Poemagintza
Ibon Sarasola

Kriselu, 1969

 

 

ADJUTORIUM NOSTRUM

 

 

«Nire lagun bat

ifarramerikara joan zen

lokomotorak gidatzera.

ST. LOUIS SOUTHWESTER.

Zeren bizitzea

hura

sua

haizea

da

 

 

 

Sometimes I wish my gal gas left me on the

self

Sometimes I wish my gal gas left me on the

self

so I'd forget all my troubles

an' keep the liquor all for myself

 

 

 

Nire lagun bat

ifarramerikara joan zen

lokomotorak gidatzera.

ST. LOUIS SOUTHWESTER.

Zeren bizitzea

hura

sua

haizea

da

 

 

 

Hura gelditzen denean

sua itzaltzen denean

haizea joaiten denean

nire hitzak

ez dute paper bat kausitu nahi

eta nire poemak

eremuko bertsolari izengabekoaren

jardun banalak lez

dira

 

Poemagintza
Ibon Sarasola

Kriselu, 1969