GabeziakOier Guillan Bermingham, 2001
AMORRUAK ETA GRINAK EREINDAKO
orbainean hazi nintzen
aurrekoen ametsak barneratuz
aurrekoen ametsak
nortasunik gabeko belaunaldiari egokituz
milaka aditzen artean bakarra
laga zidaten eta nortasun agirian
erantzun bat ematea ahaztu zuten