www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baigorriko zazpi liliak
Jean Pierre Duvoisin
1884-1885, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baigorriko zazpi liliak, Jean Duvoisin (Juan San Martinen edizioa). Elkar, 1987

 

 

aurrekoa  

XI. BESTEN AKHABANTZA

 

        Munduko gauzak iraupen gutikoak dire; bestek dute ephe laburrena. Baigorrikoak iraungi ziren egundainoko guziak bezala. Azken egunean, herriko plazara bildu zen jende elemenia bat. Zaspi Liliak beren erreginarekin agertu ziren akhabantzaren ematera. Plazaren erdian zortziek dantzatu zituzten Eskaldunen bi dantza zahar, kanadellak eta bendela. Katamoreak eskuan, inguruka dantzatu ziren, oin mokoaren gainean itzulikatuz orai harat gero hunat, katamoreak firrindatuz pondu bat huts egin gabetarik. Nor etzen xoratuko Zortzi Lilien esker ederrari? Orok nahi zuketen egun harek iraun balu urthe bat. Iguzkiak etzuen nihor entzun, itzali zen gauaren ihes; eta jendeak etxerakoan, oxalaka erraten zuen: «Ai ai! noiz ikusiko dugu holako bertze besta bat!»

        Iraunkorrago izan zen Zaspi Lilien eta heyen erreginaren bizitze ederra. Beren demboran izan ziren erlen kontsolagarri eta jende beharren lagungarri. — Eta errana den bezala:

 

Nola bizi, hala hil,

 

        Sinhestea dugu Jainkoak orai bere lorian daduzkala.

 

Capitaine Duvoisin

aurrekoa