Poemagintza
BOST POEMA HAMORRATU
1) ARTZAIN ONA
Artzain ona
ehun ardi izan eta
larogeitahemeretzi galdu ezkero
bata bordan utzirik
galduen bila joaiten da
kausitu arte
2) IZENBURU GABEKO BOTSGARRENA
Gero,
Babarrunak eta burina nahastu zituen
Akaidekathos-ek
Tximino bat besarkatu zuen
Akaidekathos-ek
«sobre gustos no hay nada escrito» esan zuen
Akaidekathos-ek
3) IZENBURU GABEKO HIRUGARRENA
Aita gurea...
...zaudena
4) HISTORIA ARRUNTAREN GEHIGARRIA
Ulysses deitzen zen gure semea
behin
gure etxea utzi zuen
Ulysses Laurtezpensatzen jaunak
(—Zer dio jaunak?
—Bai, jauna
—Ez, jauna
—Jaunak esan bezala
—Milesker jaun Jauna.)
gure etxetik iges egin zuen
Ulysses Laurtezpensatzen laurtezpentsatuak
Laurteztensatzen-dar Ulysses eskeiniaginduak
(in tribulationem meam...)
5) OMENALDI GAS NOBLE BATI
(Hamalaukoa)
rene deskartesen jaialdi pensalari
a (nik beintzat asko pensatzen dut bainan o
so gutxi esistitzen dut) pariseko o
linpian epeka saltzen den bitartean geor
ge gerswin ifarramerikatarraren fa
got laguntza alaitsua burges musika
ren hiletaren xaupenak pagatzeko di
ru eske ari da jesusen konpainiako
ko azken anaiak gizon guztiak berdin
ak gara kristo gure jaunaren anaiak
garelako bere teoria zaharra
ehun mila entzule bizartsuen aurre
an nekez ta gogaitmenez aditzera e
mateko behar izanen luken elizan
Poemagintza |