Poemagintza
CCCLXII
Arruntkerien kontra jardun ondoren
lapitza hartu dut. Hitz
bakan batzuek arreratu ditut
paper batetan
«ere ez»
«zergatik»
«hau eta hura»
«ez»
«eta gero ere»
idatzi dut.
Sentidurik ez du
ten hitzak
paroles sans suite
idatzi ditut. Jeiki
egin naiz. Besoak
mugitu ditut, jestikula
tu egin dut.
(in tribulationen meam eta ez dakit zer gehiago)
Gero adiskide
bati telefonoz deitu
diot
Eta lasai gelditu naiz
Poemagintza |