Asekaitz
BIDE GALDUETAN
Atsegin-leku zoragarrietara
murgildu nai
izandu dut
nere burua;
itxas-aize gozoen
besarkada epelez
barne-egarria
ase nai nuan.
Urte askoz
ikusi ditut
udaberriko lorez
jantzitako
zugaitz zoragarriak,
zorion-sena
asekaitz onen
betegarri bezela.
Ezagunak zaizkit
jolastegi ezkutuenak ere,
—guziak ditut miatu—
atseden izpi bat
arkituko ote dedan
ametsean.
Usai gozozko ukenduen
igurtzi gozoaz
eskeiñi nion
nere buruari
zorion sakonaren
erraiñua.
Zertan nabil, ordea,
aizean doan
laño-sareari
kateak erantsi naiean,
neronekin
iruzurrean nabilela
jakiñik?
Utsean tinkatzen dan
oñak
ezin dezake
zutirik gorde,
oñarri sendoa
eskatzen duan
soiñ-ameslaria!.
Gose-egarriz dabilena
jan-edanez bakarrik
ase diteke!!!...
Asekaitz |