Poemagintza
Ibon Sarasola

Kriselu, 1969

 

 

HIRU BLUERI BURUZ

 

 

              LXII

 

Edonork galdetzen badizu

nork idatzi zituen

hitz hauek

esan zaiozu ni izan nintzela

hemendik iragan nintzela

aldamenetara begiratu eta

joan egin nintzela

 

 

              LXXI

 

Nire izena Ulyses da

nire amak ez zidan deiturarik ezarri

hogeitabi urte ditut eta hiru pezta poltxikoan

 

 

              LXXVIII

 

Eguzki-pean jaio nintzen

ene barraka ttipian

hamabi urte bete geroztik laket zaizkit

nexka politak

 

Poemagintza
Ibon Sarasola

Kriselu, 1969