gainean erregerik ezarriko. Zure gogarako den guzia egizu.

        6. Jehuk berriz iskribatu ziozkaten bigarren gutunak, zioelarik: Ene aldeko bazarete, eta ene manamendua onhesten baduzue, buruak khen zotzuete zuen nausiaren semeei, eta bihar oren huntako bereko ene gana zatozte Jezrahelera. Bada, erregeren haurrak, hirur hogoi eta hamar seme, hiriko lehenbizikoen baithan hazten ziren.

        7. Eta Jehuren gutunak unhidaitetara ethorri zirenean, hartu zituzten erregeren semeak eta hil zituzten hirur hogoi eta hamarrak, eta hekien buruak saskitan ezarririk, Jehuri igorri ziozkaten Jezrahelera.

        8. Berriaren ekharlea ethorri zen eta Jehu jakintsun egin zuen zioelarik: Ekharri dituzte erregeren semeen buruak. Jehuk ihardetsi zuen: Bi murrutan ezar zatzue bihar goiz arteo atheko sartzearen aldean.

        9. Eta argitu zuenean, ilkhi zen; eta populu guziaren aitzinean jarririk, erran zuen: Zuzenak zarete. Baldin nik zin egin badut lagunekin ene nausiaren kontra, eta hil izan badut, nork hil ditu haukiek oro?

        10. Ikhusazue beraz orai ez dela Jaunaren hitzetarik bat lurrerat erori, Jaunak Akaben etxearen gainean erran dituenetarik, eta Jaunak egin du bere zerbitzari Eliasen ahoz erran izan duena.

        11. Jehuk jo zituen beraz Akaben etxetikako Jezrahelen geldituak ziren guziak, haren aitzindari burukoak, ezagunak eta aphezak, bat bakharra gelditu etzen arteo.

        12. Eta jaiki zen, eta ethorri zen Samariara; eta bidean artzain-xola batera heldu zenean,

        13. Atzeman zituen Judako errege Okoziasen anaiak, eta erran zaroeten: Nor zarete zuek? Haukiek ihardetsi zuten: Okoziasen anaiak gare, eta jautsi gare erregeren semeei eta erreginaren semeei agur egitera.

        14. Jehuk erran zuen: Bizirik har zatzue. Bizirik hartu zituztenean artzain-xolaren aldeko urtegi batean zintzurrak egin ziozkaten hekiei, berrogoi eta bi semeri, eta etzen hekietarik bat bakharra gelditu.

        15. Eta handik goan zenean, atzeman zuen Jonadab Errekaben semea, bidera heldu zitzaioela, eta agur egin zaroen. Jehuk erran zaroen: Zure bihotza zuzen da, ene bihotza zurearen alderat den bezala? Eta Jonadabek ihardetsi zuen: Bai, hala da. Jehuk erran zaroen: Hala bada, indazu eskua. Hunek eskua eman zaroen. Jehuk bere ganat iganarazi zuen orga-lasterrera,

        16. Eta erran zaroen: Zato enekin, eta ikhusazu ene kharra Jaunaren alderat. Eta bere orga-lasterrean jarrarazirik,

        17. Samariara eraman zuen. Eta Akab ganikakoetarik Samarian geldituak ziren guziak jo zituen azken bakharreraino, Eliasen ahoz Jaunak erran hitzaren arabera.

        18. Bada, Jehuk bilarazi zuen populu guzia, eta erran zaroen: Akabek guti bat ohoratu du Baal, bainan nik ohoratuko dut gehiago.

        19. Orai beraz ene ganat deith zatzue Baalen profeta guziak, haren zerbitzari guziak, eta aphezak oro; ethorriko ez denik bat bakharra izan ez bedi, ezik sakrifizio handi bat dut Baali egiteko. Edozeinek huts egin dezan, ez da biziko. Bada, amarruz hola mintzo zen Jehu, galtzekotzat Baalen adoratzaileak.

        20. Eta erran zuen: Baali besta-buru bat sainduets zazue. Deithu zituen gizonak,

        21. Eta igorri zituen Israelgo eremu guzietara, eta Baalen zerbitzari guziak ethorri ziren; ethorri etzenik bat bakharra etzen gelditu. Eta sarthu ziren Baalen tenploan; eta Baalen etxea bethea zen buru batetik bertzera.

        22. Eta aphez-soinekoen artha zutenei erran zaroeten Jebuk: Soinekoak ekhar zotzuete Baalen zerbitzari guziei. Eta ekharri ziozkaten soinekoak.

        23. Eta Jonadabekin Errekaben semearekin Baalen tenploan sarthurik, Jehuk erran zaroeten Baalan adoratzaileei: Bilha zaizte eta ikhusazue zuekin izan ez dedin Jaunaren zerbitzarietarik nihor, bainan Baalen zerbitzariak izan zaitezten bakharrik.

        24. Sarthu ziren beraz bitimen eta holokausten egiteko. Bada Jehuk kanpoan xuxendu zituen laur hogoi gizon, eta erran zaroeten: Eskuetara emanen darozkitzuedan gizonetarik bat bakharra itzurtzen bada, uzlearen bizia izanen da harenaren ordain.

        25. Bada holokausta akhabatua izan zenean, Jehuk hunela manatu zaroeten soldadoei eta aitzindariei: Sar zaizte, eta jo zatzue, eta bat itzur ez bedi. Soldadoek eta aitzindariek jo zituzten beraz ezpataren ahoaz eta arthiki zituzten kanporat; eta goan ziren Baalen tenploko hirira.

        26. Baalen moldea tenplotik atheratu zuten, phuskakatu eta erre zuten.

        27. Baalen tenploa orobat urratu zuten, eta haren orde priaztegiak egin zituzten, egun arteo dirautenak.

        28. Horreletan Jehuk Baal Israeldik xahutu zuen.

        29. Halarik-ere Jehu etzen gibelatu bekhatuetarik zeinetaz Jeroboamek Nabathen semeak bekhatu eragin baitzaroen Israeli, eta Bethelen eta Danen ziren urhezko aratxeak etzituen bazterrerat utzi.

        30. Bada, Jaunak Jehuri erran zaroen: Zeren arthatsuki egin duzun zuzen eta ene begietan gogaragarri zena, eta Akaben etxearen kontra egin dituzulakotz ene bihotzean ziren guziak; zure semeak laugarren belhauneraino jarriko dira Israelgo tronuan.

        31. Bainan Jehuk Israelgo Jainko Jaunaren legean bere bihotz guziaz ibiltzeko artha etzuen begiratu; etzuen ezik gibelerat egin Israeli bekhatu eragin zaroen Jeroboamen bekhatuetarik.

        32. Jauna orduan Israelez unhatzen hasi zen; eta Hazaelek jo zuen Israel bere muga guzietan.

        33. Jordanetik iguzki-haize alderat jo zituen Galaadeko lurra oro, eta Gaden lurra, eta Errubenena, eta Manaserena, Aroerdik, zeina Arnongo errekaren gainean baita, eta Galaad eta Basan.

        34. Bada, Jehuren gainerako egintzak, eta harek egin zituen guziak, eta haren bihotzoitasuna, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        35. Eta Jehu lokhartu zen bere arbasoekin, eta ehortzi zuten Samarian; eta Joakaz haren semea erreginatu zen haren orde.

        36. Bada, Jehu Israelen gainean Samarian erreginatzeko egunak heldu izan ziren hogoi eta zortzi urthetara.

 

XI. KAP.

        1. Athalia berriz, Okoziasen ama, bere semea hila ikhustenez, jaiki zen eta errege ondorego guzia hil zuen.

        2. Bainan Josabak, Joram erregearen alabak, Okoziasen arrebak, harturik Joas Okoziasen semea, ebatsi zituen hura eta haren unhidea salhatik, hiltzen hari zituzten erregeren semeen erditik; eta gorde zuen Athaliaren begietarik, hila izan etzedintzat.

        3. Joas bere unhidearekin sei urthez gordea egotu zen Jaunaren etxean; eta Athalia erreginatu zen Judako lurraren gainean.

        4. Bada, zazpigarren urthean Joiadak igorri zuen ehuntarien eta soldadoen bilha, eta hekiek harturik Jaunaren tenploan sarrarazi zituen, eta hekiekin batasun egin zuen; eta Jaunaren tenploan zin-eraginik, erakhutsi zaroeten erregeren semea.

        5. Eta manatu zaroeten, zioelarik: Huna zer egin behar duzuen:

        6. Zuetarik heren bat sar bedi asteko eta zain beza errege-etxea; bertze heren bat izan bedi Surreko athean; eta azken herena erredolarien egoitzako gibeleko athean izan bedi; eta Mesaren etxea zainduko duzue.

        7. Eta zuetarikako bi andanek, astetik ilkhiko diren guziek zain bezate Jaunaren etxea erregeren inguruan.

        8. Eta harmak eskuetan errege inguratuko duzue; nihor sartzen bada ordean tenploko hersgunean, hila izan bedi; eta errege sartzean eta ilkhitzean harekin izanen zarete.

        9. Ehuntariek egin zuten Joiada aphezak manatu zaroezten guzien arabera; eta bakhotxak harturik zeinek bere gizonak asteko sartzen zirenak, astetik ilkhitzen zirenekin, ethorri ziren Joiada apheza gana.

        10. Hunek eman zaroezten lantzak eta tenploan ziren errege Dabiden harmak.

        11. Guziak xutik jarri ziren, harmak eskuetan, erregeren inguruan, tenploaren eskuineko aldetik, aldarearen eta tenploaren ezkerreko alderaino.

        12. Eta Joiadak agertu zuen erregeren semea, eta haren gainean ezarri zituen diadema eta legeko liburua; eta errege egin zuten eta gantzutu zuten, eta eskuak joz, erran zuten: Bizi bedi errege

        13. Bada, Athaliak aditu zuen lasterka heldu zen populuaren haroa, eta Jaunaren tenploan sarthu zen jende-murruetara.

        14. Ikhusi zuen errege tronuan jarria ohitzaren arabera, eta haren aldean kantariak eta turutariak, eta lekhuko populu guzia bozkariotan eta turuta jotzen; eta urratu zituen bere soinekoak eta oihu egin zuen: Zimarkhua! zimarkhua!

        15. Joiadak berriz, armada manatzen zuten ehuntariei manatu zaroeten eta erran: Eraman zazue tenploko hersguneetarik kanporat, eta horri jarraikiko zaioen edozein, ezpataz joa izan bedi. Ezik aphezak erran zuen: Jaunaren tenploan hila izan ez bedi.

        16. Eskua gainean ezarri zaroeten eta herrestatu zuten zaldien sartzeko bideaz jauregiaren ondoan, eta hila izan zen.

        17. Joiadak batasun egin zuen beraz Jaunaren artean, eta erregeren artean, eta populuaren artean, populua Jaunarena izan zedin, eta erregeren eta populuaren artean.

        18. Eta populua Baalen tenploan sarthu zen, eta eragotzi zituzten haren aldareak, eta itxurak xehakatu; Mathan ere, Baalan apheza, aldarearen aitzinean hil zuten. Eta aphezak Jaunaren etxean zainak ezarri zituen.

        19. Hartu zituen ehuntariak eta Zeretheko eta Pheletheko andanak, eta lekhuko populu guzia; eta Jaunaren etxetik eraman zuten errege; eta erredolarien atheko bideaz jauregira ethorri ziren, eta errege jarri zen erregeen tronuan.

        20. Eta lekhuko populu guzia bozkariotan sarthu zen, eta hiria deskantsatu zen. Athalia berriz, ezpataz hila izan zen errege-etxean.

        21. Joasek zazpi urthe zituen erreginatzen hasi zenean.

 

XII. KAP.

        1. Jehuren zazpigarren urthean erregetu zen Joas eta berrogoi urthez erreginatu zen. Haren amaren izena zen Sebia Bersabeekoa.

        2. Joasek zuzen zena Jaunaren aitzinean egin zuen Joiada aphezaz irakhatsia izan zeno.

        3. Etzituen bizkitartean khendu lekhu gorak; ezik oraino populuak imolatzen eta lekhu goretan isentsua erretzen zuen.

        4. Eta Joasek erran zaroeten aphezei: Diru kontsekratu guzia Jaunaren tenplora ekharria izanen dena iragaiten direnez, arima-ordain eskaintzen dena, eta zeinek bere baitharik eta bere bihotzeko oldez ekhartzen duena Jaunaren tenplora;

        5. Hura har bezate aphezek, zeinek bere aldian, eta behar den bezala tenploa xuxen bezate, zerbait erreberritu beharrik ikhusten badute.

        6. Bainan aphezek Joas erregearen hogoi eta hirugarren urthea arteo etzituzten egin tenploko erreberripenak.

        7. Joas erregeak deithu zituen Joiada aphez-handia eta bertze aphezak, eta erran zaroeten: Zertako ez ditutzue tenploko erreberripenak egiten? Ez bezazue gehiago beraz dirua iduk zeinek zuen aldian, bainan bihur zazue tenploaren erreberritzeko.

        8. Aphezei debekatu zaroeten dirurik handik harat populuaren ganik hartzea, eta tenploaren berritzea.

        9. Eta Joiada aphez-handiak hartu zuen khutxa bat, gainetik zirritu bat ideki zaroen eta ezarri zuen aldarearen ondoan, Jaunaren etxean sartzen zirenen eskuinetik, eta atheak zaintzen zituzten aphezek hartan ezartzen zuten Jaunaren tenplora ekhartzen zen diru guzia.

        10. Eta ikhusten zutenean diru sobera zela khutxan, erregeren iskribaua eta aphez-handia igaiten ziren, eta ixurtzen eta khondatzen zuten Jaunaren etxean khausitzen zen dirua.

        11. Eta hura bere nonbre eta phisu arauka ematen zuten Jaunaren etxeko langileen aitzindariei; haukiek phartitzen zaroeten hura Jaunaren etxean lanean eta erreberritzen haritzen ziren zur-lantzaile eta harginei,

        12. Eta harriak ebakitzen zituztenei, zuren eta eskuairatzen ziren harrien erostekotzat, halai non osa zedin Jaunaren etxearen erreberripena, etxearen xuxentzeko behar ziren gauza guziez.

        13. Jaunaren tenploko pegar, hiruhortzeko, isentsuntzi, turuta eta edozein zilharrezko eta urhezko untziak etziren bizkitartean egiten Jaunaren tenplora ekhartzen zen dirutik.

        14. Hura ezik Jaunaren tenploaren erreberritzeko ematen zen lana egiten zutenei.

        15. Eta xehetasunik etzitzaioeten galdatzen dirua hartzen zutenei langileei phartitzekotzat, bainan erabiltzen zuten, beren gaineko sinhestea berme.

        16. Aldiz hobenarentzateko dirua eta bekhatuarentzateko dirua etziren tenplorat ekhartzen, aphezentzat zirelakotz.

        17. Orduan Hazael Siriako errege igan zen eta gudukatzen zuen Jeth; hiria hartu zuen eta burua itzuli Jerusalemera igaiteko.

        18. Horren gatik Joasek Judako erregek hartu zituen sainduetsiak ziren guziak, Judako errege haren arbasoek, Josafatek, Joramek eta Okoziasek kontsekratu zituztenak, eta berak eskaini zituenak; eta Jaunaren tenploko khutxetan eta errege jauregian khausitu ahal izan zuen diru guzia; igorri zaroen Hazaeli Siriako erregeri, eta hunek gibelerat egin zuen Jerusalemetik.

        19. Joasen gainerako egintzak berriz, eta egin zituenak oro, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        20. Bada, haren zerbitzariak jaiki ziren, elkhar hartu zuten zin batean eta Joas hil zuten Meloko etxean, Selako patarrean.

        21. Ezen Josakarrek Semaathen semeak, eta Jozabadek Somerren semeak, haren zerbitzariek, jo zuten, eta hil zen. Dabiden hirian bere aitekin ehortzi zuten, eta Amasias haren semea erreginatu zen haren orde.

 

XIII. KAP.

        1. Judako errege Okoziasen Seme Joasen hogoi eta hirugarren urthean, Joakaz Jehuren semea Israelen gainean Samarian erreginatu zen hamazazpi urthez.

        2. Gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean, eta bekhatu hekiei jarraiki zen zeinetaz Nabathen semeak Jeroboamek bekhatu eragin baitzaroen Israeli, eta etzen hekietarik aldaratu.

        3. Eta Jaunaren hasarrea phiztu zen Israelen kontra, eta arthiki zuen egun oroz Siriako errege Hazaelen eskura, eta Hazaelen seme, Benadaden eskura.

        4. Bainan Joakazek errekeitu zuen Jaunaren begithartea, eta Jaunak entzun zuen; ikhusi zuen ezik Israelen hestura, zeren ehoak ezarri baitzituen Siriako erregek.

        5. Eta Jaunak salbatzaile bat eman zaroen Israeli, eta Siriako erregeren eskuetarik atheratua izan zen; eta Israelgo semeak, beihala bezala bakean egotu ziren beren olhetan.

        6. Halarik-ere, Israeli bekhatu eragin zaroen Jeroboamen etxearen bekhatuetarik etziren gibelatu; ezen lukua gelditu zen Samarian.

        7. Eta populutik Joakazi etzitzaizkon gelditu berrogoi eta hamar zaldizko baizik, hamar orga-laster eta hamar mila oinezko; ezik Siriako erregek xahutu eta ogi-jotzetako herrautsa bezala ezarri zituen.

        8. Joakazen gainerako egintzak berriz, eta haren bihotzoitasuna eta harek egin zituen guziak, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        9. Joakaz bere arbasoekin lokhartu zen, eta ehortzi zuten Samarian; eta Joas haren semea erreginatu zen haren orde.

        10. Judako errege Joasen hogoi eta hamazazpigarren urthean erreginatu zen Joas Joakazen semea Israelen gainean Samarian hamasei urthez.

        11. Eta gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean; eta Israeli bekhatu eragin zaroen Nabathen seme Jeroboamen bekhatuetarik etzen aldaratu, bainan hekietan beretan ibili zen.

        12. Joasen gainerako egintzak berriz, eta harek egin zituen guziak, eta haren bihotzoitasuna, eta nola gudukatu zuen Amasias Judako errege, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        13. Eta Joas bere arbasoekin lokhartu zen. Jeroboam berriz, haren tronuan jarri zen. Eta Joas Samarian ehortzia izan zen Israelgo erregeekin.

        14. Bada, Eliseo hiltzeko gaitzetik eri zen; eta Joas Israelgo errege jautsi zen haren gana, eta nigar egiten zuen haren aitzinean, eta erraten zuen: Ene aita! ene aita! Israelgo orga-lasterra! orga-lasterreko zaina!

        15. Eta Eliseok erran zaroen: Ekhar zatzu arranbela bat eta geziak. Eta ekharri ziozkanean arranbela eta geziak,

        16. Erran zaroen Israelgo erregeri: Eskua ezar zazu arranbelaren gainean. Eta eskua ezarri zuenean, Eliseok bere eskuak ezarri zituen erregeren eskuen gainetik,

        17. Eta erran zuen: Idekazu iguzki-haizerako leihoa. Eta ideki zuenean, Eliseok erran zuen: Igorrazu gezi bat. Eta igorri zuen. Eliseok erran zuen: Jaunaren salbamenduko gezia, eta Siriarren kontra salbamenduko gezia! Siria joko duzu Apheken, xahu dezazun arteo.

        18. Eta erran zuen: Har zatzu geziak. Erregek hartu zituen, eta Eliseok erran zaroen berriz: Jo zazu geziaz lurra. Eta hiruretan jorik, gelditu zenean,

        19. Jainkoaren gizona samurtu zitzaioen eta erran zaroen: Jo bazindu bortz aldiz, edo seiez, edo zazpiz, herrausteraino joko zinduen Siria; bada orai, hiruretan joko duzu.

        20. Eliseo hiltzen beraz eta ehortzi zuten. Urthe berean berriz, ohoin batzu ethorri ziren Moabetik lekhu hartara.

        21. Eta hil baten ehorztera zihoazen gizonek ikhusi zituzten ohoinak, eta hila arthiki zuten Eliseoren hobira. Gorphutzak ukitu zituenean Eliseoren hezurrak, gizona phiztu zen, eta zangoen gainera xutitu zen.

        22. Beraz Hazaelek Siriako erregek Israeli jasaiteko eman zaroen Joakazen egun guzietan.

        23. Jauna urrikaldu zitzaioten Israeldarrei, eta bihurtu zen hekien gana, Abrahamekin, Isaakekin eta Jakobekin zuen batasunaren gatik. Etzituen nahi izan galdu, ez-eta alde bat iraizi oraidinokoan.

        24. Bada, Hazael Siriako errege hil izan zen, eta Benadad haren semea erreginatu zen haren orde.

        25. Eta Joasek Joakazen semeak Hazaelen seme Benadaden eskutik hartu zituen Hazaelek haren aita Joakazen eskutik gerlako zuzenez hartu zituen hiriak. Hirur aldiz jo zuen Joasek, eta Israeli hiriak bihurtu ziozkan.

 

XIV. KAP.

        1. Israelgo errege Joakazen seme Joasen bigarren urthean erreginatu zen Amasias, Judako errege Joasen semea.

        2. Hogoi eta bortz urthe zituen erreginatzen hasi zenean; hogoi eta bederatzi urthez erreginatu zen Jerusalemen; haren amaren izena zen Joadan Jerusalemekoa.

        3. Zuzen zena egin zuen Jaunaren aitzinean, ez bizkitartean bere aita Dabidek bezala. Bere aita Joasek bezala egin zituen oro,

        4. Lekhat hau bakharrik, lekhu gorak etzituela khendu, ezik oraino populuak lekhu goretan imolatzen zuen eta isentsua erretzen zuen.

        5. Erregetasuna ardietsi zuenean, bere aita erregea hil zaroeten bere zerbitzariak jo zituen.

        6. Bainan hiltzaile hekien semeak etzituen hil Moisen legeko liburuan iskribatua denaren arabera, eta Jaunak manatu bezala, erran zuenean: Aitak ez dira hilen semeen gatik, eta semeak ez dira aiten gatik hilen; bainan zein bere gaizkia gatik hilen da.

        7. Harek jo zituen hamar mila Idumear Gaztegietako haranean, eta gerlan hartu zuen Petra, eta izena eman zaroen Jektehel, oraidinokoan bezala.

        8. Orduan Amasiasek bidalkinak igorri ziozkan Joasi Joakazen semeari, Joakaz baitzen Israelgo errege Jehuren semea; eta gaztiatu zaroen: Zato eta dugun elkhar ikhus.

        9. Joasek Israelgo erregek Amasiasi Judako erregeri hau gibelerat gaztiatu zaroen: Libango astokharloak Liban gaineko zedroari igorri zaroen, zioelarik: Ene semeari zure alaba emaztetzat emozu. Eta Libanen diren oihan abereak iragan ziren eta astokharloa lehertu zuten.

        10. Edom jorik nausitu zaizkio eta bihotza hantu zaitzu. Goza zazu zure ospea eta jar zaite zure etxean; zertan zabiltza gaitzaren ondoan, lurra jo dezazun othe, eta Judak ere zurekin batean?

        11. Eta Amasiasek etzuen onhetsi; eta Joas igan zen, eta elkhar ikhusi zuten Joasek eta Amasiasek Judako erregek Bethsamesen Judako hirian.

        12. Eta Juda joa izan zen Israelen aitzinean, eta zeinek bere olhara ihes egin zuen.

        13. Joasek berriz, Israelgo erregek, Bethsamesen hartu zuen Amasias Judako errege Joasen semea, Joas Okoziasen semea baitzen, eta eraman zuen Jerusalemera. Lurrerat arthiki zuen Jerusalemeko harrasia, Efraimgo athetik izkinako athera, lau ehun besotan.

        14. Eta hartu zituen Jaunaren etxean eta erregeren khutxetan khausitu ziren urhe, zilhar eta untzi guziak, eta bahiak, eta Samariara itzuli zen.

        15. Joasen gainerako egintzak berriz, eta bihotzoitasuna zeinarekin gudukatu baitzen Judako errege Amasiasen kontra, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        16. Eta Joas lokhartu zen bere aitekin eta Samarian ehortzi zuten Israelgo erregeekin; eta Jeroboam haren semea erreginatu zen haren orde.

        17. Amasias berriz, Judako errege, Joasen semea, Joas Israelgo errege Joakazen semea hil ondoan, bizi izan zen hamabortz urthez.

        18. Eta Amasiasen gainerako egintzak, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        19. Eta haren kontra zin-hartze bat egin zen Jerusalemen; bainan harek Lakisera ihes egin zuen. Eta haren ondotik Lakisera igorri zuten, eta han hil zuten.

        20. Ekharri zuten zaldien gainean, eta Jerusalemen ehortzi zuten bere aitekin Dabiden hirian.

        21. Bada, Judako populu guziak Azarias hartu zuen hamasei urthetan, eta errege ezarri zuten bere aita Amasiasen orde.

        22. Harek altxatu eta Judari bihurtu zaroen Elath, bere arbasoekin errege lokhartu zen ondoan.

        23. Judako errege Joasen seme Amasiasen hamabortzgarren urthean, Jeroboam, Joas Israelgo erregeren semea, Samarian erreginatu zen berrogoi eta bat urthez.

        24. Gaizki zena egin zuen Jaunaren aitzinean. Israeli bekhatu eragin zaroen Nabathen seme Jeroboamen bekhatu guzietarik etzuen gibel egin.

        25. Harek lehen bezala ezarri zituen Israelgo mugak, Ematheko sartzetik mortuko itsasoraino, Israelgo Jainko Jaunak erran zuen hitzaren arabera, Jonas profeta Amathiren semearen ahoz, zeina Jethekoa baitzen, Opherren.

        26. Ezen Jaunak ikhusi zuen Israelen atsekabe guziz uherra, eta guziak erkhituak zirela presondegian hertsiak zirenetaraino, eta populuko azkenetaraino, eta nihor etzela Israeli laguntza ekhartzen zaroenik.

        27. Eta Jaunak etzuen egin Israelen izenaren ezeztatzera zeruaren azpitik, bainan salbatu zituen Jeroboam Joasen semearen eskuz.

        28. Jeroboamen gainerako egintzak berriz, eta harek egin zituenak oro, eta haren bihotzoitasuna guduetan, eta nola Israelera bihurtu zituen Damas eta Emath Judakoak, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        29. Eta Jeroboam lokhartu zen bere arbaso Israelgo erregeekin, eta Zakarias haren semea erreginatu zen haren orde.

 

XV. KAP.

        1. Israelgo errege Jeroboamen hogoi eta zazpigarren urthean erreginatu zen Azarias, Judako errege Amasiasen semea.

        2. Hamasei urthetan hasi zen erreginatzen, eta berrogoi eta hamabi urthez erreginatu zen Jerusalemen; haren amaren izena zen Jekelia Jerusalemekoa.

        3. Jaunaren aitzinean gogaragarri zena egin zuen, haren aita Amasiasek egin zituen ororen arabera.

        4. Bizkitartean etzituen lekhu gorak eragotzi; populuak imolatzen zuen oraino eta isentsua erretzen lekhu goretan.

        5. Bada, Jaunak jo zuen errege, eta legentsu izatu zen bere heriotzeko eguna arteo, eta etxe huts batean berez egoten zen. Joathanek berriz, erregeren semeak, manatzen zuen jauregia eta juiatzen erresumako populua.

        6. Azariasen gainerako egintzak berriz, eta egin zituen guziak, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        7. Eta Azarias lokhartu zen bere aitekin, eta Dabiden hirian ehortzi zuten bere arbasoekin, eta Joathan haren semea erreginatu zen haren orde.

        8. Judako errege Azariasen hogoi eta hemezortzigarren urthean, Zakarias Jeroboamen semea Israelen gainean erreginatu zen Samarian sei hilabethez.

        9. Gaizki zena Jaunaren aitzinean egin zuen, haren arbasoek egin zuten bezala; Israeli bekhatu eragin zaroen Nabathen seme Jeroboamen bekhatuetarik etzuen gibel egin.

        10. Bainan Selumek, Jabesen semeak, haren kontra zin-hartze bat egin zuen; agerriki jo eta hil zuen, eta haren orde erreginatu zen.

        11. Zakariasen gainerako egintzak berriz, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        12. Hau da Jaunak Jehuri erran zaroen hitza, zioenean: Zure semeak laugarren belhauneraino jarriko dira Israelgo tronuan. Eta hala egin zen.

        13. Selum, Jabesen semea, Judako errege Azariasen hogoi eta hemeretzigarren urthean erregetu zen, eta hilabethe batez erreginatu zen Samarian.

        14. Eta Manahem, Gadi Thersakoaren semea, igan zen; ethorri zen Samariara, eta jo zuen Selum Jabesen semea Samarian, eta hil zuen, eta erreginatu zen haren orde.

        15. Selumen gainerako egintzak berriz, eta haren zin-hartze zelaten hedatzekoa, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        16. Orduan Manahemek jo zituen Thapsa, eta barnean ziren guziak, eta hango eremuak Thersako ondotik, ezik etzioten nahi izan ideki; hil eta urratu zituen emazteki izorra guziak.

        17. Judako errege Azariasen hogoi eta hemeretzigarren urthean, Manahem Gadiren semea Israelen gainean hamar urthez erreginatu zen Samarian.

        18. Eta Jaunaren aitzinean gaizki zena egin zuen; Israeli bere egun guzietan bekhatu eragin zaroen Nabathen seme Jeroboamen bekhatuetarik, Manahemek etzuen gibel egin.

        19. Phul Asiriarren errege Israelgo lurrera ethorri zen, eta Manahemek mila zilharrezko talendu eman zarozkien, lagungarri izan zakiontzat eta gogor ziozon bere erreinua.

        20. Manahemek Israelen gainean zergatu zuen diru hura ahaldun eta aberats guziei, berrogoi eta hamar zilharrezko siklo zergatu bakhoxka, ematekotzat Asiriarren erregeri; eta Asiriarren errege gibelerat itzuli zen, eta etzen Israelgo lurrean egotu.

        21. Manahemen gainerako egintzak berriz, eta harek egin zituenak oro, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        22. Manahem lokhartu zen bere arbasoekin, eta Phazeia haren semea erreginatu zen haren orde.

        23. Judako errege Azariasen berrogoi eta hamargarren urthean, Phazeia Manahemen semea Israelen gainean erreginatu zen Samarian bi urthez.

        24. Eta Jaunaren aitzinean gaizki zena egin zuen; etzen gibeldu Nabathen seme Jeroboamen bekhatuetarik, zeinak Israeli bekhatu eragin baitzaroen.

        25. Bada, haren armadako aitzindariak, Phazeek, Erromeliaren semeak, zin-hartze bat egin zuen haren kontra; Samarian, errege-etxeko dorrean, Argobeko eta Arieko ondoan, jo zituen hura, eta berrogoi eta hamar gizon Galaadtarren semeetarik harekin; eta hil zuen Phazeia eta erreginatu zen haren orde.

        26. Phazeiaren gainerako egintzak berriz, eta harek egin zituenak oro, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        27. Judako errege Azariasen berrogoi eta hamabigarren urthean, Phazee Erromeliaren semea Israelen gainean erreginatu zen Samarian hogoi urthez.

        28. Eta Jaunaren aitzinean gaizki zena egin zuen; Israeli bekhatu eragin zaroen Nabathen seme Jeroboamen bekhatuetarik etzen gibeldu.

        29. Israelgo errege Phazeen egunetan Theglathphalasar Asurgo errege ethorri zen; hartu zituen Aion, Abel-Etxe Maakarena, Janoe, Zedes, Asor, Galaad, Galilea, eta Nefthaliren lurra oro, eta hango egoiliarrak Asiriara eraman zituen.

        30. Bada, Oseek Elearen semeak zin-hartze bat egin zuen, eta zelatak hedatu ziozkan Phazeeri Erromeliaren semeari; jo zuen eta hil; eta Oziasen seme Joathamen hogoigarren urthean, erreginatu zen Phazeen orde.

        31. Phazeen gainerako egintzak berriz, eta harek egin zituenak oro, ez othe dira iskribatuak Israelgo erregeen egunetako egintzen liburuan?

        32. Israelgo errege Phazeen, Erromeliaren semearen bigarren urthean, erreginatu zen Joatham, Judako errege Oziasen semea.

        33. Hogoi eta bortz urthe zituen erreginatzen hasi zenean, eta hamasei urthez erreginatu zen Jerusalemen. Haren amaren izena zen Jerusa Sadoken alaba.

        34. Jaunaren aitzinean gogaragarri zena egin zuen; bere aita Oziasek egin zituen guzien arabera erabili zen.

        35. Bizkitartean etzituen khendu lekhu gorak; populuak oraino imolatzen zuen eta lekhu goretan isentsua erretzen. Joathamek egin zuen Jaunaren etxeko athe gorena.

        36. Joathamen gainerako egintzak berriz, eta harek egin zituenak oro, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        37. Egun hekietan hasi zen Jauna Judarat igortzen Errasin Siriako errege, eta Phazee Erromeliaren semea.

        38. Eta Joatham lokhartu zen bere arbasoekin eta hekiekin ehortzia izan zen bere aita Dabiden hirian; eta Akaz haren semea erreginatu zen haren orde.

 

XVI. KAP.

        1. Phazee Erromeliaren semearen hamazazpigarren urthean erregetu zen Akaz, Judako errege Joathamen semea.

        2. Akazek hogoi urthe zituen erreginatzen hasi zenean, eta hamasei urthez erreginatu zen Jerusalemen. Bere Jainko Jaunaren aitzinean gogaragarri zena etzuen egin bere aita Dabidek bezala.

        3. Bainan Israelgo erregeen bideaz ibili zen; eta gehiago dena, bere semea ere kontsekratu zuen, sutik iraganaraziz, Jaunak Israelen aitzinean haizatu zituen jendaien idolatiarkeriaren arabera.

        4. Imolatzen zituen halaber bitimak eta isentsua erretzen lekhu goretan, eta munho gainetan, eta edozein zuhaitz hostotsuren azpian.

        5. Orduan Errasin Siriako errege, eta Phazee Erromeliaren semea, Israelgo errege, gudukatzera igan ziren Jerusalemera; eta sethioan zadukatelatik Akaz, etzuten halere ahal izan xahutu.

        6. Errasinek Siriako erregek orduan hartu zuen gibelerat Aila Siriakoa, eta Juduak khendu zituen handik; eta Idumearrak ethorri ziren Ailara, eta han egin zuten beren egoitza egundinokoan.

        7. Bada Akazek bidalkinak igorri ziozkan Theglathphalasarri, Asiriarren erregeri, zioelarik: Ni zure zerbitzari eta zure seme naiz; igan zaite eta itzur nezazu Siriako erregeren eskutik eta Israelgo erregeren eskutik, zeren ene kontra baitira altxatu.

        8. Eta bildu ondoan Jaunaren etxean eta errege khutxetan aurkhitu ahal izan zuen dirua, emaitzak egorri ziozkan Asiriarren erregeri.

        9. Theglathphalasar jautsi zen haren nahira; Damasera igan zen, larrutu zuen hiria, eta hango egoiliarrak Zirenera eraman zituen; Errasin ere hil zuen.

        10. Akaz erregea Damasera goan zen Theglathphalas Asiriarren erregeren bidera; eta ikhusi zuenean Damaseko aldarea, errege Akazek Crias aphezari igorri ziozkan haren moldea eta itxura, hartako langintza guziaren arabera.

        11. Eta Urias aphezak aldare bat egin zuen errege Akazek Damastik manatu guzien arabera; eta hala egin zuen Urias aphezak, errege Akaz Damastik ethor zedin artean.

        12. Eta errege Damasetik ethorri zenean, ikhusi zuen aldarea, eta ohoratu zuen; eta igan zen, eta imolatu zituen holokaustak eta bere sakrifizioa.

        13. Eta libazioneak egin zituen, eta aldarearen gainean eskaini zituen bakezko bitimen odola ixuri zuen.

        14. Jaunaren aitzinean zen kobrezko aldarea berriz, khendu zuen tenploko aitzindegitik, eta aldarearen lekhutik, eta Jaunaren tenploko lekhutik, eta ezarri zuen aldare berriaren sahetsetik ipharrerat.

        15. Halaber Akaz erregeak Urias aphezari manu eman zaroen, zioelarik: Aldare handienaren gainean eskain zatzu goizetako holokausta eta arratsetako sakrifizioa, erregeren holokausta eta sakrifizioa, eta lurreko populu guziaren holokausta, eta hekien sakrifizio eta libazioneak; eta aldare horren gainera ixuriko duzu holokaustako odol guzia eta bitimako odol guzia; kobrezko aldarea berriz, egonen da nik nahiko dudanerakoz.

        16. Urias aphezak egin zuen beraz Akaz erregeek manatu guzien arabera.

        17. Bada, Akaz erregeak khendu zituen oin lanketatuak eta hekien gainean ziren untziak; itsasoa jautsi zuen jasaiten zuten idien gainetik, eta ezarri zuen harrizko galtzadaren gainean.

        18. Larunbateko musaka ere, tenploan egin zuena, eta erregeren kanpotikako sartzea, tenploaren barnera aldaratu zituen, Asiriarren erregeren gatik.

        19. Akazen gainerako egintzak berriz, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        20. Eta Akaz lokhartu zen bere aitekin, eta hekiekin ehortzi zuten Dabiden hirian; eta Ezekias haren semea erreginatu zen haren orde.

 

XVII. KAP.

        1. Judako errege Akazen hamabigarren urthean, Osee Elaren semea Israelen gainean Samarian erreginatu zen bederatzi urthez.

        2. Gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean, bainan ez hura baino lehen izan ziren Israelgo erregeek bezala.

        3. Salmanasar Asiriarren errege igan zen haren kontra, eta Osee egina izan zen harenpeko eta zerga pagatzen zaroen.

        4. Eta Asiriarren erregek atzeman zuenean Oseek Suari Egiptoko erregeri bidalkinak igorri ziozkala, bihurtzeko oldez, Asiriarren erregeri ez pagatzeko zergak, urthe oroz egiten ohi zuen bezala, sethiatu eta estekaturik presondegira igorri zuen.

        5. Irauli zuen Israel guzia; eta Samariara iganik sethiotan iduki zuen hirur urthez.

        6. Bada, Oseeren bederatzigarren urthean Asiriarren erregek hartu zuen Samaria eta Israeldarrak eraman zituen Asiriara, eta ezarri zituen Halan eta Haborren, Gozango hibaia bazterrean, Mediarren hirietan.

        7. Eta hori gerthatu zen, Israelgo semeek bekhatu egin zutenean beren Jainko Jaunaren kontra, (zeinak atheratu baitzituen Egiptoko lurretik eta Egiptoko errege Faraonen eskuetarik,) adoratu zituztelakotz jainko arrotzak.

        8. Ibili izan ziren Jaunak Israelgo semeen aitzinean xahutu zituen jendakien azturen arabera, eta hekien arara egin zuten Israelgo erregeen manuz.

        9. Israelgo semeek damuztatu zuten beren Jainko Jauna beren egitate tzarrez, eta lekhu gorak egin zituzten beren hiri guzietan, zainen dorretik hiri hazkarturaino.

        10. Eta jainko-moldeak eta lukuak egin zituzten munho gora guzietan, eta zuhaitz hostostu guzien azpian.

        11. Eta han aldare gainetan isentsua erretzen zuten, Jaunak hekien aitzinetik xahutu zituen jendaien arara; eta Jauna samurraraziz, egiten zituzten tzarkeriarik handienak.

        12. Eta adoratu zituzten gauza lohiak, zeinetarik Jaunak manatu baitzioten begira zitezen.

        13. Eta Jaunak Israelen eta Judan lekhukotasunak hartu zituen profeta eta ikhusle guziez, zioelarik: Bihur zaitezte zuen bide galduetarik; begira zatzue ene manamenduak eta zeremoniak, zuen arbasoei eman diotzatedan lege guziaren arabera, eta gaztiatu darotzuedan bezala ene zerbitzari profetez.

        14. Hekiek etzuten entzun, bainan burua gogortu zuten beren aiten arara zeinek ez baitzuten beren Jainko Jaunari nahi izan ethorkortasunik ekharri.

        15. Eta arbuiatu zituzten haren legeak, eta hekien arbasoekin egin izan zuen batasuna, eta Jaunak egin lekhukotasunak; eta zorokeriei jarraiki ziren eta zoroki haritu; eta jarraiki ziren beren inguruko jendakiei, zeinetaz Jaunak manatu baitzaroeten etzezaten egin hekiek egiten zuten bezala.

        16. Eta bazterrerat utzi zituzten beren Jainko Jaunaren manamendu guziak; egin zituzten berentzat bi aratxe urthu eta lukuak; adoratu zuten zeruko izarreria guzia: Baal zerbitzatu zuten;

        17. Beren semeak eta alabak suaz kontsekratu zituzten; aztikeriak eta asmagintzak erabili zituzten, eta beren buruak Jaunaren aitzinean gaizki egiteari eman zituzten, haren hasarrearaztea gatik.

        18. Jauna hasarre gaitzean eman zitzaioen Israeli, eta iraizi zuen bere begithartearen aitzinetik, eta etzen gelditu Judako leinua bera bakharra baizik.

        19. Ordean Judak berak ere etzituen begiratu bere Jainko Jaunaren manamenduak, bainan ibili zen Israelek erabili zituen makhurretan.

        20. Eta Jaunak bulkhatu zituen Israelen odoleko guziak, atsekabetan ezarri zituen, eta larrutzen zituztenen eskuetara arthiki zituen, bere begithartearen aitzinetik iraiz zetzan arteo.

        21. Abiadura izan zen, Israel Dabiden etxetik berezi zen ordutik, eta Jeroboam Nabathen semea bere gainean errege ezarri zuenetik; Joroboamek ezik aldaratu zuen Israel Jauna ganik eta bekhatu handira erorrarazi zuen.

        22. Israelgo semeak ibili ziren Jeroboamen bekhatu guzietan, eta etzuten hekietarik gibel egin,

        23. Jaunak Israel bere begithartearen aitzinetik iraiz zezan arteo, bere zerbitzari profeta guzien ahoz erran zuen bezala; eta Israel bere lurretik Asiriara eramana izan da egungo eguna arteo.

        24. Bada, Asiriarren erregek, Babilonatik, Kuthatik, Abaktik, Emathetik eta Sepharbaimdik jendeak erakharri zituen; eta Samariako hirietan ezarri zituen Israelgo semeen orde; Samaria gozatu zuten, eta beren egoitza egin zuten hango hirietan.

        25. Eta han egoten hasi zirenean, etziren Jaunaren beldur; eta Jaunak hekietara igorri zituen lehoinak zeinek hiltzen baitzituzten.

        26. Eta Asiriarren erregeri berria ekharri izan zaroen, eta erran zaroten: Lekhuz aldatu eta Samariako hirietan egoitzaz ezarri ditutzun jendakiek ez dakitzate lekhuko Jainkoaren legeak; eta Jaunak hekien gainera igorri ditu lehoinak; eta huna non lehoinek hiltzen dituzten, ez dakitelakotz lekhuko Jainkoaren legea.

        27. Asiriako erregek berriz, manatu zuen, zioelarik: Handik gathibu erakharri ditutzuen aphezetarik bat eramazue harat; bihoa, eta hekiekin egon bedi, eta irakhats biotzoztete lekhuko Jaunaren legeak.

        28. Samariatik gathibu eramanak izan ziren aphezetarik bat ethorri zenean beraz, egoitza Bethelen egin zuen, eta irakasten zaroeten nola adora Jauna.

        29. Jendaki bakhotxak lanthu zuen bere jainkoa eta ezarri zituzten Samaritarrek egin tenplo goretan, eta jendaki bakhotxak zeinek bere egoitzako lekhuan.

        30. Babilondar gizonek egin zuten ezik Sokothbenoth; Kutear gizonek berriz, Nerjel; eta Emathekoek Asima.

        31. Bada, Hebearrek egin zituzten Nebahaz eta Tharthak. Bainan Sepharbaimdarrek suz erretzen zaroezteten beren haurrak Adrameleki eta Anameleki Sepharbaimgo jainkoei;

        32. Eta oro-gatik Jauna adoratzen zuen. Lekhu goretako aphezak berriz, populuko azkenetarik egin zituzten, eta beren tenplo goretan ezartzen zituzten.

        33. Eta Jauna adora zezaten arren, beren jainkoak ere zerbitzatzen zituzten, zein tokitarik Samariara erakharriak izan baitzien eta hango arara.

        34. Ohitza zaharrari jarraikitzen dira orai arteo; ez dira Jaunaren beldur, eta ez dituzte begiratzen haren zeremonia, erabaki, lege eta manamenduak, Jaunak eman zaroeztenak Israel deithu zuen Jakoben semeei,

        35. Zeinekin egin baitzuen batasun, eta zeinei manu egin baitzaroeten, zioelarik: Ez bezaizte jainko arrotzen beldur izan; ez betzatzue ez adora, ez zerbitza, eta ez bezozuete imola;

        36. Bainan zuen Jainko Jauna, Egiptoko lurretik indar handian eta beso hedatuaz ilkiarazi zaituztena, haren izan zaitezte beldur, hura adora eta hari imola zazue.

        37. Halaber, zuentzat iskribatu dituen zeremoniak, erabakiak, legea eta manamenduak begira zatzue egun oroz bethetzeko; eta ez izan jainko arrotzen beldur;

        38. Eta zuekin jo duen patua ez bezazue ahantz; ez betzatzue jainko arrotzak zerbitza.

        39. Bainan zuen Jainko Jaunarentzat izan zaitezte beldur, eta harek atheraturen zaituztete zuen etsai ororen eskuetarik.

        40. Hekiek ordean etzuten entzun, bainan beren ohitza zaharraren arabera hari ziren.

        41. Jendaki horiek beraz Jaunaren beldur ziren, bainan ez gutiago beren jainko-moldeak zerbitzatuz; ezik hekien semeek eta ilobasoek, nola egiten baitzuten hekien aitek, hala egiten dute egungo eguna arteo.

 

XVIII. KAP.

        1. Israelgo errege Elaren seme Oseeren hirugarren urthean, erregetu zen Ezekias, Judako errege Akazen semea.

        2. Hogoi eta bortz urthe zituen erreginatzen hasi zenean; eta hogoi eta bederatzi urthez erreginatu zen Jerusalemen. Haren amaren izena zen Abi Zakariasen alaba.

        3. Jaunaren aitzinean ongi zena egin zuen, bere aita Dabidek egin zituen guzien arabera.

        4. Harek barraiatu zituen lekhu gorak, phorroskatu jainko-moldeak, ebaki lukuak eta xehakatu Moisek egin zuen kobrezko sugea; ezik ordu arteo Israelgo semeek isentsua erretzen zaroten; eta deithu zuen Nohestan.

        5. Israelgo Jainko Jauna baithan zuen bere urikitza; hargatik ez da hartaz geroz Judako errege guzietan haren idurikorik izatu, ez-etare haren aitzinean izan zirenetan.

        6. Iratxiki zen Jaunari eta etzituen utzi haren urhatsitk, eta bethe zituen Jaunak Moisi eman manamenduak.

        7. Horren gatik zen Jauna harekin, eta zuhurki goaten zen egiten zituen orotan. Asiriarren erregeri ere bihurtu zitzaioen, eta etzuen zerbitzatu.

        8. Ezekiasek jo zituen Filistindarrak Gazaraino, eta hekien eremuak oro, zainen dorretik hiri harrasiztaturaino.

        9. Ezekias erregearen laugarren urthean, zeina baitzen Israelgo errege Elaren seme Oseeren zazpigarrena, Salmanasar Asiriarren errege igan zen Samariara eta sethiotan ezarri zuen,

        10. Eta hartu zuen. Ezik hirur urtheren buruan, Ezekiasen seigarren urthean, hori da Israelgo errege Oseeren bederatzigarrena, Samaria hartua izan zen.

        11. Eta Asiriarren erregek Israeldarrak eraman zituen Asiriara, eta ezarri zituen Halan eta Haborren, Gozango hibai bazterreau Mediarren hirietan;

        12. Zeren ez baitzuten entzun beren Jainko Jaunaren mintzoa, bainan bai hautsi harekilako patua; eta etzutelakoz ez entzun, ez egin, Moisek Jaunaren zerbitzariak manatu zarozkiten guziak oro.

        13. Ezekias erregearen laugarren urthean, Senakerib Asiriarren errege igan zen Judako hiri hazkar guzietara eta hartu zituen.

        14. Orduan Ezekiasek Judako erregek Lakisera bidalkinak igorri zarozkien Asiriarren erregeri, zioelarik: Huts egin dut, urrun zaite ni ganik, eta jasanen dut ene bizkar emanen duzun guzia. Hargatik Asiriarren erregek hirur ehun zilharrezko talenduz eta hogoi eta hamar urhezko talenduz manatu zuen Ezekias Judako errege.

        15. Eta Ezekiasek eman zuen Jaunaren etxean eta errege khutxetan aurkhitua izan zen diru guzia.

        16. Orduan Ezekiasek hautsi zituen Jaunaren etxeko bi athe-alderdiak, eta berak iratxiki ziozkaten urhe-xaflak, eta Asiriarren erregeri eman zarozkien.

        17. Bainan Asiriarren erregek Tharthan, Errabsaris eta Errabsazes indar handirekin Lakistik Jerusalemera igorri zituen Ezekiasen gana. Haukiek igan zirenean, ethorri ziren Jerusalemera baratu ziren Bolazainaren landako bidean den gaineko arraintegiko ixtunaren ondoan.

        18. Eta deithu zuten errege. Bada, Eliazim Helziasen semea, erregeren etxegizona, Sobna iskribaua, eta Joahe agerizaina Asaphen semea ilkhi ziren hekietara.

        19. Eta Errabsazesek erran zaroeten Errozue Ezekiasi: Hau dio errege handiak, Asiriarren erregek: Zer da ustekeria hori zeinaren gainean bermatzen baihaiz?

        20. Beharbada gudu egiteko bidetan jartzea amestu duk. Zeri zatxikok hire pheskiza, bihurtzera ausartatzekotzat?

        21. Ala duk hire igurikitza Egiptoarra baithan, khanaberazko makhila hautsi hartan? Haren gainean bermatuko den gizonari khanabera hautsia sarthuko zaiok eskutik eta zilhatuko ziok. Horra zer den Faraon Egiptoko errege, haren peskizan egoten direnentzat.

        22. Erraten bazinarotate: Gure Jainko Jaunaren baithan dugu gure ustea ez othe da hura bera zeinaren lekhu gorak eta aldareak urratu baititu Ezekiasek, Judari eta Jerusalemeri manatuz: Aldare hunen aitzinean adoratuko duzue Jerusalemen?

        23. Iragan zaitezte beraz orai Asiriarren errege ene nausia gana, eta emanen darozkitzuet bi mila zaldi eta ikhusazue ahal dituzketzuen hekien igaileak.

        24. Eta nola buru egin zinezakete ene nausiaren zerbitzari ttipienen arteko satrapa baten aitzinean? Ala Egiptoaren gainean dadukazue zuen peskiza, hango orga-laster eta zaldizkoen gatik?

        25. Jaunaren nahia gabe igan othe naiz lekhu huntara, hunen xahutzera? Jaunak erran darot: Igan zaite lur hortara eta xahu zazu.

        26. Bada Eliazim Helziasen semeak, Sobnak eta Joahek Errabsazesi erran zaroeten: Othoizten zaitugu mintza zakizkigun guri zure zerbitzariei siriaraz, mintzaia hori ongi aditzen baitugu, eta etzakizkigun juduaraz mintza, harrasi gainean den populuak aditzen duelarik.

        27. Eta Errabsazesek ihardetsi zaroeten, erranen zuelarik: Hire nausia gana eta hire gana igorri othe naik ene nausiak solas haukien egitera, eta ez hobeki harrasi gainean jarriak diren gizonetara, zeinak zuekin jan beharko baitute beren ongarria eta edan beren gernua?

        28. Hargatik Errabsazes xutik jarri zen, juduaraz oihu egin zuen, eta erran zuen: Adi zatzue errege handiaren Asiriarren erregeren hitzak.

        29. Hau dio erregek: Berautzue zora zetzazten Ezekiasek, ezik ene eskuari ezin itzurraraziren zaituztete.

        30. Ez biazazuete ustekeriarik eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunak atheratuko gaitu atheketarik, eta ez du hiri hau arthikiren Asiriarren erregeren eskura.

        31. Berautzue Ezekiasen entzutetik. Ezen hau dio Asiriarren erregek: Enekin egizue zuentzat on dena, eta ene ganat ilkhi zaitezte, eta zeinek bere mahastitik eta bere pikotik janen du, eta zuen urtegietarik edanen duzue,

        32. Ethor nadien arteo, eta eraman zaitzatedan zuen lurraren iduriko bertze lur batera, lur aberats eta arnotsu batera, lur ogitsu eta mahastitsua, oliba, olio eta ezti lurrera, eta biziko zarete eta etzarete hilen. Ez bezazue entzun Ezekias, zeinak enganatzen baitzaituztete, erranez: Jaunak atheraturen gaitu.

        33. Jendaietako jainkoek athera othe dute beren lurra Asiriarren erregeren eskutik?

        34. Non da Ematheko jainkoa? non da Arphadekoa? non dira Sepharbaimgo, Anako, Abako jainkoak? ene eskutik atheratu othe dute Samaria?

        35. Jendakietako jainko guzietan zein dira beren tokia ene eskuetarik atheratu dutenak, Jaunak ene eskutik Jerusaleme athera ahal izateko?

        36. Hargatik populua ixilik egotu zen, eta etzuen deusere ihardetsi; ezik erregeren ganik hartua zuten hari ez ihardesteko manua.

        37. Soinekoak hautsirik Ezekiasen gana ethorri ziren beraz Eliazim erregeren etxegizona, Sobna iskribaua eta Joahe agerizaina, Asaphen semea; eta heldu ziozkaten Errabsuzesen hitzak.

 

XIX. KAP.

        1. Ezekias erregeak aditu zituenean hekiek, urratu zituen bere soinekoak; estali zen zakhu batez eta Jaunaren etxean sarthu zen.

        2. Eta igorri zituen Eliazim erregeren etxegizona, Sobna iskribaua eta aphezetarikako zaharrak, zakhuz estalirik, Amosen seme Isaias profeta gana.

        3. Haukiek erran zaroten: Hau dio Ezekiasek: Atsekabezko, madarizionezko eta burhozko eguna egun hau! haurra erditzapeneko ordura ethorri, eta minetan denak erditzeko indarrik ez

        4. Zure Jainko Jaunak aditu ditu naski Errabsazesen solas guziak; bere nausiak Asiriarren erregek bidali du Jainko biziaren burhoztatzera, eta zure Jainko Jaunak aditu dituen hitzez irain egitera. Othoitz egiozu beraz aurkhitzen diren ondarrentzat.

        5. Ezekias erregearen zerbitzariak goan ziren beraz Isaiasen gana.

        6. Eta Isaiasek ihardetsi zaroeten: Hau erranen darozue zuen nausiari: Huna zer dioen Jaunak: Ez izi aditu ditutzen hitzez, ni Asiriarren erregeren muthilek burhoztatu nautenez.

        7. Huna non igorriko diodan izpiritu bat, eta adituko du berri bat, eta itzuliko da bere lurrera, eta han ezpataren azpira arthikiko dut.

        8. Errabsazes itzuli zen beraz, eta Asiriarren errege atzeman zuen Lobna sethiotan zadukala; ezik aditua zen Lakisetik gibelerat egin zuela.

        9. Eta aditu zituenean Tharakaz Ethiopiako erregez erraten zutenak: Huna, ilkhi da zure kontra gudukatzera; eta haren kontra abiatu zenean, bidalkinak Ezekiasi igorri zarozkan, zioelarik:

        10. Hau errozuete Ezekiasi Judako erregeri: Ez beheza zora hire Jainkoak, zeinaren baithan baituk hire ustea; eta ez bezak erran: Jerusaleme ez da Asiriarren erregeren eskura emana izanen.

        11. Herorrek ezen aditu duk Asiriarren erregeek zer egin daroeten lur guziei, nola larrutu dituzten: hi bakharra izanen othe haiz itzuriko haizena?

        12. Jendaien jainkoak itzuri othe dituzte ene arbasoek larrutu dituztenak oro, erran nahi Gozan, eta Haran, eta Erreseph, eta Edenen semeak, Thelasarren zirenak?

        13. Non dira Ematheko errege, eta Arphadeko errege, eta Sepharbaimgo hiriko, Abako eta Anako errege?

        14. Ezekiasek bidalkinen eskutik izatu zituenean gutunak eta irakurtu zituenean, igan zen Jaunaren etxera, eta hedatu zituen Jaunaren aitzinean,

        15. Eta haren aitzinean othoitz egin zuen, zioelarik: Israelgo Jainko Jauna, kerubinen gainean jarria zarena, zu zare lurreko errege guzien Jainko bakharra; zuk egin ditutzu zerua eta lurra.

        16. Ukhur zazu beharria, eta entzun zazu; Jauna, zabal zatzu begiak, eta ikhusazu; adi zatzu Senakeriben solasak oro, igorri izan baitu, gure aitzinean Jainko biziaren burhoztatzera.

        17. Egiazki, Jauna, Asiriarren erregeek xahutu dituzte jendaiak eta guzien lurrak,

        18. Eta surat igorri dituzte hekien jainkoak; ezik etziren jainko, bainan gizonen eskuetarikako zurezko eta harrizko lanak, eta ezeztatu dituzte.

        19. Orai beraz, oi gure Jainko Jauna, itzur gaitzatzu haren eskuari, dezatentzat lurreko erresuma guziek jakin zu bakharrik zarela Jainko Jauna.

        20. Bada, Isaiasek Amosen semeak Ezekiasen gana igorri zuen, zioelarik: Hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Entzun dut Asiriarren errege Senakeriben gainean egin darotazun othoitza.

        21. Hau da Jaunak hartaz erran duen hitza: Eskarnio eta irain egin darozkitzu, Siongo alaba garbia; zure gibeletik burua gorgoinatu du, Jerusalemeko alaba.

        22. Nor madarikatu, nori burho arthiki diok? noren kontra goratu duk mintzoa, goititu dituk hire begi ahalkegabeak? Israelgo Sainduaren kontra.

        23. Hire muthilen ahoz burho arthiki diok Jaunari; erran izan duk: Ene orga-lasterrezko elemeniarekin igan naiz mendi gainetara, Libanaren kaskora; hango zedro gorak eta izai luzeenak ebaki ditut. Sarthu naiz haren azken mugetaraino, eta haren karmeleko oihana.

        24. Nik ebaki dut. Edan ditut ur arrotzak, eta ur hertsi guziak agortu ditut ene oinen urhatsen azpian.

        25. Ez othe duk, bada, entzun nik hastetik egin dudana? Aspaldiko egunetarik egin nuen asmu hori eta orai dut burutu; eta gerlarien hiri hazkarrak izanen dira munhoak bezala murriztuak.

        26. Eta barnean jarriak zirenak, eskuak indarrik gabe, ikharatu eta nahasi dira, faundu dira bazterretako belharra bezala, hegaztegietan sorthu belharra, zohitu baino lehen ihartzen den bezala.

        27. Banakizkian hire egon-lekhua, hire ilkhitzea, hire sartzea, hire bidea, hire ene alderako fhuliak.

        28. Erhotu haiz ene kontra, eta hire hanpuruskeriaren burrunba igan duk ene beharrietara: hargatik ezarriko daiat erreztun bat sudur-mizpiretan eta burdin-ziri bat ahoan, eta ethorri bideaz igorri haut gibelerat.

        29. Bainan zuretzat, Ezekias, hau izanen da ezagutkaria: Aurthen jan zazu atzemanen duzuna; heldu den urthean berriz, bere baitharik ethorriko dena; eta hirugarren urthean erain zazue eta bil zazue; mahastiak landa zatzue, eta jan hekietako mahatsak.

        30. Eta Judako etxetik geldituko den guziak, erroak beheiti igorriren ditu eta fruituak goiti.

        31. Ezik Jerusalemetik kanporat hedaturen dira gelditzen direnak, eta Siongo menditik salbatuko direnak: armadetako Jaunaren kharrak eginen du hori.

        32. Hortakotzat hau dio Jaunak Asiriarren erregez: Hiri huntan ez da sarthuko, gezi bat huntara ez du igorriko, huntan ez da erredola nausituko, trentxadak ez du iguratuko.

        33. Ethorri bideaz hura goanen da eta hiri huntan ez da sarthuko, dio Jaunak.

        34. Gerizatuko dut hiri hau eta salbatuko dut ni gatik eta Dabid ene zerbitzaria gatik.

        35. Gau hartan gerthatu zen beraz Jaunaren aingerua ethorri zela, eta Asiriarren kanpetan hil zituela bederatzitan hogoi eta bortz mila gizon. Eta jaiki zenean argitzean, Senakeribek ikhusi zituen hilen gorphutz guziak, eta gibelerat itzulirik goan zen;

        36. Eta Senakerib Asiriarren errege bihurtu zen eta gelditu zen Niniben.

        37. Eta Nefrok bere jainkoa adoratzen zuelarik tenploan, Adramelekek eta Sarasarrek bere semeek ezpataz hil zuten, eta Armeniarren lurrera ihes goan ziren, eta Asarhadon haren semea erreginatu zen haren orde.

 

XX. KAP.

        1. Orduko egunetan, Ezekias eritu zen hiltzeko heineraino; eta Amosen semea Isaias profeta ethorri zen haren gana, eta erran zaroen: Hau dio Jaunak: Manatzeko ditutzunak egizkitzu zure etxean: ezik hilen zare, etzare biziko.

        2. Erregek burua itzuli zuen zokhoko alderat, eta Jauna othoiztu zuen, zioelarik:

        3. Othoi, Jauna, orhoit zaite othoi, nola zure aitzinean ibili naizen zintasunean eta bihotzeko garbitasunean, eta zure aitzinean gogaragarri zena egin dudala. Eta-bada, Ezekias nigar uharretan egotu zen.

        4. Eta Isaiasek ezkabatzaren erdia iragan gabe, Jaunaren hitza egin zitzaioen, zioena:

        5. Bihur zaite eta errozu Ezekiasi ene populuaren buruzagiari: Hau dio Dabid zure aitaren Jainko Jaunak: Entzun dut zure othoitza eta ikhusi ditut zure nigarrak; eta sendatu zaitut, eta hirur egunen buruko iganen zare Jaunaren tenplora.

        6. Eta zure egunak hamabortz urthez berhatuko ditut; eta oraino atheratuko zaituztet zu eta hiri hau Asiriarren erregeren eskutik, eta gerizatuko dut hiri hau ni gatik eta Dabid ene zerbitzaria gatik.

        7. Eta Isaiasek erran zuen: Ekhar zazue zare bat piko. Ekharri zutenean, ezarri zuen erregeren zauriaren gainean, eta sendatua izan zen.

        8. Bada, Ezekiasek erran izan zaroen Isaiasi: Zer izanen da ezagutkaria Jaunak sendatuko nauela, eta hirugarren eguneko iganen naizela Jaunaren tenplora?

        9. Isaiasek ihardetsi zaroen: Hau da Jauna ganikako ezagutkaria, Jaunak egintzetan ezarriko duela erran duen hitza: nahi duzu itzala igan dadien hamar marraz, ala gibela dadien bertze hainbertze ozkaz?

        10. Eta Ezekiasek erran zuen: Errex da itzala hamar marraz aitzina dadien; ez dut hori egin dadien nahi, bainan bai gibelerat itzul dadien hamar ozkaz.

        11. Hargatik Isaias profetak dei egin zaroen Jaunari, eta hamar ozkaz gibelerat bihurrarazi zuen itzala ordukoz jautsi zituen hamar marrak gaindi Akazen orenean.

        12. Orduko egunetan, Baladanen seme Berodak Baladanek Babilondarren erregeak gutunak eta emaitzak igorri zarozkien Ezekiazi, aditu izan zuen ezik Ezekias eri izatu zela.

        13. Ezekias berriz, hekien ethortzeaz boztu zen, eta erakhutsi zaroezten bere usain-on, urhe, zilhar, eta baltsamu guziak; gantzugailuak ere eta bere untziak, eta bere khutxetan izan ahal zetzazkeenak oro. Bere etxean eta bere eskuan zituenetarik etzen deusere izan hekiei erakhutsi etzarotenik.

        14. Bada, Isaias profeta ethorri zitzaioen errege Ezekiasi, eta erran zaroen: Zer erran dute gizon horiek? edo nondik ethorri zaizkitzu? Ezekiasek ihardetsi zaroen: Urrungo lurretik ethorri dira ni gana, Babilonatik.

        15. Eta Isaiasek erran zaroen: Zer ikhusi dute zure etxean? Ezekiasek ihardetsi zuen: Ene etxean ditudan guziak ikhusi dituzte; deusere ez da ene khutxetan erakhutsi ez diotzatedanik.

        16. Hargatik Isaiasek erran, zaroen Ezekiasi: Adi zazu Jaunaren hitza:

        17. Huna non ethorriko diren egunak, eta Babilonara eramanak izanen dira zure etxean direnak oro eta zure arbasoek egun arteo bildu izan dituztenak; ez da deusere geldituko, dio Jaunak.

        18. Bertzalde berriz, zu ganik ilkhirikako semeetarik, zuk bizia emanetarik, eramanak izanen dira, eta ebaki Babilonako erregeren jauregian izanen dira.

        19. Isaiasi ihardetsi zaroen Ezekiasek: Zuzena da niri erran darotazun Jaunaren hitza; bakeak eta egiak iraun bezate ene egunetan.

        20. Ezekiasen gainerako egintzak berriz, eta haren bihotzoitasun guzia, eta nola egin zituen arraintegi bat, eta ixtun bat, eta nola sarrarazi zuen ura hirira, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        21. Eta Ezekias lokhartu zen bere arbasoekin, eta Manase haren semea erreginatu zen haren orde.

 

XXI. KAP.

        1. Hamabi urthe zituen Manasek erreginatzen hasi zenean, eta berrogoi eta hamar urthez erreginatu zen Jerusalemen. Haren ama deitzen zen Haphsiba.

        2. Eta gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean, Jaunak Israelgo semeen aitzinetik xahuta zituen jendakien jainkordeak adoratuz.

        3. Eta bihurtu zen, eta egin zituen lekhu gorak haren aita Ezekiasek urratu, zituenak; eta aldareak altxatu zarozkien Baali, eta lukuak egin zituen, Israelgo errege Akabek egin zituen bezala, eta adoratu eta imolatu zuen zeruko izarreria guziari.

        4. Eta aldareak egin zituen Jaunaren etxean, zeintaz Jaunak erran baitzuen: Jerusalemen ezarriko dut ene izena.

        5. Eta Jaunaren tenploko bi lorioetan aldareak egin ziozkan zeruko izarreria guziari.

        6. Sutik iraganarazi zuen bere semea, ! asmagintzan haritu zen eta hegastin zelataketan, pithonak egin zituen eta usnaginak usutu, Jaunaren aitzinean gaizkiaren egiteko, eta haren hasarrearazteko.

        7. Egina zuen lukuko jainko-moldea ezarri zuen halaber Jaunaren tenploan, zeinetaz Dabidi eta Salomoni haren semeari erran baitzaroeten Jaunak: Tenplo hortan eta Jerusalemen, zeina hautatu baitut Israelgo leinu guzietarik, ezarriko dut ene izena bethi guzikotz;

        8. Eta Israeli ez darot gehiago oina higiaraziko horien aitei eman izan darotedan lurretik; baldin bizkitartean begiratzen badituzte nik manatu daroeztedan guziak, eta ene zerbitzari Moisek eman daroeten legea osoki.

        9. Hekiek ordean etzuten entzun; bainan Manasek bildu zituen gaizkiaren egitera Jaunak Israelen aitzinetik xahutu zituen jendakien gainetik.

        10. Eta Jauna mintzatu zen bere zerbitzari profeten ahoz, erranez:

        11. Zeren Manasek Judako erregek egin dituen tzarkeria nihonereko handien horiek, horrek baino lehen Amorhearrek egin dituztenez gehiagokoak, eta bere lohikerietan khutsarazi duelakoz Juda;

        12. Horien gatik hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Huna non ondikoak erakharriren ditudan Jerusalemeren eta Judaren gainera, hanbatetaraino non entzunen dituzten guziei beharri biak hixtuka hariko baitzaizkote.

        13. Eta Jerusalemen gainera hedatuko ditut Samariako sokha eta Akaben etxearen karga; ezeztatuko dut Jerusaleme, oholetako iskribua ezeztatzen ohi den bezala; eta xahutuz, berriz eta berriz hariko naitzaio xahukariaz gainetik.

        14. Ene primantzaren ondarrak berriz, utziko ditut, eta arthikiko ditut beren etsaien eskuetara; eta nork larru eta nork biluz, beren ixterbegien eskuko izanen dira;

        15. Zeren ene aitzinean egin duten gaizkia, eta Egiptotik horien aitak atheratu diren egunetik hunat, ez diren baratu ene samurraraztetik.

        16. Manasek, bere bekhatuez bertzalde, zeinetaz, Jaunaren aitzinean gaizkiaren egiteko, Judari bekhatu eragin baitzaroen, gainerako berriz, hainitz eta hainitz odol hobengabe ixuri izan zuen, Jerusaleme kokorreraino bethe zezan arteo.

        17. Manaseren gainerako egintzak berriz, eta harek egin zituenak oro, eta haren bekhatua, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        18. Eta Manase lokhartu zen bere arbasoekin eta ehortzia izan zen bere etxeko baratzean, Ozaren baratzean; eta Amon haren semea erreginatu zen haren orde.

        19. Amonek hogoi eta bi urthe zituen erreginatzen hasi zenean; bi urthez erreginatu zen Jerusalemen: haren ama deitzen zen Alesalemeth, Jetebako Harusen alaba.

        20. Amonek Jaunaren aitzinean egin zuen gaizkia haren aita Manasek egin izan zuen bezala,

        21. Eta ibili zen, haren aita ibili zen bide ber-beraz; eta zerbitzatu zituen haren aitak zerbitzatu lohikeriak, eta adoratu zituen.

        22. Bazterrerat utzi zuen bere arbasoen Jainko Jauna, eta etzen ibili Jaunaren bidean.

        23. Eta zelatak hedatu zaroezten bere zerbitzariek, eta errege hil zuten bere etxean.

        24. Bada, populuak jo zituen errege Amonen kontra zin-hartze egin zuten guziak; eta erregetzat Josias haren semea ezarri zuten haren orde.

        25. Amonen gainerako egintzak berriz, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        26. Eta ehortzi zuten bere hobian, Ozaren baratzean; eta Josias haren semea erreginatu zen haren orde.

 

XXII. KAP.

        1. Josias zortzi urthetan hasi zen erreginatzen, eta hogoi eta hameka urthez erreginatu zen Jerusalemen. Haren ama deitzen zen Idida, Besekateko Hadaiaren alaba.

        2. Josiasek egin zuen Jaunaren aitzinean gogaragarri zena, eta ibili zen bere aita Dabiden bide guzietan; etzen ez eskuinerat, ez ezkerrerat zeihertu.

        3. Bada, Josiasek, bere erregetasuneko hemezortzigarren urthean, igorri zuen Saphan, Asliaren semea, Mesulamen ilobasoa, Jaunaren tenploko iskribaua, erraten zaroelarik:

        4. Zoaz Helzias aphez-handia gana, batera ezar dadien Jaunaren tenplora ekharria den diru guzia, tenploko athalzainek populuaren ganik bildu dutena;

        5. Jaunaren etxeko aitzindariez emana izan bedi langile-nausiei, eta haukiek pharti bezote Jaunaren tenploan lanean hari direnei, tenploko erreberripenen egiteko;

        6. Hala nola zurginei eta harginei eta harrasietako arrailadurak xuxentzen dituztenei; zurak eta harrobietarik harriak eros ditezen Jaunaren etxearen berritzeko.

        7. Ez bekiote guzia-gatik hartzen duten dirua khonda, bainan izan bezate beren eskuan eta beren zuzentasunaren gain.

        8. Bada, Helzias aphez-handiak erran zaroen Saphan iskribauari: Jaunaren etxean aurkhitu dut legeko liburua, eta Helziasek liburua eman zaroen Saphani, zeinak irakurtu baitzuen.

        9. Saphan iskribaua ethorri zen gero erregeren gana, eta jakintsun egin zuen manatu zituenez, eta erran zaroen: Zure zerbitzariek bildu dute Jaunaren etxean aurkhitu den dirua; eta eman izan dute lanetako buruzagiez phartitua izan dedin langile-nausiei.

        10. Saphanek halaber erran zaroen erregeri: Helzias aphezak eman darot liburu bat. Saphanek liburua irakurtu zuenean erregeren aitzinean,

        11. Eta erregek aditu zituenean Jaunaren legeko liburuko hitzak, urratu zituen bere soinekoak:

        12. Eta manatu zituen Helzias apheza, Ahikam Saphanen semea, Akobor Mikaren semea, Saphan iskribaua eta Asaias erregeren zerbitzaria, zioelarik

        13. Zoazte eta kontsulta zazue Jauna ene gainean, populuaren gainean eta Juda guziaren gainean, aurkhitua den liburu hortako hitzak darontzotenaz, ezen Jaunaren hasarrea gure kontra phiztua da, gure aitek entzun ez dituztelakotz liburu hortako hitzak, manatua zarokun guziaren egiteko.

        14. Hargatik Helzias apheza, Ahikam, Akobor, Saphan eta Asaias goan ziren Holda profetesa gana, zeina baitzen Selumen emaztea, eta Selum Thekuasen semea eta Araas soineko-zainaren ilobasoa; eta Holda egoten zen Jerusalemen, bigarren hirian; eta mintzatu zuten.

        15. Holdak ihardetsi zaroeten: Hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Ene gana igorri zaituztetenari errozue:

        16. Hau dio Jaunak: Huna non erakharriren ditudan lekhu hunen gainera eta hor dagodezenen gainera, Judako erregek legeko liburuan irakurtu dituen ondiko guziak;

        17. Bazterrerat zeren nauten utzi, eta jainko arrotzei imolatu dutelakotz, ni hasarrearaziz beren eskuetako lan orotan, eta ene gaitzidura phiztuko da lekhu hunen gainera eta ez da iraungiren.

        18. Bainan Judako erregeri, zeinak bidali baitzaituztete Jaunaren kontsultatzera, hunela erranen diozue: Hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Entzun ditutzulakotz liburuko hitzak,

        19. Eta laztu delakotz zure bihotza, eta aphaldu zarelakotz Jaunaren aitzinean, aditu ondoan lekhu hunen eta huntako egoiliarren kontrako hitzak, erran nahi da ororen harrigarri eta madarikagarri bilhakaturen direla; eta zeren urratu ditutzun zure soinekoak eta nigar egin duzun ene aitzinean, nik ere entzun zaitut, dio Jaunak;

        20. Hargatik bilduko zaitut zure arbasoetara, eta bakean bildua izanen zare zure hobira, zure begiek ikhus ez detzaten lekhu hunen gainera erorraraziko ditudan ondiko guziak.

 

XXIII. KAP.

        1. Eta erregeri ekharri zaroezten Holdak erranak. Erregek igorririk, Judako eta Jerusalemeko zahar guziak bildu ziren haren gana.

        2. Eta errege igan zen Jaunaren tenplora, eta harekin Judako gizon guziak eta Jerusalemen egoten zirenak oro, aphezak, profetak, eta ttipi eta handi populu guzia. Eta guziek aditzen zutelarik, erregek irakurtu zituen Jaunaren etxean aurkhitua izan zen batasuneko liburuko hitzak oro.

        3. Eta errege xutik eman zen mail baten gainean, eta Jaunaren aitzinean patu egin zuen Jaunaren ondotik ibiltzeko eta begiratzeko haren manamenduak, lekhukotasunak eta zeremoniak, bihotz guziz eta arima oroz, liburu hartan iskribatuak ziren batasuneko hitzei beren bideak atheraraztekotzat. Eta populuak onhetsi zuen patua.

        4. Eta erregek manatu zaroeten Helzias aphez-handiari, eta bigarren urhatseko aphezei eta athalzainei Jaunaren tenplotik arthik zetzazten, Baalentzat eta lukuko, eta zeruko izarreria guziarentzat eginak izan ziren untziak; eta erre zituen Jerusalemenez kanpoan, Zedrongo haranean, eta herrautsak Bethelera eraman zituen.

        5. Eta Judako erregeek Judako hirietan eta Jerusalemeko inguruan lekhu goretan imolatzen haritzeko ezarri usnaginak xahutu zituen, eta halaber Baali, iguzkiari, ilhargiari, hamabi ezagutkariei eta zeruko izarreria guziari isentsua erretzen zutenak.

        6. Eta Jaunaren tenplotik Jerusalemez kanporat, Zedrongo haranera eramanarazi zuen lukua; han erre zuen, herrautsetan ezarri, eta populuaren hobien gainera arthiki.

        7. Urratu zituen halaber Jaunaren etxean ziren emagizonen xoxak, zeinentzat emaztekiek ehotzen baitzuzten lukukotzat xola iduri batzuek.

        8. Bilarazi zituen Judako hirietako aphezak oro, eta Gabaatik Bersabeeraino lohitu zituen lekhu gorak zeinetan aphezek imolatzen baitzuten; eta atheetako aldareak urratu zituen, hiriko buruzagi Josueren athe-sartzean, zeina baitzen hiriko athetik ezkerrerat.

        9. Bizkitartean lekhu goretako aphezak etziren igaiten Jaunaren aldarera Jerusalemen, bainan ogi airisa jaten zuten beren anaiekin.

        10. Erregek lohitu zuen orobat Topheth, Enomen semearen haranean dena, nihork bere semea edo alaba suaz etzezon Moloki kontsekra.

        11. Khendu zituen halaber Judako erregeek iguzkiari eman zaroezten zaldiak, Jaunaren tenplo sartzean zirenak, Nathanmelek ebakiaren salharen aldean, zeina Pharurimen baitzen; iguzkiaren orgatzoak berriz suan erre zituen.

        12. Aldareak ere, Akazen gelako hegaztegi gainean zirenak eta Judako erregeek eginak, eta Manasek Jaunaren tenploko bi lorioetan egin zituen aldareak, urratu zituen erregek; eta handik laster egin zuen, eta hekien hautsak Zedrongo errekan barraiatu zituen.

        13. Erregek lohitu zituen orobat lekhu gorak, Jerusalemen zirenak Gaizbideko mendiaren eskuin alderat, eta Salomon Israelgo erregek altxatuak Astarothi Sidondarren jainkordeari, eta Kamosi Moabeko gaizbideari, eta Melkoni Amonen semeen izigarrikeriari.

        14. Xehakatu zituen jainko-moldeak eta ebaki lukuak, eta hekien tokiak hilhezurrez bethe zituen.

        15. Bertzalde Bethelen zen aldarea ere, eta Israeli bekhatu eragin zaroen Nabathen seme Jeroboamek egin zuen lekhu gora, aldare hura eta lekhu gora biak urratu zituen, erre zituen eta herraustu, eta oihana ere erre zuen.

        16. Eta itzulirik, Josiasek han ikhusi zituen mendian ziren hobiak; eta gizonak igorri zituen; hartu zituzten hezurrak hobietarik eta aldarearen gainean erre; eta erregek lohitu zuen aldare hura, Jaunak erran hitzaren arabera Jainkoaren gizonaren ahoz, zeinak aitzinetik gauza horiek erran baitzituen.

        17. Eta erregek erran zuen: Zer da ikhusten dudan hobi hori? Eta hiri hartako egoiliarrek ihardetsi zaroeten: Hobi hori da Jainkoaren gizonarena, zeina Judatik ethorri baitzen eta aitzinetik erran baitzituen Betheleko aldarearen gainean egin ditutzun gauza haukiek.

        18. Eta Josiasek erran zuen: Utzazue, nihork ez betza uki horren hezurrak; eta haren hezurrak ukitugabeak gelditu ziren Samariatik ethorri zen profetaren hezurrekin.

        19. Bertzalde, Samariako hirietan ziren lekhu goretako tenplo guziak, Israelgo erregeek Jaunaren ifrentziarazteko egin zituztenak, Josiasek urratu zituen, eta hekiei egin zaroezten Bethelen egin zituen lan berak.

        20. Eta hil zituen aldareen arthatzeko ziren lekhu goretako aphez guziak; eta gizon-hezurrak erre zituen aldareen gainean, eta Jerusalemera bihurtu zen.

        21. Eta populu guzia manatu zuen, zioelarik: Bazkoa zuen Jainko Jaunari egiozue, batasuneko liburu huntan iskribatua denaren arabera.

        22. Ezik etzen halako Bazkorik egin Israel juiatu zuten juieen egunetarik, eta Israelgo eta Judako erregeen egunetarik,

        23. Nola Josias erregearen hemezortzigarren urthean Bazko hura Jerusalemen egina izan baitzitzaioen Jaunari.

        24. Josiasek khendu zituen pithonak ere, eta aztiak, eta jainkoaizunen moldeak, eta lohikeriak, eta izigarrikeriak, Judako lurrean eta Jerusalemen izatu zirenak; beren bidea emateko legeko hitzei, Helzias aphezak Jaunaren tenploan aurkhitu liburuan iskribatuak zirenei.

        25. Josiasen aitzinean ez da izatu haren iduriko erregerik, Jaunaren gana bihurtu denik bere bihotz oroz, bere arima guziz eta bere ahal osoz, Moisen lege guziaren arabera; eta geroztik ere ez da jaiki hura bezalakorik.

        26. Guzien-gatik, Jauna etzen aldaratu bere hasarreko hatsetik zeintaz biztu baitzen haren hasarrea Judaren kontra, aria hekien gatik zeinetaz tarritatu baitzuen Manasek.

        27. Hargatik Jaunak erran zuen: Juda ere khenduko dut ene begien aitzinetik Israel khendu izan dudan bezala; arbuiatuko ditut Jerusaleme, hautatu dudan hiri hori, eta tenploa zeintaz erran izan bainu: Ene izena hor izanen da.

        28. Josiasen gainerako egintzak berriz, eta harek egin zituen guziak ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan?

        29. Orduko egunetan, Faraon Nekao Egiptoko errege igan zen Asiriarren erregeren kontra, Ufratako hibai aldera. Errege Josias atheratu zitzaioen bidera; eta gudu eman zaroenean, hila izan zen Maiedon.

        30. Bere zerbitzariek hila eraman zuten Maiedotik, eta ekharri zuten Jerusalemera, eta bere hobian ehortzi zuten. Populuak hartu zuen Joakaz Josiasen semea; gantzutu eta bere aitaren orde errege ezarri zuten.

        31. Joakazek hogoi eta hirur urthe zituen erreginatzen hasi zenean, eta hirur hilabethez erreginatu zen Jerusalemen. Haren ama deitzen zen Amital Lobnako Jeremiasen alaba.

        32. Joakazek gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean, haren arbasoek egin zituzten guzien arabera.

        33. Eta Faraon Nekaok Errablan, Ematheko lurrean, lokharriz lothu zuen, Jerusalemen etzedintzat erregina; eta lurra ehun zilharrezko talenduz eta urhezko talendu batez xedatu zuen.

        34. Eta Faraon Nekaok Eliazim Josiasen semea ezarri zuen errege bere aita Josiasen orde; eta izena aldatuz, Joakin deithu zuen. Joakaz berriz, hartu eta eraman zuen Egiptora, eta han hil zen.

        35. Joakinek Faraoni urhea eta zilharra eman zarozkien, lurra zergatu ondoan buruka, Faraoni emateko haren manamenduaren arabera; eta bakhotxari bere ahalaren arabera galdatuz, lurreko populua ganik atheratu zituen hala urhea nola zilharra Faraon Nekaori emateko.

        36. Joakinek hogoi eta bortz urthe zituen hasi zenean erreginatzen, eta hameka urthez erreginatu zen Jerusalemen. Haren ama, Errumako Phadaiaren alaba, Zebida zen deitzen.

        37. Eta Joakinek Jaunaren aitzinean gaizkia egin zuen, haren arbasoek egin zituzten guzien arabera.

 

XXIV. KAP.

        1. Haren egunetan igan zen Nabukodonosor Babilonako errege, eta Joakin azpikotua izan zitzaioen hirur urthez, eta gero bihurtu zitzaioen.

        2. Eta Jaunak igorri zarozkien ohoinak Siriatik, eta ohoinak Moabetik, eta ohoinak Amonen semeetarik; eta Judan sarrarazi zituen haren xahutzera, Jaunak bere zerbitzari profetez erran hitzaren arabera.

        3. Bada, hori gerthatu zen, Jaunaren manuz Judaren kontra, Manasek egin zituen bekhatu guzien gatik,

        4. Eta harek ixuri zuen odol hobengabea gatik, eta Jerusalem bethe zuelakotz garbi zirenen odolez; hori gatik Jaunak etzuen nahi izan begithartez itzuli.

        5. Joakinen gainerako egintzak berriz, eta harek egin zituenak oro, ez othe dira iskribatuak Judako erregeen egunetako egintzen liburuan? Eta Joakin lokhartu zen bere arbasoekin.

        6. Joakin haren semea erreginatu zen haren orde.

        7. Egiptoko erregek etzuen gehiago egin bere lurretik ilkhitzera; ezik Babilonako erregek, Egiptoko errekatik Ufratako hibairaino, hartu zituen Egiptoko erregeren azpiko izan ziren guziak.

        8. Joakinek hemezortzi urthe zituen erreginatzen hasi zenean, eta hirur hilabethez erreginatu zen Jerusalemen. Haren ama, Elnathan Jerusalemekoaren alaba, Nohesta deitzen zen.

        9. Joakinek gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean, haren aitek egin zuten guzien arabera.

        10. Orduan, Nabukodonosor Babilonako erregeren zerbitzariak igan ziren Jerusalemera, eta hiria trentxadaz inguratua izan zen.

        11. Nabukodonosor Babilonako errege hirira bere zerbitzariekin ethorri zen haren hartzeko.

        12. Eta Joakin Judako errege Babilonako erregeren ganat ilkhi zen, bera eta bere ama, eta bere zerbitzariak, eta bere aitzindariak, eta bere ebakiak; eta Babilonako erregek hartu zuen bere erreinuko zortzigarren urthean.

        13. Eta handik eraman zituen Jaunaren etxeko khutxa guziak eta errege-etxeko khutxak; eta Salomonek Israelgo erregek Jaunaren tenploan egin zituen urrezko untzi guziak, Nabukodonosorrek hautsi zituen, Jaunaren hitzaren arabera.

        14. Eta eraman zituen Jerusaleme guzia, eta aitzindari guziak, eta armadako gizon hazkarrak oro, hamar mila gathibutzat, eta ofiziale eta zilhargin guziak; eta nihor etzen izan utzirik, tokiko populuko beharrak baizen.

        15. Halaber eraman zituen Babilonara Joakin erregea eta erregeren ama, eta erregeren emazteak, eta haren ebakiak; eta lekhuko juieak ere gathibu eraman zituen Jerusalemetik Babilonara.

        16. Eta Babilonako erregek gathibu eraman zituen Babilonara gizon hazkarrak oro, zazpi mila, ofizialeak eta zilharginak mila, oro gizon hazkarrak eta gerlariak.

        17. Eta erregetzat ezarri zuen Joakinen orde Mathanias haren osaba; eta izena eman zaroen Sedezias.

        18. Sedeziasek hogoi eta bat urthe zituen erreginatzen hasi zenean, eta hameka urthez erreginatu zen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnakoaren alaba, Amital deitzen zen.

        19. Eta Sedeziasek gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean, Joakinek egin zituen guzien arabera.

        20. Eta Jauna hasarretuz zihoan Jerusalemen eta Judaren kontra, bere begithartearen aitzinetik arthik zetzan arteo. Eta Sedezias urrundu zen Babilonako erregeren ganik.

 

XXV. KAP.

        1. Gerthatu zen bada, haren erregetasuneko bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, Nabukodonosor Babilonako errege, bera eta bere armada ethorri zirela Jerusalemera eta inguratu zutela hiria; eta trentxadak egin zituzten haren inguruan.

        2. Eta hiria hertsia eta trentxadaz inguratua egotu zen Sedezias erregearen hamekagarren urthea arteo,

        3. Hilabetheko bederatzigarren eguna arteo; eta gosetea nausitu zen hirian, eta populuak ogirik etzuen.

        4. Eta hiriko harrasia alde batetik urratua izan zen; eta gerlako gizon guziek gabaz ihes egin zuten, bi harrasien artean, erregeren baratzearen ondoan den atheko bideaz. Bada, Kaldearrek hiria inguruan sethiatzen zuten. Sedeziasek ihes egin zuen beraz mortuko zelhaietara daraman bideaz.

        5. Eta Kaldearren armadak jo zuen erregeren ondotik, eta Jerikoko ordokian atzeman zuen; eta harekin ziren gerlari guziak barraiatu ziren, eta utzi zuten.

        6. Kaldearrek atzemanik beraz errege, Erreblathara eraman zuten Babilonako erregeren aitzinera. Nabukodonosorrek eman zaroen bere erabakia.

        7. Sedeziasen semeak hilarazi zituen haren aitzinean, eta berari leherrarazi zarozkien begiak; eta burdinaz lothurik, Babilonarat eraman zuen.

        8. Bortzgarren hilabethean, hilabethearen zazpigarren egunean, hori baita Babilonako erregeren hemeretzigarren urthean, Nabuzardan armadako buruzagia, Babilonako erregeren zerbitzaria, Jerusalemera ethorri zen.

        9. Erre zituen Jaunaren etxea, eta errege-etxea; eta zer-ere baitzen Jerusalemen etxerik, oro suz erre zituen.

        10. Eta armadako buruzagiarekin zen Kaldearren armada guziak errotik arthiki zituen Jerusalemen inguruko harrasiak.

        11. Eta Nabuzardanek, armadako buruzagiak, eraman zituen hirian gelditu zen populu ondarra, eta Babilonako erregeren gana ihes egin zutenak, eta gainerako jende xehea.

        12. Eta lekhuko erromesetarik utzi zituen mahastien eta lurren lantzaileak.

        13. Berriz, Kaldearrek hautsi zituzten Jaunaren tenploan ziren kobrezko habeak eta hekien oinak, eta Jaunaren tenploan zen itsasoa, eta kobrea eraman zuten guzia Babilonara.

        14. Eraman zituzten orobat kobrezko duphinak, gatheluak, hirurhortzekoak, edateko untziak, xurruak eta kobrezko tresna tenploan zerbitzatzen ziren guziak.

        15. Armadako buruzagiak eraman zituen halaber isentsuntziak eta xatak; nola urhezkoak ala zilharrezkoak;

        16. Erran nahi da bi habe, oinak eta itsasoa, Salomonek Jaunaren tenploan eginak. Neurrigabekoa zen untzi guzien kobrearen phisua.

        17. habe bakharrak hemezortzi besoren luzetasuna zuen, eta haren gaineko buruak hirur besoren luzetasuna; eta habe buruko sarea eta mingranak kobrez ziren oro. Bigarren habeak orobateko edergailuak zituen.

        18. Armadako aitzindariak eraman zituen halaber Saraias lehenbiziko apheza, eta Sophonias bigarren apheza, eta hirur athalzainak;

        19. Eta hiriko ebaki bat, gerlako gizonen manatzeko zena; eta bortz gizon erregeren aitzinean xutik egoten zirenetarik; eta Sopher, armadako aitzindari bat, populutikako soldado gazteak irakasten zituena; eta hirur hogoi gizon populu xehetik hirian atzemanak izan zirenak.

        20. Hekiek harturik, Nabuzardanek, armadako buruzagiak, Babilonako erregeri eraman zarozkien Erreblathara.

        21. Eta Babilonako erregek jo eta hil zituen Erreblathan, Ematheko lurrean; eta Juda bere lurretik eramana izan zen.

        22. Judako lurrean gelditu zen populuari berriz, Nabukodonosorrek, Babilonako erregek, utzi zuenari, aitzindaritzat eman zaroen Godolias, Ahikamen semea, Saphanen ilobasoa.

        23. Eta soldado aitzindari guziek eta hekiekin ziren gizonek aditu zutenean hori, erran nahi da Babilonako erregek Godolias ezarri zuela buruzagi, Ismahel Nathaniasen semea, Johanam Kareeren semea, Saraia Thanehumeth Netophatharraren semea, Jezonias Maakathiren semea, eta beren lagunak ethorri ziren Godoliasen gana Masphara.

        24. Godoliasek zin egin zaroeten berei eta beren lagunei, erranez: Ez bezaizte beldur izan Kaldearren zerbitzatzeko; zaudezte lur huntan, zerbitza zazue Babilonako errege, eta ongi atherako zaitzue.

        25. Bainan handik zazpigarren hilabethean gerthatu zen Ismahel Nathaniasen semea, errege-odoleko zen Elisamaren ilobasoa, ethorri zela hamar gizonekin; eta jo zituen Godolias, zeina hil baitzen, eta Masphan harekin ziren Juduak eta Kaldearrak.

        26. Eta ttipi eta handi, populu guzia jaikirik, eta soldadoen aitzindariak Egiptora goan ziren, Kaldearren beldurrez.

        27. Bada, gerthatu zen Joakin Judako errege eramana izan zenetik hogoi eta hamazazpigarren urthean, hamabigarren hilabethean, hilabethearen hogoi eta zazpigarren egunean, Ebilmerodakek Babilonako erregek, erreginatzen hasi zen urthean, presondegitik atheratu zuela Joakin.

        28. Eztiki mintzatu zitzaioen, eta haren tronua ezarri zuen, harekin Babilonan ziren erregeen tronuak baino gorago.

        29. Eta aldatu ziozkan presondegian izan zituen soinekoak, eta bethi haren aitzinean jaten zuen ogia bere biziko egun oroz.

        30. Bizigarria ere seguratu zaroen, eta hura hutsik gabe erregez mana zitzaioen egun oroz bere biziko egun guzietan.

 

aurrekoa hurrengoa