II. MUNDU GERRA GARAIKO URPEKO SOBIETAR BAT
aurkitu dute Oeland uharteko uretan
Aftonbladet egunkariak kaleratu duenez
ontziaren barruan eskifaia osoa omen dago
40 edo 50 lagun
Urpekoak zuloa du dorretik gertu
eta ziur aski
hortik sartu zen hondora eraman zuen ura
Litekeena da mina alemaniar batek
eragin izana zuloa...
Aspalditik ez nauzu deitzen
zu ere
barruan ote zinen?