www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baigorriko zazpi liliak
Jean Pierre Duvoisin
1884-1885, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baigorriko zazpi liliak, Jean Duvoisin (Juan San Martinen edizioa). Elkar, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. HERJAUNAREN HITZAK

 

        Herriko Zazpi Liliek akhabatu zuteneen zeinek bere khondera, han ziren guziek etzuten aski aho heyen laudorioaren egiteko. Herjauna orduan hunela mintzatu zen:

        «Ez dut aspaldian horrembertze atsegin hartu nola gaurko gauan. Milesker, andreak; Liliak deitzen zaituztete; bainan legez zarete lili eder maithagarriak. Hobekienik mintzatuko zenari agindu diot ezkontzeko dotea; nork lakike zuen artean berezten? Batzuek ezik nola bertzeek atsegin bera eman izan darokuguzue. Erran nuen, khondera luze edo labur izan zadien etzela atxola, gogaragarria izan zadien ber. Alde orotarik aditzen dut bardin atsegingarri izatu zaretela; beraz sari bera duzue merezi. Ene gogoa da aurthen ezkontarazteko ene alaba andrea. Egun berean, oren berean, esposatuko duzue zeronen gogoko izanen den gizon gaztea.

        Bainan zu, ene alaba maitea, ixilik egotu zare; zurerik ez darokuzu erran deusere. Eta bada, zure ama zenak (Jainkoak bere lorian duela) bazakitzan nihonereko khondera ederrak. Bat baino gehiago aditu duzu haren ahotik. Orai litake ordua guri hetarik baten errateko zure hautura».

        Aitoralaba jaikitzen da. Huna haren hitzak:

        «Ene aita Jauna, zure gogoko den guziaren egitea, hortan da ene gogoena. Ni ere entzun nahi nauzunaz geroz, urrun ene ganik zure zeihar egitea:»

 

aurrekoa hurrengoa