Asekaitz
NOR NAIZ NI?
Aixa dabil,
egoaren jostaillu,
kezkaren ezpataz
barne-muña
urratu gabe daraman
udazkeneko
orbel igarra!.
Itxaropena galdu duan
gizakiaren
irudi makurra
da
orbel arina!!.
Nolaz edo zertaz
kezkatu diteke, ordea,
bizi-ametsa
urruti batera
saiestu duana?
Itxaso asarretuaren
sabeletik
datorren orrua bezain
bildurgarri
sortu zait
galdera soil baten
eztenkada ilezkorra.
-Nor naiz ni?
Erauntsi zakarraren
erasoetatik bezela
igeska nabil
galdera
bildurgarri ortatik.
Gizagajoa !!!...
Nora iges dezaket
neronengandik?
«NI»
eziñ
«NI»-gandik
itzuri!!!.
Orbelaren gisa
lasaitasunezko
zorion antzuan
bizi nintekeana,
ler-zorion dagoan
udaberriko
kimu-ninia bezela
erdi-mindua nago
bizi-arnasera.
Galdera egiña dut.
Bizi, naiz, beraz.
Nun ote, ordea,
arri-pitxien balioz
berdindu
ezin diteken
erantzun ezkutu ori?
Gau ilunak ere
bere poza ba du
egunsentiaren
itxaropena
galtzen ez duan
bitartean.
Asekaitz |