BEGI KISKALIEK AHANZTURA DUTE XEDE
ezer gertatu ez balitz bezala
zer gertatuko baten bidean
begi kiskaliek etorbide osoak izoztuko lituzkete
kantoietan malkoak eskatzeko arren
ezerezaren bidaiari grisei
Min bat dut agerian
iraganaren lausoak buzti dizkit
xamurki ezpainak
noredonorren malkoak behar ditut
nire begi kiskaliak
ixteko