Gabeziak
Oier Guillan

Bermingham, 2001

 

 

NIRE BILUZTASUNA ZUREAREKIN PAREKATU

garraxi egin eta

ezberdintasunean amildu

ehundaka amets ferekatu dituzte

ezpain hauek

ez dut inoiz denboraren anfora erdietsi

zure orbainak orain

nire soinean laga ditut

urik gabeko itsaso baten

olatuak bailiran

aurrerantzean ez dugu jakinen

zeintzuk diren orbainik sakonenak

nireak zure azalean

edo zureak nirean

 

Gabeziak
Oier Guillan

Bermingham, 2001