www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igandea edo Jaunaren eguna
Jean Pierre Arbelbide
1895

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Igandea edo Jaunaren Eguna, Jean Pierre Arbelbide. Lille, 1895

 

aurrekoa hurrengoa

VII.— KAPITULUA
Nola behar diren iragan Igandea eta besta egunak

 

        Egun ona deritzon liburu xahar batetik hartua da kapitulu hau guzia. Liburu hori frantses erdaratik eskuararat itzuli zuen Haranburu aphezak, mila zortzi ehun eta hogoi eta bederatzian (1829), Hazparnen misionest zelarik.

        Jaunak ematen dauzkitzue astean sei egun laneko; ez du beretzat erresalbatu baizen zazpigarrena eta urthean zenbeit besta egun. Hek manera berezi batean, behar ditutzue baitezpada Jainkoaren zerbitzuan iragan, Jaunaren eguna heien santifikatzea datza, 1. lanean batere ez haritzean; 2. erlisionezko obren egitean. Egun hek izan behar dire bertzeak baino sainduago. Hartarakotz, hemen eman nahi dautzuet erregela berezi bat heien santifikatzeko.

        Beraz, 1. ez diozozuela zuen burueri permeti ez lanik, ez libertezionerik, ez deboxkeriarik, egun hek profana detzakenik.

        2. Zure ardurako lanek uzten dauzueten errepausuaz balia zaitezte, zuen arimez osoki artha izateko; deskantsa zaitezte Jaunaren baithan, segituz orai erratera nohazkitzuen erlisionezko eta karitatezko pratika sainduak.

        Bezperatik, ezkilek abisatzen zaituztenean biharamuneko besta buruaz alegera zaitezte aitzinetik; errazue bozkario gozo batekin: «Alegeratu naiz, erran izatu zaitanean: bihar goanen gare Jaunaren etxerat». Bihar igandea da. Besta buru handi bat da. Izanen dut Jainko maitearen aitzinean agertzeko zoriona, fidelen bilkhuian. Zorionezko eguna! zilhegi izanen zait beraz nik nahi bezala eta osoki ene kretzailearen zerbitzuaz okupatzea. Lokhartuko zaitezte esperantza maitagarri hortan. Atzartzean, gogoeta bera ethorriko zaitzue izpiriturat: Jaikiko zarete alegrantziarekin, elizarat goateko: han Jainkoari ofreituko diozkatzue hasten duzuen egun sainduaren lehenbiziko galdeak eta botuak.

        Goizetik beraz, goanen zarete erregeen erregearen oinhetan ahuspez jartzerat, eta hark ematen dautzuen errepausuaren lehenbiziko mementak harekin iragaterat. Egitzue han zuen goizeko othoitzak; errazue Birjina sainduaren ofizioa, edo bertze zenbeit othoitz, zuen debozionearen arabera. Egizue irakhurtze saindu bat, meditatuz, erreflekzioneak eginez, eta irakhurtzen duzuenaren gainean deliberazione onak hartuz. Hori izanen da meditazione bat guziz ona.

        Irakhurtzen ez dakiten presunek berek, iragan detzakete mement baliosak sakramendu sainduaren aitzinean, eta mintza daitezke bere nausi onarekin: harentzat atsegin bat da heien bere oinhetan ikhustea.

        Holatan, arima Jainkotiarrak, errotzue zuen guziz maiteari bihotzerat eta ezpainetarat ethorriko zaizkitzuen guziak. Ez da behar ez jakitaterik ez izpiriturik Jainkoari mintzatzeko. Mintza zakizkote sinpleki zueri tokatzen zaizkitzuen gauza guziez, adixkiderik hoberenari eta aitarik samurrenari bezala: ezen bat eta bertzea da zuentzat. Mintza zakizkote zuen beharrez, fidantzia ezti batekin; ager diozkotzue zuen flakeziak, erromestasunak, zuen bekhatuak, zuen atsekabeak, zuen enbrazuak, zuen xedeak, zuen egitekoak; mintza zakizkote zuen familiaz, zuen haurrez, zuen esposez, zuen emazteaz, zuen etsaiez, zuen pertsekutatzailleez, etc. Egiotzue zuen pleintak, ixur ezazue zuen arima haren aitzinean ura bezala, deskarga zazue zuen bihotza adixkide maite horren galtzarrerat.

        Ez banizute deusik erranen ere, ager zaitezte haren aitzinean humiltassun handirekin, eta urren ezeztaturik: zaudezte haren oinhetan, eskearen galdez dagoken erromes mutu batzuek bezala. Ah! zer ez dio erranen haren bihotzari zuen ixilik egote horrek! Balioko du horrek othoitz eder batek bezenbat: bai, hobekiago mintzatuko zakizkote ezen ez zuek jelosten ditutzuen gizon jakintsun hek.

        Entzun ezatzue zuen arimen espos samur horren errepustak; ezen bere aldian mintzatuko zaitzue. Zuek zarete ebanjelioan aiphatuak diren haur xume hek; harentzat atsegin bat, da zueri agertzea munduko handieri eta zuhur urguillutsueri gordeak dauzkan gauzak. Mement dohatsu horietan Jainko on horrek ixuriko ditu zuen gainerat bere benedizioneak, eta jasta araziko dauzkitzue bere presentzian kontsolamendurik gozoenak: hauk errefusatzen ditu plazerez plazer dabiltzaneri, zeren hauk bere atseginak bilhatzen baitituzte munduko besta profano eta krimineletan.

        Huna bizkitartean dei batzuek Jesussi egin diotzatzuekenak, bara zaitezte bakotxean, goardia gehiagorekin egitea gatik: pausa ezatzue zuen begiak zuen guziz maiteak bere egoitza egiten duen tabernaklearen gainean.

        Huna non naizen, zure aitzinean, ene Jauna: ez dakit zuri zer erran, ene Jainkoa; bainan irakhats diezadazu othoitz egiten eta zuri mintzatzen... Ah! Jauna, zein gozo den hemen egotea! Zer zorion, eta zer sosegu zure etxean!... «Ala dohatsuak baitire egoitza xoragarri huntan daudezenak!... Hemen iragaten den egun bakhar bat baliosoago da, munduko plazer kriminelen egoitzan, eta bekhatorosen konpainian iragaten diren milla egun baino!...». Barkha dietzadatzu, ene Jainkoa, lekhu zeruen pareko hautan izan ditudan desgustuak, eta hain bertze errespetu eskas, zeinetan, ene arima errendatu baitut hainitzetan faltadun... Hemen da zeruaren iduria eta hango athea... Jerusalem zerukoa, noiz eginen dut ene egoitza zure galtzar sakratuan! Hemen naiz ene Jainkoarekin, parabisuan izanen naizen bezala... Harat goateko nahia aitzinetik sentitzen dut... Ene Jainkoa, zure ganat nazazu, eta egidazu grazia egun batez zeruan sartzeko, eta han zure presentziaz gozatzeko eliza huntan gozatzen naizen bezala.

        Lehenbiziko bisita horren ondoan, bihur zaitezte zuen etxetarat, Jainkoaz betherik, zuen etxeko lanez artha izaterat, zeinak baitire egun guzietakoak eta baitezpadakoak.

        Mezako ezkillak jotzen duenean, zohazte berriz berehala elizarat, meza sainduaren entzuterat, sakrifizio sainduak galdetzen duen debozione eta erlisionezko sentimendu guziekin. Meza huts egitea, entzuten ahal delarik, edo haren gaizki entzutea, manatua den egunetan, hori da bekhatu mortal bat, zeren hori baita manamendu handi baten haustea. Mezaren ungi entzutekotzat, segi ezatzue astelegunetako eman dauzkitzuegun pratikak; heieri junta diozozue khar eta atentzione handiagoko bat, bestaren handitasuna eta egunaren obligazionea dela kausa.

        Ahal bezenbatean, zuen herriko meza entzun behar duzue. Hori da elizaren xedea; hura da egiazki zuen meza; zuentzat erraten da: bereziki herriko jendeentzat egiten dire han othoitzak eta instrukzioneak. Baldin zuen artzainari obeditzen badiozue, zuentzat destinatua den tenpluan aurkhituz, orduan familia maite batetako haurrak zarete: zuen guzien aitarentzat plazer bat da zuen gainerat benedizioneen ixurtzea. Ez beraz utz zuen herriak, harat hunat alferretan ibiltzea gatik; gaizki beiratuak dire, besta igandetan bethi herriz kanpoan dabiltzanak.

        Baldin ez badezakezueke nihola ere meza entzun, eri zaretelakotz, edo haurren edo arthaldearen goardatzen egon behar zaretelakotz, zuen xedeaz bat egin zaitezte, elizan bildua den populu fidelarekin;; itzul ezatzue zuen begiak eta zuen gogoak lekhu sainduko alderat: egitzue mezako othoitzak, elizan bazinete bezala; desira ezazue meza sainduaren entzuten hari direnen zoriona, eta izan bedi zuentzat pena handi bat abantail hartaz gabetuak izatea.

        Aditzen duzuenean mezaren hastean jotzen den ezkilla, errazue errege profetarekin: «Ala ene bihotzak maite baititu zure tabernakleak, o berthuteen Jainkoa! Ene arima hasgorapenez dago egoitza maite horietarat, eta flakatzerat doha bere nahia konplitu beharrez...». Ala dolu baitut ezin aurkhitzeaz egun fidelen bilkuian... Bainan han naiz xedez eta desiraz: juntatzen ditut ene othoitzak han aurkhitzeko zoriona dutenekin. O ene Jainkoa, phartalier egin nazazu ene anaia zure etxean bilduak direnen gainerat ixurtzerat zohazen benedizionetan.

        Izpirituz eta gogoz segi ezatzue mezako phontu diferenteak, eta bereziki ezkillak adiarazten dituenean orduko mementik baliosenak, hala nola baitire elebazionea edo sagara eta komunionea. Orduan, phitz bedi zuen baithan khar handiagoko bat, eta gauza miragarri heien lekhuko izateko nahia; jar zaitezte ahuspez egiazki, edo bederen bihotzez, adoratzekotzat zuen nausi dibinoa, zeina gure aldareen gainean agertzen baita. Hitz batez, entzun ezazue meza izpirituz eta bihotzez, eta bilduko ditutzue hango fruituak, han aurkhitzeko ahalaz kanpoan bazinete ere.

        Igandea guzi guzia Jaunaren eguna da; behar da beraz arratsaldea santifikatu, goiza bezein ungi. Aurkhi zaitezte bezperetan, zeinak baitire arratseko ofizioa. Erdizkara baizen ez duzue egun hura santifikatzen, bezperak zuen faltaz huts egiten ditutzuenean, eta igandetako arratsalde guzia iragaten duzuenean barraiamenduan eta dosteta banoetan. Baldin ez bazaitezkete bezperetan aurkhi, erratzue zuen bakhartasunean; edo ez balin badakizue irakhurtzen, errazue, heien orde, arrosarioa edo bertze zenbeit othoitz.

        Bezperetan aurkhitzen zaretenean, egizue gure erlisione sainduko akzione handi hori, merezi dituen goardia eta debozionearekin. Kantazatzue elizarekin haren ofizioetan diren psalmoak eta himnoak, edo bertzenaz, erratzue aphalki othoitz berak, edo bertze zenbeit gisa bereko.

        Baldin ematen bada sakramendu sainduaren benedizionea, errezibizazue, emaitza handi horrek merezi duen ezagutzarekin; adora eta lauda zazue gure artean egon nahi izan den Berbo eternala; errekeri ezazue ixur detzan bere graziak zuen eta zuen famillien gainerat, diozuelarik: Ene Jainkoa, benedika zazu ene gorphutza, ene arima, ene haurrak, ene famillia guzia, ene ontasunak, ene lana eta niri tokatzen zaizkidan guziak. Egidazu grazia ezarria izateko zure eskuinean jujamenduko egun handian, adi zaitzadan niri ematen benedizione kontsolagarri hau: «Zatozte ene aitaren benedikatuak gozatzerat munduaren hastapenetik aldaratua izan zaitzuen erresumaz».

        Igandearen ungi santifikatzeko egin behar gauza bat, da aurkitzea instrukzionetan eta bereziki katiximan. Asko presunentzat eginbide hori hain hertsia da, nola mezaren entzutea. Baldin ez badakizue zuen erlisionea, baldin ahantzi baduzue zuen katixima, ez zarete ahalke izan behar fedearen umiekin nahasteaz zuen buruak, heiekin instruituak izateko; hortarat obligatuak zarete, bekhatuaren penaren azpian, zeren guziek behar baitituzte jakin erlisioneko misterio printzipalak. Zatozte beraz katiximarat, eta entzun ezazue atenzionekin zer erraten den, eta ikhas ezazue ez dakizuena.

        Arrosarioa, zeina erraten baita asko elizetan, othoitz bat da guziz errespetagarria, elizaz autorisatua eta gomendatua, Birjina sainduaren ohoratzeko. O zuek, Jainkoaren ama sainduaren alderat debot zaretenak, zatozte harentzat duzuen amodioaren eta errespetuaren agerian ezartzerat hura salutatuz aingeruarekin eta elizarekin.

        Arrosarioa erraten duzuenean, zuen fedearen aithorra, Jaunaren othoitza, aingeruaren agurra, guziz Jainkozko othoitz batzuek erraten ditutzue hanitz aldiz, hobekiago zuen sentimenduen seinalatzea gatik. Errazue beraz arrosarioa goardia emanez eta debotki: egitzue erreflekzioneak hamarreko bakhotxean irakhurtzen zaizkitzuen misterioen gainean: ez dezazuela egin othoitz hori nola nahi, kostumaz, goardiarik gabe, erdilo, askori gerthatzen zaioten bezala.

        Bihur zaitezte oraino arrats aphalean, Sakramendu Sainduari bisita baten egiterat, eta huna exerzizio bat, orduan pratikatzea konseillatzen dautzuedana.

        Examina zazue Jainkoaren aitzinean nola iragan duzuen azken astea; kontu errenda diozozue zuen burueri orduan egin ditutzuen hutsez, eta hetaz humilki Jainkoari berkhamendu eska diozozue. Har ezazue borondate fermu bat heieri ihes egiteko ondoko astean. Ikhus ezazue zein diren zuentzat, iragan egunetan, kaltekor izan diren paradak edo okasioneak; hetarik urruntzeko xede zina har ezazue, bai eta ere bizitzearen ganbiatzeko; eta grazia hori Jainkoari galde diozozue othoitz khartsu batez. Hortarakotz, balia zaitezte goizeko eta arratseko etsaminaz. Egizue aste guziez egun bakhotxean egiten duzuena; hori izanen da moian bat guziz ona ungian irauteko, edo hartarat bihurtzeko.

        «Egiazko erlisionea, dio Jondoni Jakube apostoluak; erlisione garbia, saindua, eta tatxa gabea, da pobreen, alargunen eta xurtxen bisitatzea». Zuentzat erlisionezko akta eder bat eta besta igandeen ungi santifikatzea izanen da beraz, baldin karitatezko obretan iragaten baditutzue Jainkoaren ohoreari konsekratuak diren egun hek; ezen Jainkoa alargunen laguntzaillea eta ume xurtxen aita da.

        Zoazte beraz pobreen, aflijituen erien bisitatzerat; lagun ezatzue erromesak, zuen ahalen arabera. Baldin ez bazarete eztatutan heieri amoinaren egiteko, lagun ezatzue zuen eskuez, egitzue heien lanak. Egizue eri horren ohea; emotzue behar dituen laguntzak, janhariak, erremedioak: kontsola zazue halako presuna aflijitu hura, bakhezko eta eztitasunezko hitzak erranez. Ez duzue behinere hain bertze gozo izanen munduko atseginetan, nola karitate giristinozkoaren obra xarmagarrietan.

        Azkenean, arratsean, famillia guzia bildu ondoan, bereziki su basterrean iragaten ditutzuen neguko arrats luze hetan, orhoit zaitezte zer errana izan zaitzuen instruzionetan, eta hartaz izan beitez zuen solhasak. Aita, amak, erran araz diozozute zuen haurreri eta sehieri aditu dutena; egizue baltsan zenbeit lektura on, eta hain egun eder hori akhaba ezazue, elkharrekin eginez arratseko othoitza; ez da behinere egin gabe utzi behar famillia on guzietan.

        Ala gozoa izanen baita zuen loa, obra onez gisa hortan bethea izan den egun baten ondoan! orduan, batere kontzientziako zimikhorik, batere, igande deboxkerian eta atsegin krimineletan iragan den baten ondoriak diren erregreta hiragarri hetarik. Ala zuen kontzientziaren etsamina errexa eta laburra izanen baita! zer bake! zer kontsolamendu! oi egunaren ederra! bai, hori da «Jaunaren eguna, Jaunak egin duen eguna».

        Bizkitartean, iduritzen zait aditzen zaituztedala plenitzen eta niri galdetzen: zer! ez dugu bada behinere izanen phausurik, ez dostetarik... Bazterrelxar nekhazale maiteak, urrun da nahi baitzatuztegu gabetu dozteta suerte guziez, badakigu hatsa hartu behar duzuela, aste guzian lanaren azpian lehertuak izan zareten ondoan. Gure erlisione saindua eztia da urrikalmendutsua da: ez dauzkigu debekatzen deboxkeriak, desordenak, plazer lanjerosak eta hobendunak baizen.

        Har ezatzue beraz zilhegi eta honestak diren atseginak. Bozkaria zaitezte Jaunaren baithan, apostoluak dioen bezala, benedika ezazue Jainkoa zuen famillietan, patriarkek bezala. Ofizioetarik lekhora, abusa zaitezte konpainia giristino eta hautatu batekin; hori ez zaitzue debekatua. Baina ihes egin behar diozuete joko itsusi, joko arrabots handitako, joko disputaz eta mokokaz betherikako guzieri: ihes egiozuete ostatueri zeinak baitire zuen arimen, gorphutzen, ontasunen eta bakhearen etsaik handienak; zaudezte urrun bi sentsutako presunen dantza eta bilkuia bihotz phozoatzaille hetarik: horiek dire horiek erlisioneak, erregeek, arrazoinak eta modestiak debekatzen daukitzuen atsegin kaltekorrak.

        Populu nekhazalea, inozentzian iragaten ditutzu laneko egunak; zer nahasmenduen ariaz Jaunaren eguna izanen da bada zuretzat debruaren eguna, krimaren eguna, egun galdua, egun profanatua, menturaz, zure errefrogamenduaren eguna, izan behar bidean zuretzat merezimenduzko eta santifizionezko egun bat.

 

aurrekoa hurrengoa