www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboten brebiarioa
Pierre Argaiņaratz
1665, 1910

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Devoten breviarioa, Pierre Argaiñaratz (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa  

DOTRINA KRISTIANA

 

        Debotak eskuetara heldu zaitzuen Dotriña Khristiana ezazuela Xoilki errezibi debozionezko fabore bat bezala, baiñan oraiño salbamenduarentzat nezesario dena bezala; Ezen bat bedera obigatua da bere lege Sainduaren iakitera, zeiña baita Dotriña Saiñduak irakasten duena: Eta nol gustiarekin, zuetzat bezanbatean baitut siñhestea, hango ponturik prinzipalenak badakizkitzuela, edo ezperen laburki etzaitzuenaz geroz, exortatzen zaituztet: eta othoitzten irakasteaz irakurtzen eztakitenei paradak agintzen darotzuenetan, bidehuntaz, hañei egiñen diozuen fabore espirituala, segura zaitezte, zebei halaber gerthatuko zaitzula, zeben gaiñerako obra onen berretgarritzat.

 

 

DOTRINA KHRISTIANA

 

        GAL. Nork kreatu zaitu, eta eman mundura?

        IHA. Ienkoak.

        GAL.         Zertako?

        IHA. Haren ezagutzeko, maitatzeko, zerbitzatzeko eta ondoan haren loriaren ardiasteko.

        GAL. Nor da Ienkoa?

        IHA. Zeruaren, lurraren eta hetan diren Kreatura guzien Kreatzaillea, iabea, eta gobernatzaillea.

        GAL. Noiz Ienkoa egiñ zen Ienko, eta nondik du bere ethorkia?

        IHA. Ienkoak eztu hasterik, haren ethorkia ezta nihorenganik, hasterik gabe baita egundainotikakoa, zeiñarenganik baitute dependenzia gaiñerako kreatura guziek, eta hark ez nihorenganik.

        GAL. Non da Ienkoa?

        IHA. Zeruan lurrean, eta lekhu guzietan, bere izatez, bere presenziaz, eta bere botherez.

        GAL. Ifernuan da?

        IHA. Bai.

        GAL. Han zer hari da?

        IHA. Damnatuen punitzen.

        GAL. Purgatorioan da?

        IHA. Bai.

        GAL. Han zer egiten du?

        IHA. Han diren arimak gastigatzen, eta purgatzen haren Iustiziari satisfazionea egin artean.

        GAL. Parabisuan da?

        IHA. Bai.

        GAL. Han zer hari da?

        IHA. Bere maiteen eta hautatuen errekonpensatzen.

        GAL. Munduko parte, eta lekhu guzietan da?

        IHA. Bai.

        GAL. Han zer hari da?

        IHA. Bere Kreatura guzien mantenatzen eta konserbatzen.

 

* * *

 

        GAL. Zenbat Ienko dire?

        IHA. Ezta Ienko bat baizen.

        GAL. Ienkoa baithan zenbat presuna dire?

        IHA. Hirur.

        GAL. Zeiñ dire hek?

        IHA. Aita, eta semea, Espiritu Saiñdua.

        GAL. Aita Ienkoa da?

        IHA. Bai.

        GAL. Semea Ienkoa da?

        IHA. Bai.

        GAL. Espiritu Saiñdua Ienkoa da?

        IHA. Bai.

        GAL. BEraz hirur Ienko dire?

        IHA. Ez: ezta Ienko bat baizen hirur presuna izan arren.

        GAL. Zergatik hirur presuna hek eztire Ienko bat baizen?

        IHA. Zeren hirur presuna hek, ezpaitute naturaleza bat baizen, Ienkotasun bat, izate bat, eta bothere bat baizen.

        GAL. Hirur presuna hetarik zeiñ da handiena, eta botheretsuena?

        IHA. Hirurak berdin dire handi, eta botheretsu.

        GAL. Zergatik?

        IHA. Hirurek ezpaitute Ienkotasun bat baizen, izate bat, eta bothere bat baizen, eta hirurak orobat hasterik gabe egundaiñotikakoak.

        GAL. Zeiñ da hirur presuna hetarik lehena?

        IHA. Ezta lehenik hekien artean.

        GAL. Beraz aita ezta nihoiz izatu semea gabe, eta Espiritu Saiñdua gabe?

        IHA. Ez ezta izatu, zergatik Trinitate Saiñduan ezpaita lehenik, ez azkenik, ez handiagorik, ez ttipiagorik.

        GAL. Nola diozu hori horla? Trinitatean lehen presuna aita da, bigarrena semea da, eta hirurgarrena Espiritu Saiñdua, beraz Trinitate Saiñduan bada lehena eta azkena?

        IHA. Hori da aita ezpaita nihorenganik, bai ordean semea aitaganik, eta Espiritu Saiñdua aitaganik eta semeaganik, ordean egundaiñotikan.

        GAL. Zergatik hirur presunen artean ezta bata baiño berzea lehenagorik?

        IHA. Zeren hirur presuna hek izatez orobat Eternal, orobat hastegabe, eta orobat fiñgabe baitire.

        GAL. Aita Eternala nork egin du?

        IHA. Ez nihork.

        GAL. Nork kreatu du?

        IHA. Ez nihork.

        GAL. Nondik da bada?

        IHA. Hasterik gabe bere baitharik.

        GAL. Semea nork egiñ du?

        IHA. Ez nihork.

        GAL. Nondik da bada?

        IHA. Bere aitaganik egundaiñotikan enjendratua.

        GAL. Nola bere aitak enjendratu du, eta enjendratzen du?

        IHA. Adimenduaren bidez, bere burua kontenplatzen duela enjendratze du bere semea, bere iduriberetako, naturaleza beretako, haren perfekzione, eta abantail guzia orobat ditena, ordean egundaiñotikan.

        GAL. Espiritu Saiñdua nork egiñ du?

        IHA. Ez nihork.

        GAL. Nork enjendratu du?

        IHA. Ez nihork.

        GAL. Nondik da bada?

        IHA. Aitarenganik, eta semearenganik dubere ethorkia, aitak, eta semeak elkhar maitatzen dutela produitzen dute Espiritu Saiñdua, ordean egundaiñotikan.

 

* * *

 

        GAL. Trinitateko hirur presunetarik zein da gizon?

        IHA. Bigarren presuna, zeiña baita semea.

        GAL. Zer erran nahi da, edo nola aditzen da, gizon egin dela?

        IHA. Aditzen da, hartu dituela guk bezala gorputz bat: eta arima bat.

        GAL. Non egiñ da gizon?

        IHA. Andre dena Mariaren sabel sakratuan.

        GAL. Noren Berthutez?

        IHA. Espiritu Saiñduarenaz.

        GAL. Nola daritza?

        IHA. Iesu Khristo.

        GAL. Nor da haren Aita?

        IHA. Aita eternala, eta san Ioseph haren aita ordea.

        GAL. Non sorthu zen Iesu Khristo?

        IHA. Betleengo Establian.

        GAL. Noiz sorthu zen?

        IHA. Eguberri gabean.

        GAL. Nor da Iesu Khristo?

        IHA. Egiazko Ienkoa eta egiazko gizona.

        GAL. Zergatik da egiazko Ienkoa?

        IHA. Aita eternalaren semea baita.

        GAL. Zergatik da egiazko gizona?

        IHA. Birjiña Saiñduaren semea baita gu bezala gorputz eta arimarekin.

        GAL. Iesu Khristo, zenbat natura ditu?

        IHA. Bia.

        GAL. Zeiñ dire hek?

        IHA. Dibinoa eta humanoa.

        GAL. Zenbat presuna ditu?

        IHA. Bat, Zeiña Dibinoa baita.

 

* * *

 

        GAL. Iesu Khristo hil zen?

        IHA. Bai hil zen gizon bezala.

        GAL. Nola hil zen?

        IHA. Gurutzefikaturik.

        GAL. Zergatik hil zen?

        IHA. Gure salbatzeagatik.

        GAL. Hil-eta haren arima nora ioan zen?

        IHA. Linboetara.

        GAL. Zertara?

        IHA. Patriarken, profeten, eta haren begira zaudezen arimak handik libratzera.

        GAL. Iesu Khristo bistu zen?

        IHA. Bai.

        GAL. Zer da bistea?

        IHA. Arima gorputzarekin iuntatzea.

        GAL. Noiz bistu zen?

        IHA. Bazko goizean.

        GAL. Bistu eta zenbat egotu zen munduan Zerura igan gabe?

        IHA. Berrogoi egun.

        GAL. Gero nora ioan zen?

        IHA. Zeruetara.

        GAL. Noiz igan zen Zeruetara?

        IHA. Iondone salbatorez.

        GAL. Non da orai Iesu Khristo?

        IHA. Ienko bezala lekhu guzietan, eta gizon bezala aitaren eskuiñeko aldean eta aldareko Sakramendu Saiñduan.

        GAL. Aitak badu eskuiñik?

        IHA. Ez.

        GAL. Zergatik ez?

        IHA. Guzia Espiritu baita, eta ezpaitu gorputzik.

        GAL. Zergatik bada erraten da aitaren eskuiñeko aldean dela?

        IHA. Horek erran nahi du Ienkotasunaz landan hark duela loriarik handiena.

        GAL. Iesu Khristok zeruetara igan denean, zer egorri daroku?

        IHA. Espiritu Saiñdua.

        GAL. Zeiñ eginez?

        IHA. Pentekostez.

        GAL. Nori egorri dio Espiritu Saiñdua?

        IHA. Apostoluei Eliza Saiñduari.

 

* * *

 

        GAL. Iesu Khristo aldareko Sakramendu Saiñduan hilla, ala bizia da?

        IHA. Bizia.

        GAL. Nola da hori?

        IHA. Aldareko Sakramendu Saiñduak berekien baitadutza egiezki, eta errealki Iesu Khristoren gorputza segidan arima, odola eta Ienkotasuna, ogiaren, eta arnoaren idurien azpian.

        GAL. Zer dire ogiaren, eta arnoaren iduri hek?

        IHA. Gure sensuei agertzen, eta presentatzen zaiztenak, nola baitire ogiaren, eta arnoaren figura, gustua, kolorea, eta kantitatea.

        GAL. Sakramendu Saiñdua errezibitzean zergatik errezibitzen dugu?

        IHA. Iesu Khristo ohora, eta laudatzeagatik, harne grazien berretasuna bereziki errezibitzeagatik, gure arimen salbatzeagatik, Iesu Khristorekin iuntatzeagatik, haragiaren, Deabruaren, eta Munduaren zagitak Bentzutzeagatik eta Iesu Khristoren Pasione, eta heriotze Saiñduaz orrhoitzeagatik.

 

 

* * *

 

        GAL. Zer iakin behar du aitziñetik Iesu Kristoren gorputz preziatua errezibitu nahi duenak errezibitzera obligatua den orduean?

        IHA. Iakin behar ditu, lehenbizikorik Kredoan diren artikulu fedezkoak.

        GAL. Zenbat dire artikulu fedezkoak?

        IHA. Hamabi.

        GAL. Zeiñ dire hek?

        IHA. Lehenbizikoa da siñhesten dut Ienko aita bothere guzia duena baithan, Zeruaren, eta lurraren Kreatazaillean.

        Bigarrena, eta Iesu Kristo haren seme bakhoitz gure Iauna baithan.

        Hirurgarrena, zeiñ konzebitu baitzen Espiritu Saiñduaren berthutez, sortu zen Maria Birjinaganik.

        Laugarrena, pairatu zuen Ponzio Pilatusen manuaren azpian, kruzifikatu zuten, hil zen, eta ehorzi zuten.

        Bortzgarrena, iautsi zen ifernuetara, eta hirurgarren egunean iaiki zen bizirik hillen artetik.

        Seigarrena igan zen zeruetara, iarririk dago Ienko aita bothere guzia duenaren eskuiñeko aldean.

        Zazpigarrena handik ethorriko da da bizien eta hillen iuiatzera.

        Zortzigarrena siñhesten dut Espiritu Saindua baithan.

        Bederatzigarrena Eliza katolika Saiñdua, Saiñduen partaletasuna.

        Hamargarrena bekatuen barkhamendua.

        Hamekagarrena haragiaren bistea.

        Hamabigarrena betiere iraunen duen bizitzea.

        Hala biz.

 

* * *

 

        Bigarrenean, iakin behar du Pater Noster.

        GAL. Zer kontenitzen da Pater Nosterrean?

        IHA. Ienkoari galdegin behar diotzogun gauzak.

        GAL. Nola dire?

        IHA. Gure aita zeruetan zarena, erabil bedi saiñduki zure izena: ethor bedi zure Erresuma: Egiñ bedi zure borondatea zeruan bezala lurrean ere; Iguzu egun gure eguneko ogia: Eta barkha dietzagutzu gure zorrak, guk guregana zordun direnei barkhatzen daroztegun bezala: Eta ez gaitzatzula utz tentamendutan erorzera: Aitzitik begira gaitzazu gaitzetik. Hala biz!

        Ave Maria

        Agur Maria, graziaz bethea, Iauna da zurekin: benedikatua zara emasteen artean, eta benedikatua da zure sabeleko fruitua Iesus. Maria Saiñdua Ienkoaren ama, egizu othoitz gu bekhatoreenzat orai, eta gure heriotzeako orenean. Halabiz.

 

* * *

 

        Hirurgarrenean, iakin behar ditu, manamendu saiñduak.

        GAL. Zenbat dire manamendu saiñduak?

        IHA. Ienkoarenak hamar: Eliza saiñduarenak zazpi.

        GAL. Zeiñ dire Ienkoarenak?

        IHA. Lehenbizikoa da, Ienko bat dela siñhetsirik hura bera gauza guzien gaiñetik maita, ohora eta, zerbitza dezagula.

        Bigarrena arnegurik, ziñik, edo iuramenturik banoki eta premia gabe eztagigula.

        Hirurgarrena, Igandeak eta bestak begira detzagula.

        Laugarrena geure burasoak ohora detzagula.

        Bortzgarrena, nihor hil estezagula.

        Seigarrena, haragizko obrarik ezkonzaz kanpoan eztagigula.

        Zazpigarrena, deus ebats eztezagula.

        Zorzigarrena, lekhukotasun falsorik erran eztezagula.

        Bederatzigarrena, berzeren senharrik, edo emasterik desira eztezagula.

        Hamargarrena, laugaren ontasunari gutizia ezkakizkola.

 

* * *

 

        GAL. Zeiñ dire Eliza Saiñduaren manamenduak?

        Lehenbizikoa da, igandeetan eta bestetan Meza saindua enzun dezagula.

        Bigarrena, urthean behiñ bederen konfesatuko garela.

        Hirurgarrena, bazkos bedereñ gorputz saiñdua errezibi dezagula.

        Laugarrena, manamenduzko bestak begira detzagula.

        Bortzgarrena, Garta denborak, Bijiliak, eta garizuma osoki barurtuko tugula.

        Seigarrena orziraletan, eta larunbatetan haragirik ianen eztugula.

        Zazpigarrena, zilhegi eztenean ezteiik egiñen eztugula, eta hamarrenak eta primiziak zuzenki pagatuko tugula.

 

* * *

 

        Laugarrenean, iakin behartu sakramendu saiñduak.

        GAL. Zenbat dire sakramendu saiñduak?

        IHA. Zazpi.

        GAL. Zeiñ dire hek?

        IHA. Lehen da, bathaioa.

        Bigarrena, konfirmazionea.

        Hirurgarrena, gorputz saiñdua.

        Laugarrena, penitenzia.

        Bortzgarrena, anunzioa.

        Seigarrena, ordena.

        Zazpigarrena, ezkonza.

 

* * *

 

        GAL. Nor dire obligatuak aldareko sakramendu saiñduaren errezibitzera?

        IHA. Diskrezioñearen adiña ardiatsi dutenak.

        GAL. Noiz ardiasten da diskrezionearen adiña?

        IHA. Hamabi urteren inguruan.

 

* * *

 

        GAL. Aldareko sakramendua errezibitzean zenbat gauza errezibitzen dire?

        IHA. Bortz.

        GAL. Zeiñ dire hek?

        IHA. Lehena Iesu Kristoren gorputz saiñdua.

        Bigarrena, segidan haren odol sakratua.

        Hirurgarrena, haren arima.

        Laugarrena, haren Ienkotasuna.

        Bortzgarrena, ogiaren ak-

[...]

        IHA. Bai, eta handia da.

        GAL. Zer diferenzia da?

        IHA. Gurutzefika ezpaita Iesu Kristoren iduria baizen, representatzen darokula haren pasione eta heriotze saiñdua, bai-nan hostia konsakratuan Iesu Kristo errealki da.

 

* * *

 

        GAL. Errezibitzen dute onek, eta gaistoek aldareko sakramendu saiñdua?

        IHA. Bai.

        GAL. Onek eta gaistoek errezibitzearen artean bada diferenziarik?

        IHA. Bai.

        GAL. Zer diferenzia da?

        IHA. Onek errezibitzen dute bere salbamendutan eta gaistoek bere damnazionetan.

        GAL. Zenbat kondizione dire nezesario dineki errezibitzeko aldareko sakramendu saiñdua?

        IHA. Bortz.

        GAL. Zeiñ dire hek?

        IHA. Lehena fedea.

        Bigarrena iakitea zer errezibitzen duen.

        Hirurgarrena debozionerekin errezibitzea.

        Laugarrena etsaiekin adiskidetzea.

        Bortzgarrena barurik errezibitzea.

 

* * *

 

KONFESIONEAZ

        GAL. Zenbat konditione dire nezesario ungi konfesatzeko?

        IHA. Bortz.

        GAL. Zeiñ dire hek?

        IHA. Lehena, ungi konzienzia examinatzea.

        Bigarrena, Ienkoaren ofensatzeaz damu handi bat izatea.

        Hirurgarrena, deliberazione fermu baten hartzea ez geiago Ienkoaren ofensatzeko haren graziarekin batean.

        Laugarrena, bekhatu guziak aphezari urriki handi batekin konfesatzea.

        Bortzgarrena borondate on bat izatea Ienkoari, eta proximoari satisfatzeko.

 

* * *

 

        GAL. Zenbat dolore suerte dire bekhatoreak bere bekhatuez ahaltuzkenak?

        IHA. Biak, zeiñak baitire kontrizionea eta atrizionea.

        GAL. Zer da kontrizionea?

        IHA. Kontrizionea da dolore, eta damu handi bat Ienkoaren ofensatzeaz, zeren den haiñ ona, eta gauza guzien gaiñean maitatzekoa, eta harzea borondate fermu bat ez haren gehiago ofensatzeko haren graziarekin batean.

        GAL. Zer da atrizionea?

        IHA. Atrizionea da bekhatuez dolore, eta damu bat izatea ifernuko penen beldurrez edo bertze zenbait bere interesaz doakon suietez.

        GAL. Konfesionea ungi egiteko, bekhatuen barkhamenduaren ardiasteko osoki nezesario da, edo kontrizionea, edo atrizionea?

        IHA. Bai, nezesario da, bata, edo berzea, ezen berzela konfesioneak ez luke deus balio.

 

* * *

 

BEKHATUAZ

        GAL. Zer da bekhatua?

        IHA. Ienkoaren lege saiñduaren kontra egiten, erraten, edo pensatzen dena.

        GAL. Zenbat bekhatu suerte dire?

        IHA. Bia.

        GAL. Zeiñ dire hek?

        IHA. Orijinala, eta aktuala.

        GAL. Zer da bekhatu orijinala?

        IHA. Gure aita Adan eta ama Ebaganik ethorkiz, eta primezaz konzebitu garen pontu berean gurekien dakarkegun bekhatua.

        GAL. Zerk garbitzen gaitu bekhatu orijinaletik?

        IHA. Bathaio saiñduak.

        GAL. Zer da bekhatu aktuala?

        IHA. Bekhatu borondatezkoa, edo borondatez egiten dena.

        GAL. Zenbat bekhatu aktual dire?

        IHA. Bia.

        GAL. Zeiñ dire?

        IHA. Mortala, eta beniala.

        GAL. Zer da bekhatu mortala?

        IHA. Bekhatu mortala da Ienkoaren etsai, eta deabruarekien bat egiten gaituen bekhatua, zeruko bidetik aldaraturik ifernuko bidean ematen gaituena, eta arimari heriotze espirituala ematen dioena.

        GAL. Zenbat fazoiñez egiten da bekhatu mortala?

        IHA. Lau fazoiñez, obraz, omisionez, hitzaz, eta pentsamenduaz.

        GAL. Zerk libratzen gaitu bekhatu mortaletik?

        IHA. Penitenziazko edo konfesionezko sakramendu saiñduak, edo konfesatzeko lekhurik eztugunean akta kontrizionezkoak, intenzionerekin gukure bekhatuak konfesatzeko lehenbiziko paradan.

        GAL. Zer da bekhatu beniala?

        IHA. Karitatea hozten, eta bekhatu mortalera disposatzen duen bekhatua.

 

aurrekoa