www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baigorriko zazpi liliak
Jean Pierre Duvoisin
1884-1885, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baigorriko zazpi liliak, Jean Duvoisin (Juan San Martinen edizioa). Elkar, 1987

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. ESPOS KHOROA

       

        Orduan hurbildu ziren Zazpi Liliak; aldizka musu eman zioten aitoralabari eta jarri ziren haren inguruan. Herjaunak, ihustearekin lore floka xarmagarri hori, erran zuen bere bozkarioan: Egun hau zorionezko eguna da. Ez Espainian ez-eta Frantzian ere ez da aitoralabarik Baigorriko Therexak bezain espos-khoro ederra izanen duenik.

        Ezkontzetako egunean, gazteria xuriz jauntzi zen, etxe aintzinak lorez betheak oihal xurien gainean. Germietarik, Urdosetik, Haritzaldetik, Banka eta Aldudetik, Anhauze, Lasa eta Azkaratetik, gizon gazteak mairu dantzan heldu ziren, tamburin, xirola eta atabalak aintzinetan. Bestek aste osoa iraun zuten. Diotenaz, ez da egundaino hain ederrik Nafar herrietan ikusi eta geroan ikusiko ere.

        Ezteiliarrek ibar guziko ingurua egin zuten zaldiz. Buru buruan, behor xuri baten gainera igana, bere senhar jaunaren aldean zohan Thereza xarmagarria; Haren ondotik Zazpi Liliak beren jaunekin eta gero ezteiliarrak moltzoan lerroaren akhabantzan.

        Etxe bakhotxaren athean agertzen zen etxeko jauna bere andrearekin; nausiak azpil bat ogi bihiz bethea, andreak gorgoila batean arnoa. Herjaun gazteak dastatzen zuen arnoa: ogia hartu-eta, bihurtzen zion ekharleari, erranez: «Ene ezkont-urtheak ez du petxik ikusiko».

 

aurrekoa hurrengoa