 |
PRIMA
Erran tutzue, Debotak,
Matutiñak gau erdiz:
Primara Sant-Radegondak,
Deitzen zaituste aldiz.
Hark bezala duzuenzat,
Sekulako eguna:
Bethiko orrhoitzapentzat
Bihotzean emana.
Egun eder xuri ura,
Loriaz betherikan:
Zitzaion pensamendura,
Heldu goiz guzietan,
Hartaz pensatzen zuela,
Bere othoitz lekhuan,
Zeruan zitzaion zela,
Zelarikan munduan.
Osoki admirtua,
Zarasan bere baithan:
O egoitza dohatsua bethi
Baitaz argitan.
Ene Iauna egia da
Aithortzeko duguna:
Zure obra egiña da,
Dakusagun eguna.
Baiñan zer kontetamendu,
Dugegu huzenganik,
Ezta haiñ fite agertu,
Non eztoan guganik.
Ez eiki eguna hitan,
Eztuk satisfazerik:
Nihork eztik bere baithan,
Hitaz gozo osorik.
Illhuntzen ezten eguna
Dakusat zeruetan,
Ni konsoaltzen nauena
Bizi triste hunetan.
Sekulakotzat zare zu,
Egun laudatzekoa:
Zuk erakuts dezakezu,
Bekhoz Bekho Ienkoa.
* * *
Beher huntako egunaz
Dakizue, Debotak,
Bethi hiltzeko orenaz,
Dituela arrutak.
Erakuisten darokula,
Thonbarako bidea,
Emana zaikun bezala
Haratzeko legea.
Egiten tugun urratsak,
Ttipi eta handiak,
Nahiz ungi, nahiz hutsak,
Hara doaz guziak.
Zeiñ, momentu egunaren
Ezin daite señale,
Daiten gure biziaren,
Arrastaren emaille.
Egia da Iguzkia
Ez da nihoiz zahartzen,
Guztioi egun berria
Darokula ekhartzen.
Hanbatenaz da indartsu
Bere naturalezan,
Zer ere baita kreatu,
Uztekotz ez deusetan.
Erakusten darokula
Begien aitziñean,
Hiltzen hastera doala
Bat bedera sortzean.
Bera doakun bezala
Geure begietarik,
Mundutikan goazela,
Bata bertzeaganik.
Bai eiki hi aiz eguna,
Nahiz den bizitzea.
Orobat drokukena,
Nola heriotzea.
Debotak, altxa detzagun
Gora geure begiak,
Hango egunean tugun
Sekulako biziak.
* * *
Egun oroz dakuskigun
Nahiz obiet berriak,
Laburki zaizkigu iguiñ,
Unhaturik begiak.
Hala dire izatetan
Hala dire kausitzen
Eztutela bere baithan,
Disgusturikan baizen.
Bista bethi nahasia
Ikhusten dituenez,
Bihotza eziñ sasia
Goza dezaken deusez.
Zeruetan dukegunaz
Radegonda saiñdua,
Zinduen bethi egunaz
Zure pensamendua.
Hartan zintuen ikhusten
Obiet ikhusgarria,
Bista unha eziñ zaiten,
Gauza miragarriak.
Bihotza eziñ zinduken,
Hemen sosegatua,
Han ikhusten baitzinduen,
Zure pausu lekhua,
Haren billhatzeko penak,
Zutan ikhusi tugu,
Egun oroz ziñtuenak,
Ziren zure sosegu,
Egun haren billhatzean,
Amudiozko sua,
Eta bere bihotzean,
Du, Debotak, pausua.
Illhunbean ikhusten du,
Mundu huntan bizia
Handujab ilkhi nahiz du,
Bere pena guzia.
Billhatzagun billhatzagun.
Sekulako argiak,
Mandutik aldaratzagua,
Huntarakotz begiak.
* * *
Izan arren ilhunbean
Lekhu beher hunetan,
Egia da bitartean,
Bagaitezke argitan.
Badukegu zerutikan,
Arimako argia,
Bere sekulakotikan,
Iaunak iratxakia.
Iaunak faboraturikan
Nor grazian baitago,
Mundu huntan delarikan
Haiñan argitan dago.
Ezta illhuntasunikan
Argi hau den lekhuan,
Iauna bera aitzitikan,
Han daiteke orduan.
O Debotak idukagun,
Argi han geure baithan,
Eta kita ezdezagun,
Ordena niholatan.
Argi huntaz dituzkegu,
Arimak bozkarioz,
Ezin trista dakizkegu,
Ez penaz ez herioz,
Zeruaren markak ditu,
Argitan den arimak,
Iaunak haiñ handiak ditu,
Hartaz tuen estimak.
Argitan den arimaren,
Lekhu konsakratua
Egoitza da Ienkoaren,
Nola baita zerua.
Argi huntaz zerukoa,
Behar dugu argia,
Han ikhustekotz Ienkoa
Hau dugu gidaria.
Huntaz ikhusi behar da,
Eta gero gozatu,
Huntarakotzat behar da,
Bisturik konserbatu.
* * *
Dadukanak illhunbean
Argi faltaz arima,
O zeiñ latza bihotzean,
Behar duen lastima.
Horrat hunat itsuturik
Badu penarik aski,
Bethi errebelaturik
Non dabillan estaki.
Sekulako argitikan
Bizi da hastandua:
Ifernura mundutikan,
Arruta du hartua.
Penak ditu bihotzean,
Eztupausu garabik,
Bizitik heriotzean,
Illhunbean emanik.
Ikhusten du presentean,
Bien diferenzia,
Argi illhunen artean,
Ea zeiñ den handia.
Kalte suerte guziak,
Dakuski illhunbean,
Ariman alegranziak
Argitan zeunean.
Aithor beza den bezala,
Argitik illhunbera:
Ioan nahi Izan duela
Bere borondatera.
O Iauna eman gaitzatzu,
Zerurako bidean,
Eta erabill gaitzatzu
Bethi zure aldean.
Gathozentzat zuregana,
Zaitugun kausitua,
Hedazazu guregana,
Zure argi saindua.
Hemendikan aitziñera,
Seguratzen zaitugu,
Ezgoazke illhunbera,
Argi hura badugu.
* * *
Illhunbetik ilkhitzean,
Argitara arima,
Zeiñ boz daiten haratzean,
Nork dezake estima.
Zenetikan berze bat da,
Bozkariotan dago,
Itsu zena argitu da:
Hilla bisturik dago.
Arimak gozatu arren,
Fabre hauk munduan,
Oraiño bere beharren,
Duena du zeruan.
Argia doan bezala
Ephe gutiz bistatik,
Beldur gara berehala,
Doakun arimatik.
Bethi bedur izatea,
Ez deusik seguranzan,
Nor nahi dago tristea,
Delarik esparanzan.
Eztoana bistatikan,
Da zeruetan dena,
Gure arimak argitan,
Bethi dadutzakena.
Argi hura ezta galtzen,
Kausitu den ondoan,
Ez bistatik aldaratzen,
Behatzekotz non doan.
Beha saindu Radegonda
Zagokan argi hari,
Ez gau egunaz arroda
Egiten duenari.
Ene Iauna ziotszala
Zeruetan duzunaz
Noiz uzteeko dut nauzula,
Gozatuko egunaz.
Argi huntan Radegonda
Zuen bethi gogoa,
Hala duguntzat, Debotak,
Othoitz-agun Ienkoa.
BIGARREN REFLEXIONEA PRIMAREN GAINEAN
Debotak orhoit gaitezen
Sekulako egunaz,
Ezta disgusturik baizen,
Orai dakusagunaz.
Zeruko egun argia,
Ezta suiet gabera,
Zeren hango iguzkia,
Bata ienkoa bera.
O hango bozkarioa,
Han direnen artean,
Dakusatela ienkoa,
Bere maiestatean.
Bistan kontent bethiere,
Dadutzala argiak,
Hartan sasiatzen dire,
Borondate guziak.
Ezta hor eskasik eztra,
Deusez ene Ienkoa,
Zutan edireiten baita,
Konplimendu osoa.
Noiz izanen othe gara,
Iauna plazer duzula,
Iganik Zeruetara
Ikhusten zaitugula,
Noiz othe zure kortean,
Tuzkiegu bethikoak,
Aiñkeruekin batean,
Kanta laudorioak.
O Debotak mundu huntan
Badakigu zer garen
Bethiere disgututan,
Baizen, nola ez garen.
Billhazagun bethi beraz,
Bihotzaren pausua,
Ea huntarakotz beraz,
Loriazko lekhua.
Gaitezentzat hara eta,
Iaunarne presenzian,
Bekhoz bekho ikhus eta,
Bethi haren lorian.
OTHOITZA BIRJINARI PRIMAREN GAIÑEAN
Iraungi ezdaiteken argiaren Ama: sekulako egunaren alba xuria; munduari graziaren iguzkia ekharri ondoan, natura bera sekulan iraunen duen argitasun batez argitan eman duzuna, othoitzez nagotzu humilki, heda detzan, haren klaritateak bere arraioak ene arimara, herioari begiak zarratzera heldu natzaionean ezdiotzodan zarra Non eztiotzodan zabaltzen sekulako esparanza dudan bizitzeari Eta nola munduko klaritatreak ezpaitaroku irakasten sepulturako bidea baizen, klara diezadazu bethiere neure espiritua fedearen argiaz, esparanzan bizi nadintzat ikhusiko dudala sekulako argiaren kreatzaillea bera.
|
 |