 |
MEDITAZIONEAK
Debotak, Meza sainduaren enzutean, nola hura baita gure salbatzailleak bere heriotze eta Pasione saiñduaren orrhoitzapenetan ordenatua, Debotki enzun dezazuenzat, Nezesario da, Pasione saiñdu haren ponturik prinzipalenez orrhoit zaitesten: Eta nola beregainki zazpi kausitzen baitire zeiñetan Iesu-Khristo gure Salbatzailleak odola isuri izan baitzuen.
Lehenbizikoa da, Getsemaniko baratzean, odolezko azotatu zutenean.
Hirurgarrena, han berean aranzezko Khoroa fuiñetaraiño sarthu ziotenean.
Laugarrena, gurutzea soiñean Ierusalameko karriketarik iragan zenean.
Bortzgarrena, Kalbariako Mendian eskuak eta oiñak itzatu ziotzatenean.
Seigarrena, itzatu ondoan airean gora altxatu zutenean.
Zazpigarrena, soldadu baten Lanza kolpe batez saihetsa erdiratu zioenean.
Zazpi pontu haukien gaiñean, ondoan tuzketzue, separatuki bakhotxaren gainean, ondoan tuzketzue, separatuki bakhotxaren gainean, Meditazioneak Bersuetan.
Othoitzten zaituztet errateaz dagozten Debozionearekin.
LEHENBIZIKO MEDITAZIONEA
GETSEMANIKO BARATZEAN ODOLEZKO IZERDIA ISURI ZUENAREN GAIÑEAN
Zuri Iauna hanbat penez,
Emateko eskerrak,
Nigatik hartu tutzunez,
Falta zaizkit indarrak.
Getsemani baratzean,
Ariman tristaturik,
Bazakuskit gorputzean,
Odolez izerturik.
Iauna, nagotzu othoitzez,
Egindazu fabore,
Nadiñ trista neure faltez,
Eta dudan dolore.
Iduk bietzat begiak,
Nigarretan urthuak,
Zure odol izerdia,
Eta khen bekhatuak.
Pater Noster. Ave Maria
BIGARREN MEDITAZIONEA
PILATUSEN ETXEAN HARROIN BATI
LOTHURIKAN ODOLA
ISURI ZUENAREN GAIÑEAN
Bazakuskit, ene Iauna,
Odolpean oraiño,
Hala zara, hau da pena
Burutik oiñeraiño.
Azote kolpez zaurthurik
Eziñ erran daitenaz,
Harroiñ bati Iuntaturik,
Pilatusen ordenaz.
Odol isuri duzuna,
Euzun dazu othoitza,
Gertha bekit, ene Iauna,
Garbitzeko bihotza.
Bekhaturik egin gabe,
Obraz eta gogoan,
Nadin gero beldur gabe,
Gastigutik kanpoan.
Pater Noster. Ave Maria
HIRURGARREN MEDITAZIONEA
PILATUSEN ETXEAN BEREAN
ARANZEZKO KHORA BURUAN
FUINETARAINO SARTHURIK
ODOLA ISURI ZUENAREN GAIÑEAN
Ene Iesus! ezintzaket,
Altxa gora begiak
Nola dietzaketzuket,
Eskerrezko graziak?
Huna non zaren oraiño,
Odoletan, Ienkoa!
Sarthurik fuinetaraiño,
Aranzezko Khoroa.
O odol preziatua
Isuri zinduena,
Nauzun hartaz zeuretua,
Enzun dazu auhena.
Ezar dazu bihotzean,
Aranzezko Khoroa
Mundutikan partitzean,
Dudan graziazkoa.
Pater Noster. Ave Maria
LAUGARREN MEDITAZIONEA
GURUTZEA SOIÑEAN IERUSALAMEKO
KARRIKETARIK IRAGATEN ODOLA
ISURI ZUENAREN GAIÑEAN
Ioan ziñduen gurutzea,
Iauna, Kalbariara,
Odolezko uholdea,
Zaritzula lurrera.
Huna, Ierusalameko,
Zuk iragan gustiak,
Karrikak dire lekhuko,
Odoletan bustiak.
Zure odol saiñduaren,
Prezio sakratua,
Bekit pazienziaren,
Iabe errendatua.
Haren bidez paira tzadan
Atsekabe guziak
Arimakotz kobra tzadan,
Iauna zure graziak.
Pater Noster. Ave Maria
BORTZGARREN MEDITAZIONEA
KALBARIAKO MENDIAN ESKUAK ETA OIÑAK
ITZATURIK ODOLA ISURI ZUENAREN GAIÑEAN
Ez xortaka, ene Iauna,
Baiñan, furs nigatikan,
Hau da Odol darizuna,
Oiñ eskuetarikan.
Egiñ tuste zure baithan,
Zuek Iudu Kruelak.
Maiñha zaiten odoletan,
Itze kolpez Kanalak.
Zuez, Itze Sakratuak,
Odol saiñduz bustiak!
Bekizkit gurutzatuak,
Neure sensu gustiak.
Bihotza gurutzaturik,
Den guzia osoki,
Ezdagidan bekhaturik,
Baiñan bizi saiñduki.
Pater Noster. Ave Maria
SEIGARREN MEDITAZIONEA
ITZATU ONDOAN AIREAN GORA
ALTXATURIK ODOLA ISURI ZUENAREN GAIÑEAN
Ene arima, non zara,
Huna, Ienkoa nola,
Arbolatzen duten gora,
Dariola odola.
Elas! Iauna darizula,
Kantoiñ guzietarik,
Sarri zaite eztuzula,
Gorputzean xortarik.
Zure odol isuriak,
Enegatik zurrutan,
Iauna Miserikordiak
Bekizkit Mundu huntan.
Lurretikan altxatuak,
Bethi neure nahiak,
Dadutzadan hedatuak,
Gurutzera begira.
Pater Noster. Ave Maria
ZAZPIGARREN MEDITAZIONEA
SOLDADU BATEK LANZA KOLPE BATEZ
SAIHETSA IDEKIRIK ODOLA ETA URA
ISURI ZUENAREN GAIÑEAN
Lanza kolpez hill ondoan,
Eztuzunzat xortikan,
Huna Odola non doan,
Zure saihetsetikan.
Ahiturikan guzia,
Ur darizu lekhuko,
Fiñatu duzu bizia,
Gizona salbatzeko.
Zaren ahitua beraz,
O odol sakratua
Dukedantzat gero zutaz,
Arima salbatua.
Zure amudioaren,
Lanzaz huntarakotzat;
Har nazazu, Iuna, arren:
Zaurthurikan zeuretzat.
Pater Noster. Ave Maria
GORPUTZ SAINDUA ALTXATZEN DENEAN ERRATEKO
Ene salbatzaillearen,
Gorputz preziatua:
Ienko eta gizonaren
Naturaz bestitua:
Gurutzean enegatik,
Ofrendatu zarena,
Ene salbatzeagatik,
Han hill izan zarena.
Badagotzu adoratzen,
Ene bihotz guzia,
Eta humilki eskatzen,
Dudan zure grazia.
KALITZA ALTXATZEAN ERRATEKO
Isuri izan zarena,
O odol Sakratua!
Ene erreskatarena,
Egiteko pagua.
Libro ezarri nauzuna,
Zerurako bidean,
Loriazko ontasuna,
Emateko xedean.
Hemendikan hara bethi,
Duzun nitaz lastima,
Eta ez dudan permeti,
Esklabotzat arima.
MEDITAZIONEA PASIONE SAIÑDUAREN GAIÑEAN
Nahasten naiz, gabe iartzen,
Neure adimenduaz,
Orrhoitzeaz, ikharatzen
Pasione saiñduaz.
Ene Iesus! oaits-zaitela,
Lurrerat aita ganik,
Eta gero hill zaitela,
Gurutzean emanik?
Zer da hau ene Ienkoa,
Zu gurutze batean,
O! ezin erranezkoa,
Bi ohoiñen artean.
Zer ere baitu Naturak
Kruelik bere baithan,
Ikhus dezan Kreaturak
Kreatzaillea baithan.
Ez dezan utz tiraniak,
Penarik ahanztera,
Zuri ondoan guziak,
Sufriarazitzera.
ZLu zara gauza guzien,
Iauna, Kreatzaillea:
Halere pena guzien,
Errezibitzaillea.
Baiñan, Iauna, enegatik,
Hanbat penen artean,
Ene salbatzeagatik,
Hill zare gurutzean.
Kitatu tutzu Zeruak,
Ni urrikaldurikan,
Ikhusirik bekhatuak
Nendukala hillikan.
Nuenzat nik bizitzea,
Ioan zara gurutzera,
Zerorek heriotzea
Enetzat sufritzera.
Zer pena beraz ezduket
Ordaiñez sufrituko?
Baiñan halere ezduket,
Zorra satisfatuko.
Zer dolorez beharko naiz
Iarri sentimentan?
Ez, Iauna, garabez ez naiz,
Sarthuko nihoiz hetan.
Zuk sufritu tutzun penak
Tuzket eskolatzeko,
Arribatzen zaizkidanak,
Bihotz onez hartzeko.
|
 |