www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (I) - Testament Zaharra, 1. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

JOSUE

 

I. KAP.

        1. Eta Moise, Jaunaren zerbitzaria, hil ondoan, gerthatu zen Jauna mintzatu zela Josue, Nunen seme, Moisen manu-bethetzaileari, eta erran zioen:

        2. Hil da Moise ene zerbitzaria: jaiki zaite, eta Jordaneko ur hori iragan zazue zuk eta populu guziak zurekin, nik Israelgo semeei emanen diotedan lurrera.

        3. Zuen oin-hatzak oinkaturen duen lekhu guzia emanen darotzuet, Moisi erran izan diodan bezala.

        4. Mortutik eta Libanetik Ufratako hibai handiraino, Hethearren lur guzia itsaso handiraino iguzki-sartzerat, zuen eremu izanen da.

        5. Zure bizi guzian nihork ezin buru eginen darozuete; nola izatu bainaz Moisekin, hala izanen naiz zurekin; etzaitut khenduko ez-eta bazterrerat utziko.

        6. Egizu bihotzez eta hazkarretik: zuk ezen zortean zathituko diozu populu horri lurra, zeina zuen arbasoei zin eginez agindu baitiotet emanen diotedala.

        7. Egizu beraz bihotzez eta hazkarrenetik, Moise ene zerbitzariak mezutu darotzun legearen begiratzeko eta bethetzeko; etzaitezela makhur hartarik ez eskuinera ez ezkerrera, jakin dezazun zer hari zaren.

        8. Lege huntako liburua ez bedi zure ahotik itzur; bainan gau-egun erabil zazu zure gogoan, begira eta egin zatzu hartan iskribatuak diren guziak: orduan zure bidea zuzen eta ezagutuki eramanen duzu.

        9. Nik orai manatzen darotzut, izan zaite bihozdun, izan zaite hazkar. Ez lotsa, ez izan beldur; ezen zertara-nahi egin dezazun, zurekin izanen da zure Jainko Jauna.

        10. Eta Josuek populuko aitzindariei manu eman zioeten, erraten zioetelarik: Kanpak gaindi iragan zaitezte, mana zazue populua eta errozue:

        11. Xuxent zatzue zuen jatekoak, zeren hirugarren egunaren buruan iraganen baitutzue Jordanea, eta zuen Jainko Jaunak eman gogo darotzuen lurraren gozatzera sarthuko baitzarete.

        12. Errubentarrei ere eta Gadtarrei eta Manaseren leinu erdiari erran zioeten:

        13. Orhoit zaitezte Moise Jaunaren zerbitzariak eman zarotzueten manamenduaz, zioelarik: Zuen Jainko Jaunak eman darotzuete sesua eta lur hau oro.

        14. Zuen emazteak, alabak eta aziendak egonen dira Moisek Jordanez hunaindian eman izan darotzueten lurrean: bainan zuek harmaturik iragan zaizte zuen anaien aitzinean, esku bizkorreko guziak, eta hekien alde guduka zaizte,

        15. Jaunak zuen anaiei sesua eman dezoten arteo zuei eman izan darotzueten bezala, eta hekiek ere goza dezaten zuen Jainko Jaunak ematera dihoakioten lurra: eta horrela itzuliko zarete zuen gozameneko lurrera, eta zuen egoitza eginen duzue Moise, Jaunaren zerbitzariak eman darotzueten eremuan Jordanez hunaindian iguzki-sorthaldera.

        16. Eta Josueri ihardetsi zioeten eta erran: Guri manatu darozkigutzun guziak eginen ditugu, eta norat-nahi igor gaitzatzun, goanen gare.

        17. Nola Moisi orotan jautsi baikare, hala jautsiko gare zuri ere: bakharrik, izan bedi zurekin zure Jainko Jauna Moisekin izatu den bezala.

        18. Zure ahoko hitzari bihurtuko dena, eta eginen diozkatzun manu orori ethordun izanen ez dena, hila izan bedi: bakharrik, zuk egizu gothorki eta bihotzez.

 

II. KAP.

        1. Josue, Nunen semeak beraz Setimetik ixilik igorri zituen bi ikhustiar, eta erran zioeten: Zoazte eta begizta zatzue lurra eta Jerikoko hiria. Haukiek goan ziren eta sarthu ziren Errahab deitzen zen ema galdu baten etxean, eta haren baithan phausu hartu zuten.

        2. Hori heldua izan zen Jerikoko erregeri, eta errana izan zitzaioen: Huna bi gizon Israelgo semeetarik gauaz hemen sarthu direla tokiaren ikhusteko.

        3. Eta Jerikoko erregek Errahaben gana igorri zuen, zioelarik: Zure gana ethorri diren eta zure etxean sarthu diren gizonak ilkhiaraz zatzu: ezen ikhusketariak dira, eta lekhu guziaren begiztatzera ethorri dira.

        4. Emazteki harek gizonak harturik gorde zituen, eta erran zuen: Aithor dut, ethorri izan dira ni gana, bainan ez nakien nongoak ziren.

        5. Eta ilhunean athea hersten hari zelarik, hekiek ere halaber ilkhi dira, ez dakit norat egin duten: laster zoazkiote ondotik eta atzemanen ditutzue.

        6. Bada, berak gizonak iganarazi zituen bere etxe gaineko zabaltzara, eta han liho-jastoz estali zituen.

        7. Ordean igorriak izan zirenak, hekien ondotik goan ziren Jordaneko ubira daraman bideaz; eta hekiek ilkhi zirenean, athea hertsia izan zen berehala.

        8. Gordeak zaudezenak etziren oraino lohak artuak, eta huna emaztekia hekietara igaiten dela, eta erraten diote:

        9. Badakit Jaunak lur hau eman darotzuetela; ezen zuen beldurra gure baithan sarthu da, eta tokiko egoiliarrak oro iraungiduretan dira.

        10. Adituak gare nola Jaunak agortu dituen, zuek sartzean, itsaso Gorriko urak, Egiptotik ilkhi zaretenean; eta zer egin diozueten Jordanez haindian ziren Amorhearren bi erregeei, Sehoni eta Ogi, zeinak hil baititutzue.

        11. Eta horiek aditurik, izitu gare, eta erori zaiku bihotza, eta zuen sartzean gogoa galdu zaiku: ezen zuen Jainko Jauna, bera da Jainko zeru gainean eta lur-beherean.

        12. Orai beraz niri Jaunaz zin egin darotazue, nik nola zuetaz urrikalmendu hartu baitut, orobat zuek ere urrikalmendu hartuko duzuela ene aitaren etxeaz; eta indazue ezagutgailu on bat,

        13. Salbatuko ditutzuela ene ait-amak, anai-ahizpak, eta hekien izate guziak, eta begiratuko gaitutzuela heriotzetik.

        14. Haukiek ihardetsi zioten: Gure biziak ihardets beza zuenaz, baldin haratik saltzen ez bagaituzu: eta Jaunak lekhua gure eskuetara eman dukeenean, zure baithan agerraraziko ditugu gure urrikalpena eta zintasuna.

        15. Sokha batez hekiek leihotik igorri zituen beraz, ezen haren etxeak hiriko harrasiari zatxikon.

        16. Eta erran zioeten: Mendietara igan zaizte, beldurrez-eta buruz-buru egin detzatzueten gibelerakoan zuen bilhariak; eta han gorde zaizte hirur egunez, gibelerat itzul ditezen arteo, eta hola goanen zarete zuen bidean.

        17. Haukiek erran zioten: Eragin darokuzun zinaz ez gare hobendun jarriko;

        18. Baldin, hemen sartzen garenean, agertzen baduzu eskarlatazko sokhatto hau eta estekatzen baduzu gu igorri gaituzun leihoan; eta zure aita eta ama, eta anaiak, eta ahaidego guzia bilarazi baduzu zure etxera.

        19. Zure etxeko athetik ilkhiko denak izanen du bere odola bere buruaren gain, eta gu izanen gare garbi. Bainan etxean zurekin izanen diren guzien odola eroriko da gure buruaren gain, baldin norbaitek hekiek ukitzen baditu.

        20. Baldinetaria saldu nahi bagaituzu, eta solas hau bertzeei salhatu, garbi izanen gare galdatu darokuzun zin huntarik.

        21. Eta hunek ihardetsi zuen: Erran duzuen bezala egina izan bedi; eta hekiek goatera uztean, leihotik dilindan ezarri zuen eskarlatazko sokhattoa.

        22. Hekiek, berriz, bideari lothurik, mendietara heldu izan ziren, eta han egotu ziren hirur egunez, hekien ondotik goan zirenak bihurtu arteo: ezen bide guzian bilhaturik, etzituzten nihon atzeman.

        23. Hirira sarthu zirenean, ikhusketariak jautsi ziren menditik eta gibelerat egin zuten, eta Jordanea iraganik, ethorri ziren Josue Nunen semea gana, eta erran ziozkaten gerthatu zitzazkoeten guziak.

        24. Erran zioten oraino: Jaunak lur hori guzia gure eskuetara eman du, eta izialdurak ehortziak daduzka horgo egoiliarrak oro.

 

III. KAP.

        1. Beraz gauaz jaikirik, Josuek kanpak higitu zituen, eta hura eta Israelgo seme guziak Setimetik atheraturik, ethorri ziren Jordanera, eta han egon hirur egunez.

        2. Hekien buruan, kridatzaileak iragan ziren kanpen erditik,

        3. Eta oihuz abiatu ziren: Zuen Jainko Jaunaren batasuneko arkha eta hura daramaten aphez Lebiren odolekoak ikhusiko ditutzuenean, zuek ere jaiki zaizte eta aitzinean dihoazenei jarraik zakizkiote,

        4. Eta arkharen eta zuen artean izan bedi bi mila besoren hutsa, urrunera ikhus ahal dezazuentzat, eta jakin dezazuen zer bidez goan behar zareten, zeren aitzinean ez baitzaizte hartan gaindi ibili: eta berautzue arkhari hurbiltzetik.

        5. Eta Josuek erran zioen populuari: Saindu zaitezte, ezen bihar Jaunak zuen artean miresteko direnak eginen ditu.

        6. Eta aphezei erran zioeten: Har zazue batasuneko arkha eta zoazte populuaren aitzinean. Haukiek manua bethez, arkha hartu zuten eta goan ziren guzien aitzinean.

        7. Eta Jaunak erran zioen Josueri: Egun abiatuko naiz zure gordien Israel guziaren aitzinean, jakin dezatentzat nola bainintzen Moisekin, hala naizela zurekin ere.

        8. Zuk ordean manu emozute batasuneko arkha daramaten aphezei eta errozute: Jordaneko uraren erdira sarthu zaretekeenean, geldi zaizte han.

        9. Eta Josuek erran zioeten Israelgo semeei: Hurbil zaizte hunat, eta adi zazue zuen Jainko Jaunaren hitza.

        10. Eta berriz erran zioeten: Hunarik ezagutuko duzue zuen Jainko Jaun bizia zuen erdian dela, eta zuen aitzinean xahutuko dituela Kananearra eta Hethearra, Hebearra eta Pherezearra, Jerjesearra ere, eta Jebusearra, eta Amorhearra.

        11. Horra non lur guziko Jaunaren batasuneko arkha zuen aitzinean goanen den Jordanea barna.

        12. Berezirik iduk zatzue hamabi gizon Israelgo leinuetarik, leinu bakhoxka bat.

        13. Eta lur guziko Jainko Jaunaren arkha daramaten aphezek zangoak ezarri dituzketenean Jordaneko uretan, beherago diren urak aitzinat eginen dute eta agorra eginen dute: bainan gaineko aldetik heldu direnak, meta batean geldituko dira.

        14. Populua olhetarik ilkhi zen beraz Jordanearen iragaiteko, eta batasuneko arkha zaramaten aphezak haren aitzinean zihoazen.

        15. Eta Jordanean sarthu zirenean, eta hekien zangoak urez bustitzen hasi zirenean (bada Jordaneak uztaroan bere errekako bazterrak bethe zituen),

        16. Gain-behera heldu ziren urak toki batean baratu ziren, eta hantuz mendi bat bezala, urrunera ageri ziren Adom deitzen den hiritik Sarthanen izena ekhartzen duen lekhuraino: beherago zirenak berriz, jautsi ziren Mortuko itsasora (zeina orai itsaso Hila deitzen baita), azken xorta agortzeraino.

        17. Bada, populua Jerikori buruz zihoan, eta Jaunaren batasuneko arkha zakharten aphezak leihor idorrean Jordanearen erdian xutik zauden, eta populu guziak erreka idorrean iragaiten zuen.

 

IV. KAP.

        1. Oro iragan zirenean, Jaunak erran zioen Josueri:

        2. Hauta zatzu hamabi gizon, bat leinu bakhotxetik,

        3. Eta mana zozuete Jordaneko errekaren erditik har detzaten aphezak baratu diren tokian hamabi harri gogorrenetarik, zeinak ezarriko baititutzu gau huntan olhak landatuko ditutzun kanpalekhuan.

        4. Eta Josuek deithu zituen Israelgo semeetarik hautatu zituen hamabi gizonak, bat leinu bakhotxetik;

        5. Eta erran zioeten: Zoazte arkharen aitzinera Jordanearen erdira, eta handik zuen soin gainetan ekhar zazue haur handi bana, Israelen semeen nonbrearen arabera

        6. Orhoitgarri izan dadien zuen arteko: eta zuen semeek galdatuko darotzuetenean, dioetelarik: Zer erran nahi dute harri horiek?

        7. Ihardetsiko diozuete: Jordaneko urek gibelerat egin izan dute Jaunaren batasuneko arkharen aitzinean, hibaia iragaiten zuenean: hargatik harri horiek ezarriak izatu dira egun eta bethiko Israelgo semeen orhoitgailutzat.

        8. Israelgo semeek egin zuten beraz Josuek manatu bezala; Jordaneko errekaren erditik, Josueri Jaunak manamendu egin zioen bezala, hamabi harri ekharri zituzten, Israelen semeen nonbrearen arabera, kanpatu ziren lekhuraino, eta han phausatu zituzten.

        9. Halaber bertze hamabi harri Josuek ezarri zituen Jordaneko errekaren erdian, arkha zaramaten aphezak gelditu ziren tokian; eta han dira oraino egungo eguna arteo.

        10. Bada, arkha zakharten aphezak Jordanearen erdian zauden, Jaunak Josueri manatu zioizkienak populuari errateko eta Moisek erran zioizkienak oro betheak izan zitezen arteo. Eta populuak ernatu zuen urhatsa eta iragan zen.

        11. Eta guziak iragan ondoan, Jaunaren arkha ere iragan zen, eta aphezak bazoazen populuaren aitzinean.

        12. Errubenen eta Gaden semeak ere eta Manaseren leinu erdia, harmaturik zihoazen Israelgo semeen buruan, Moisek manu eman zioeten bezala;

        13. Eta berrogoi mila gerlari zihoazen andana eta moltzoka Jerikoko hiriko zelhaiak eta bazterrak barna.

        14. Egun hartan Jaunak Josue goretsi zuen Israel guziaren aitzinean, har zezatentzat haren larderia, Moisena, bizi zelarik, hartu izan zuten bezala.

        15. Eta Jaunak erran zioen Josueri:

        16. Batasuneko arkha dakharten aphezei mana zozuete Jordanetik ilkhi ditezela.

        17. Josuek manatu zituen, zioelarik: Ilkhi zaitezte Jordanetik.

        18. Eta igan zirenean Jaunaren batasuneko arkha soinean, eta leihor idorraren oinkatzen hasi zirenean, urak bihurtu ziren beren errekara, eta bazoazen aitzinean ohi zuten bidean.

        19. Bada, populua Jordanetik igan zen lehenbiziko hilabethearen hamargarren egunean, eta kanpatu ziren Galgalan, Jerikotik iguzki-haize alderat.

        20. Jordaneko errekaren erditik hartu zituzten hamabi harriak ere, Josuek Galgalan phausatu zituen.

        21. Eta erran zioeten Israelgo semeei: Gerorat zuen semeek beren aitei galdatuko eta erranen diotenean: Zer erran nahi dute harri horiek?

        22. Argituko ditutzue eta erranen diozuete: Israelek Jordane hortako erreka idorrik iragan du,

        23. Zuen Jainko Jaunak urak agorturik zuen begien aitzinean, zuek iragan arteo;

        24. Lehenago egin izan zuen bezala itsaso Gorrian iragan gintezen arteo,

        25. Lurreko populu guziek ezagut dezatentzat Jaunaren beso guziz hazkarra, eta zuek ordu oroz zuen Jainko Jaunaren beldur izan zaiteztentzat.

 

V. KAP.

        1. Jordanez haindian mendebal-aldeko aurkhintzan egoten ziren Amorhearren erregeek, eta itsaso handiko ephaitzak gozatzen zituzten Kanaango errege guziek entzun ondoan beraz, Jaunak agortu zuela Jordaneko gaia Israelgo semeen aitzinean, iragan zitezen arteo, bihotza urthu zitzaioeten, eta gogo guzia galdu zuten Israelgo semeen sartzeari ikharan zaudenek.

        2. Ordu hartan, Jaunak erran zioen Josueri: Egizkitzu harrizko kanibetak, eta Israelgo semeak ingurebak zatzu bigarren aldiko.

        3. Jaunak manatua egin zuen, eta Ebaki-munhon ingurebaki zituen Israelgo semeak.

        4. Eta huna bigarren ingurephaitza horren aria: Egiptotik ilkhi ziren populu guziko gizonkiak, gerla-gizonak oro, bideko itzul-inguru guziz luzeetan hil izan ziren:

        5. Hekiek ingurebakiak ziren guziak. Bainan mortuan sorthu zen populua,

        6. Mortu guziz zabaleko bidean berrogoi urthez, ingurebakigabea gelditu zen; hil zitezen arteo Jaunaren hitza entzun nahi izan etzutenak, eta zeinei lehenago zin egin baitzioeten etziotela erakhutsiko esne eta ezti zarioen lurra.

        7. Hekien semeak jarri ziren aiten orde, eta Josuez ingurebakiak izan ziren, zeren sorthu bezala, oso baitziren, eta bidean nihork ez baitzituen ingurebaki.

        8. Guziak ingurebakiak izan ondoan, kanpa-lekhu berean egotu ziren sendatu arteo.

        9. Orduan Jaunak Josueri erran zioen: Egun khendu darotzuet Egiptoko laidoa, lekhu hura deithua izan zen Galgala, egungo eguna arteo.

        10. Eta Israelgo semeak Galgalan egotu ziren, eta hilabetheko hamalaugarren egunean ilhuntzean Bazkoa egin izan zuten Jerikoko zelhaiean;

        11. Eta biharamunean jan zituzten lurreko fruituak, ogi airisak, eta urthe bereko irina.

        12. Eta lurreko fruituetarik jan zutenetik, mana gelditu zen, eta Israelgo semeak etziren gehiago janhari hartaz zerbitzatu; bainan jan zituzten urthe hartako Kanaano lurreko fruituak.

        13. Bada, Josue Jerikoko hiriko bazterretan zagoelarik, begiak altxatu zituen eta ikhusi zuen bere aitzinean gizon bat xutik, ezpata buluzia zadukala; goan zitzaioen eta erran zioen: Gureetarik zare, ala etsaietarik?

        14. Hunek ihardetsi zioen: Ez; bainan ni naiz Jaunaren armadako buruzagia, eta orai heldu naiz.

        15. Josue erori zen ahuspez lurrera, eta adoratuz erran zioen: zer dio ene Jaunak bere zerbitzariari?

        16. Ihardetsi zioen: Ointhuts zaite, ezen saindua da zu zauden lekhua. Eta Josuek egin zuen manatua izan zitzaioena.

 

VI. KAP.

        1. Bada, Jeriko hertsia zen eta harrasiz inguratua Israelgo semeen beldurrez, eta nihor etzen ausartatzen ez atheratzera ez-eta sartzera.

        2. Eta Jaunak erran zioen Josueri: Huna non eman dudan zure eskura Jeriko, bere errege, eta gizon hazkar guziekin.

        3. Gerlako gizon guziek egunean behin egizue hiriaren ingurua: sei egunez eginen duzue hola.

        4. Bainan zazpigarren egunean aphezek har betzate jubilauean erabiltzen diren zazpi turutak, eta goan beitez batasuneko arkharen aitzinean; zazpitan eginen duzue hiriaren ingurua, eta aphezek joko dituzte turutak.

        5. Eta turutak ots eginen duenean luzekiago eta hautsiz, eta zuen beharrietan durrundatuko duenean, populu guziak eginen du orroa gaitz bat, eta hiriko harrasiak lehertuko dira gainetik beherera, eta batbedera sarthuko da bere parrean duen tokitik.

        6. Josue, Nunen semeak deithu zituen beraz aphezak, eta erran zioeten: Har zazue batasuneko arkha, eta bertze zazpi aphezek har betzate jubilauetako zazpi turutak, eta boazi Jaunaren arkharen aitzinean.

        7. Populuari ere erran zioen: Zoazte eta hiriaren ingurua egizue harmaturik eta Jaunaren arkharen aitzinean ibiliz.

        8. Eta Josuek akhabatu zuenean bere solasa, zazpi aphezek jotzen zituztelarik zazpi turutak Jaunaren batasuneko arkharen aitzinean,

        9. Eta armada guzia zihoalarik buru-buruan, gainerako populu xehea jarraikitzen zen arkhari, eta bazter orok ihardesten zuten turuten durrunda.

        10. Bada, Josuek manu hau emana zuen populuari: Ez duzue oihurik eginen eta zuen mintzoa ez da entzunen, eta ez da zuen ahotik hitz bat ere ilkhiko, ethor dedien arteo egina zeintan erranen baitarotzuet: Egizue oihu eta marruma.

        11. Beraz Jaunaren arkhak hiria inguratu zuen egunean behin, eta kanpetara itzulirik, han gelditu zen.

        12. Eta Josue gauaz jaikirik, aphezek hartu zuten Jaunaren arkha,

        13. Eta hekietarik zazpik hartu zituzten jubilauean erabiltzen diren zazpi turutak, eta bazoazen Jaunaren arkharen aitzinean, ibiltzean durrundaraziz turutak; eta begien aitzinean zihoan populu harmatua, eta arkhari jarraikitzen zen gainerako populu xehea, eta turutak jotzen zituen.

        14. Eta bigarren egunean hiria inguratu zuten behin eta itzuli ziren kanpetara. Hola egin zuten zazpi egunez.

        15. Bainan zazpigarren egunean, argi zirrintan jaikirik, hiriaren ingurua egin zuten, manatua zen bezala, zazpi aldiz.

        16. Eta zazpigarren inguraldian aphezek turutak jotzen zituztelarik, Josuek erran zioen Israel guziari: Egizue orroa handi bat, ezen Jaunak eskuetaratu darotzuete hiria;

        17. Eta hiri hau izan bedi anathema, eta huntan diren gauza guziak izan beitez Jaunarentzat: Errahab lilitxoa bakharrik geldi bedi bizirik, berekin etxean dituenekin, ezen gorde izan ditu guk igorri ikhusketariak.

        18. Zuek ordean berautzue debekatuak zeraizkitzuenetarik deusere ukitzetik, beldurrez-eta lege hauspenez hobendun egin zeraizteten, eta Israelgo kanpa guziak bekhatuaren azpian eta nahasmendutan jar ditezen.

        19. Bainan urhe eta zilhar den guzia, eta kobrezko eta burdinazko untziak izan beitez Jaunari kontsekratuak eta haren khutxetan ezarriak.

        20. Beraz populu guziak oihu egiten zuelarik, eta turutek durrundatzean, otsak eta durrundak jo ondoan ostearen beharriak, harrasiak ordu berean lehertu ziren, eta batbedera igan zen bere parrean zuen tokitik, eta hiria hartu zuten,

        21. Eta hil zituzten han ziren guziak, gizonetik emaztekiraino, eta haurretik gizon-zaharreraino. Idiak ere, eta erdiak, eta astoak ezpataren ahotik iragan zituzten.

        22. Bainan ikhulketara igorriak izan ziren bi gizonei Josuek erran izan zioeten: Sar zaizte emazteki lilitxoaren etxera eta ilkhiaraz zazue bere puska guziekin, zin egin izan diozuen bezala.

        23. Eta bi gizon-gazteek sarthurik, erakharri zuten Errabab, eta haren burhasoak, anaiak ere, eta haren puska guziak eta ahaideak, eta Israelgo kanpen kanpoko aldean egonarazi zituzten.

        24. Ordean hiria eta hartan ziren gauza guziak erre zituzten, lekhat urhea eta zilharra, kobrezko eta burdinazko untziak, zeinak Jaunaren khutxako kontsekratu baitzituzten.

        25. Bainan Josuek begiratu zituen Errahab lilitxoa eta haren aitaren etxea, eta zituen puska guziak, eta Israelen erdian egin izan dute beren egoitza egungo eguna arteo, gorde izan zituelakotz, Jerikoren ikhuskatzerat igorri zituen mandatariak. Orduan Josuek arthiki zuen burho bat, zioelarik:

        26. Jaunaren aitzinean madarikatua izan bedi, Jerikoko hiria altxatuko eta berrituko duen gizona. Hartako asentuak eror beitez haren seme lehenaren gainera, eta hartako atheak haren azken semearen gainera.

        27. Jauna izan zen beraz Josuerekin, eta haren izena barraiatu izan zen lur guziaren gainean.

 

VII. KAP.

        1. Bada, Israelgo semeek hautsi izan zuten manamendua, eta eskuperatu zuten anathema ziren gauzetarik. Ezen Akanek, Karmiren semeak, Zabdiren semeak, Zare, Judaren leinukoaren semeak anathema zirenetarik zerbait hartu zuen; eta Jauna hasarretu zen Israelgo semeen kontra.

        2. Josuek Jerikotik gizonak igortzean Hairen kontra, zeina baita Bethabenen aldean, Bethelgo hiriaren iguzki-haizeko aurkhintzan, erran izan zioeten: Igan zaizte eta begizta zazue lekhua. Haukiek manuak bethetzen zituztelarik, ikhuskatu zuten Hai.

        3. Eta bihurturik erran zioeten Josueri: Populu guzia ez bedi igan, bainan boazi bi edo hirur mila gizon, eta xahu bezate hiria: Zertako alferretan nekharaz populu guzia etsai aphur baten kontra?

        4. Hirur mila gudulari igan ziren beraz. Haukiek berehala ihesari emanik,

        5. Joak izan ziren Haieko hiriko gizonez, eta hogoi eta hamaseiek lurrerat egin zuten. Etsaiak jarraiki zitzaizkoten beren athetik Sabarimeraino, eta gainbehera ihes zihoazelarik erori ziren hogoi eta hamaseiek. Eta populuaren bihotza izitu zen, eta ura bezala urthu zen.

        6. Bada, Josuek soinekoak hautsi zituen, eta ahuspez eroria egon zen Jaunaren arkharen aitzinean arrats arteo, hala bera nola Israelgo zahar guziak, eta herrautsez estali zituzten buruak.

        7. Eta Josuek erran zuen: Ai, Jainko Jauna, zertako nahi izan diozu populu huni iraganarazi Jordaneko hibaia, gu Amorhearraren eskura emateko, eta gure galtzeko? oxala egotu izan bagina, hasi bezala, Jordanez haindian

        8. Ene Jainko Jauna, zer erranen dut, Israel ikhustean etsaiari gibelaz itzultzen?

        9. Kananearrak eta lur huntan daudezen guziek adituko dute, eta elkhar harturik inguratuko gaituzte, eta gure izena ezeztatuko dute lurretik: eta zer eginen diozu zure izen handiari?

        10. Eta Jaunak erran zioen Josueri: Xuti zaite, zertako zaude lurrerat eroria?

        11. Israelek bekhatu egin du eta hautsi enekilako patua: anathema zenetik hartu dute, ohointza egin eta gezurra erran, eta ebatsia beren pusken artean gorde dute.

        12. Eta Israelek ezin ihardukiko du bere etsaien aitzinean, eta ihes eginen dioete zeren anatheman khutsatu den: ez naiz gehiago zuekin izanen xahu dezazuen arteo gaixtakeria hortaz hobendun jarri dena.

        13. Jaiki zaite, saindu zazu populua eta errozu: Saindu zaitezte biharko, ezen hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Anathema hire erdian da, Israel: ezin ihardukiko duk hire etsaien aitzinean, hi ganik xahu dezakan arteo tzarkeria hortaz hobendun jarri dena.

        14. Eta bihur goizean ethorriko zarete zein zuen leinuan, eta zorteak khausitzen duen leinua hurbilduko da bere ahaidegoka, eta ahaidegoa etxeka, eta etxea gizonka.

        15. Eta edozein atzemana izan dedien tzarkeria hortaz hobendun, suan errea izanen da bere izate guziarekin, zeren hautsi duen Jaunarekilako patua, eta tzarkeria handia egin Israelen.

        16. Hargatik goizean jaikirik Josuek leinuka hurbilarazi zuen Israel, eta Judaren leinua atzemana izan zen zorteaz.

        17. Hau agertu zenean familiaka, Zareren familia khausitua izan zen. Hau orobat etxeka agertzean, aurkhitua izan zen Zabdi,

        18. Zeinaren etxea gizonka bereztean harrapatua izan zen Akan, Karmiren semea, Zabdiren semea, Zareren semea, Judaren leinukoa.

        19. Eta Josuek erran zioen Akani: Ene semea, ospe bihur zozu Israelgo Jainko Jaunari; aithor eta erakhuts dizadazu zer egin izan duzun, berautzu gorde.

        20. Eta Akanek ihardetsi zioen Josueri eta erran zioen: Egiazki nik bekhatu egin dut Israelgo Jainko Jaunaren alderat, eta hula eta hula egin dut.

        21. Ezen buluzkinen artean ikhusi izan dut eskarlatazko kapa bat hainitz ona, eta berrehun zilharrezko siklo, eta berrogoi eta hamar siklotako erregela bat urhezkoa; eta lehiaturik hartu izan ditut eta lurrean gorde ene olharen erditsuan, eta dirua orde dut lurrean zilho bat eginik.

        22. Josuek igorri zituen beraz gizonak, zeinek laster eginik Akanen olhara, atzeman baitzituzten guziak gordeak zaudela lekhu berean, eta dirua ere orobat.

        23. Eta olhatik harturik, eraman ziozkaten Josueri eta Israel guziari, eta arthiki zituzten Jaunaren aitzinean.

        24. Hargatik Josuek, eta Israel guziak harekin, harturik Akan, Zareren semea, eta dirua, eta kapa, eta urhezko erregela, haren semeak ere eta alabak, idiak, eta astoak, eta ardiak, eta olha bera, eta puska guziak, eraman zituzten Akorreko haranera:

        25. Eta han Josuek erran zioen: Zeren asaldutan ezarri gaitukan, Jaunak asalda behaza egun huntan. Eta Israel guziak harrikatu zuen, eta harenak ziren guziak suz erreak izan ziren.

        26. Eta haren gainera bildu zuten harri meta handi bat, zeinak baitirau egungo eguna arteo. Eta hekien ganik aldaratu zen Jaunaren hasarrea: eta lekhu hura deithua izan zen orai arteo Akorreko harana.

 

VIII. KAP.

        1. Bada, Jaunak erran zioen Josueri: Ez izi, ez ikhara; har zazu zurekin gudutako oste guzia, eta jaikirik igan zaite Haieko hirira. Huna non eman ditudan zure eskura hango erregea, eta populua, hiria eta lurra.

        2. Eta Haieko hiriari eta erregeri eginen diozuete Jerikori eta hango erregeri egin izan diozueten bezala: bainan zuentzat hartuko dituzue harrapakina eta abere guziak. Zelatak heda zatzu hiriari haren gibelean.

        3. Eta Josue jaiki zen, eta gudularien armada guzia harekin Haira igaitekotzat: eta gauaz igorri zituen hogoi eta hamar mila gizon biphilenetarik hautatuak.

        4. Eta manu eman zioten, erraten ziotelarik: Zelatak heda zatzue hiriaren gibelean; ez urrun hanbat, eta zaudete erne.

        5. Eta ni, eta enekin den oste guzia, hirira hurbilduko gare bertze alderditik. Eta gure kontra ilkhiko direnean, lehen bezala eginen dugu, ihesari emanen gare eta gibela erakhutsiko dugu,

        6. Gure ondotik jarraikitzen direnak hiritik urrun eramanak izan ditezen arteo; ezen usteko dute aitzinean bezala ihes goazila.

        7. Beraz ihes goazilarik eta bertzeak jarraikitzen, atheratuko zarete zuen zelatetarik, eta xahutuko duzue hiria; eta zuen Jainko Jaunak ezarriko du zuen eskuetan.

        8. Eta hartu dukezuenean, su emozuete, eta guziak egizkitzue nik manatu bezala.

        9. Eta igorri zituen eta goan ziren zelatatzeko lekhura, eta jarre ziren Bethelen eta Hairen artean, Haieko hiritik mendebal-alderat: bainan gau hartan Josue gelditu zen populuaren erdian;

        10. Eta argi urratzean jaikirik, begitan iragan zituen bere lagunak, eta igan zen zaharrekin armadaren buruan, gerlarien laguntzaz inguratua.

        11. Eta ethorri zirenean eta igan hiriaren bertze aldetik, gelditu ziren Haieko ipharraldeko alderdian, eta haran bat zen hekien eta hiriaren artean.

        12. Bainan Josuek bortz mila gizon hautatuak zituen eta zelatetan ezarriak Bethelen eta Hairen artean, hiri beraren mendebal-aldetik.

        13. Bada, gainerako armada guziak lerroak hartzen zituen ipharralderat, halaz non oste hartako azkenak heltzen baitziren hiriaren mendebal-alderaino. Goan zen beraz Josue gau hartan, eta baratu zen haranaren erdian.

        14. Haieko erregek ikhusi zuenean hori, higitu zen goizik, eta atherarik hiriko armada guziarekin, mortuko alderat harrarazi zioeten lerroei, jakin gabez zelatak gibelean gordeak zituela.

        15. Bada Josuek eta Israel guziak hustu zuten lekhua alegia beldur, eta ihes egiten zutela mortuko bideaz.

        16. Bainan bertzeek oihu egiten zutelarik orok batean eta elkhar berotzen zutelarik, eman ziren hekien ondotik. Eta hiritik atheratu zirenean,

        17. Bat bakharra gelditu etzelarik Haieko hirian eta Bethelen, goan etzenik Israelen ondotik (nola jauzi baitziren hiriak idekiak utziz),

        18. Jaunak erran zioen Josueri: Goiti zazu eskuan duzun erredola Haieko hiriaren kontra, zeren eskuetaratuko baitarotzut.

        19. Eta erredola goititu zuenean hiriaren kontra, hanbatean jaiki ziren zelatetan gordeak zaudezenak; eta hirirat eginik, hartu zuten eta sutan ezarri.

        20. Bada, hiriko gizonek, Josueren ondotik zihoazenek, begiraturik eta hiriko khea zeruraino igaiten ikhusirik, ezin ihes egin zuten ez alde batera ez bertzera, bereziki alegia ihes zihoazenak eta mortu-aldera egiten zutenak, jarraikitzaileei borthizki bihurtu zitzaizkotenean.

        21. Eta Josuek eta Israel guziak ikhustenez hiria hartua zela, eta hiriko khea goiti igaiten, itzuli ziren eta jo zituzten Haieko gizonak.

        22. Ezen hiria hartu eta erre zutenak, hiritik atheraturik beren lagunen alderat, hasi ziren arteko etsaien jotzen. Eta beraz nola etsaiak bi aldeetarik hiltzen baitzituzten, halako ostetik etzen bakhar bat itzuri.

        23. Haieko hiriko errege ere bizirik atzeman zuten, eta eraman zioeten Josueri.

        24. Beraz hilak izan ziren ondoan Israeli jarraiki ziren guziak mortuko alderat egiten zuenean, eta han berean ezpataren ahotik iraganak, Israelgo semeek bihurturik hiria jo zuten.

        25. Egun hartan galdu zirenak gizonetik emaztekiraino, Haieko hiriko guziak, izan ziren hamabi mila gizon.

        26. Eta Josuek etzuen beheititu goititu zuen eskua erredolarekin, Haieko egoiliar guziak hilak izan zitezen arteo.

        27. Bainan Israelgo semeek abereak eta hiriko harrapakina beren artean zathitu zituzten, Jaunak Josueri manatu bezala.

        28. Josuek erre zuen hiria, eta hartarik egin izan zuen bethiko munthoin bat:

        29. Hango erregea ere dilindan ezarri zuen habetik arrats arteo, iguzki-sartzeraino. Eta Josuek manaturik, haren gorphutza jautsi zuten gurutzetik, eta arthiki zuten hiriko sartzean, haren gainera bildurik harri murru handi bat, zeinak baitirau egungo eguna arteo.

        30. Orduan Josuek altxatu zuen Hebalgo mendian aldare bat Israelgo Jainko Jaunari,

        31. Moisek, Jaunaren zerbitzariak, Israelgo semeei manatu izan zioeten bezala, eta Moisen legeko liburuan iskribatua den bezala, aldare bat beraz harri muger burdinak ukitu gabekoz: eta haren gainean eskaini zituen holokaustak Jaunari eta imolatu bakezko bitimak.

        32. Eta harrien gainean iskribatu zuen Moisen legeko Duteronoma, Moisek Israelgo semeen aitzinean eman izan zuena.

        33. Bada, populu guzia, eta adinez zaharrenak, et aitzindariak, eta juieak, arrotza hala nola herritarra, xutik zauden arkharen bi aldetarik, Jaunaren batasuneko arkha zakharten aphezen aitzinean. Hekien erdia zen Garizimgo mendiaren ondoan, eta bertze erdia Hebalgo mendiaren ondoan, Moise, Jaunaren zerbitzariak manatu izan zuen bezala. Eta Josuek benedikatu zuen lehenbizikorik Israelgo populua.

        34. Gero irakurtu zituen benedizionetako eta madarizionetako hitzak oro eta legeko liburuan iskribatuak ziren guziak.

        35. Moisek manatu zituenetarik deusere etzuen ukitu gabe utzi, bainan oro errepikatu zituen Israelgo oste guziaren aitzinean, emazteki, haur eta hekien artean zauden arrotzen aitzinean.

 

IX. KAP.

        1. Horiek entzunik, Jordanez hun-haindiko errege guziak, mendietan eta zelhaietan zaudezenak, itsas-lurretan eta itsaso handiko hegian, Libango ondoan zaudezenak ere, Hethearra eta Amorhearra, Kananearra, Pherezearra, Hebearra et Jebusearra,

        2. Batera bildu ziren, Josueren eta Israelen kontra gudukatzeko bihotz batez eta xede berarekin.

        3. Bainan Gabaonen zaudenek, aditurik Josuek Jerikori eta Hairi egin izan ziozkitenak oro,

        4. Amarru asmatu zuten; hartu zituzten jatekoak, astoen gainetan ezarriz zakhu zahar batzuek, eta arno zahagiak hautsiak eta osatuak,

        5. Eta oinetako zaharkituak, zeinak puskekin baitziren osatuak, hekien zahartasunaren erakhusteko; soineko ihetxez jauntziak ziren; bideko ekhartzen zituzten ogiak ere, gogorrak ziren eta puskaka hautsiak.

        6. Eta egin zuten Josueren gana, zeina orduan baitzagoen Galgalako kanpetan, eta erran zioeten eta batean Israel guziari: Urrungo lurretik heldu gare, zuekin bake egin nahiz. Eta Israelgo gizonek ihardetsi zioeten eta erran:

        7. Beharbada guri zortean eman behar zaukun lurrean egoten zarete, eta ez dezakegu zuekin batasunik egin.

        8. Bainan hekiek erran zioeten Josueri: Zure muthil gare. Josuek berriz: Nor zarete zuek? eta nondik heldu zarete?.

        9. Ihardetsi zuten: Hainitz lekhu urrunetik ethorri dira zure muthilak, zure Jainko Jaunaren izenean. Entzun ditugu ezen haren botherearen omena eta egin dituen guziak Egipton,

        10. Eta Jordanez haindian ziren bi errege Amorhearrenei, Sehon, Hefebongo erregeri, eta Og, Basango errege, Astarothen zenari:

        11. Eta gure zaharrek eta gure tokiko egoiliar guziek erran izan darokute: Jatekoak har zatzue bide hanbat luzeko, zoazte hekien bidera, eta errozuete: Zuen muthil gare, egizue gurekin batasun.

        12. Huna bero-beroak hartu ditugun ogiak gure etxeetarik ilkhi garenean zuen ganat ethortzeko; orai idortuak dira eta zaharregiz puskatuak.

        13. Zahagi berriak arnoz bethe ditugu, orai lehertuak eta urratuak dira; gure soineko jauntzia eta zangoetan ditugun oinetakoak, bide luzearen luzez hautsiak eta higatu hurranak dira.

        14. Israelgo aitzindariek hartu zuten beraz hekien jatekoetarik eta etziren Jaunaren ahotik argitu.

        15. Eta Josuek egin zuen hekiekin bakea, eta batasun eginik, agindu zioeten etzirela hilak izanen; populuko aitzindariek ere orobat zin egin zioeten.

        16. Bainan batasun egin eta hirur egunen buruan, aditu zuten hauzoan egoten zirenak zirela, eta hekietara sartzekotan zirela.

        17. Eta Israelgo semeek kanpak higitu zituzten, eta hirur egunen buruko heldu izan ziren hekien hirietara, zeinen izenak haukiek baitira: Gabaon, eta Kaphira, eta Beroth, eta Kariathiarim.

        18. Eta etzituzten jo, zeren populuko aitzindariek zin egin baitzioten Israelgo Jainko Jaunaren izenean. Hargatik jende xehe guzia erauntsiaka haritu zen aitzindarien kontra.

        19. Haukiek ihardetsi zioeten: Zin egin izan diotegu Israelgo Jainko Jaunaren izenean, eta hori delakoz ezin uki detzazkeguke.

        20. Bainan hau eginen diotegu: utziko diotegu bai bizia, gure kontra jauz ez dadientzat Jaunaren hasarrea, baldin hitza jaten bagindu,

        21. Ordean hula biziko dira, populu guziarentzat egurketa eta urketa haritzeko. Horiek erraten zituztelarik,

        22. Josuek deithu zituen Gabaontarrak eta erran zioeten: Zertako nahi izan gaituzue maulaz enganatu, guri errateko: Zuen ganik hainitz urrun gaudezi, gure erdian zaretelarik?

        23. Horren gatik madarizionearen azpian izanen zarete, eta zuen odolekorik nihor ez da izanen hariko ez denik egur hausten eta urketa ene Jainkoaren etxera.

        24. Haukiek ihardetsi zuten: Berria ekharria izan zarokun guri zure muthilei, zure Jainko Jaunak agindu izan zioela bere zerbitzari Moisi zuei emanen zarotzuetela lur hau guzia eta xahutuko zituela hemengo egoiliarrak oro. Izialdura handitan sarthu gare beraz; zuen beldurrak ekharri gaitu gure bizien begiratzeko zerbait bide hartzera, eta asmu hori egin izan dugu.

        25. Orai, bada, zure eskuan gare; on eta zuzen iduritzen zaitzuna egizu gutaz.

        26. Josuek egin zuen beraz erran izan zuen bezala, eta Israelgo semeen eskuetarik atheratu zituen hilak izan etzitezentzat.

        27. Eta egun hartan erabaki zuen izanen zirela populu guziaren eta Jaunaren aldarearen zerbitzuko Jaunak hautatu tokian, egur hausten eta urketa haritzeko, egungo egunean ikhusten diren bezala.

 

X. KAP.

        1. Jerusalemeko errege Adonisedekek aditu zituenean horiek, erran nahi da Josuek Hai hartu eta herrautsi zuela (ezik nola egin baitzioen Jerikori eta hango erregeri, halaber egin zioeten Hairi eta hango erregeri), eta Gabaontarrek ihes egin zutela Israeldarretara eta hekiekin batasunean jarri zirela,

        2. Beldurtu zen hainitz; Gabaon ezik hiri handia zen, errege-hirietarik bat, eta Hai baino hiri handiagoa, eta hango gerlari guziak hazkarrenetarik.

        3. Adonisedekek beraz bidali zioeten Oham Hebrongo erregeri, eta Pharam Jerimothgo erregeri, eta Japhiari ere, Lakisgo erregeri, eta Dabir Eglongo erregeri, zioelarik:

        4. Igan zaizte ni gana eta ekhar zazue laguntza Gabaonen hartzeko, zeren iragan den Josueren gana eta Israeldarretara.

        5. Beraz Amorhearren bortz errege horiek, Jerusalemeko errege, Hebrongo errege, Jerimothgo errege, Lakisgo errege eta Eglongo errege, igan ziren beren armadekin eta kanpatu ziren Gabaonen inguruan, hiria sethiatzen zutela.

        6. Bada Gabaongo hiri sethiatuko egoiliarrek igorri zuten Josueren gana, zeina orduan baitzagoen Galgalako kanpetan, eta erran zioten: Ez gibela zure eskuak zure muthilen laguntzatik; igan zaite laster, hestura hunetarik athera gaitzatzu, inguzu laguntza: ezen mendietan dauden Amorhearren errege guziak gure kontra bildu izan dira.

        7. Eta Josue Galgalatik igan zen, eta harekin gerlarien armada guzia, hainitz gizon hazkarrak.

        8. Eta Jaunak erran zioen Josueri: Ez izan horien beldur, ezen zure eskuetan ezarri ditut, hekietarik nihork ezin buru eginen darotzu.

        9. Eta Josue gau guzian Galgalatik iganez, oharkabean erori zitzaioeten gainera.

        10. Eta Jaunak asaldutan ezarri zituen Israelen aitzinean; eta sarraski handia egin zioten Gabaonen, ondotik jarraikiz Bethoronera igaiten den bideaz, eta jo zituen Azekaraino eta Mazedaraino.

        11. Eta Israelgo semeen ihes zihoazelarik eta Bethorongo jaustean zirelarik, Jaunak zerutik igorri ziozkaten harri handi batzuek Azekaraino; eta harri abarrak hilak hainitz gehiago ziren, ezenez Israelgo semeen ezpatak hilak.

        12. Orduan Josue mintzatu zen Jaunari, Israelgo semeen eskuetara Amorhearra ezarri zuen egunean, eta hekien aitzinean erran zuen: Iguzkia, ez higi Gabaonen parretik, eta, ilhargia, Ayalongo haraneko parretik.

        13. Eta iguzkia eta ilhargia baratu ziren populua bere etsaietarik aspertu arteo. Hori ez othe da Zuzenen liburuan iskribatua? Iguzkia gelditu zen beraz zeru-erditan, eta egun oso batez etzuen egin etzatera.

        14. Lehenago ez geroago ez da izatu hain egun luzerik, Jauna gizon baten erranera jautsiz eta Israelen alde gudukatuz.

        15. Eta Josue Israel guziarekin itzuli zen Galgalako kanpetara.

        16. Ezen bortz erregeek ihes egin zuten eta gorde ziren Mazedako hiriko lur-zilhoka batean.

        17. Eta Josueri gaztiatua izan zitzaioen bortz erregeak atzemanak izatu zirela Mazedako hiriko lur-zilhoka batean gordeak.

        18. Hunek manatu zioten bere lagunei, eta erran: Anbil zatzue harri handi batzuek zilhoaren ahora, eta gizon asmutakoak ezar zatzue hertsiak direnen zaintzen.

        19. Zuek ordean ez geldi, bainan jarraik zakiozkite etsaiei, eta ihes dihoazenak azkeneraino hil zatzue: etzatzuela utz sartzera beren hirietako gazteluetan, Jainko Jaunak eskuetara eman darozkitzuenaz geroztik.

        20. Etsaiak eroririk beraz sarraski handian eta gutiz-gehienak hiltzerainokoan xahuturik, Israeli itzuri ahal izan zirenak sarthu ziren hiri hazkartuetan.

        21. Eta armada guzia bihurtu izan zen, minik gabe eta osorik, Josueren gana Mazedara non baitziren orduan kanpak: nihor-ere etzen ausartatu hint baten atheratzera Israelgo semeen kontra.

        22. Eta Josuek manu egin zuen, zioelarik: Idekazue zilhoko ahoa, eta ene aitzinera erakhar zatzue hor gordeak daudezen bortz erregeak.

        23. Eta zerbitzariek egin zuten manatua zitzaiotena; eta erakharri ziozkaten zilhokatik bortz erregeak, Jerusalemeko errege, Hebrongo errege, Jerimothgo errege, Lakisgo errege, eta Eglongo errege.

        24. Eta erakharriak izan zitzaizkoenean, deithu zituen Israelgo gizon guziak, eta berekin zituen armadako aitzindariei erran zioten: Zoazte, eta zangoa ezar zazue errege horien lephoaren gainean. Haukiek goan zirenean, eta zangoaren-pean zaduzkatelarik erregeen lephoak,

        25. Josuek erran zioten berriz: Ez izan beldurrik, ez lotsa, har zazue bihotz eta egizue hazkarretik: ezen horrelaxe eginen diote Jaunak zuen etsai gudukatuko ditutzuen guziei.

        26. Gero Josuek jo eta hil zituen erregeak eta dilindan ezarri zituen bortz habetarik, eta dilindan egotu ziren arrats arteo.

        27. Eta iguzkia etzaterakoan, bere lagunei manatu zioten jauts zetzatela habeetarik. Jautsi zituztenean arthiki zituzten gordeak egotu ziren zilhokara, eta hartako ahoan ezarri zituzten harri handi batzuek, egungo egunean oraino han berean dirautenak.

        28. Josuek halaber egun berean hartu izan zuen Mazeda, eta ezpataren ahotik iragan zuen; hango errege ere eta egoiliar guziak hil zituen: etzuen hiri hartan bakhar bat ere bizirik utzi. Mazedako erregeri egin zioen Jerikoko erregeri egin izan zioena.

        29. Bada Mazedatik Israel guziarekin iragan zen Lebnara, eta gudukatzen zen haren kontra,

        30. Zeina Jaunak eman baitzuen bere erregearekin Israelen eskuetara: eta hiria eta hango egoiliar guziak jo zituzten ezpataren ahoaz; etzuten hiri hartan bakhar bat ere bizirik utzi. Eta Lebnako erregeri egin zioten Jerikoko erregeri egin izan ziotena.

        31. Josue Lebnatik Israel guziarekin iragan zen Lakisera, eta armada inguruan jarrarazirik, sethiotan zadukan.

        32. Jaunak Lakis eman zuen Israelen eskuetara, eta Josuek hiria hartu zuen biharamunean, eta jo zuen ezpataren ahoaz, eta han ziren arima guziak erebai, Lebnan egin izan zuen bezala.

        33. Ordu hartan berean igan zen Horam, Gazergo errege, Lakisi laguntza ematera; bainan Josuek jo eta hil izan zuen bere populu guziarekin.

        34. Eta Lakistik iragan zen Eglonera eta inguratu zuen.

        35. Egun berean hartu izan zuen, eta ezpataren ahotik iragan zituen hango arima guziak, Lakisen egin izan zuen bezala.

        36. Halaber Israel guziarekin igan zen Eglondik Hebronera, eta gerla eman zioen;

        37. Hartu zuen eta ezpataren ahoaz jo, hango errege ere eta haren aurkhintzako hiriak oro, eta hekietan egoten ziren anima guziak: etzuen hekietan nihor utzi bizirik: nola egin izan baitzuen Eglonen, hala egin zuen Hebronen, ezpatan iraganez han khausitu zituen guziak.

        38. Handik bihurtu zen Dabirrera,

        39. Hartu eta xahutu zuen; hango errege ere eta inguruko hiri guziak ezpataren ahoaz jo zituen; etzuen hekietan nihor utzi bizirik: nola egin izan baitzuen Hebroni eta Lebnari, eta hekietako erregeei, hala egin zioen Dabirri eta hango erregeri.

        40. Josuek jo zuen beraz lurra oro, basaburukoa, hegoaldekoa eta zelhaiekoa, eta Asedoth bere erregeekin; etzuen han nihor utzi bizirik, bainan hatsa zukeen guzia hil zuen Israelgo Jainko Jaunak manatu izan zioen bezala,

        41. Kadesbarnetik Gazaraino. Gosengo lur guzia Gabaoneraino,

        42. Eta errege guziak eta hekien eremuak, oldar-aldi batez hartu eta xahutu zituen: Israelgo Jainko Jauna gudukatzen zen ezik haren alde.

        43. Eta Israel guziarekin bihurtu izan zen Galgalako kanpa-lekhura.

 

XI. KAP.

        1. Jabin, Asorgo erregek entzun zituenean horiek, bidali zuen Jobal, Madongo errege gana, eta Semerongo errege gana eta Aksapheko errege gana,

        2. Halaber ipharraldeko errege mendietan eta Zenerothen hegoaldaren parreko ordokian zaudezenen gana eta bazter-aldetan eta Dorgo aurkhintzetan itsas-hegiraino zaudezenen gana ere;

        3. Orobat iguzki-sorthaldeko eta etzinaldeko Kananearra gana, Amorhearra gana, Hethearra gana, Pherezearra gana, eta mendietara Jebusearra gana; halaber Hermon azpian Masphako lurrean zagoen Hebearra gana.

        4. Eta atheratu ziren guziak beren saiherekin, populu bat nihonerekoa, itsasbazterrean den legarra iduri, zaldi eta orga-laster oste ikharagarri bat ere hekiekin.

        5. Eta errege horiek oro batera bildu izan ziren Meromgo uretan, Israeli gudu emateko.

        6. Eta Jaunak Josueri erran zioen: Ez izan horien beldur, ezen bihar tenore huntan berean horiek oro sarraskitzera emanen ditut Israelen aitzinean; zainak ebakiko diozkatzute hekien zaldiei, eta orgak suz erreko ditutzu.

        7. Eta hekien kontra Josue eta armada guzia harekin terrepentean goan ziren Meromgo uretara, eta jauzi zitzaizkoten gainera.

        8. Eta Jaunak eman zituen Israelgo semeen eskuetara. Haukiek jo zituzten, eta jarraiki zitzaizkoten Sidon handiaraino, Maserephoteko uretaraino, eta Maspheko bazterretaraino, zeinak baitira haren iguzki-haize aldetik. Horrela jo zituen guziak, eta etzuen hekietarik nihor utzi bizirik;

        9. Eta egin zuen Jaunak manatu izan zioen bezala, zainak ebaki ziotzaten hekien zaldiei, eta orgak suz erre zituen.

        10. Eta berehala itzulirik, hartu zuen Asor, eta hango errege ezpatan iragan zuen. Asor zen ezik aspaldi hartan erre-suma hekien ororen buruzagitasuna zadukana.

        11. Eta han zaudezen arima guziak jo zituen: etzuen hekietarik bakhar bat ere bizirik utzi, bainan hiltzeraino guziak xahutu zituen, eta hiria bera suaz herrautsi zuen.

        12. Eta inguruneko hiri guziak eta hekien erregeak hartu, jo eta xahutu zituen, Moisek, Jaunaren zerbitzariak manatu izan zioen bezala.

        13. Eta bizkargunetan eta munhoetan jarriak ziren hiriez bertze guziak erre zituen Israelek: Asor bakharrik hainitz hazkartua zena suz herrautsia izan zen.

        14. Eta Israelgo semeek beren artean zathitu zituzten hiri hekietako buluzkina eta abereak, gizon guziak hil ondoan.

        15. Nola Jaunak manatu izan baitzioen bere zerbitzari Moisi, hala Moisek manatu zioen Josueri, eta hunek guziak bethe zituen: manatu uzietarik etzuen iragaitera utzi, ez-eta Jaunak Moisi mezutu izan zioen hitz bakhar bat ere.

        16. Josue jabetu zen beraz basaburuaz eta hegoaldeko eremuaz, Gosengo lurraz eta zelhaiaz, mendebal-aldeko aurkhintzaz, Israelgo mendiaz eta ordokiaz,

        17. Eta Seirgo aldera igaiten den mendiaren zathi batez Baalgaderaino, Liban-go zelhaia gaindi Hermongo azpitik: hango errege guziak hartu, jo eta hil zituen.

        18. Josue luzez gudukatu izan zen errege hekien kontra.

        19. Etzen hiri bat izatu bere baitharik Israelgo semeei eman zenik, Hebearraz landa, zeina Gabaonen baitzagoen: ezen oro gudukatuz hartu zituen.

        20. Ezik Jaunaren erabakia izan zen gogortuko zituztela beren bihotzak, gudukatuko zirela Israelen kontra, eroriko zirela, gozotasunik etzutela batere merezituko, eta xahutuak izanen zirela Jaunak Moisi manatu izan zioen bezala.

        21. Egun hekietan Josue ethorri zen eta hil zituen Enaktarrak Hebrongo, Dabirgo eta Anabeko mendietakoak eta Judako eta Israelgo mendi guzikoak, eta herrautsi zituen hekien hiriak.

        22. Enaken odolekorik etzuen bakhar bat utzi Israelgo semeen lurrean, lekhat Gazako, Jetheko eta Azoteko hirietan, zeinetan bakharrik utziak izan baitziren.

        23. Josue jabetu zen beraz lur guziaz, Jaunak Moisi agindu izan zioen bezala, eta gozatzera eman zioten Israelgo semeei beren pharteen eta leinuen arabera; eta lurra guduetarik sesutan gelditu zen.

 

XII. KAP.

        1. Haukiek dira erregeak Israelgo semeek jo zituztenak, eta zeinen lurra gozatu baitzuten Jordanez haindian, iguzki-sorthaldera, Arnongo errekatik Hermongo mendiraino, eta iguzki haizeko ephaitza guzia mortuari begira dagoena:

        2. Sehon Amorhearren errege, Hefebonen zagoena, zeina erreginatu baitzen Aroerdik, Arnongo errekako hegian jarria denetik, eta haranaren erditik, eta Galaadeko erditik, Jabokeko errekaraino, zeina baita Amonen semeen muga;

        3. Eta mortutik, iguzki-sortzearen parrean Zenerotheko itsasoraino, eta Mortuko itsasoraino, zeina baita itsaso Gazia, iguzki-sorthaldeko ephaitzara Bethsimothera daraman bideaz; eta hegoako aurkhintzatik, zeina baita Asedotheko azpialdean, Phasgaraino.

        4. Og, Basango errege, Erraphaimen odoletik azkenetarik Astarothen eta Edrain egotu zenaren eremua hedatzen zen Hermongo mendian eta Salekan eta Basan guzian,

        5. Jesuriko, Makatiko eta Galaaden erdiaren mugetaraino, zeinak baitziren Sehon Hefebongo erregeren mugak.

        6. Moise Jaunaren zerbitzariak eta Israelgo semeek jo zituzten errege horiek, eta Moisek hekien lurra gozatzera eman zioten Errubentarrei, Gadtarrei eta Manaseren leinu erdiari.

        7. Haukiek dira lurreko erregeak Josuek eta Israelgo semeek jo zituztenak Jordanez hunaindian mendebaleko alderdira, Baalgad Libango ordokian denetik, Seirrera pharte igaiten den mendiraino: Josuek lur hura eman izan zioten gozatzera Israelgo leinuei, zeini bere zathia,

        8. Hala mendietan nola zelhaietan eta bazter-aldetan. Asedothen, mortuan eta hegoaldean izatu ziren Hethearra eta Amorhearra, Kananearra eta Pherezearra, Hebearra eta Jebusearra.

        9. Jerikon errege bat; Hain, zeina baita Bethelen sahetsean, errege bat;

        10. Jerusalemgo errege bat; Hebrongo errege bat;

        11. Jerimothgo errege bat; Lakifgo errege bat;

        12. Eglongo errege bat; Gazergo errege bat;

        13. Dabirgo errege bat; Gadergo errege bat;

        14. Hermako errege bat; Heredgo errege bat;

        15. Lebnako errege bat; Odulamgo errege bat;

        16. Mazedako errege bat; Bethelgo errege bat;

        17. Taphuako errege bat; Ophereo errege bat;

        18. Aphekgo errege bat; Sarongo errege bat;

        19. Madongo errege bat; Asorgo errege bat;

        20. Semerongo errege bat; Aksapheko errege bat;

        21. Thenakeko errege bat; Maiedoko errege bat:

        22. Kadesko errege bat; Karmeleko Jakanango errege bat;

        23. Dorgo eta Dorgo herrialdeko errege bat; Galgalako jendaien errege bat;

        24. Thersako errege bat; orotara hoeta hameka errege.

 

XIII. KAP.

        1. Josue zahartua eta adin handitan zen, eta Jaunak erran zioen: Zahartu zare eta adinetan sarthu, eta lekhu guziz zabal bat gelditua da, oraino zorteaz berezigabea;

        2. Erran nahi da Galilea, Filistinherria eta Jefuri guzia;

        3. Egiptoa urztatzen duen hibai lohitsutik Akarongo mugeara, ipharrera; Kanaango lurra, Filistindarren bortz erregettoen artean zathitzen dena, Gazarrak, Azotarrak, Askalondarrak, Jetharrak eta Akarondarrak.

        4. Hegoaldera dira Hebearrak, Kanaango lur guzia, eta Sidondarren Maara, Aphekeraino eta Amorhearren mugetaraino,

        5. Eta mugakhidetaraino: Libango bazterrak ere, iguzki-haize alderat; Baalgadik, Hermongo azpian, Emathen sar zaitezen arteo;

        6. Mendian egoten diren guziak, Libanetik Maserephotheko uretaraino, eta Sidondar guziak. Ni naiz hekiek xahutuko ditudana Israelgo semeen aitzinetik. Oro eror beitez beraz Israelen primantzaren phartera, nik manatu izan dudan bezala.

        7. Eta orai lurra zathi diozozuete gozatzeko bederatzi leinuei eta Manaseren leinu erdiari,

        8. Zeinarekin Errubenek eta Gadek gozamenetan hartu baitute Jaunaren zerbitzari Moisek Jordaneko uraz haindian eman izan dioteten lurra iguzkihaizeko aurkhintza-alderat,

        9. Aroerdik, zeina jarria baita Arnongo errekaren hegian, eta haranaren erdian, eta Medabako zelhaiak oro Diboneraino,

        10. Eta Hefebonen erreginatu den Sehon, errege Amorhearraren hiri guziak, Amonen semeen mugetaraino;

        11. Eta Galaad, eta Jesuriko eta Makatiko eremua, eta Hermongo mendi guzia eta Basan guzia Salekaraino;

        12. Eta Astarothen eta Edrain erreginatu den Erraphaimen azken odoletikakoetarik zen Ogen erresuma guzia Basanen: eta Moisek jo eta xahutu zituen.

        13. Eta Israelgo semeek etzituzten nahi izan xahutu Jesuritarrak eta Makatiarrak, eta Israelen erdian daude egungo eguna arteo.

        14. Ordean Moisek Lebiren leinuari etzioen lurrik eman gozatzera: bainan Israelgo Jainko Jaunaren sakrifizio eta bitimak dira haren primantza, Jaunak berak erran dioen bezala.

        15. Errubenen leinuko semeei, beren familien arabera, lurra gozatzera eman zioten beraz Moisek:

        16. Eta hekien eremua izan zen Aroerdik, zeina jarria baita Arnongo errekaren bazterrean, eta Arnongo errekako haranaren erdian, Medabara daraman zelhai guzia,

        17. Hefebon eta hango bazter-aldetan diren herri guziak; Dibon ere, Bamothbaal eta Baalmaongo hiria,

        18. Jasa, Zedimoth, Mephaath,

        19. Kariathaim, Sabama eta Sarathasar Haraneko mendian;

        20. Bethphogor, Asedoth, Phasga eta Bethiesimoth,

        21. Eta ordokiko hiri guziak, eta Sehon errege Amorhearraren erresuma guziak, Hefebonen erreginatu zenarenak eta Moisek jo zuenarenak, Ebi, Errezem, Sur, Hur eta Errebe, Madiango aitzindariekin, zeinak baitziren Sehonen lurreko egoiliarren buruzagiak.

        22. Israelgo semeek ezpataz sarraskitu zuten bertze hilekin Balaam aztia ere, Beorren semea.

        23. Eta Jordaneko hibaia Errubenen semeen muga egina izan zen. Horiek dira hiri eta herriak Errubentarren gozamenekoak bekien familien arabera.

        24. Eta Moisek Gaden leinu eta semeei beren familien arabera eman zioeten gozamena, zeinaren xehatzapena hau baita:

        25. Jasergo bazterra, Galaadeko hiri guziak, eta Amonen semeen lurraren erdia Aroerreraino, zeina baita Erraba alderat;

        26. Hefebondik, Erramoth, Masphe eta Betonimeraino; eta Manaimdik, Dabirreko mugetaraino;

        27. Betharango, Bethnemrako, Sokhotheko eta Saphongo haranean ere, Sehon Hefebongo erregeren erresumaren gainerakoa: haren muga Jordanea da halaber, Zeneretheko itsasoaren azken bururaino, Jordanez haindian, iguzki-sorthalderat.

        28. Horiek dira lurra, hiriak eta herriak Gaden semeen gozamenekoak beren familien arabera.

        29. Moisek eman zioten Manaseren leinu erdiari ere eta semeei beren familien arabera, gozamen bat,

        30. Zeinaren hastea hau baita: Manaimdik Basan guzia; Og, Basango erregeren erresuma guziak, eta Jairren herrialdea, zeina baita Basanen, hirur hogoi hiritakoa;

        31. Eta Galaaden erdia, eta Astaroth eta Edrai, Ogen erresumako hiriak Basanen, Manaseren seme Makirren haurrei, erran nahi da Makirren semeen erdiari beren familien arabera.

        32. Moisek berezpen hori egin izan zuen Moabeko zelhaietan, Jerikoko parrean iguzki-sorthalderat.

        33. Bainan Lebiren leinuari gozamenik etzioen eman, zeren Israelgo Jainko Jauna bere baita haren gozamena, erran izan dioen bezala.

 

XIV. KAP.

        1. Huna zer gozatu duten Israelgo semeek Kanaango lurrean, zeina hekiei eman izan baitzioeten Eleazar aphezak, Josue Nunen semeak eta Israelgo leinu bakhotxeko familietako buruzagiek,

        2. Guziak zortean bereziz bederatzi leinu eta erdiri, Jaunak Moisen arartekoz manatu izan zuen bezala.

        3. Ezen Moisek bi leinu eta erdiri Jordanez haindian eman zioeten beren gozamena, lebitarrak gabe, zeinek lurrik batere izan ez baitzuten beren anaien artean.

        4. Bainan hekien orde ondoregotan jarri ziren Manase eta Efraim, bi leinutan bereziak; eta lebitarrek etzuten lurrean bertze pharterik hartu baizik-ere hiriak beren egoitzen egiteko eta hiripeak bere abere eta arthaldeen hazteko.

        5. Jaunak nola manatu, hala egin zuten Israelgo semeek, lurra zathitu zuten.

        6. Hargatik Judaren semeak hurbildu zitzaizkoen Josueri Galgalan; eta Jephonen seme Zenezearra, Kaleb mintzatu zitzaioen: Badakizu Jaunak zutaz zer erran izan dioen Moisi, Jainkoaren gizonari, Kadesbarnen.

        7. Berrogoi urthe nituen Moisek, Jaunaren zerbitzariak Kadesbarnetik igorri ninduenean lurraren begiztatzera, eta berriak ekharri nioizkien, nola egiak iduritzen baitzeraizkidan eta hala.

        8. Bainan enekin igan izan ziren anaiek bihotza galarazi zioten populuari: ez nintzen gutiago jarraiki ene Jainko Jaunari.

        9. Eta egun hartan Moisek zin egin izan zuen, zioelarik: Zure zangoak oinkatu duen lurra zure gozameneko eta zure semeeneko izanen da bethi guziko, zeren jarraiki izan zaren ene Jainko Jaunari.

        10. Jaunak, agindu izan zuen bezala, onhetsi darot beraz bizia egungo eguna arteo. Berrogoi eta bortz urthe ditu Jaunak hitz hori erran izan zioela Moisi, Israel mortua barna zihoalarik: egun laur hogoi eta bortz urthetan naiz,

        11. Hain hazkar, nola bainintzen ikhusketara bidalia izan nintzenean: orduko indarrak dirau ene baithan egundinokoan, nahiz gerlarako eta nahiz biderako.

        12. Indazu beraz niri, Jaunak, zerorrek entzuten duzularik, agindu izan darotan mendi hori, zeintan baitira Enaktarrak eta hiri handi eta hazkarrak, ikhus dezadan heia Jauna enekin den eta hekiek xahutuko ahal othe ditudan, niri hitzeman darotan bezala.

        13. Eta Josuek benedikatu zuen, eta Hebron eman zioen gozatzera.

        14. Eta hartaz geroz Hebron Kalebena, Jephonen seme Zenezearrarena izatu da egungo eguna arteo, jarraiki izan zelakotz Israelgo Jainko Jaunari.

        15. Aitzinean Hebron deitzen zen Kariatharben izenaz. Adam handia han dago ehortzia Enaktarren artean: eta lurra hustu zen guduetarik.

 

XV. KAP.

        1. Hau izan zen beraz Judaren semeen zortea beren familien arabera. Edomen mugatik, Sineko mortua hegoaldera, eta hegoaldeko aurkhintzaren bertze bururaino.

        2. Haren hastapena da itsaso Gaziko burutik eta hegoaldeari begira dagoen zerrendaraino.

        3. Eta handik ilkhitzen da Harrobiaren patarreraino, eta iragaiten da Sinan; igaiten da Kadesbarnera eta heltzen Efronera, igaiten delarik Adarrera eta inguratzen duelarik Karkaa,

        4. Eta handik iragaiten delarik Asemonan eta heltzen Egiptoko errekara: eta izanen dira haren mugak itsaso handian. Han izanen da hegoako aurkhintzaren akhabantza.

        5. Bada iguzki-sorthaldetik, hastea izanen da itsaso Gazian Jordaneko azken bururaino: eta ipharrera begira dagoena, itsaso-zerrendatik Jordaneko hibai bereraino.

        6. Eta muga igaiten da Beth Haglara, eta ipharretik iragaiten da Betharabara, igaiten delarik Errubenen seme, Boenen harrira,

        7. Hedatzen delarik Deberako mugetaraino Akorreko haranean, ipharrera begiratzen duelarik Galgalari, zeina baita Adomimgo igaitearen parrean, errekaren hegoako aldetik; eta iragaiten ditu urak Iguzkithurri deithuak, eta haren akhabantza izanen da Erroielgo ithurrian.

        8. Gero igaiten da Enom semeren harana gaindi hegoaldera Jebusearraren sahetsetik, hura baita Jerusaleme; eta handik goititzen delarik mendi bizkarrera, zeina baita Jeenomen parrean mendebalerat Erraphaimen haraneko buruan ipharrari begira,

        9. Mendi gainetik iragaiten da Nephtoako ithur-uretaraino; heltzen da Efrongo mendiko herrietaraino, eta, jausten da Baalara, zeina baita Kariathiarim, erran nahi da Oihanetako hiria;

        10. Eta Baalatik ingurua egiten du mendebal-aldera, Seirgo mendiraino; eta iragaiten da Jarimgo mendiaren sahetsetik, iparrari buruz, Kestonera; jausten da Bethsamera, iragaiten Thamnan,

        11. Heltzen da Akarongo sahetsera ipharretik, eraisten da Sekronara, iragaiten du Baalako mendia, heltzen da Jebneelara, eta hertsia da mendebaletik itsaso Handiko bazterraz.

        12. Horiek dira Judaren semeen mugak inguruan beren familien arabera.

        13. Bainan Josuek Kalebi, Jephonen semeari eman zioen, Jaunak manatu bezala, Judaren semeen erdian bere pharte Kariatharbe, Enaken aitaren hiria, hura bera baita Hebron.

        14. Eta Kalebek hartarik xahutu zituen Enaken hirur semeak, Sesai, Ahiman eta Tholmai, Enaken odolekoak.

        15. Eta handik iganez ethorri zen Dabirgo egoiliarretara, hiri hura aitzinean deitzen baitzen Kariath Sepher, erran nahi da Iskribauen hiria.

        16. Eta Kalebek erran zuen: Norkere joko eta hartuko baitu Kariath Sepher, eta hainari emaztetzat emanen diot ene alaba Aksa.

        17. Eta Othonielek, Zenezen semeak, (Zenez baitzen Kaleben anaia gazteagoa) hartu zuen hiria, eta Kalebek eman zioen bere alaba Aksa emaztetzat.

        18. Eta elkharrekin zihoazelarik, Aksa bildua izan zen bere senharraz aitari galda zezon landa bat, eta nola asto baten gainean jarria baitzen, hasbeherapenka hasi zen. Kalebek erran zioen: Zer duzu?

        19. Eta alabak ihardetsi zuen: Indazu zure benedizionea: eman izan darotazu lur bat eguerdiari dagoena eta agorra, indazu bertze bat urztatua dena. Hargatik Kalebek eman zioen lur bat gainetik beherera urztatua zena.

        20. Huna Judaren semeen gozamena beren familien arabera.

        21. Judaren semeen bureburuko aurkhintzetan, Edomen mugen aldean, hegoatik, hiriak ziren Kabseel, Eder eta agur;

        22. Zina, Dimona eta Adada;

        23. Kades, Asor eta Jethnam;

        24. Ziph, Telem eta Baloth;

        25. Afor-bem, Kariath, eta Hefron, hura baita Asor;

        26. Aman, Sama eta Molada;

        27. Asergada, Hasemon eta Bethphelet;

        28. Hasersual, Bersabee eta Baziothia;

        29. Baala, Jim eta Esem;

        30. Eltholad, Zestl eta Harma;

        31. Sizeleg, Medemena eta Sensena;

        32. Lebaoth, Selim, Aen eta Erremon: orotara hogoi eta bederatzi hiri, eta beren herriak.

        33. Eta zelhaietan, Estaol, Sarea eta Asena;

        34. Zanoe, Enganim, Taphua eta Enaim;

        35. Jerimoth, Adulam, Soko eta Azeka;

        36. Saraim, Adithaim, Jedera eta Jederothaim: hamalau hiri eta beren herriak.

        37. Sanan, Hadasa eta Magdalgad;

        38. Deleam, Masepha eta Jekthel,

        39. Lakis, Baskath eta Eglon,

        40. Kebon, Leheman eta Zethlis;

        41. Jideroth, Bethdagon, Naama eta Mazeda: hamasei hiri eta beren herriak.

        42. Labana, Ether eta Asan;

        43. Jefrha, Esna eta Nesib;

        44. Zeila, Akzib eta Maresa: bederatzi hiri eta beren herriak.

        45. Akaron bere herri eta herrixkekin;

        46. Akarondik itsasoraino Azoterateko aurkhintza bere herrixkekin;

        47. Azot bere herri eta herrixkekin; Gaza bere herri eta herrixkekin, Egiptoko errekaraino, eta itsaso Handia da haren muga.

        48. Eta mendian: Samir, Jether eta Sokoth;

        49. Dana, Kariathsena, zeina baita Dabir,

        50. Anab, Illemo eta Anim;

        51. Gosen, Olon eta Jilo; hameka hiri eta beren herriak.

        52. Arab, Erruma eta Esaan;

        53. Janum, Bethihaphua eta Apheka;

        54. Athmatha, Kariatharbe, zeina baita Hebron, eta Sior: bederatzi hiri eta beren herriak.

        55. Maon, Karmel, Ziph eta Jota;

        56. Jezrael, Jukadam eta Zanoe;

        57. Akain, Gabaa eta Thamna: hamar hiri beren herriekin.

        58. Halhul, Besur eta Jedor;

        59. Mareth, Bethanoth eta Eltekon: sei hiri eta beren herriak.

        60. Kariathbaal, zeina baita Kariathiarim Oihanetako hiria, eta Areba: bi hiri eta beren herriak.

        61. Mortuan: Betharaba, Medin eta Sakaka;

        62. Nebsan, Gatzeko hiria eta Engadi: sei hiri eta beren herriak.

        63. Bainan Judaren semeek ezin xahutu izan zituzten Jebusearrak Jerusalemen zaudezenak: eta Jebusearrak orai arteo Judaren semeekin egotu izan dira Jerusalemen.

 

XVI. KAP.

        1. Halaber Josepen semeei zortean erori zitzaioeten Jordanetik, Jerikoren parretik, eta hibaieko uretarik iguzki-haizera, Jerikotik Bethelgo mendira igaiten den mortua;

        2. Eta Betheletik atheratzen da Luzara, iragaiten Arkiko mugan gaindi Atarotheko alderat,

        3. Jausten mendebalera Jephletiko mugaz Bethoron-behereko et Gazerreko mugetara, eta haren eremuak akhabatzen dira itsaso Handian.

        4. Hori da Josepen seme, Manasek eta Efraimek, gozatu dutena:

        5. Efraimen semeen muga egina izan zen hekien familien arabera: eta Ataroth Adarretik iguzki-haizera zen hekien lurra Bethoron gaineraino,

        6. Eta mugak baratzen dira itsasoan; eta Makmethathetik mugak ipharrera begiratzen du eta ingurua egiten du iguzki-sorthaldera Thanathselora; iguzki-sorthaldetik iragaiten da Janoera;

        7. Janoetik jausten da Atarothera eta Naarathar, heltzen da Jerikora eta Jordanean gelditzen.

        8. Taphuatik iragaiten da itsasoari buruz Khanaberetako haranean eta baratzen itsaso Gazian; hori da Efraimen semeen gozamena beren familien arabera.

        9. Eta Manaseren semeen gozameneko lurretan hiri batzuek beren herriekin bereziak izan zitzaizkoten Efraimen semeei.

        10. Efraimen semeek etzituzten hil Gazerren ziren Kananearrak, eta Kananearrak orai arteo egotu izan dira Efraimen erdian figoaren azpian.

 

XVII. KAP.

        1. Hau da zorteak eman zioena Manaseren leinuari, (Manase zen ezik Josepen seme zaharrena) Manaseren seme zaharrenari, Makir Galaaden aitari, zeina izatu baitzen gizon gerlari bat, eta Galaad eta Basan gozatzera izatu zituen,

        2. Eta Manaseren bortze haurrei, beren familien arabera, Abiezerren semeei, Heleken semeei, Esrielen semeei, Sekemen semeei, Hepherren semeei, eta Semidaren semeei: horiek dira Josepen seme Manaseren haurrak, gizonkiak, beren familiaka.

        3. Bada, Salphaad, Hepherren semearen (Hepher baitzen Galaaden semea, Galaad Makirrena, Makir Manaserena) haurrak etziren semeek baizik-ere alabak: huna hekien izenak Maala, Noa, Hegla, Melka eta Thersa,

        4. Eta ethorri ziren Eleazar aphezaren, Josue Nunen semearen eta aitzindarien aitzinera, ziotelarik: Jaunak manatu izan du, Moisen arartekoz, guri emateko gure zathia gure anaien artean. Eta Josuek eman zioeten, Jaunaren manuaren arabera, gozamena beren aitaren anaien artean.

        5. Holetan hamar zathi erori ziren Manaseri, aiphatu gabe Galaadeko eta Bafango lurra Jordanez haindian.

        6. Ezik Manaseren alabek primantza gozatu zuten haren semeen artean. Bada, Galaadeko lurra zortean erori zitzaioten Manaseren gainerako haurrei.

        7. Manaseren muga izan zen Aserretik Makmethathera, zeina Sikemi begira baitago, eta eskuinera atheratzen zen Taphuako ithurriko egoiliarren bazterraz.

        8. Ezen Taphuako lurra Manaseri zortean erori izan zitzaioen; bainan Taphua, zeina baita Manaseren mugen aldean, Efraimen semeena zen.

        9. Muga jausten zen Khanaberetako haranera, hegoaldera Efraimen hirietako errekatik, zeina baita Manaseren hirien aldean: Manaseren muga da errekaren ipharraldetik eta ilkhitzen da itsasora,

        10. Halaz non Efraimen lurra baita hegoaldekoa, eta Manaserena ipharraldekoa, eta itsasoak hersten ditu biak eta batzen dira Aserren leinuari ipharrean eta Isakarren leinuari iguzki-sorthaldean.

        11. Manasek izatu zituen gozamenetan Isakarren eta Aserren lurretan Bethsan eta bere herriak, Jeblaam bere herriekin, Dorgo egoiliarrak eta hiriak; Endorgo egoiliarrak ere eta herriak; eta halaber Thenakeko egoiliarrak eta herriak, Maiedoko egoiliarrak eta herriak, eta Nophetheko hiriko hirugarren phartea.

        12. Eta Manaseren semeek ezin xahutu zituzten hiri hekiek, bainan Kananearra hasi zen lekhu hartan egoten.

        13. Israelgo semeek ordean, nausitu zirenean, berenpekotu zituzten Kananearrak, eta figoaren pagatzera bortxatu zituzten, bainan etzituzten hil.

        14. Eta Josepen semeak Josueri mintzatu ziren eta erran zioten: Zertako ez darotazu eman zortean gozamen bat baizik eta pharte bakhar batetakoa, oste hanbat handitakoa naizenaz geroz eta Jaunak benedikatu nauenaz geroz?

        15. Josuek ihardetsi zioeten: Populu Naiz oste handitakoa bazare, igan zaite oihanera, eta lekhu egizu zuhaitzak ebakiz Pherezearren eta Erraphaimtarren lurrean, Efraimen mendiko gozamena hertsiegia zarotzunaz geroztik.

        16. Josepen semeek ihardetsi zioten: Ezin iganen gure basaburuetara, zeren burdinazko orga-lasterrez zerbitzatzen baitira zelhaiean daudezen Kananearrak, eta zelhai hartan dira Bethsan bere herriekin eta Jezrael haranaren erdian jarria.

        17. Josuek erran zioten Efraimi eta Manaseri, Josepen etxeari: Populu handi bat zare eta indar handikoa, ez duzu aski izanen pharte bat;

        18. Bainan mendira goanen zare, ebakiko dituzu zuhaitzak eta lekhua garbituko duzu zure egoitzarentzat; eta urrunago ere helduko ahal zare, xahutu dukezunean Kananearra, zeinak, diozunaz, baititu burdinazko orga-lasterrak, eta zeina guziz hazkarra dela baitiozu.

 

XVIII. KAP.

        1. Israelgo seme guziak Silora bildu izan ziren; han jarri zuten lekhukotasuneko tabernaklea, eta lurra izan zen hekien menpeko.

        2. Bada, geldituak ziren Israelgo semeetan zazpi leinu, beren gozameneko lurrak oraino izatu gabe.

        3. Josuek erran zioeten: Noiz arteo nagikerian totalduak egonen zarete, eta zuen arbasoen Jainko Jaunak eman darotzueten lurraren gozatzera etzarete sarthuko?

        4. Hauta zatzue leinu bakhotxetik hirur gizon, igor detzadan, goan ditezen, inguraka dezaten lurra, xeda dezaten oste bakhotxeko nonbrearen arabera, eta niri erran dezadatedan nola xedatu duketen.

        5. Lurra zuen artean zazpi zathi egizue: Juda egon bedi bere zedarrietan hegoaldetik, eta Josepen etxea ipharretik.

        6. Hekien artean den lurra zazpi zathi egizue, eta ethorriko zarete hunat ene gana, zortea hemen athera dezadazuentzat zuen Jainko Jaunaren aitzinean:

        7. Zeren ez baita zuen artean lebitarren phartea, bainan Jaunaren apheztasuna da hekien primantza. Bada, Gadek, Errubenek eta Manaseren leinuaren erdiak, jadanik beren gozamenak hartu izan zituzten Jordanez haindian iguzki-haize alderat, Moisek emanik, Jaunaren zerbitzariak.

        8. Eta gizon hekiek jaiki zirenean goateko lurraren xedatzera, Josuek manu egin zioten erranez: Ingura zazue lurra eta xeda, eta itzul zaizte ene gana, hemen Silon Jaunaren aitzinean athera dezadazuentzat zortea.

        9. Goan ziren beraz, eta lurra ikhuskaturik, zazpi zathitan berezi zuten eta iskribatu zituzten liburu batean. Eta Josueren gana bihurtu ziren Siloko kanpetara.

        10. Josuek zorteak atheratu zituen Silon Jaunaren aitzinean eta lurra berezi zioten zazpi zathitan Israelgo semeei.

        11. Eta lehenbiziko zortea atheratu zen Benjaminen semeena (zeinak familiaka baitziren), gozatzeko Judaren semeen eta Josepen semeen arteko lurra.

        12. Eta hekien muga ipharraldera izan zen Jordanetik, goaten zela Jerikoren ipharraldeko sahetsetik, igaiten handik mendebal-aldera basaburuetara eta heltzen Bethabengo mortura;

        13. Gero iragaiten zen hegoara Luzaren aldetik (hura bera da Bethel), eta jausten Ataroth Adarrera, Bethoron-behereren eguerdian den mendiaren ondora;

        14. Eta jausten da inguruan itsasoari buruz, hegoatik Bethoroni begiratzen duen mendiaren eguerdira; eta haren burua da Kariathbaalen, zeina orobat deitzen baita Kariathiarim, Judaren semeen hiria. Hori da haren eremua itsas-aldera mendebaletik.

        15. Hegoatik muga atheratzen da Kariathiarimetik itsasoari buruz eta heltzen da Nephtoako ithur-uretaraino;

        16. Jausten da. Enomen semeen haranari begira dagoen mendi-alderdira, zeina baita ipharrean Erraphaimgo haranaren buru-buruan; jausten da gero Jeenomera (hura baita Enomen harana), Jebusearren sahets-aldean eguerdi-aldera, eta heltzen da Erroielgo ithurrira,

        17. Iragaiten delarik ipharrari buruz eta atheratzen Ensemesera, hura baita Iguzkithurri;

        18. Iragaiten da gero Adomimgo patarraren parrean diren munhoetaraino, jausten Abenboenera, hura da Errubenen seme Boenen harria, iragaiten ipharretik bazterraldeetara eta jausten ordokira;

        19. Gero badoha ipharrari buruz Bethhagglaren haindira, eta akhabatzen da itsaso Gaziko zerrendaren muthurrean ipharretik Jordanearen behereko buruan eguerdi-alderat.

        20. Hibai hura da haren muga iguzkihaizetik ere. Hori da Benjaminen semeen gozameneko eremua mugaz muga inguruan eta hekien familien arabera.

        21. Eta hango hiriak ziren Jeriko, Bethhagla, Kasisgo harana,

        22. Betharaba, Samaraim, Bethel,

        23. Abim, Aphara, Ophera,

        24. Emonahiri, Ophni eta Gabee: hamabi hiri eta beren herriak.

        25. Gabaon, Errama, Beroth,

        26. Mesphe, Kaphara, Arnosa,

        27. Errezem, Jarephel, Tharela,

        28. Seia, Eleph, Jebus, zeina baita Jerusaleme, Gabaath eta Kariath: hamalau hiri eta beren herriak. Horiek dira Benjaminen semeen gozameneko tokiak, beren familien arabera.

 

XIX. KAP.

        1. Eta bigarren zorthea atheratu zen Simeonen semeena, zeinak familiaka baitziren, eta hekien primantza izan zen

        2. Judaren semeen gozameneko lurren erdian, Bersabee, Sabee, Molada,

        3. Hasersual, Baia, Asem,

        4. Eltholad, Bethul, Harma,

        5. Sizeleg, Bethmarkaboth, Haferspsa,

        6. Bethlebaoth etaSarohen: hamahirur hiri eta beren herriak;

        7. Ain, Erremon, Athar eta Asan: hau hiri eta beren herriak;

        8. Herrixka guziak hiri horien inguruan Baalath Beer Erramatheraino hegoaldetik. Hori da Simeonen semeen primantza, beren familien arabera,

        9. Judaren semeen gozameneko eta zortheko lurrean, zeren handiegia baitzen; eta horren gatik hekien primantzaren erdian Simeonen semeek izatu zituzten beren lurrak.

        10. Eta hirugarren zorthea erori zen Zabulonen semeena, zeinak familiaka baitziren, eta hekien gozamenaren muga egina izan zen Sarideraino;

        11. Eta igaiten da itsasotik eta Meralatik, eta heltzen da Debasethera, Jekonamgo parrean den errekaraino;

        12. Eta bihurtzen da Saridetik iguzkihaizera Zeseleththaborgo mugetan, atheratzen Daberetheko aldera, eta igaiten Japhieko parrera;

        13. Handik iragaiten da Jethhepher eta Thakasinen iguzki-sorthaldeko alderdiraino, eta atheratzen da Erremonera, Amtharrera eta Noara;

        14. Ingurua egiten du ipharrari buruz Hanathonera; eta akhabatzen da Jefthaelgo haranean,

        15. Barne direlarik Kateth, Naalol, Semeron, Jedala, eta Bethlehene hamabi hiri eta beren herriak.

        16. Hori da Zabulonen semeen primantza, beren familien arabera, hiriekin eta hekietako herriekin.

        17. Isakarren zorthea ilkhi zen laugarrena, bere familien arabera.

        18. Eta haren primantzako ziren Jezrael, Kasaloth, Sunem,

        19. Hapharaim, Seon, Anaharath,

        20. Erraboth, Zefion, Abes,

        21. Errameth, Enganim, Enhada eta Bethpheses:

        22. Eta haren muga heltzen da Thaborrera, Sehesimara eta Bethsameseraino, eta akhabatzen da Jordanean: barne direlarik hamasei hiri eta beren herriak.

        23. Hori da Isakarren gozameneko lurra, bere familien arabera, hiriekin eta hekietako herriekin.

        24. Bortzgarren zorthea atheratu zen Aserren semeena, zeinak familiaka baitziren.

        25. Hekien muga izan zen Halkathik, Xalitik, Betendik, Aksaphtik,

        26. Elmeleketik, Amaadik eta Mesaldik, eta heltzen da itsasoko Karmeleraino, Sihorrera eta Labanathera,

        27. Eta itzultzen da iguzki-haizeari buruz Bethdagonera; iragaiten da Zabuloneraino eta Jefthaelgo haraneraino, ipharrera, Bethemekeraino eta Nehieleraino, eta atheratzen da Kabulgo ezkerrera,

        28. Abranera, Errohobera, Hamonera eta Kanara, Sidon handia jo arteo;

        29. Gero bihurtzen da Hormara Tirreko hiri guziz hazkarturaino eta Hosaraino, eta akhabatzen da itsasoan Akzibatik hurbil.

        30. Eta Ama, Aphek eta Errohob barne, baziren hogoi eta bi hiri eta beren herriak.

        31. Horiek dira Aserren semeen, beren familien arabera, gozameneko lurra, hiriak eta herriak.

        32. Seigarren zorthea erori zen Nefthaliren semeena, zeinak familiaka baitziren.

        33. Muga hasten da Helephetik eta goaten Saanarren Elonera, Adamira, zeina baita Nezeb, eta Jebnaelera Lekumeraino, eta akhabatzen da Jordanean;

        34. Itzultzen da gero mendebalari buruz Azanothaborrera, atheratzen Hukukara, iragaiten Zabulonera hegoari buruz, Aserrera mendebalari buruz, eta Judara Jordane bazterrez iguzki-haizeari buruz.

        35. Ziren hiri guziz hazkarrak, Asedim, Ser, Emath, Errekath, Zenereth,

        36. Edema, Arama, Asor,

        37. Zedes, Edrai, Enhasor,

        38. Jeron, Magdalel, Horem, Bethanath eta Bethsames, hemeretzi hiri eta beren herriak.

        39. Horiek ziren Nefthaliren leinuko semeen, beren familien arabera, gozameneko lurra, hiriak eta herriak.

        40. Zazpigarren zorthea atheratu zen Danen leinuko semeena, zeinak familiaka baitziren.

        41. Leinu horren gozameneko eremuan ziren Saraa, Esthaol, Hirsemes, erran nahi da Iguzki-hiri,

        42. Selebin, Ayalon, Jethela,

        43. Eton, Themna, Akron,

        44. Eltheze, Jebethon, Balaath,

        45. Jud, Bane, Barak, Jethremon,

        46. Meiarkon eta Arekon, Joperi begira dagoen ephaitzarekin,

        47. Eta muga beraz hersten da. Eta Danen semeak igan ziren, gerla eman zioten, Lesemeri, hartu zuten, eta ezpataren ahoan iragan; gozatu zuten eta han egin beren egoitza, deitzen zutelarik Lesem Dan bere aitaren izenetik.

        48. Horiek dira Danen leinuko haurren, beren familien arabera, gozameneko lurra, hiriak eta herriak.

        49. Josuek akhabatu ondoan lurraren berezpena zortheka leinu bakhotxari, Israelgo semeek eman zioten Josue Nunen semeari gozatzera beren erdian,

        50. Jaunaren manamenduaren arabera, galdegin zioeten hiria, Thamnath Saraa Efraimgo mendian: eta hiria altxatu zuen eta hartan egin zuen bere egoitza.

        51. Horiek dira lurrak zorthean berezi zituztenak Eleazar aphezak, Josue Nunen semeak eta Israelgo semeen familietako eta leinuetako buruzagiek, Silon, Jaunaren aitzinean, lekhukotasuneko tabernakle-sartzean, eta lurra zathitu zuten.

 

XX. KAP.

        1. Eta Jauna Josueri mintzatu zen, zioelarik: Mintza zaite Israelgo semeei eta errozute:

        2. Berez zatzue ihesliarren hiriak, nik aiphatu darozkitzuedanak Moisen arartekoz,

        3. Hekietara ihes egin dezan gizona oharkabean hil dukeenak eta itzur ahal dedintzat odolaren aspertzaile den ahaidearen hasarreari.

        4. Hiri hekietarik batera ihes egin dukeenean, egonen da biriko athearen aitzinean, eta hiri hartako zaharrei erranen diote zerk-ere hobengabe erakhusten duen: eta horrela hartuko dute eta egonlekhu bat emanen diote.

        5. Eta odol aspertzailea heldu balekio ere ondotik, ez diote eskuetara emanen, zeren oharkabean hil baitu haren ahaidea, eta ez delakotz frogatua haren etsai zela bi edo hirur egun aitzinean.

        6. Eta hiri hartan egonen da juieen aitzinera ager dadien arteo bere egitatearen ethorkiaz argi bihurtzera, eta hil dadien arteo orduko aphez-handia: orduan hiltzailea itzuliko da eta sarthuko hirira eta bere etxera zeintarik ihes egin izan baitzuen.

        7. Ihes-lekhutzat erakhutsi zituzten beraz Zedes Galilean, Nefthaliren mendian, Sikem Efraimen mendian, eta Kariatharbe, hura bera baita Hebron, Judaren mendian.

        8. Jordanez haindian berriz, Jerikotik iguzki-sorthaldera berezi zituzten Bosor, mortuko zelhaiean jarria dena, Errubenen leinukoa; Erramoth Galaaden, Gaden leinukoa, eta Gaulon Basanen, Manaseren leinukoa.

        9. Hiri horiek ezarriak izan ziren Israelgo seme guzientzat, eta hekien artean egoten ziren arrotzentzat, horietara ihesegin zezantzat oharkabean gizona hil zukeenak, eta etzedin hil odola aspertu nahi zuen ahaidearen eskutik, ager ahal zedin arteo populuaren aitzinera, bere egintza begietarat ematekotzat.

 

XXI. KAP.

        1. Eta Lebiren familietako buruzagiak hurbildu ziren Eleazar aphezari, Josue Nunen semeari eta Israelgo semeen leinu bakhotxeko familietako buruzagiei,

        2. Eta mintzatu zitzaizkioten Silon, Kanaango lurrean, eta erran zioeten: Jaunak Moisen arartekoz manatu izan du guri emanak izan gatzaizkigun hiriak egoitzetako eta hekietako hiripeak abereen hazteko.

        3. Eta Israelgo semeek eman ziozkaten beren gozamenetarik, Jaunaren manamenduaren arabera, hiriak eta hekietako hiripeak.

        4. Eta zorthea atheratua izan zen Aaron aphezaren seme Kaathen familiaren gainera, eta izatu zituen hamahirur hiri Judaren, Simeonen eta Benjaminen leinuetan.

        5. Eta Kaathen bertze semeei, erran nahi da gelditu izan ziren lebitarrei, ethorri zitzaizkoten hamar hiri Efraimen eta Danen leinuetarik eta Manaseren leinu erditik.

        6. Zorthea atheratua izan zen Jersonen semeentzat hamahirur hiri hartzeko Isakarren, Aserren eta Nefthaliren leinuetarik eta Manaseren leinu erditik Basanen;

        7. Eta Merariren semeentzat, beren familien arabera, hamabi hiri Errubenen, Gaden eta Zabulonen leinuetarik.

        8. Eta Israelgo semeek lebitarrei eman izan ziozkaten hiriak eta hekietako hiripeak, Jaunak manatu bezala Moisen arartekoz, bakhotxari zorthean atheratuz.

        9. Josuek eman ziozkaten Judaren eta Simeonen semeen leinuetarik hiriak, zeinen izenak haukiek baitira:

        10. Aaronen semeei, Kaath lebitar odoletikakoaren familiei (ezen lehenbiziko zorthea hekiei atheratua zen),

        11. Kariatharbe, Enaken aitaren hiria, zeina deitzen baita Hebron, Judaren mendian, eta hartako hiripeak inguruan.

        12. Bainan hango landak eta herriak emanak zituen gozatzera Kalebi, Jephonen semeari.

        13. Eman zituen beraz Aaron aphezaren semeei Hebron, ihes-lekhuko hiria, eta hartako hiripeak, Lobna bere hiripeekin,

        14. Jether, Estemo,

        15. Holon, Dabir,

        16. Ain, Jeta eta Bethsames, beren hiripeekin: bederatzi hiri bi leinuetarik errana izan den bezala;

        17. Benjaminen semeen leinutik, Gabaon, Gabae,

        18. Anathoth eta Almon beren hiripeekin: lau hiri;

        19. Hamahirur hiri orotara beren hiripeekin, Aaron aphezaren semeentzat.

        20. Eta lebitar odoleko Kaathen bertze semeei familiaka gozamen hau emana izan zitzaioten:

        21. Efraimen leinutik, ihes-lekhutako hiriak, Sikem bere hiripeekin, Efraimen mendian; Gazer,

        22. Zibsaim eta Bethoron, beren hiripeekin, lau hiri;

        23. Halaber Danen leinutik, Eltheko, Gabathon,

        24. Ayalon eta Jethremon beren hiripeekin, lau hiri;

        25. Eta Manaseren leinu erditik, Thanak eta Jethremon beren hiripeekin, bi hiri.

        26. Hamar hiri orotara eta hekietako hiripeak emanak izan ziren Kaathen seme bigarren urhatsekoei.

        27. Halaber Josuek eman ziozkaten lebitar odoletikako Jersonen semeei, Manaseren leinu erditik, ihes-lekhutako hiriak, Gaulon Basanen eta Bosram beren hiripeekin, bi hiri;

        28. Isakarren leinutik, Zefion, Dabereth,

        29. Jaramoth eta Enganim beren hiripeekin, lau hiri;

        30. Aserren leinutik; Masal, Abdon,

        31. Helkath eta Errohob beren hiripeekin, lau hiri;

        32. Halaber Nefthaliren leinutik ihes-lekhutako hiriak, Zedes Galilean, Hamoth Dor eta Karthan beren hiripeekin, hirur hiri.

        33. Jerfonen familien hiri guziak ziren hamahirur beren hiripeekin.

        34. Bada, Merariren seme, lebitar bigarren urhatsekoei beren familiaka emanak izan zaizkoten Zabulonen leinutik, Jeknam, Kartha,

        35. Damna eta Naalol, lau hiri beren hiripeekin;

        36. Errubenen leinutik, Jordanez haindian, Jerikoko parrean, ihes-lekhutako hiriak, Bosor mortuan, Misor, Jaser, Jethson eta Mephaath, lau hiri beren hiripeekin;

        37. Gaden leinutik, ihes-lekhutako hiriak, Erramoth Galaaden, Manaim, Hefebon eta Jaser, lau hiri beren hiripeekin.

        38. Merariren semeen hiri guziak hekien familiaka eta ahaidegoka, ziren hamabi.

        39. Horreletan lebitarren hiri guziak Israelgo semeen gozameneko lurretan izan ziren berrogoi eta zortzi

        40. Beren hiripeekin, eta izan zitzaizkoten familiaka phartituak.

        41. Eta Jainko Jaunak Israelgo semeei eman zioeten hekien aitei zin eginez agindu izan zioeten lur guzia, eta gozatu zuten eta han egotu ziren.

        42. Eta bakea eman zioten inguruko jendaki guziekin, eta etsaietarik nihor etzitzaioten buru egitera ausartatu, bainan oro hekien azpiko eginak izan ziren.

        43. Eta etzen eiki Jaunak egiteko agindu zituenetarik hitz bakhar bat ere alfer gelditu, bainan guziak egintzaz izan ziren betheak.

 

XXII. KAP.

        1. Ordu hekietan Josuek deithu zituen Errubentarrak, Gadtarrak eta Manaseren leinu erdia,

        2. Eta erran zioeten: Egin ditutzue Moisek, Jaunaren zerbitzariak, manatu darozkitzuen guziak: ene alderat ere gauza guzietan ethordun izatu zarete,

        3. Eta zuen anaiak ez ditutzue utzi hunenbateko ephean egungo eguna arteo, begiratzen duzuelarik zuen Jainko Jaunaren manua.

        4. Beraz zuen Jainko Jaunak bakea eta deskantsua eman dioizkitenaz geroztik zuen anaiei, agindu izan zuen bezala, bihur zaitezte eta zoazte zuen olhetara eta zuen gozameneko lurrera, Moisek, Jaunaren zerbitzariak, Jordanez haindian eman izan darotzuetenera;

        5. Halaz bizkitartean non atzarriki begiratuko baititutzue, eta egintzaz betheko manamendua eta legea Moise, Jaunaren zerbitzariak eman izan darozkitzuenak, maitha dezazuentzat zuen Jainko Jauna, ibil zaitezten haren bide guzietan, begira detzatzuen haren manamenduak, hari iratxikiak egon zaitezten eta zerbitza dezazuen zuen bihotz oroz eta arima guziz.

        6. Eta Josuek benedikatu eta igorri zituen. Haukiek itzuli ziren beren olhetara.

        7. Bada, Moisek, Manaseren leinu erdiari Basanen eman izan zioen bere gozameneko lurra; eta hargatik Josuek gelditu zen bertze erdiari bere lurra eman zioen gainerako beren anaien artean Jordanez hunaindian mendebalerat. Eta beren olhetara igorri zituenean eta benedikatu,

        8. Erran zioeten: Ontasundun eta aberats itzuliko zarete zuen tokietara, zilhar, urhe, kobre, burdina eta asko soinekorekin: etsaiaganikako buluzkina pharti zazue zuen anaiekin.

        9. Eta Errubenen eta Gaden semeak eta Manaseren leinu erdia itzuli eta goan ziren Israelgo semeen ganik Silotik, zeina Kanaango lurrean baita, sartzekotzat Galaaden beren gozameneko lurrean, Moisen ganik ardietsi zutenera Jaunaren manamenduaren arabera.

        10. Eta ethorri zirenean Jordaneko bizkarretara Kanaango lurrean, Jordanearen ondoan altxatu zuten aldare bat ikharagarri handia.

        11. Israelgo semeek hori aditu zutenean, eta berri-ekharle segurek heldu ziotenean Errubenen eta Gaden semeek eta Manaseren leinu erdiak aldare bat altxatu zutela Kanaango lurrean, Jordaneko bizkarretan, Israelgo semeen parrean,

        12. Guziak bildu ziren Silora, igaiteko eta hekiei gudu emateko.

        13. Eta bizkitartean igorri zuten hekien gana Galaadeko lurrera Phinees, Eleazar aphezaren semea,

        14. Eta hamar aitzindari harekin, leinu bakhotxetik bat.

        15. Haukiek ethorri ziren Errubenen eta Gaden semeetara eta Manaseren leinu erdia gana, Galaadeko lurrera, eta erran izan zioeten:

        16. Hau gaztiatzen du Jaunaren populu guziak: Zer da lege hauste hori? Zertako utzi duzue Israelgo Jainko Jauna, sakrifiozko aldare bat altxatuz, eta Jaunaren erlijionetik gibelerat eginez?

        17. Ala guti zaitzue Beelphegorren egin izan duzuen bekhatua, eta egungo eguna arteo gure gainean baitirau tzarkeria haren nothak, hanbat gizon hil izan diren ondoan?

        18. Eta zuek egun uzten duzue Jauna, eta haren hasarreak jazarriko dio bihar Israel guziari.

        19. Baldin uste baduzue lohia dela zuen gozameneko lurra, iragan zaitezte Jaunaren tabernaklea dagoen lurrera, eta zaudete gure artean: bakharrik Jauna ganik eta gure lagunkhidetasunetik ez bezazue gibelerat egin, aldare bat altxatuz gure Jainko Jaunaren aldarearen kontra.

        20. Akanek, Zareren semeak, ez othe zuen hautsi Jaunaren manamendua, eta gero haren hasarrea hedatu baitzen Israelgo populu guziaren gainera? Eta hura gizon bat zen, eta oxala bera bakharrik galdu izan balitz bere tzarkeriarekin

        21. Errubenen eta Gaden semeek eta Manaseren leinu erdiak ihardetsi zioten Israelek igorri aitzindariei:

        22. Jainko Jaun guziz hazkarrak, Jainko Jaun guziz hazkarrak badaki, eta Israelek ere jakinen du: baldin legearen hausteko gogoz egin izan badugu aldare hori, Jaunak ez begatzaizka geriza, bainan bai gaztiga orai berean;

        23. Eta holokausta, sakrifizio eta bakezko bitimak horren gainean ezartzeko gogoz egin izan badugu, Jaunak berak bilha eta juia begatzaizka.

        24. Eta ez hortaz hanbat, bainan gogoratu zaikuna eta gure artean iharduki duguna da erran izan dugula: Gerorat zuen semeek erranen diote gure semeei: Zer ikhusteko da zuen eta Israelgo Jainko Jaunaren artean?

        25. Oi Errubenen eta Gaden semeak, Jaunak Jordaneko hibaia zedarri ezarri izan du zuen eta gure artean: eta horren gatik pharterik ez duzue Jauna baithan. Eta bide hortaz zuen semeek gure semeak makhurraraziko dituzte Jaunaren beldurretik. Beraz uste izan dugu hobeki egin,

        26. Eta erran dugu: Egin dezagun aldare bat, ez holokausta eta bitima eskaintzeko,

        27. Bainan lekhukotasunetan zuen eta gure arteko, eta gure haurren eta zuenen arteko, zerbitza dezagun Jauna, eta gure zuzenean izan dedin holokausten, sakrifizioen eta bakezko bitimen eskaintzea; eta ethorkizunean zuen semeek gure semeei erran ez dezoten: Pharterik ez duzue Jauna baithan.

        28. Holakorik erran nahi balute, ihardetsiko diotete: Huna Jaunaren aldarea gure aitek egin izan dutena, ez holakaustetako eta sakrifizioetako, bainan zuen eta gure arteko lekhukotasunetan.

        29. Urrun da gu ganik horretako tzarkeria gu gibelatuko garela Jauna ganik, eta utziko baititugu haren urhatsak, aldare bat altxatuz holokausta eta sakrifizio eta bitima eskaintzeko, gure Jainko Jaunaren, aldare haren tabernaklearen aitzinean egina izan denaz kanpo.

        30. Horiek aditurik, Phinees apheza, eta harekin ziren aitzindari Israelek igorriak, jabaldu ziren; eta Errubenen eta Gaden semeen eta Manaseren leinu erdiaren solasak hainitz ongi hartu zituzten.

        31. Eta Phinees aphezak, Eleazarren semeak, erran zioeten: Orai badakigu gurekin dela Jauna, zeren garbi baitzarete holako lege-haustetik, eta atheratzen baititutzue Israelgo semeak Jaunaren jazarritik.

        32. Gero bihurtu zen bertze aitzindariekin Errubenen eta Gaden semeen ganik, Galaadeko lurretik, Kanaango eremuetara, Israelgo semeen gana, eta berri horiek eman ziozkaten.

        33. Solas horrek atsegin egin zioeten aditzaile guziei. Goretsi zuten Jauna; etzuten gehiago erran iganen zirela hekien kontra, gerla emanen zutela eta xahutuko hekien gozameneko lurra.

        34. Eta Errubenen eta Gaden semeek egin zuten aldarea deithu zuten: Gure lekhukotasuna Jauna bera dela Jainkoa.

 

XXIII. KAP.

        1. Bada, asko denbora iragan ondoan, Jaunak Israeli bakea emanez geroztik, jendaki guziak inguruan heziak izanik, eta Josue ordukotz zaharra eta adin handitan zelarik,

        2. Josuek deithu zuen Israel guzia, adinez zaharrenak, aitzindariak, buruzagiak eta kargudunak, eta erran zioeten: Lahartu naiz eta adin handitan sarthu.

        3. Ikhusten duzue zuen Jainko Jaunak zer egin izan dioten inguruko jendaki guziei, nola bera zuen alde gudukatu den;

        4. Eta orai nola zorthean zathitu darotzuen lur hau oro Jordaneko iguzki-sorthaldeko aurkhintzatik itsaso Handiraino, eta gelditzen direla oraino asko jendaki.

        5. Zuen Jainko Jaunak khenduko ditu zuen aitzinetik, eta lur hau oro gozatuko duzue, agindu darotzueten bezala.

        6. Bakharrik, egizue hazkarretik, eta izan zaitezte arduratsu Moisen legeko liburuan iskribatuak diren guzien begiratzera, eta hekietarik ez eskuin ez ezker ez betzaiztete makhur;

        7. Beldurrez-eta zuen artean izanen diren jendakietara sarthu ondoan, zin egin dezazuen hekien jainkoen izenean, zerbitza eta adora detzatzuen.

        8. Bainan, egungo eguna arteo egin duzuena, zuen Jainko Jaunari iratxikiak zaudete.

        9. Eta orduan zuen Jainko Jaunak zuen aitzinetik khenduko ditu jendaia handi eta guziz hazkar horiek, eta nihork ezin eginen darotzuete buru.

        10. Zuetarik batek lasterkatuko ditu etsaietarik mila, zeren zuen Jainko Jauna zuen alde gudukatuko baita, agindu duen bezala.

        11. Huntaz bakharrik artha handiena har zazue, maithatzeaz zuen Jainko Jauna.

        12. Baldin zuen artean dauden jendaki horien errebelamenduei iratxiki, ezkontzaz horiekin nahasi eta adiskidantzaz josi nahi bazinete;

        13. Jakizue oraidanik zuen Jainko Jaunak ez dituela zuen aitzinetik xahutuko, bainan zuentzat izanen direla zilho bat bezala, arte bat bezala, adar bat bezala zuen sahetsean, zotz bat bezala zuen begietan, khen eta xahu zaitzazten arteo eman darotzueten lur guziz on huntarik.

        14. Huna, bada, orai sartzen naizela gizon guziek iragan behar duten bidean, eta zuek osoki ezagut zazue Jaunak, zuei emanen zarotzuetela agindu darozkitzuen hitz orotarik, bat bakharra ez dela alferra atheratu.

        15. Beraz nola egintzetan ezarri baitu agindu duena, eta oro ontsa atheratu baitira, hala erakharriko ditu zuen gainera dixidatu darozkitzueten gaitz guziak, khen eta xahu zaitzazten arteo eman izan darotzueten lur guziz on huntarik.

        16. Baldin hausten baduzue zuen Jainko Jaunarekin egin patua, zerbitzatzen eta adoratzen baditutzue Jainko arrotzak, orduan eta laster jaikiko da zuen gainera Jaunaren hasarrea, eta eman izan darotzueten lur guziz on huntarik khenduko zaituztete.

 

XXIV. KAP.

        1. Eta Josuek Israelgo leinu guziak bilarazi zituen Sikemera; deithu zituen adinez zaharrenak, aitzindariak, juieak eta kargudunak, eta jarri ziren Jaunaren aitzinean.

        2. Eta hula mintzatu zen populuari: Hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Hibaiaz haindian hastetik egin izan dute beren egoitza zuen arbasoek eta Tharek, Abrahamen eta Nakorren aitak, eta jainko arrotzak zerbitzatu dituzte.

        3. Hartu nuen beraz Abraham zuen aita Mesopotamiako lurretik, erakharri nuen Kanaango lurrera, berhatu nuen haren ondoregoa,

        4. Eman nioen Isaak, eta Isaaki berriz eman niozkien Jakob eta Esau. Haukietarik, Esauri gozatzera eman nioen Seirgo mendia: Jakob ordean eta bore haurrak Egiptora jautsi izan ziren,

        5. Eta igorri nituen Moise eta Aaron, eta Egiptoa jo nuen asko ikhuskari eta sendagailaz.

        6. Eta erakharri zintuztetan zuek eta zuen aitak Egiptotik, eta ethorri zinezten itsasora eta Egiptoarrak zuen aitei jarraiki ziren orga-laster eta zaldiekin itsaso Gorriraino.

        7. Bainan Israelgo semeek deihadar egin zuten Jauna ganat; eta Jaunak ilhunbeak ezarri zituen zuen eta Egiptoarren artean, itsasoa ekharri zuen hekien gainera eta estali zituen. Zuen begiek ikhusi dituzte Egipton egin izan ditudan guziak, eta luzez egotu zarete mortuan:

        8. Sarrarazi zaituztet gero Amorhearraren lurrean, Jordanez haindian zagoenarenean. Eta gudukatzen zintuztetenean eskuetaratu darozkitzuet, eta hekien lurra gozatzen duzue, eta berak hil izan ditutzue.

        9. Bada, Balak, Sephorren semea, Moabeko errege, jaiki zen eta gudu eman zioen Israeli. Igorri zuen Beorren seme Balaamen gana eta deithu zuen, zuen madarikatzeko.

        10. Eta nik ez nuen nahi izan hura entzun, bainan aitzitik hartaz benedikatu eta haren eskutik atheratu zaituztet.

        11. Iragan izan duzue Jordanea eta ethorri zaizte Jerikora. Hiri hartako gizonak, Amorhearra eta Pherezearra, Kananearra eta Hethearra, Jerjesearra, Hebearra eta Jebusearra, gudukatu dira zuen kontra, eta eskuetaratu darozkitzuet guziak.

        12. Eta zuen aitzinean igorri izan ditut listorrak: eta beren tokietarik iraizi ditut bi errege Amorhear, eta ez zuen ezpataz eta arranbelaz.

        13. Eta eman izan darozkitzuet zuek lanthua etzen lurra eta zuek eginak etziren hiriak, hekietan egon zinteztentzat eta landatu etzintuzten mahastiak eta olibadiak.

        14. Orai beraz izan zaizte Jaunaren beldur, eta zerbitza zazue bihotz garbi eta zin batekin: iraiz zatzue zuen aitek Mesopotamian eta Egipton zerbitzatu dituzten jainkoak, eta Jauna zerbitza zazue.

        15. Bainan iduri balin bazaitzue gaizki dela zerbitza dezazuen Jauna, hauta emana zaitzue: egun hauta zazue atsegin duzuena, zein-ere beharrago duzuen zerbitzatu, ala zuen aitek Mesopotamian adoratu dituzten jainkoak, ala Amorhearrenak zeinen lurrean baituzue zuen egoitza: bainan nik eta ene etxeak Jauna zerbitzatuko dugu.

        16. Populuak ihardetsi eta erran zuen: Urrun gu ganik Jaunaren uztea eta jainko arrotzak zerbitzatzea.

        17. Gure Jainko Jaunak berak atheratu gaitu gu eta gure aitak Egiptotik, gathibutasuneko etxetik; eta gure begien aitzinean egin ditu ikhuskari handiak; eta ibili garen bide guzian eta iragan ditugun populu guzien artean begiratu gaitu.

        18. Iraizi ditu jendaia guziak eta Amorhearra, sarthu garen lurrean zagoena. Zerbitzatuko dugu beraz Jauna zeren bera baita gure Jainkoa.

        19. Josuek erran zioen populuari: Ezin zerbitzatuko duzue Jauna, ezen Jainko saindu, hazkar eta bekhaizkor bat da, eta zuen tzarkeriak eta bekhatuak ez darozkitzuete barkhatuko.

        20. Baldin Jauna uzten baduzue, eta ematen bazarete jainko arrotzen zerbitzatzen, ifrentziatuko da, azurriatuko zaituztete, eta hanbat ongi egin darotzuen ondoan xahutuko zaituztete.

        21. Eta populuak erran zioen Josueri: Ez da zuk diozun bezala izanen, bainan Jauna zerbitzatuko dugu.

        22. Eta Josuek populuari ihardetsi zioen: Lekhuko zarete zerorrek hautatu duzuela Jauna, haren zerbitzatzeko. Eta ihardetsi zuten: Lekhuko gare.

        23. Eta berriz, erran zuen: Orai beraz zuen artetik khen zatzue jainko arrotzak, eta gurth zatzue zuen bihotzak Israelgo Jainko Jaunaren aitzinean.

        24. Eta populuak erran zioen Josueri: Gure Jainko Jauna zerbitzatuko dugu, eta ethordun izanen gare haren manamenduei.

        25. Egun hartan beraz Josuek berritu zuen batasuna, eta populuari aitzinera Sikemen eman ziozkan manamendu eta erabaki Jaunarenak.

        26. Orduko erran horiek guziak ere iskribatu zituen Jaunaren legeko liburuan: eta hartu zuen harri handi bat, eta Jaunaren saindutegian zen haritz baten azpian ezarri zuen.

        27. Eta erran zioen populu guziari: Huna harri hau lekhukotasunetan izanen duzuela nola aditu dituen Jaunak erran darozkitzueten solas guziak, beldurrezeta gerorat ukhatzeko eta zuen Jainko Jaunaren gezurtatzeko izan dezazuen nahikaria.

        28. Eta populua igorri zuen, zein bere gozamenera.

        29. Eta gero hil izan zen Josue, Nunen semea, Jaunaren zerbitzaria, ehun eta hamar urthetan.

        30. Eta ehortzi izan zuten bere gozameneko eremuan, Thamnathsaren, zeina baita Efraimen mendian, Gaasko mendiaren ipharreko alderdian.

        31. Israelek zerbitzatu zuen Jauna Josueren egun orotan, bai-eta-ere Josuez geroztik luzez bizi izan ziren zahar, Jaunaren egintza guziak Israelen zakizkitenen egunetan.

        32. Josepen hezurrak ere Israelgo semeek Egiptotik ekharriak ehortzi zituzten Sikemen, Hemor Sikemen aitaren semeei Jakobek ehun antxutan erosi izan zuen landa puskan, zeina gelditu baitzen Josepen semeen izantzako.

        33. Eleazar, Aaronen semea ere hil izan zen, eta ehortzi zuten Gabaathen, zeina haren seme Phineesena baitzen, Efraimgo mendian hari emana.

 

aurrekoa hurrengoa