 |
SEXTA
Saindu Kristina, Debotak
Doa sexta hastera,
Ienkoari bere obrak,
Guziak ofritzera.
Bestitu zen bezaiñ sarri,
Ofizio huntarik,
Ez alxatu ez zen iarri,
Konplitu gabatarik.
Ofizio saindu huntan,
Bere meditatzia,
Zuen bethi bere baithan,
Mundua trufatzea.
Iauna baithan zadutzala
Bere pensamenduak,
Parterikan etzuela,
Hetarikan Munduak.
Marta eta Mariaren,
Eragiñik zuena,
Errethaula bat bazuen,
Kontenplatzen zuena.
Diferentak zakuszala,
Hekien trabailluak:
Martak Munduko bezala,
Mariak Zerukoak.
Okupatua zen Marta
Etxearen gauzetan:
Mariak zadukan artha,
Iaunaren zirenetan.
Beregainki hargatikan,
Obrak Mariarenak,
Laudatuak dire izan,
Eta ez Martarenak.
Saiñdu Kristina da iarzen,
Kontenplatzen Maria,
Eta gero imitatzen,
Haren bizi guzia.
Iauna othoitzen duela,
Debotki huntarakotz
Grazia arren demola,
Haren imitatzekotz.
* * *
Huna nola bere baitan,
Den Kristina mintzatzen,
Zertako naiz Mundu huntan,
Non eznaizen sabatzen.
Badakusat banoala,
Hobira lasterketan,
Herioa dabiltala,
Inguruz aldaketan.
Zertako dut hanbat pena,
Utzi behar tudanez,
Sufritu behar nukena,
Sekulako direnez?
Zer ematen othe darot,
Inperia dudanak:
Pena gehiago darot,
Haren handitasunak.
Zer probetxu nuke banu
Neronentzat Mundua,
Ordaiñetan galzeñ banu,
Sekulako Zerua.
O beraz handidasunak
Hastan Iauna niganik,
Munduak darozkidanak,
Ni eznadin zuganik.
Salba nadiñzat nahi dut,
Osoki trabaillatu,
Berzerikan nahi eztut,
Ez egin ez pensatu.
Sekulako duke dana,
Dadukat bihotzean,
Kita ezdezakedana,
Neure Heriotzean.
Gora dena izatean,
Munduaren direnez,
Gutienikan Ustean,
Gabetzen da guk iez.
Frogatzen du berehala,
Hekien ondorea,
Izatez duten bezala,
Bethiko dolorea.
* * *
Trabailluak alfer dire,
Debotak, mundu huntan,
Baldiñ eta ezpadire,
Gure Salbamendutan.
Nor ere penatzen baita,
Berte xedez munduan,
Pena gabe berdin ezta,
Ungi uste orduan.
Bera pena geiekin,
Obra akhabatzan,
Haiñ da pausu gutirekin,
Nola baitzen hastean.
Duen ontasuna franko,
Bat bederak munduan,
Eziñ duke, berdiñ asko,
Iarzeko soseguan.
Eman arren bitartean,
Soseguan gorputza,
Bethi zerbait eskasean,
Kausitzen du bihotza.
Besarka beza denbora,
Gusten konplitzeko,
Faltatuko zaio bera,
Hetaz Urrikitzeko.
Ezta nihor bitartean,
Doanean hobira,
Non ezten bere Ustean,
Ioanen dela Zerura.
Alabaiñan obrak gabe,
Nihor ezta Salbatzen:
Baiñan haiña duda gabe,
Sekulako damnatzen.
Munduari datxakonak,
Munduan duen Saria:
Zeruaz orroitzen denak,
Zeruetara loria.
Debotak Imitatzagun,
Madalena Saindua:
Hark bezala obrazagun,
Dugun salbamendua.
* * *
Zer trabailla Madalenak,
Bazuen aizparekin,
Baiñan ziren haren penak,
Kasi munduarekin.
Diferenta trabaillua,
Hargatik hartu zuen,
Sekulako Sosegua,
Nondik ahal zuduen.
Khenzen du bere gogoa,
Osoki lurretikan,
Billhatzen bere Ienkoa,
Iautsia Zerutikan.
Eztu haiñ fite kausitzen,
Non ezten berehala,
Gozo guziez sesitzen,
Dohatsu bat bezala.
Ematen du Bihotzean
Tresor guardatzekoa,
Gauza guzien gaiñean,
Ienko maitatzekoa.
Izan arren inkieta,
Aizpa harengatikan,
Ezdezake Iauna kita,
Bere bihotzetikan.
Trabaillua, egia da,
Etxean zaramana,
Inozenta izatu da,
Halaber Marterena.
Baiña zuen lurrarekin
Aphur bat nahasia,
Eta aizparenarekin,
Diferentki hasia.
Etzuen lurrak lekhurik,
Madalenaren baithan,
Iauna baitzuen harturik,
Ostatuz bere baithan.
Bihotzaren barrenean,
Daduka emanikan,
Eztu hura duenean,
Duesen desirarikan.
* * *
Ez da berri arrotza,
Madalena saindua,
Zeren osoki bihotza,
Duzun sasiatua.
Dagoenak Iaunarekin,
Zer eskas ahal duke?
Gauza guziak harekin,
Bat bederak baituzke.
Parterikan hoberena,
Zaude hautaturikan,
Kita ez dezakezuna,
Nihoiz zeureganikan.
Atsegin, gozo, sosegu
Grazia guziekin,
Bat bederak zakuskigu,
Iauna baita zurekin.
Huña fabore tuenak,
Debotak, Zerutikan,
Altxatu dadukanak,
Bihotza luretikan.
Lurarekin dadukanak,
Bihotza iuntatua,
Eztu haren baithan Iaunak,
Hartuko ostatua.
Iauna da errenkuratzen,
Martaren ikhusteaz,
Zeren den hanbat penatzen
Munduko bizitzeaz.
Ditu errenkura berak,
Artha soberarekin,
Zeren tuen bat bederak,
Obrak Munduarekin.
Zeren dugun trabaillua,
Presenteko hunentzat,
Ahanzirikan Zerua
Hilzen garenekotzat.
Trabailla gaitezen bethi,
Berze xedegatikan:
O Iauna zauzu permeti
Gaiten zure gatikan.
* * *
Egia da, gure Iauna,
Gure bizi guzia,
Dugula daramagun,
Lurrarekin iosia.
Batak nahiz ohoreak,
Berzeak ontasunak,
Huna penaz nork bereak,
Nola tugun egunak.
Dakigularik direla,
Sari fin duketenak,
Alferretan diratela,
Hetaz ditugun penak.
Alabaiñan badakigu,
Hill beharrak garela,
Noiz ordean ezdakigu,
Orena daitekela.
Ez gaitezke bitartean,
Goza zure loriaz,
Ganbia gaiten artean,
Daramagun biziaz.
Ezpagara lurraganik,
Bizi apart garela,
Urrun gara zure ganik,
Eta bethi gibela.
Dagitzagun, dagitzagun
Gure obra guziak,
Nondik Zerua dukegun,
Eta fiña biziak.
Has gaitezen goizetikan,
Huntarakotz obratzen,
Saindu Kristinaganikan,
Exenpluen kobratzen.
Obra onetan hasten zen,
Goizean goiz danikan,
Mundu huntaz trufatzen zen,
Iaunaz orroiturikan.
Ea beraz gure obrak,
Lehenak guzietan,
Ditugun beti, Debotak,
Iaunaren ohoretan.
LAUGARREN REFLEXIONEA
SEXTAREN GAIÑEAN
O Debotak, aditzagun,
Iaunak erran duena,
Nola trabaillu bat dugun,
Nezesario dena.
Hala diotsa martari,
Bat da nezesario,
Gure salbamendari,
Zaiokena balio.
Arimaren salbatzeko,
Egin behar duoa,
Hau da lana konplitzeko,
Gomendatzen zaikuna.
Huntaz artha behar dugu
Bizi aphur hunetan,
Ordainez nahi badugu,
Saririk Zeruetan.
Berze lanak egiezki,
Zertako tu gizonak,
Munduarentzat zuzenki,
Utzi behar direnak.
Ikhus agun huntarakotz
Bere ontasunikan,
Daramaken hill ondokotz
Doanak Mundutikan.
Debotak, beraz zertako
Trabailluak munduan,
Gure salbamendutako
Eztitugun orduan.
Salbamenduko eztiren,
Harzen ditugun penak,
Eztetzakegu ediren,
Saririk duketenak.
Ea beraz gure lanak,
Debotak, Mundu huntan
Diren harzen ditugunak,
Gure salbamendutan.
Hau da hau da trabaillua
Saria dikeguna,
Loriazko sosegua,
Iaunak promes duena.
OTHOITZA BIRJINARI SEXTAREN GAIÑEAN
Ene salbatzaillearen Ama: zure bizitzearen Denbora guzia dohatsuki maitatzen eta sufritzen enplegatu duzuna: othoitzez nagotzu, irakats diezadazu Exerzizio dibino Hura, zure amudioaz pasionatua, eta zure penez bihotzean zaurthua naizela. Nabilan suspiraz zure ondoan, zure pena eta doloretan parte harzen dudala, hau da zure fabore arekien batean bethiere obretan ematera pretenditzen dudan trabaillua, zuk iduki duzun bideari narraiola, siñatzekotz, Neure bizitzearen korsua.
|
 |