|
Mari Gorri
Gatu kumea
Gatu kumea ez zen kontent... Aditua zuen oilo horia, oilo beltzari erraiten, lau zango eta bi begi dituzten azindak eginak direla bizitzeko zeru urdinaren eta belhar berdearen artean, eta ez gizonak bezala teilatu baten pean edo su bazterrean, salda eltze bat bezala. Oilo beltzak ez zakon deus erreposturik eman oilo horiari, zeren sobera okopatia baitzen herrautsean itsaloskatzen. Bainan Miņiņi arrunt gaitzitua zen. So egin zuen bere ama gatu beltzari; lo zagon athalharrian. Lo othe zagon, egia erran? Miņiņik ez zakien beraz amak aditua othe zuen oiloaren arrazoina. Zer nahi dela, behako bat menesprezioz bethea pasatzen zen, urrezko marra bat iduria, haren betespal erdi hetsien artetik. Bainan hortarik beretik gatu kumeak ikusi zuen, amak ez zuela sekulan haren baitan pasatzen zena konprenituko... Behar bada haren biziak bazituelakotz zonbait primadera pasatuak eta ezin kondatuzko egunak zituelakotz iraganak, bortako harri beroan lo, iguzkitarat... Dena den, ordu berean, bakarrik joaitea zuen miņiņik deliberatu. Gauza errexa izan zitzakon etxetik joaitea. Hain errexa nun griņatua izan baitzen ez gehiago traba izaiteaz eskapatzean: nehor ez zen jin, lasterka, gibeletik, etxean atxikarazteko. Amak, ganerrean zagola sagu zain, ez zuen marrakarik egin haren geldiarazteko. Esku bat bera ez zen izan haren pasaian xeilen hesteko, aintzinetik. Joan zen beraz, errex-errexa, xinpleki, buxtana xut. Jautsi zuen herriko karrika, izitua eta urguluz bethea. batean, sekulan ez zelakotz bakarrik hain urrun izana. Ba, egiazki kuraiaz betherikako gatu kume bat zen. Bakarrik, bera zen xoil xoila hortaz ohartzen eta horrek bihotza puxka bat ilhuntzen zakon. Ondar etxearen ondotik —Kattalin zaharrarena— ez zen deus gehiago. Erran nahi dut deus ezaguturik. Gatu kumeak senditu zuen orduan bere burua sanjatzen. Ez othe zen orai piaiant haundi bat? Gibelerat so egin bazuen ere, ez zen flakeziaz, ez zen ahuleziaz, bainan Kattalinen gatu zaharrari mihiaren luzatzeko. Pff! gatu zahar bat, bethi erdi-lo, leio bazterrean, bi lore untziren artean.... Handik berehala arribatu zen putzu baten bazterrerat. Haren ur berdeak harritu zuen; ez zuen sekula kolore hortako urik ikusi. Ontsa nahiko zuen patta barnean sartu ikusteko egiazki ura zen. Bainan nola mentura? Putzu bazterrean lau ahate beltz, zerbait gorrirekin buru gainean, zagozten Ģnor niz niģ aire batekin. Miņiņik ez zuen sekulan holakorik ikusi etxean. Heien ondoan pasatzean Ģegun onģ zuen erran (ezen amak zuen ontsa alxatua). Bainan errepostua emaiteko orde, lepoa luzatuz hari buruz, Ģklo, klo, kloģ zuten egin, mehatxu batekin. Gatua fitexko joan zela handik, laster egitean herrautsa zangoz altxatzen zuela! Bidean, beribil batek zuen izitu. Arroila bat jauzian pasaturik, eskapatu zen lore xuriz bethea zen sasu baten gibelerat. Han, begi biribil batekin hari so zagola, ikusten du xori bat. Amak erakutsi bezala, jauzi egiten dako gainerat, bainan debalde xoria da airatzen. Urruntxago, jostatu zen igel baten gibeletik lasterka; eta gero, akitua baitzen, jarri zen buztanaren gainean, mundu zabalari so egiteko. Orduan bakarrik zen ohartu zeru urdinaren eta belhar berdearen artean zela. ĢTo, horra nun nizan borturat helduaģ, zuen pentsatu. Borturat heldua izaiteaz, zorionez bethea zagon, izanik ere zango puntak minberatuak. Alabainan, ez zen oraino, gatu kume ttipi bat baizik... Pentsaketa jarri zen. Zer behar zuen egin, lekurat heldua zen ber? Galde horri erreposturik ezin eman... Zeru urdinez eta belhar berdez begiak aserik, hasi zen eneatzen. Ez zuena alta uros izan behar han bizitzeaz, lau zango eta bi begi zituelakotz? Nahiko zuen ere jan. Bainan, hemen, etxeko andereak ez zakon ekarriko, etxean bezala, harendako bakarrik su bazterrean ezartzen zuen gophor esnea. Haizea altxatu zen. Haize biphil bat, belharra daldarikarazten zuena eta gatuaren ilheak bizkarrean xutik ezararazten. Penaz eta koleraz betherikako marraka bat pusa- tu zuen. Bainan ama ez zitzaion jin, usaian bezala, mihi latz batekin perekatzerat. Zeru urdina hasi zen ilhuntzen. Lanho beltz haundi bat igan zen, urrunetik, zeruan. Ixtante, euri xorta bat erori zen gatu kumearen gainerat, justu-justua bi beharrien erdirat; eta gero, erauntsi bat hasi zen burrustan. Lanho beltz itsusia, purgaturik, joan zelarik urrunago, gatu kumea bustia zen larruraino. Zaldiaren askarat, ithurrian, erori zen egun hartan bezala. Orduan, etxeko andereak ereman zuen xukatzerat su eder baten ondorat. Gaur, milikatzen ahal zuen azkar bere burua; ez zen xukatzen ahal. Harek behar zuena zen, dudarik gabe, abar-su bat ederra. Bainan, horra bertze gauza bat ez dena hatxemaiten zeru urdinaren eta pentze berdearen artean. Orduan, gatu kumeak pentsatu zuen, izanik ere bi begi eta lau pata, ez zela egina bizitzeko zeru-pentzen erdian, bainan segurrago gizonen teilatuaren azpian eta haren zoriona zela kantuz hartzea su bazterrean, irakiten ari den tupinsaldaren ondoan. Ainhitz bide egin zuen horren ikasteko. Hain segur, egon balitz sagu-zain sabaian edo lo bortako harrian, amak horiek denak zazkon erakutsiko. Bainan nola sinhets berak frogatua ez zuen gauza? Uroski, ez da sekulan berantegi ontsa jokatzeko, partikulazki delarik gatu bat kuraiaz bethea. Horra zertako, hotzak kalkarika eta zinkurinaka, Miņiņik egin zuen gibelerat goizean pasatu bidea. Beharrik oraino zuen hatxeman. Haren zango bustiek zituzten lertzoak uzten jadanik idortu lur-herrautsean... Pasatu zelarik putzuko ahaten aintzinean, berriz ere agur egin zuen erreposturik ukan gabe. Bainan ez zen menturatu, aldi huntan, Kattalinen gatu zaharrari mihiaren tiratzerat. Ahal bezain fite, pasatu zuen herriko karrika. Xeilak idekiak ziren haren pasaian. Ama lo zagon —lo othe zen egiazki?— bortako harrian etzanik. Oilo beltza eta oilo horia pikoka ari ziren korlean, bainan sekulan gehiago ez zuen kasurik eginen heien erraneri. Eta sekulan gehiago Miņiņik ez zuen izan tirriarik joaiteko bizitzerat zeru urdinaren eta pentze berdearen erdirat.
Mari Gorri |