Asekaitz
BERRITZEA
Bai garestia dala
berritu beharraren
errenta!!!.
Suge zaharraren
larru-zorroa
bide-ertzean...
Dardara-izuz
kizkurtuta
doa
egurats epela,
txixtu-aizearen
ezten zorrotzez
elbarrituta.
Errukirik gabeko
aldatu beharra...!!!
Berria zana
zahartzen danean,
berriago baten
eskea
dator
biziaren
arnas-bide.
Jabearen morrontza!!
Igarotako atea
maratillez itxia!!.
Noiz arte, gero,
ate
bat
geiago,
ireki
behar au?
Asekaitz |