Asekaitz
ILLUNPETIK
Illunaren etsai
aitortu
izandu naiz
beti.
Beltza bait-da
illuna.
Arratsaren egaletik
zintzilik dagoen
eguzkiari
orru egin diot
izkuta ez dedin...
Gauaren magaletik
larri aundiz
deitu diot
gozieko
argi-iturriari...
Lo dagonarentzat bezela
argi dagonarentzat
jeikitzen da
goizeroko
eguzkia.
Negarrez
igarotzen ditut
gau osoak,
bi eskuz
begiak estaliaz.
Gau beltzeko
oskarbiaren berririk
ez dute
nere begiok.
Gaur goizean
jakin dut, bai,
gau beltza dala
izar argien
ama.
Izarrak ere,
«ARGIA» dire,
Txikiak diren arren,
(Asko bait-dire)
ase dezakete
begi oroen
argi-gosea.
Gauaren illunak
eskeintzen dit,
eguzkiak
itzaltzen dituan
izarren argia.
Illunpearen besoetatik
ba noake
argiaren altzora.
Geiegiaren egarriz
ez nadila ito.
Gutxiaren ugariaz
aseko ditut
begi-nini
argi-zaleak...
Asekaitz |