Poemagintza
BI OMENALDI PARZIAL
I. CLAUDE A. DEBUSSY-RI
HARTU ZUEN
lo harpa-preludioaren azken-akordeak
festak
harpa-hari tartetik
arpejio urdina
hartu du lo.
lo ilunargitzalean
gela geldi
euri klaroan
aparren uhainetan
eguzki-erloju
bazterretan
argi-kimika gela gutxituan
gela geldian
ilunargitzalean lo
harpa-hari tartetik
arpejio urdina
II. PAUL HINDEMITH-ERI
JOHANNES
SEBASTIAAN
BACH
1939
BAI, ...SEME BAT
IZAN GENUEN NIRE
EMAZTEAK ETA
BIOK...
ASPALDIKO KONTUAK... BAI...
SEME BAT...
ASPALDI IZAN
ZEN, DUELA
URTE BATZUEK, URTE
ASKO...
GERO BETIKOA GERTATU
ZEN...
BETIKO HISTORIA ARRUNTA...
ETXEA UTZI ZUEN... LAU URTE ZITUEN
ETXETIK
ALDE EGIN ZUENEAN...
EZ OMEN ZITZAION LAKET GURE.
LAU URTE
HAIETAN ASKO PENSATU
OMEN ZUEN
AZKENEAN...
ETA NIRE EMAZTEAK:
PINUEN ORDEZ PAGOAK ETA HARITZAK LANDATUKO DIRA
JENDEAK EZ DU KONTZERTUETAN GEHIAGO ESTULIK EGINEN
BAINAN ALPERRIK IZAN
ZEN
ETA NIK
ANDREGAIAK (ANDREGAI ABERATSAK)
EZ DIRA ZURIZ JANTZIKO EZTEI-EGUNEAN
ATSO ZAHARRAK EZ DIETE ZAKURREI OGI-APURRIK EMANEN
IN TRIBULACIONEM MEAM ETA EZ DAKIT ZER GEHIAGO
ETA NIRE EMAZTEAK ETA NIK:
AHALGUZTIDUNEK EZ DITUZTE SALOIE-
TAKO GORTINEKIN MUSKIRAK KENDUKO
BAINAN ALFERRIK IZAN
ZEN
ALDE EGIN
ZUEN...
ATEA IRIKI
ZUEN
KANPORA
DOAN BIDEA HARTU
ZUEN
ETA
ALDE
E
GIN
ZU
EN
EZ DAKIT HIL
DEN, BAINAN DENA DELA
TELEFONOZ DEITUKO DIGU
EZ NAIZ GOGORATZEN
BAINAN
ZERGAITIK EKARRI ZUTEN EDO GERO NIK ALA BITARTEAN?
EDO HOLAKO ZERBAIT
ESAN ZUEN
ORDUAN KONPRENITU G E N U E N HAREN JOKAERA.
ORDUAN IKUSI GENUEN EZ ZELA
HAIN GAIZTOA
ETA
HAIN ZOROA.
Poemagintza |