BEHAKOAK ZURI BELTZEAN GORDERIK
guardasolak bere baitan makurturik
zeharkatu ditugu hiri barneko zubiak
euriak giltzapean sartu ditu
nire arnasaren ariak
errekak eta harriak
nire boltsiko marmartietan
ez dago noraezean galduko den trenerako txartelik
espaloi buztien orbela isiletan
haizeak ez du ahotsik
iritsi naiz
helmugarik gabeko zeharbide honetara
oinarria ezagutzen dut
ez naiz gainontzeko zuhaitzekin
sustraiak estoldetan haziko