Poemagintza
Ibon Sarasola

Kriselu, 1969

 

 

BIGARREN PARTEA

2 POEMA

 

Bestalde, bertso librearen teknika nekezagoa eta

zailagoa da. Walt Whitman (1819), Arthur Rim-

baud (1854-1891) eta batez ere Charles Baude-

laire-ri (1821-1876), bihotzez. Baita ere ulert-

-gaitzagoa, kreatzearen aldetik. Bertso askatuak,

neurtizak baino areago, lantze eta preparazio bat

eskatzen eta galdatzen dizkio poetari. BAINAN

BAITA ERE irakurleari. Batez ere irakurleari.

Preparazio berezi bat eskatzen eta galdatzen dio

irakurleari poesia libreak.

Bertso askatuaren teknika zaila da. Charles Bau-

delaire-k zion tradizioak inposatzen dituen poesi-

-erreglak, poeta onen kalterako eta poeta txarren

onerako zirela. Pasa gaitezen orain gure poesiara.

Gure artean; hitz neurtuen arloan ba da behazto-

pa bat poeta izateko: Rimagintzaren dohaina ez

duanik, ezin diteke poeta izan. Poesia askatuan,

aldiz, iduriz bederen, nahikoa da eskribatzen ja-

kitea poeta izateko, ez da itxuraz beste trebetasu-

nik behar. Nabari da euskal-poesian joera gaizto

bat. Kausi ditezke poema bat prestatzeko nahikoa

dela lerroak osorik ez betetzea pensatzen dutenak.

Hunen ondorioz, poesia librea bigarren mailako

bezala da zenbaiten begietan. Ibon Sarasola poe-

ma-konstruktoreak «Poeta bat hirian» poema, 20

egunen barruan burutu zuen, 15-20 lan-orduren

buruan. «Festaburu» poema, 10 egunen barruan,

15-20 lan-orduren buruan.

 

Poemagintza
Ibon Sarasola

Kriselu, 1969