www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Deboten brebiarioa
Pierre Argaiņaratz
1665, 1910

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Devoten breviarioa, Pierre Argaiñaratz (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

BESPERAK

 

Ordu da ordu, Debotak

Atenzionerekin,

Erratekotzat bezperak,

Saindu Helenarekin.

 

Hark Bezperak erratea,

Bere othoitz lekhuan,

Hilzeaz zen orrhoitzea,

Guti uste orduan,

 

Zakusala begietan,

Haren bizi eguna

Zioala lasterketan,

Hurbiltzen gau illhuna.

 

Zakusala begietan,

Haren bizi eguna

Ziola lasterketan,

Hurbiltzen gau illhuna.

 

Mendi saindu Kalbaria,

Ikhusi bezaiñ sarri,

Uzten dio Inperia,

Gurutze sainduari.

 

Tronu orde gurutzea,

Seska Zeptroarenzat,

Khoroaren Aranzea,

Hartu ditu beretzat.

 

Hauk hartu zituenean,

Bihotzean barrena,

Ematen du aitziñean,

Hilzearen orena.

 

Bizi huntaz trufatua

Zadukan hill artean,

Aiñgeru bat pintatua,

Errethaula batean.

 

Aiñgeruak gero hartan

Markatzen zioela,

Erreloia baten markan,

Bezperen muga zela.

 

Bide huntaz orrhoit zediñ

Hilzearen Bezperaz,

Gero suprendi etzediñ

Egoteko ikharaz.

 

Has zedilla adiutan,

Mundu huntaz etsia,

Partitzeko Bezeperetan,

Zakusala bizia.

 

            * * *

 

Inperatriza saiñdua,

Arrats alde guziaz,

Apart erretiratua,

Etsitua biziaz.

 

Minzo zaio Ienkoari,

Partitzeaz Mundutik,

Oihuz haren graziari,

Iauts dakion Zerutik.

 

Prest naiz, Dio, partitzera

Bainan nora ioanen naiz,

Denboratik sekulara,

Zurekien ezpañaiz?

 

Ioan behar dut, badakusat,

Hau da pena ordean,

Non nabillan ezdakusat

Ezpazaitut aldean.

 

Ioan behar naiz egia da,

Eta Ioan naizenean,

Nitaz zer gerthatuko da,

Ene hutsen gaiñean?

 

Badiotzat adiuak,

Bethikotz munduari,

Nola diozket Kontuak,

Zure Iustiziari?

 

Ioan behar dut sekulako,

Ordean dakidala,

Iuje, Partida, Lekhuko,

Obrak diturkedala.

 

Ordua da parti nadiñ,

Naiñan nitaz lastima,

Duzun, Iauna, eros dadiñ,

Berriz ene arima.

 

Zure odol Sakratuaz,

Zelarik erosia,

Esklabotzat bekhatuaz,

Berriz dago iarria.

 

Iauna urrikaldurikan,

Har nazazu eskuan,

Noan gero Mundutikan,

Plazer duzun orduan.

 

            * * *

 

Etzuen penatzen faltak,

Saiñdu hau bihotzean,

Ikhus azue, Debotak,

Penetan bitartean.

 

Hill ondoko examenaz,

Dago espantatua,

Iaunak obra iustuenaz,

Beharko du kontua.

 

Gertha zekionaz geroz,

Deia ustekabetan,

Munduari egun oroz,

Zagokan adiutan.

 

Bizi hunen ez uzteko,

Debekuzko gathea,

Etzen aski trabatzeko,

Haren borondatea.

 

Azpianago zadutzan,

Sensutako zagitak,

Ezen bere zerbizutan

Erresuman suietak.

 

Bide huntaz kausi zediñ,

Bere libertatean,

Eta penetan etzediñ,

Mundutkan ioatean.

 

O Milletan dohatsua,

Biziaz trufaturik,

Dagoena orrhoitua,

Noiz doaken Mundutik.

 

Etsitua molde huntan,

Bizia daramala,

Hill, momentu guzietan,

Behar balu bezala.

 

Huna zer, Debotak, huna,

Beharrena duzuen,

Bethiko orrhoitzapena,

Noiz hill behar duzuen.

 

Orrhoitzen gutienikan,

Bat bedera denean,

Herioak deithurikan,

Daitekela lurrean.

 

            * * *

 

Daramanak bizitzea,

Debotak, plazeretan,

Hill beharraz orrhoitzea,

Eztu gomendiotan.

 

Haiñitz, aldiz heldu arren,

Herioa gogora,

Manatzen du fite arren,

Daokola kanpora.

 

Bata ungi izatean,

Bertzea gaste dela,

Bizi dire Siñhestean,

Nekez hillen direla.

 

Alabaiñan Sekulako,

Badukete manua,

Mundutikan partitzeko,

Dela hekin ordua.

 

O berri latz, eta triste,

Bihotz transigarria,

Doazen hobira fite,

Heldu zaien berria.

 

Dezagun, Debotak, pisa,

Deiaz ustekabetan,

Arima bekhatorosa,

Nola daiten penetan.

 

Behar dela presentatu,

Iaunaren aitziñean,

Xeheki examinatu,

Klarki dakusanean.

 

Aitzinera heldu zaizko,

Bere falta guziak,

Gogoz, hitz, eta obrazko,

Egiñ tuen guziak.

 

Formatzekotz, urikoia,

Hetaz bere gogoan,

Guzia da nahasia

Bereganik kanpoan.

 

Sekulako sentenzia,

Iuje Iustuarena,

Da haren pena guzia,

Enzun behar duena.

 

            * * *

 

Debotak hobiratzeko

Emana da arratsa,

Noiz ordean haratzeko,

Seguranzarik ezta.

 

Baiñan den arrats, naiz goiz,

Ustekabez hill bedi,

Ezdaite zuhurra nihoiz,

Herioaz surprendi.

 

Baitaki ustekabetan,

Demakela hobira,

Prestaturik hargatikan,

Dago haren begira.

 

Ikhusten du interesa

Sekulaz doakola,

Bethikotz errekonpensa,

Edo pena dukela.

 

Inperatriza saiñdua

Etzrinduen perillik,

Herioz surprenditua,

Gertha zeiñtezen hillik.

 

Baitziñaraman bizia,

Langiturikan penaz,

Munduan berantetsia,

Hilzearen orenaz.

 

Bethiere orroitua,

Azkeneko instantaz,

Gal etziñezan Zerua,

Bethi orrhoitu faltaz.

 

O Debotak, debotr gisa,

Orrhoit orrhoit hilzeaz,

Eta gero ungi pisa

Hill ondoko zortheaz.

 

Zenbat izan da Munduan,

Hill uste etzuenik,

Herioak Ifernuan,

Baitaduka emanik?

 

Dugun bethi memorio,

Gabaz eta egunaz,

Geure hillgarri herio,

Begietan dugunaz.

 

            * * *

 

Debotak, aithor dezagun

Hilzeko bat bederak,

Nahiz den gau, nahiz egun,

Ditugula Bezperak.

 

Abertitzen gaituela,

Daramagun arrutak,

Errateko prest garela,

Hobirako Konpletak.

 

Muga hau kontenplaturik,

Kitatzeko Mundua,

Gaudezentzat atzarturik,

Noiz dukegun oihua.

 

Ziñadukan Zeure baitan,

Zuk Helena saindua,

Hilzerako Bezperetan,

Bethi pensamendua.

 

Gozatzeko hill artean,

Zer nahi zen plazerez,

Izan arren podorean,

Trufatzen zen guziez.

 

Inguratua zadukan,

Ohoreez munduak,

Baiñan haren gogotikan,

Xoil ziren Urrunduak.

 

Bere autoritatean,

Zuen nahi zuena,

Alabaiñan bihotzean,

Zadukan hill orena.

 

Zenbatenaz hurbillago,

Are senti baitzuen,

Hanbatenaz gehiago,

Kontentamendu zuen.

 

Dohatsu bere burua,

Zuela, zioela,

Ezen munduko korsua,

Egin hurren zuela.

 

Huna, Debotak, manera,

Bezperen errateko,

Nola gaudezen lurrera.

 

 

SEIGARREN REFLEXIONEA
BEZPEREN GAIÑEAN

 

Ordenaz gauza guziak

Dakuskigu lurrean,

Eta gizonen biziak,

Desordena batean.

 

Egun, gau, eta Sasoiñak,

Erregelaz dabiltza,

Etsai gisa desordenak,

Gizonak darabiltza.

 

Ezin gizonak derrake,

Deus ordenaz duela,

Hobirarik baitaiteke,

Pensatzen eztuela.

 

Sorthu bozaiñ sarri bata,

Berzea gazterikan,

Berzea zahartu eta,

Baikoaz mundutikan.

 

O, Debotak, ikhas beraz,

Ezta bada hunetan,

Bizitzea zer maneraz,

Dugun mundu hunetan.

 

Desordenaz egizue,

Ordena bat zebenzat,

Zaudeten, Manazazue,

Prest hobiratzetzat.

 

Kristauaren zuhurzia,

Huntan da fundatua,

Idukitzea bizia,

Hilzera prestatua.

 

Siñhestetik, osasunak,

Ezdezake gibela,

Ustekabez hill egunak,

Sesi ezdezakela.

 

Adin limitaturikan,

Bizitzeko segurki,

Iaunak ordenaturikan,

Eztuela badaki.

 

Ea beraz zuhur gisa

Debotak zuhurzia,

Dugun eta gero pisa,

Zertan dugun bizia.

 

 

OTHOITZA BIRJIÑARI BESPEREN GAIÑEAN

 

        Maria Saindua, Ienkoaren Ama, ene egunen Konsolamendua, ene biziaren azken eguna Sarri iragateta doatenaz geroz, balia zakizkit arren haren korsuaren fiñatzeko bitartean argitzat, eta gidatzat neure bizia dohatsuki fiña dezadantzat. Ikhusten dut iadanik azken hezturan naizela, eta nola errezibitu beharko baitut, edo gastigua, eznazazula othoi abandona neure azkeneko partiadan, zeiñetarik dependitzen baita, bata, edo berzea. O graziaren Ama fabore hunen eske nagotzu.

 

aurrekoa hurrengoa