Poemagintza
GAUR ARRATSALDEAN
AGINTARITZAREN BAIMENAREKIN
JAINKOA ETA EGURALDIA LAGUN
6 POEMA HANDI 6
ADITZERA EMANEN DIRA
IBON SARASOLA POEMA-KONSTRUKTORE
OSPETSUAK EUSKALDUNEN AMOREZ
EZKERREKO POLTXIKOTIK ATEREAK ETA
EUSKALDUN GUZIEI ESKEINIAK
1. GARIZUMA
(«Manual devotionezkoa»-ren laburpena)
A) aintzin-solasa, hitz-aurrea eta lehen kapitulua
hilobitik atera zen
gizona, gizona
atera zen hilobitik.
ahoa,
bere ahoa iriki zuen
eta esan zuen:
«gizonak oro ikatz gara
eta hezur
bihurtuko gara
gizonak oro hezur gara
eta ikatz
bihurtuko...
gizonak oro»
B) intermezzo
Profetaren hilotza
jadanik mintzatu ezin dena
ahoa lurrez beterik
C) bigarren kapitulua, hondar-solasa eta azken-
-hitza
«Ona hemen munduko bekatua kentzen
duen Eznaizgogoratzenzer; a...»
eta «ite missa est»-en garaiean
apaizaren algara
zoroa
airean
jelatu zen.
2.-REN AZKEN KAPITULUA
Hegalak zabalduz
Euskal Herria utzi zuen
Bere Jainkoa,
bere aitaren Jainkoa,
Isaak-en Jainkoa,
Jakob-en Jainkoa
utzi zuen
Hogeitamar denarioz
saldu zuen bere lotsa ahalguztiduna
Kirie eleison
Christe eleison
Kirie eleison
Pater noster...
3.
Nire bidean tafernatik
kaisitu gabe
Donostiko Parte Zaharra
igaro dut
Musean jokatuz
Euskal Herri guztiari
eskutik
irabaziko diot
Gazte naiz:
iretargia harrika hautsi dut
4. EZIN ETSIRIK
«Jainko jaunak dio:
zuek ez baitzarezte
jadanik
nire herria»
Iduriz lo
zegoen
herria
hilik
dago
5.
g
o
i
t
i
k
b
e
h
e
r
a
e
r
o
r
t
z
e
n
d
e
n
e
n
e
h
i
t
z
m
e
r
k
e Euskal-Herriko eremu guztietan
a zabaltzen ari den bitartean
6.
Ene
barnean
daramadan
astoak
ez
du
flauta
kasualidadez
jo.
HEMEN BUKATZEN
DA 1966-KO URTA
RRILLAREN 21-AN H
ASI ETA APIRIL ARE
N 25-EAN BURUTU
ZEN POEMAGINTZA,
ZEINA URTE HARTA
KO AGORA POESI-
SASIRA PRESENTAT
UA IZAN BAITZEN
Poemagintza |