www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igandea edo Jaunaren eguna
Jean Pierre Arbelbide
1895

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Igandea edo Jaunaren Eguna, Jean Pierre Arbelbide. Lille, 1895

 

aurrekoa hurrengoa

VI.— KAPITULUA
Igandeaz zer dioten bi liburu zaharrek

 

 

JAINKOAREN HIRUR GARREN MANAMENDUAZ

 

        G: Zein da Jainkoaren hirur-garren manamendua?

        I: Igandeak begira eta santifika detzagula.

        G: Manamendu huntan zer manatzen zaiku?

        I: Manatzen zaiku Igandeak sainduki iragan detzagula.

        G: Zein zen lege zaharrean Jaunaren errepausuko eguna Juduek santifikatzen zutena guk Igandea santifikatzen dugun bezala?

        I: Hura zen Larunbata, zeren egun hartan Jainkoa errepausatu baitzen mundua kreatu zuen ondoan.

        G: Eliza Ama Sainduak zergatik santifikatzen du Igandea?

        I: Zeren hura baita eguna, zeinetan Jesu-Kristo gure Jauna bere phizteaz edo resurrezioneaz sarthu izan baita bere errepausu eternalean.

        G: Zer egin behar da Igandea sainduki iragiteko?

        I: Lehenbizikorik: Egun hura iragan edo enplegatu behar da Jainkoaren zerbitzuan. Bi-garrenekorik, egun hartan nekhazale lanik ezta egin behar.

        G: Zer egin behar da egun hura Jainkoaren zerbitzuan enplegatzeko?

        I: Meza oso bat entzun behar da egun hartan, eta bere faltaz entzun gabe gelditzen denak bekhatu handi bat egin du.

        G: Aski da gorphutzez Meza Sainduan aurkhitzea?

        I: Ez, han egon behar da atentzione eta debozione handi batekin.

        G: Igandearen santifikatzeko ez othe da aski Meza ixil bat entzutea?

        I: Ez, ahal bezanbatean kausitu behar gara bertze alde Elizako Ofizo Dibinoetan, eta herriko Elizan egiten diren pregarioetan edo instrukzionetan, eta egun hartan hari behar gara obra onen egiten.

        G: Zer aditzen duzu egun hartan egin behar eztiren nekhazale lanez?

        I: Aditzen tut bereziki nekhazaleak bere biziaren irabazteko egiten dituzten esku lanak.

        G: Zeri gehienik ihes egin behar zaio egun hartan?

        I: Bekhatuari, eta bekhatua egin ahal dezaketen gauza guziei.

        G: Igandeaz berze alde ezta bertze egunik santifikatu behar dugunik?

        I: Bai, santifikatu behar tugu oraino Jesu-Kristo gure Jaunaren Bestak Birjina Sainduaren eta bertze sainduen Bestak Eliza Ama Sainduak manatzen darozkigunak.

        G: Nola behar dire santifikatu Besta egun hek?

        I: Igandea santifikatzen den bezala.

        G: Nor dire manamendu hunen kontra maizenik bekhatu egiten dutenak?

        I: 1. ehenbizikorik: Hek dire Ofizio Dibinoetara eta Elizako instrukzionetara ibilzen eztirenak.

        2. Haurrak eta sehiak harat igortzen ezdituztenak, edo hek hara goaitetik gibelatzen dituztenak.

        3. Igandeak eta Bestak atsegin hartzen eta deboxean daramatzitenak.

        4. Premiarik gabe, edo premia dutenean ere Elizako aitzindarien baimendurik edo permisionerik gabe lanean haritzen direnak edo bertze norbait lanean hari arazten dutenak.

 

 

PRATIKAK

        1. Ahalik maizena Igandetan eta Bestetan ibil gaitezin gure herriko Meza Nausira pregarioetara, eta Bezperetara.

        2. Bat bedera hari bedi zenbait liburu debozionezkoren irakurtzen, edo Katiximaren irakhasten bere haurrei eta sehiei, edo bere anaiei eta arrebei edo aizpei.

        3. Ez ibil ostatuetara Igandetan eta Bestetan.

 

 

ISTORIOAK

        Judu bat nola izatu zen harrikatua zeren Larunbat batez hari izan zen egur biltzen. Judu batzuen Istorioa, zeinek utzi baitzituzten bere buruak hiltzera Larunbata hautsi nahi gabez. Ikhus zazu zer den errana Eliza Ama Sainduaren lehenbiziko eta bi-garren manamenduen gainean.

 

 

ELIZAREN LEHENBIZIKO MANAMENDUAZ ETA BI-GARRENAZ

 

        G: Zertara obligatzen gaitu Eliza Ama Sainduaren lehenbiziko manamenduak?

        I: Obligatzen gaitu Meza Saindua osoa eta debotki entzutera Igandetan eta Bestetan.

        G: Eliza Ama Sainduak zergatik nahi du Meza entzun dezagun Igandetan eta Bestetan?

        I: Zeren hura baita giristinotasuneko akzionerik sainduena, eta Jainkoa gehienik ohoratzen duena.

        G: Zein Meza behar da bereziki entzun?

        I: Herriko Meza Nagusia egin ahal bezanbatean.

        G: Zein dire hartako exenplua emaitera gehienik obligatuak?

        I: Familietako buruzagiak, kargudunak, eta berze presuna publikoak.

        G: Zertara obligatzen gaitu Elizaren bi-garren manamenduak?

        I: Obligatzen gaitu manamenduzko Besten sainduki iragaitera eta pasatzera.

        G: Nola iragan behar dire Bestak sainduki?

        I: Egun hetan nekhazale lanik ezda egin bahar, eta egun hek enplegatu edo iragan behar dire Jainkoaren zerbitzuan.

        Ikhus zazu hirur-garren Lezionea Jainkoaren hirur-garren manamenduaren gainean.

        G: Zein dire Elizak begiratzen dituen Bestarik phuruenak?

        I: Jesu-Kristoren Misterioen ohoratzeko ordenatuak direnak; hala dire Eguberri, Trufania, Bazko, Mendekotte,&.

        G: Zergatik Elizak Besta atxikitzen ditu Jesu-Kristo gure Jaunaren misterioen egunak?

        I: Hirur arrozoin prinzipal gatik. 1. Gu misterio hetaz orhoit araztea gatik.

        2. Jaun hark guretzat egin dituen gauza handiez guk hari eskerrak eman detzogun gatik.

        3. Misterio bakhotxak berekin dakharzken graziak guri bil araztea gatik.

        G: Zein dire Eliza Ama Sainduak ordenatu dituen bertze Bestak?

        I: Ama Birjina sainduarenak, eta bertze sainduenak.

        G: Elizak zergatik Besta hek ordenatu ditu?

        I: Hirur arrozoin prinzipal gatik. 1. Saindu hekin memorioa edo orhoitzapena ohoratzea gatik.

        2. Hekin berthuteak imitatzeko gutizia guri emaitea gatik.

        3. Hekin arartekotasunera guri laster eragitea gatik.

 

PRATIKAK

        1. Artha handirekin eta ahalik maizena ibil gaitezin Herriko Meza Nausira, aste guziko gure obligazioneak han ikhasteko.

        2. Ahalik debozione gehienarekin ohora detzagun Jesu-Kristo gure Jaunaren Misterioak eta Birjina Sainduarenak, zeren hek baitire grazia handien ithurriak.

        3. Ezta behar uste izan Sainduen Bestak direla atsegin hartzeko egun batzuek; bainan kontsideratu behar da, Elizak ezdituela Besta hek ordenatu gu hek bezala saindu izaitera lehiaraztea gatik baizen.

 

ISTORIOAK

        Nolako debozionearekin eta relisionearekin Juduek ohoratzen eta begiratzen zituzten bere Bestak, hala nola Bazko. Ezch. 45. v.21. et seq. Giristinoek ahalkatu behar lukete bere Besta egun sainduetan, konsideraturik Juduek zein artha handiarekin begiratzen zuten larunbata, artha haren exenplu bat hagitz partikularra ageri den bezala. 1. Machab. c. 2. v. 33 et seq. Herriko Elizan guziek balsan egiten duten othoitz publikoak zein indar handia duen. Math. 18. v. 20

 

 

GORPHUTZ SAINDUAZ SAKRIFIZIO BEZALA,
MEZAKO SAKRIFIZIOAZ

 

        G: Jesu-Kristo gure Jauna ez othe da Gorphutz sainduaren Sakramenduan, gure arimen janhari izaiteko baizik?

        I: Bai, han da oraino bere Aita Jainkoari sakrifizioetan ofritua izaiteko bitima bezala Aphezen ministerioaz.

        G: Jesu-Kristo gure Jauna non ofritzen zaio horrela bere Aitari?

        I: Gure Elizetako aldaren gainean Meza saindua erraitean.

        G: Zer da Meza?

        I: Meza da Jesu-Kristoren Gorphutzaren eta odolaren Sakrifizio odol ixuririk gabea, Aphezak Jainkoari ofritzen dioena ogiaren eta arnoaren idurien azpian.

        G: Jesu-Kristo gure Jaunak zergatik ordenatu du Sakrifizio hori?

        I: 1. Sakrifizio ageri den bat bere Elizan ezarzea gatik munduaren akhabanzaraino.

        2. Berak gurutzearen gainean ofritu duen sakrifizioa gure artean kontinatzea gatik.

        3. Sakrifizio huntaz guri aplikatzea gatik gurutzeko sakrifizioaren berthutea eta merezimendua.

        G: Jesu-Kristo gure Jaunak gurutzearen gainean ofritu du Sakrifizio bat?

        I: Bai, gurutzearen gainean hilzean bere Aita Jainkoari ofritu zaio guretzat.

        G: Zer egiten du Meza sainduan?

        I: Han kontinuatzen du ofrenda hura bera eta sakrifizio hura bera.

        G: Beraz Mezako sakrifizioa gurutzeko sakrifizio bera da?

        I: Bai, bitima bera denaz geroz Jainkoari guretzat ofritzen zaioena hala gurutzearen gainean nola aldare gainean, eta ezdenaz geroz diferentziarik haren ofritzeko maneran baizik.

        G: Zer da diferenzia hura?

        I: Jesu-Kristo gurutzearen gainean bera ofritu zaio Jainkoari odol ixuriarekin, eta Mezan bera ofritzen zaio Jainkoari odol ixuririk gabe Aphezen ministerioaz.

 

 

GAUZA BERAREN SEGIDA

MEZA SAINDUAREN UNGI ENTZUTEKO MANERAZ

 

        G: Meza saindua nola entzun behar da?

        I: Modestia eta debozione handirekin.

        G: Zer huts hartan egiten da maizenik?

        I: 1. Lehena da Meza enzutean solasen egoitea. 2. Errespetu gutirekin han egoitea. 3. Atenzionerik gabe egoitea.

        G: Zer egin behar da Mezako Sakrifizioa ofritzen denean.

        I: Segitu behar dire Elizaren intenzioneak, zeinak sakrifizio hura sofritzen baitu, eta zeinentzat Jesu-Kristo bera ofritzen baitzaio Trinitate sainduari.

        G: Zein dire intenzione hek?

        I: Badire laur prinzipalak. 1. Da Jainkoari bihurzea eta errendatzea hari zor zaioen adorazione eta ohore guzien gainekoa. 2. Da haren koleraren phazegatzea, eta gure bekhatuen barkhamenduaren ardiestea. 3. Da behar ditugun graziak Jainkoari galdegitea. 4. Da Jaun hark egin darozkigun grazia guziez hari eskerrak emaitea.

        G: Ze egin daiteke oraino Meza enzutean?

        I: Orhoit gaitezke eta gogoan ungi erabil Jesu-Kristoren pasionea eta heriotzea, Jaun hura konsideratuz Kalbarioaren gainean baliz bezala, eta bihotza samurtzen zaikularik Jaun hark gure amoreak gatik zer pairatu izan duen orrhoitzeaz.

        G: Nori ofritzen zaio Mezako Sakrifizioa?

        I: Jainkoari berari xoilki.

        G: Ez othe zaiote ofritzen Birjina sainduari eta bertze sainduei?

        I: Ez, bainan han egiten da orhoitzapen bat sainduez, Jainkoari eskerrak emaiteko hei egin diozkaten graziez, eta hekin arartekotasuna gure othoitzei juntatzeko.

        G: Norentzat ofri daiteke Sakrifizio saindu hura?

        I: Mundu huntan bizi diren giristinoen santifikazionearentzat, eta Purgatorioan direnen lagunzeko eta solegizeko.

 

PRATIKAK

        1. Meza enzutean egon gaitezin gurutzeko sakrifizioan bagine bezala, eta junta gakizkoten Birjina sainduak Kalbarioaren gainean zituen disposizione sainduei.

        2. Meza akhabatu den ondoan zenbait momentuz egon gaitezin belhaurinko, Jainkoari eskerrak emaiteko, eta gogo on bat har dezagun Jainkoa egun hartan ungi zerbitzatzeko.

        3. Estatutan jar gaitezin han komuniatzen ezdugunean, gogoz bederen eta borondatez komuniatzeko.

        4. Ezgaitezin arrankura Meza luze dela, eta are gutiago ibil gaitezin Meza laburren bilha, oroitzen garelarik Jesu-Kristo gure Jaunak ezduela luzegi kausitu Gurutzearen gainean guretzat pairatzen egotu den denbora.

 

ISTORIOAK

        Mezako Sakrifizioaren figurak, Bazkoko bildotsa. Exod. c. 12. Melchisedech-en Sakrifizioa. Gen. cap. 14. v. 18. Isaak bere Aitaz sakrifikatua. cap. 22. Sakrifizioa Malachias Profetak aitzinetik deklaratua. Malach. c. 1. v. 11. Jesu-Kristo hekin lekhuan jarzen da Sakrifizio zaharren plazan, zeinak baitziren haren Sakrifizioaren figurak. Hebr. c. 10.v. 1. et seq. Jesu-Kristok erreberritzen du gurutzeko Sakrifizioa. Luc. 22. v. 19. EWp. I Cor. c. II, v. 25 et seq.

 

aurrekoa hurrengoa