Poemagintza
KUNTERPOINTER
A)
EGUN SEINALATUAREN
BEZPERAN
BERROGEI EGUNEKO
EURI
AMAIGABEA BEINERE
BUKATUKO EZ
ZELA ZIRUDIEN
BAINAN HALA
ERE
SEI MILIUNETIK GORAKOA
ZEN
GAUEKO HAMAIKETARAKO BILDU
ZEN JENDETZA
TXIMISTEN DIRDIRA ESPANTAGARRIAK ARGITZEN
ZIETEN
BIDE OKERLUZEA ORINDIK HELDU EZ
ZIRENEI ETA
TRUMOE IZUGARRIEN BURRUNDA IKARAGARRIEK
BORTIZKI URRATZEN ZUTEN
EDONUN NABAITU ZITEKEAN
ISILTASUN SAKONA
UDARA BUKATU
BAZEN ERE BERO
HANDIA ZEGOEN
HEGO-HAIZE GABEKO
SARGORIA.
DENAK BILUSIK
ZEUDEN ETA
BURUTIK BEHERA ERORTZEN
ZITZAIEN
HUR-ZAPARRADA AMAIGABEA EZ
ZITZAIEN AXOLA:
«HERRIAREN ADISKIDEAK
HEMEN DAUDE
ESKUBI-EZKERREAN
DAUDE ADISKIDEAK
GAINERONTZEKO, BERRIZ
HAN...»
HELDU BERRIAK EZ
ZEUDEN NEKATUTA
NAIZ ZENBAIT MILAKA
LEGOA
IBILIAK ZIREN
DENAK BERDINAK ZIREN
HIL GUZIAK BERDINAK
DIRAN LEZ
DENAK ZERURA BEHATZEN
ZUTEN
ZERU BELTZ TXIMISTRUMOITSURA.
HEIEN AURPEGI ILUNAK
GORUNTZ BEHATZEN
ZUTEN;
«BEGIAK ZABALIK DADUZKAGU
AURRERA EGITEN DUGU SO.»
NUNBAIT ELIZ-DORREKO KANPAIAK
GAUERDIKO HAMABIAK IGORRI
ZITUEN
HARI JARRAIKA BESTE HAMABI ENTZUN
ZIREN ETA
ONDOREN BESTE HAMABI.
DUNBALEN ETA TRONPETEN SOINUA ENTZUN
ZEN:
ORDURAKO EHUN ETA HOGEI-
TALAU MILIUN HELDU ZIREN
BERROGEI EGUNEKO EURIPEAN.
B)
K. JAUNARENAK, ANTONI ESPASA-RI
ESKEINTZEN DIZKIOT
ZORO ZUHURRARENAK,
JOSE MANUEL AROCENA-RI
KONTULARI ZOROARENAK,
NIRE BURUARI
CHORUS OECUMENICUS:
(AD LIBITUM)
NORK EGIZTA DEZAKE GIZONA,
BIRAOAK ESATEN DITUEN GIZONA,
SEMAFOROAK GORRIZ PASATZEN DITUEN GIZONA
EDO HARAGIZKO BEKATU ARRUNTA EGITEN DUEN GIZONA
GAIZTOA DELA?
K. JAUNAK:
(TENUTO)
ENTZUN ZAIGUZU OTOI GAZTELUAREN JABE HORREK, ENTZUN
HIL ZEN
ALKONDARARIK EZ ZUEN GIZON ZORIONTSUA
EGUN
ALKONDARARIK EZ DUTENAK ERE
ZORIGABEAK DIRA
ENTZUN ZAIGUZU,
IRITXI BEDI ZUGANA
GURE DEIA
ZORO ZUHURRAK:
(MARKATO)
NI NAIZ MUNDUAREN NEURRIA
BEGIAK ZABALIK DADUZKAT
ETA DAKUSAT
HONENBESTE GALTZAIRU IRAKIN LABEETAN
HORRENBESTE HORMIGOI LIRAIN ZUTIK
HAINBESTE INDAR ORAINDIK LURREAN
GIZON BERRIAREN AURREAN
K. JAUNAK:
(STINGUENDO)
ZERK EGINEN DU ZORIONTSU GIZADIA
EREMUAN ARI DEN PROFETAREN OIHUAK
ALA PAILAZOAREN IPUIN TRAKETSAK?
ENTZUN EZAZU GAZTELUKO JABEA
KONTULARI ZOROAK:
(A TEMPO)
HOGEITAZORTZI MILA HIRUREHUN ETA BERROGEITAMAIKA
ETA
HIRUROGEITAMAR MILA ZORTZIREHUN TA HAMABOTS
LAROGEITABEDERATZI MILA ZOR-
TZIREHUN TA HOGEITABAT DIRA.
EZ, BARKATU
ZORO ZUHURRAK:
(RINFORZANDO)
BEGIAK ZABALIK DADUZKAT
NIRE INDARRAREN BERRI DAKIT
AURRERA BEHATZEN DUT
JENDETZA IZUGARRIA DAKUSAT
ETENGABE AINTZINERATZEN NAIZ
BARKATU ESAN GABE BULTZATZEN DUT
BORTIZKI MINTZATZEN NAIZ
DIOT:
MUNDUAREN NEURRIA IZATEN DIRAUT
KONTULARI ZOROAK:
(A TEMPO)
LAROGEITAZORTZI MILA ZAZPIREHUN TA HOGEITABOTS DIRA
EZ, BARKATU,
LAROGEITABEDERATZI MILA EHUN DA BERROGEITALAU DIRA
EZ, BARKATU,
CHORUS OECUMENICUS:
(AD LIBITUM)
NORK EGIZTA DEZAKE GIZONA,
BIRAOAK ESATEN DITUEN GIZONA,
SEMAFOROAK GORRIZ PASATZEN DITUEN GIZONA?
EDO HARAGIZKO BEKATU ARRUNTA EGITEN DUEN GIZONA
GAIZTOA DELA?
KONLULARI ZOROAK:
(A TEMPO)
LAROGEITAZORTZI MILA BERREHUN TA BOST DIRA
EZ, BARKATU,
LAROGEITAMAR MILA EHUN TA HAMALAU DIRA
EZ, BARKATU,
BARKATU,
BARKATU,
BARKATU...
Poemagintza |