www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboten brebiarioa
Pierre Argaiņaratz
1665, 1910

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Devoten breviarioa, Pierre Argaiñaratz (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

KONPLETAK

 

Margarita Lorrenako

Alezongo Dukesak,

Debotak, egun oroz,

Hauk zituen Konpletak.

 

Nola eziñ baitzaiteken

Bere baithan sasia;

Herioaz beraz baizen,

Zer zen haren bizia.

 

Manatzen du berehala,

Pintazaten: ordean,

Hill izan baliz bezala,

Gathabute batean.

 

Gero gathabute hura,

Kontenplatzen zuela,

Zedin osoki segura,

Hill hura bera zela.

 

Hartan bere miseriak,

Bere meditatzean,

Bazekutsan ageriak

Nola mirail batean.

 

Egiezki naitzen hura,

Nazantzat representa,

Ene, Dio, hill figura,

Ala mirail perfeta.

 

Ageri naiz berehala,

Zer naitzen izatean,

Emana banintz bezala,

Hilla gathabutean.

 

Hemendikan aitzinera,

Iakiñen dut nor naizen,

Gathabuteko hill hura,

Baizen, nola eznaizen.

 

O Iauna zazu perneti,

Zarasan bere baithan,

Mirail huntan nadin bethi,

Mira goiz arratsetan.

 

Ni hillari nagokala,

Beha pensamenduaz,

Nadiñ amurus bezala,

Neror neure buruaz.

 

            * * *

 

Huna exenplutzat huna,

Zer garen bat bedera,

Guk propioki duguna,

Lurrakioaki lurrera.

 

Debotak, huntarakotzat

Ikhus agun zer garen,

Gaur ezpada biharkotzat,

Gaitezkela lurraren.

 

Orai zerbait didurigu,

Garenaz berzerikan,

Baiñan sarri dadikegu,

Zer dugun geurerikan.

 

O Ienkoa ez berzerik,

Lurrak garen bezala,

Eztela seguragorik,

Lur izanen garela.

 

Orrhoit gaiten huntarakotz

Hillik dauden guziez,

Hetan gero iakitekotz,

Zer daiteken biziez.

 

Berak oihuz dagozkigu

Atzo hek hill direla,

Eta gaur, ezpadakigu,

Gure aldia dela.

 

O egiazko oihuak,

Aditzagun biziok,

Hobirako partituak,

Gaudezela guziok.

 

Lurretikan izatea,

Dadukagun bezala,

Haratzeko bitartea,

Instantetan dugula.

 

Instantezko gathe batez,

Da bizia lothua,

Zeiña bera instant batez,

Baitaite urratua.

 

Amarrarik, ekiazki,

Dakiguna, lekhuko,

Nihon eztaiteke aurki,

Haiñ erreski hausteko.

 

            * * *

 

Debotak, hill behar da,

Ordena da sortzetik,

Nor nahi partiadan da,

Sarri apart Mundutik.

 

Zertan beraz okupatzen

Daramagu denbora,

Ikhusagun nola goazen,

Bizitikañ kanpora.

 

Gure obrak zertan dire,

Heztura handi huntan,

Galdu gare ezpadire,

Gure salbamendutan.

 

Ezin eskapa gaitezke,

Ioan behar da Mundutik,

Haiñ guti ahal gaitezke,

Sentenzia Iustutik.

 

Gizonak zertako ditu,

Lurretikan tuenak,

Lur berak beharko ditu,

Hark ematen tuenak.

 

Obraz bertze zer nahi den

Daiteke lurrarenzat,

Nahiz bizi nahiz hil den,

Obrak gizonarenzat.

 

Khexa gaiten obra bilzen

Obra daite gurea,

Egun oroz gare hilzen,

Huna gure ephea.

 

Zer pensatzen othe dugu?

Argitzagun begiak;

Sarri bethe behar tugu,

Hutsik dauden hobiak.

 

Mira gaiten geure baithan

Zer garen iakiteko,

Deusere ez Mundu huntan,

Bai ordean berzeko.

 

Bat bederak hala dela,

Har beza har buruan,

Bizirikan hilla dela,

Izan arren Munduan.

 

            * * *

 

Gure Prinzesa handia,

Berezko Mirallean,

Ikhusten zen zen guzia,

Hillik gathabutean.

 

Zeptro, eta tronu gorez,

Guzia billuzirik,

Zor zitzaizkon ohoreez,

Etzedukan konturik.

 

Etzitzaion handi zela,

Bere zuen korthean,

Non etzen, kausitzen zela

Baxotasun batean.

 

O Debotak, zer bidea,

Zerurako duguna:

Kontenpatzen egotea,

Geure ezdeustasuna.

 

Huna zure aitzinean,

Iauna handi direnak,

Bere humiltasunean,

Bizitzea dutenak.

 

Haiñek dute pintatua

Obietik ederrena,

Sepulturaren lekhua,

Bihotzean barena.

 

Aithor bedi egiada,

Ezta ustekabea,

Sepulutarakoa da,

Dadukagun bidea.

 

Badakigu ezgarela,

Immortal mundu huntan,

Kontestarikan eztela,

Noizbait hill behar huntan.

 

Inoranzea ordean,

Debotak, dakiguna,

Eta gero bitartean,

Dathoren hill eguna.

 

O egun triste, o bethi,

Dolutan aitekena,

Othoi, Iauna, ez permeti,

Hala gure orena.

 

            * * *

 

Bat bederak bizi huntan,

Hanbat on eziñ duke,

Nola hillen lekhuetan,

Gerthatzeaz baituke.

 

Ikhusten du klarki hetan,

Bera zer izanen den,

Hek bezala hill ohetan,

Nola iarri behar den.

 

Bere aita edo ama,

Abride edo urkho,

Adiskidezko bilduma,

Badituzke lekhuko.

 

Minzo zaizkigu guziok,

Ikhusagula hetan,

Eta zer garen biziok,

Bizi aphur hunetan.

 

Huna zer, dioten, garen,

Lur baizen ezgarela,

Kanpotik iduri-arren

Zerbait berze garela.

 

O Prinzesa dohatsua,

Zu zu eskola huntan,

Izan zara arthatsua,

Hobirako arrutan.

 

Zuk gathabuten batean,

Hobirako hurbilla,

Ziñadukan aitzinean,

Zeure burua hilla.

 

Asistitzen zinduela,

Zeure hill egunean,

Izan baziñe bezala,

Hillik gathabutean.

 

O Debotak pinta gaiten,

Prinzesa hau bezala,

Kontenplatzen eman gaiten,

Bizi hillak garela.

 

Orrhoit gaiten azkeneko

Partitzeko instantaz,

Gal ezdezagun bethiko,

Zerua geure faltaz.

 

            * * *

 

Gorputza ohorei dela

Iakiten den pontuan,

Nor nahi den berehala,

Ahanzi da Munduan.

 

Ezkillaren azkeneko,

Soiñua io denean,

Akhabo dire hartazko,

Solasak jendartean.

 

Ea beraz orrhoituak,

Debotak, egun hartaz,

Gaude interesatuak,

Salbamenduko arthaz.

 

Arratsekotz egiñikan,

Desira gindukena,

Has dezagun goizetikan,

Hura da segurena.

 

Perilletan eman gabe,

Geure salbamendua,

Denbora iragan gabe,

Billhazagun zerua.

 

Testamentez usten tutzu

Ondotik obra onak,

Hek usten tu, begirautzu,

Ezin berzez gizonak.

 

Duzun zerork bethiere,

Zeure obren kargua,

Bada pena hala ere,

Emateko kontua.

 

Bizi denak Mundu huntan

Hilla baliz bezala,

Ber berak obrak kontutan,

Bizi da, dadutzala.

 

Zuk zuk hau obratu duzu

O Prinzesa handia,

Hiltzat iduki baituzu,

Zeure buru bizia.

 

Meditazione huntan

Ziren zure konpletak,

Bizi gaiten fazoiñ huntan,

Hil artean,

Debotak.

 

 

ZAZPIGARREN REFLEXIONEA
KONPLETEN GAIÑEAN

 

Debotak ikus dezagun,

Zer den gure zorthea,

Begietan nola dugun,

Hobirako ephea.

 

Prestik gaudez haratzeko,

Fite hartan barrena,

Pontuan dago iotzeko,

Partitzeko orena.

 

O milletan dohatsua,

Bere orrhoitzapena,

Dadukanak hedatua,

Sepulturan barrena.

 

Interesik handiena,

Debotak, hemen dugu:

Bethiko orrhoitzapena,

Hobiaz behar dugu.

 

Ikhasteko berehala,

Hango hilletarikan,

Sarri geroz gaitezkela,

Hekin balsaturikan.

 

Iragaitzaz bizi gara,

Lurraren gaiñ aldean,

Barrenera behar gara,

Benturaz gaur berean.

 

Ez hau hori harturikan,

Aitzitik, billuziak,

Munduari utzirikan,

Obrez berze guziak.

 

Debotak dena orrhoitzen da,

Sepulutraz munduan,

Obra biltzen penatzen da,

Atsegiñen lekhuan.

 

Huna zer den bizitzea,

Debot gisa munduan,

Hilla dela pensatzea,

Guti uste orduan.

 

Huntarakotz obra onak,

Ditu gomendiotan,

Daramatzagun egunak,

Debotak, molde huntan.

 

 

OTHOITZA BIRJIÑARI KONPLETEN GAIÑEAN

 

        Bizitzearen Ama: Haren Autora Munduari ekharri diozunaz geroz, Egidazu arren fabore, hemendik aitzinera ene obiet partikularzat den bethiere herioa, neure herrautsetan bethi miratzen naizela hetara konbertitu baiño lehen, neure Arima sekulako sepulturatik segura dezadantzat. Eta nola korruptzionea baita ene izatearen lehenbiziko hastea, bethe diezadazu haiñ borthizki egia huntaz neure Imajinazionea, non eznadiñ probetxu gabe billha neure burua baithan, Ezen badakit, neure ezdeustasunaren meditazionea, Zeruko gidatzat baliatuko zaitala, huna othoitza, ene Ama graziaz bethea, aitzinera ematea eta bethi emanen darotzudana.

 

aurrekoa hurrengoa