 |
ANDRE DENA MARIARI DEDIKAZIONEA
Trinitate sainduaren
Korteko erregiña,
Ama Ienkoa beraren
Hutarakotz egiña,
Eua orde zaituguna
Halaber guk gurea,
Libratu darokuzuna
Zerurako bidea,
Zuri iarrekitzekotzat
Ondotik gidaria,
Bethi kontenplatzekotzat
Dugu zure bizia.
Brebiariotxo hunen
Suiet hartu tudanak
Zazpi prinzesa sainduen
Bizitzeko fazoinak.
Ikusten tut Eskolatzat
Begietan zurea
Zutela huntarakotzat
Saindutzeko berea.
Zordun zaio zeruari
Hekien saindutazuna,
Obratxo hau beraz nori
Zuri baizen, Birjiña.
Gertha bedi beraz arren
Hala nola zuretzat,
Trinitate sainduaren
Bethi laudatzekotzat.
Duen indar berarekien
Debotak nork berea
Daramaten: nik hekien
Sainduke bizitzea.
Amen.
APROBAZIONEA
Irakurri dut ene Iaun Ipizpikuaren manuz d'Argaiñaratz aphez eta Ziburuko jaun bikarioak egin duen Liburua Deboten brebiarioa deitzen dena, zeiñetan ezpaitut deusik kausitzen fedearen kontrako denik, aitzitikan da eskola bat bezala, bat bederak bere salbamendua egin dezantzat ordena aberats eta berezi batez guzia egiña eta hala iuiatzen dut merezi duela lehen bai lehen inprima dadin, eta egia hunen lekhukotasunean sinatu dut presenteko aprobazionea. Baionan abendoaren hirurena 1664.
P. Ste. Marie, sekr.
APROBAZIONEA
Plazer eta atenzione handirekin Baionako ene Iaun Ipispikuaren manuz irakurridut eta examinatu presenteko Liburu hau Deboten brebiarioa deithu d'Argaiñaratz aphez Ziburuko bikarioak molde berezi eta guziz eder batean egiña, zeiñetan deusere aurkhitu ezpaitut fede katolikoaren edo giristiñozko berthutearen kontrakorik, lekhat guzia iuiatu dut konforme dela siñeste egiaskoarekin, eta Ienkoaren Ispirituaz betheak direnen probetxu handitan baizen; huntarakotz estimatzen dut merezi duela lehen bai lehen inprima dadin, eta bat bederaren kontentamendu eta abanzanendu handitan argitarat ilkhi dadiñ. Egia huntaz fede gehiago egitekotz sinatzen tut letra hauk. Donibanen abendoaren lauean 1664.
P D'Hirigoity,
Apheza eta Teologian Doktorak
PERMISIONEA
Ikhusirik deboten brebiarioaren faboretan eman diren bi atestazoneak permetitzen diogu Bernat du Bosc gure Inprimatzailleari inprima dezan erran den Liburua. Egiña Baionan, gure Aphizpikutrasuneko palazioan, abendoaren bortzean 1664.
IOANNES, Baionako Aphezpikua
DEBOTEI
Debotak, zuena bezala, brebiariotxo hau, zuei heldu zaitzue, debotak zareten maneran deboten izenarekin, baiñan debotago oraiño zuen debot izatea errenda diezazuentzat, Zazpi prinzesa sainduen bizitze debotak eskolatzat aitzinean presentatzen darozkitzuela zeinak bere errethauletan ikhusiko tutzuen bezala, hala dukezue.
Matutiñetan Sant Elisabeth, zeiña gauerdi guzietan jaikitzen baitzen errethaula batean bezala Ifernuko gau ilhun eta hango damnatuen pene meditatzerat;
Priman Santa Radegonda, zeina goiz guziez eguna deskubritzen hasten zenean berehala, baizagoen meditatzen zeruko sekulako eguna harne errethaulan ikhusiko duzuen bezala;
Terzian Santa Klotilda, zeiña gogoaren bortxaz bestitzen baitzen erregiña izan arren soin berregiñ eta aberatsez: huntarakotz kontenplatzen zuela errethaula batean Maria Egipziana bere ixarloez bestitua desertuan bizi izan zen bezala berrogoi eta zazpi urthez, haren errethaulan ageri den maneran;
Sextan, Santa Kristina, zeiña bestitu zen bezain sarri, munduko obra guzietarik apartatua espiritualei lotzen baitzitzaien, huntarakotz bazadukan bere begien aitzinean errethaula bat, Maria Madalenarena eta Martarena, haren errethaulan ikhusiko duzuen bezala;
Nonan, Sant Eleonor, zeinak bere othurunzen hartzean baitzadukan bere aitzinean errethaula bat Iesu Khristo gure salbatzaillearena, zeinari burreu batek presentatzen ziotzala khelder eta miñagrea, haren errethaula ikhusiko duzuen maneran;
Besperetan, Sant Helena, zeina bere hill orenaren kontenplatzen baitzen bethi okupatua, huntarakotz begien aitzinean zadukala errethaula bat zeiñetan aingeru batek erhiaz bezala erakusten baitzioen erroloia baten markan bere bizia, hiltzerako besperan zuela, haren errethaulan ageri den bezala;
Konpletetan Lorrenako Margarita Alenzongo dukeza zeinak bere burua, bizi zelarik, hiltzat baitzadukan, huntarakotz bere begien aitzinean zadukala errethaula bat zeinetan pintarazi baitzuen bere burua hilla izan baliz bezala gatabute batean, ikhusiko duzuen bezala haren errethaulan.
Debotak, imita zazue saindu handi hauk bere bizitze sainduetan, eta orduan zaratezkete izenez eta obraz debotak.
|
 |