LIBURUDENDA ZAHARREN ERAKUSLEIHOETAN ESKEGI ZUTEN
zure izena koloretan
bertara gerturatu nintzen
arnasa ondoratzeko aitzakia baten bila
hiri barneko mugak zeharkatuz
orma biluzien azal leunak
oinazea urratsetan josirik hegaldatu dira
plazak eta hiriak
uso itxuen poemetan
zure adatsak dira izar eriak
entzun dut
bizi naiz
une biluziak nire eztarrian zeharka
itsaso debekatuak amestuz bakarka