Iruineako asasinatzea
X
Biharamun goizean oso baikor sentitzen naiz, eta gosaltzera hotelako jantokira jaitsi naizenean, Peru Alika ere neure egoera berean aurkitzen dela ikusi dut. Aurretiaz erabaki bezala, Alika Hendrikez informazio bila arituko da, eta ni, Katerinek palankaria erosi zuen denda bisitatu ondoren, Fortunen txaletara joango naiz. Gero, Alika ere txaletara etorriko da, eta bion artean Hendrike hestutuko dugu, barteko hiru gizon haietaz aitorpen bat egin diezagun. Hotelatik irten eta Naiarak esan zidan dendaren bila ahalegindu naiz. Bai —esan didate—. Katerinek palankaria erosi digu. Oso bezero ona de Katerin... Eta gero beste gauza harrigarri bat esan didate. — Segur al zaudete? Lankideak ekarri dizkidate lekuko bezala. Beraz, ez dago inolako zalantzarik. Tramite hutsezko zela uste izan nuen bisita, arazo honetako unerik garrantzitsuena bihur daiteke. Dendatik oso kezkati irten naiz. Orain ba dakit Fortunen hiltzailea nor den, baina nola frogatu? Autoa hartu eta txaletara joan naiz. “Gu kanpoan geundela, gertatuko ote zen zerbait?”. Doltzak atea zabaldu dit, eta nire galderari oso naturalki erantzun dio. — Ez, dena normal dago, baina zerbait esan behar dizut. Atzo, zapi odoleztatu bat bilatzen ahalegindu nendila eskatu zenidan. Alferrik izan da. Ezin izan dut zapi odoleztaturik aurkitu. Irribarre batekin erantzun diot. — Ahantz zaitez zapi horretaz. Jadanik ez dugu horren beharrik. Are gehiago. zapi odoleztatu hori ez da existitzen. — Orduan atzo... — Atzo ez nekien gaur jakin ahal izan dudana. Berriz ere lorategira irten naiz, Gaskonen bila. Han, beti bezala, bere lanean ari da. Agurtu ondoren, nahi nuen galdera egin diot. — Atzo goizean, Fortun hilda ikusi ondoren, nahi nuen galdera egin diot. — Atzo goizean, Fortun hilda ikusi ondoren, norbait lorategira irten al zen? Gaskon pentsasi geratu da. — Ez, ez dut uste... Nik berriz ere ekin diot. — Sakon pentsa ezazu, Gaskon, garrantzi handikoa baita. Ez dizut esan nahi berehala irten ote zenez. Gero, goizerdian adibidez. Izen bat eman dit. Orain gutxi, dendan eman didaten izen berbera. Bihotza nola taupadaka dudan sentitzen dut. — Nondik ibili zen? Sahats nigartia dagoen alderantz seinalatzen dit. — Lagun iezadazu mesedez —eskatzen diot. Bila han eta bila hemen, azkenean han zegoen. Gaskonek oihu bat bota du. — Palankaria! Eta odoleztatua dago! Ez dut ukitu, eta Gaskoni aurkikuntzaren berri eman ez zezala eskatu diot. Eta hain da balios bilatu duguna, Alika etorri arte handik hurbil egotea erabaki dudala, hilketaren proba eta hiltzailearen desmaskaratzailea izan daitekena norbaitek eraman ez dadin. Oso luze egin zait denbora eta Alika nik nahi nuken baino beranduago etorri da. Gure aurkikuntza erakutsi diodanean, haren garrantzia aitortu dit. — Eta bilatu ahal izan duzu zerbait Hendrikez? — Bai. Hendrikek dirutza handi bat egin du. Orain, nola egin duen azaldu beharko digu. Harroputz horrek opera batean beste kantatu beharko, digu, alajaina! Gaskon palankaria zaintzen utzi ondoren, etzean sartu gara, eta denei bibliotekan bil zitezela eskatu diegu. Familia osoa eta Hendrike eta Doltza han daude. Mahaian, palankaria. Ez, noski, lorategian dautzan odoleztatua, garbia baizik. Denak bibliotekan bildu direnean, gure azterketen laburpen bat egiten hasi gara. Lehen hitz egin duena Aika izan da. — Gure azterketen bukaera hurbil dagoenez, haien berri emateko deitu zaituztegu... Ibanek modu txarrean ebaki dio. — Horrelako zerbaitetarako atzo ere deitu zeniguten baina lelokeriak besterik ez genituen entzun. Alikak tonu berean erantzun dio. — Oraingoan besterik izango da. Fortunen hiltzailea nor den esango dizuegu. Ibanek ironiaz begiratu dio. — Bai? Eta hiltzaile hori hemen al dago, gure artean? — Bai. Orain Ibanek itxura serioago bat hartu du. — Uste dut horren frogarik eskainiko diguzuela. Alikak ez dio erantzun eta niri begiratu dit gure lanen laburpena has dezadan. Ni zutitu egin naiz eta palankaria hartu dut. — Hasieratik pentsatu genuen palankari hau izan zitekeela krimenaren harma —diot eskuan dudan figura arretaz begiratuz—. Arrazoi bi genituen horretarako. Bat, palankariaren desagertzea Fortunen mahaitik, eta bi, Hanoten gelan agertzea. Ibilaldi horrek adierazten zigun hiltzaileak palankaria erabili egin zuela. Eta erabili, zertarako? Bat, Fortun asasinatzeko, eta bi, Hanot errudun bezala aurkezteko. Palankaria utzi gabe, eseri egin naiz. Inork ez du galderarik egin eta jarraitzen dut. — Palankaria. Odolen arrastorik gabe hain garbi, dendatik ekarri berria balitz bezala aurkitu genuenean, susmo bat sortu zitzaidan, baina berehala joateko. Egia esan, susmagarrien artean andrak zeuden, eta hauek figuraren garbiketa oso bat egin zezaketen. Inguratzen nautenei begiratzen diet. Arreta handiz daude eta andretan kezka ikusten dut. — Palankaria —jarraitzen dut— Katerinek erosi zuen Fortunen urtebetetze batean hari eskaintzeko. Donostian erosi zuela esan zidan, baina geroago Naiarak aitortu zuen Katerinek behin esan ziola Iruinean erosi zuela. Hemen kontradizkio bat zegoen, itxuraz garrantzirik gabekoa, baina ikertzaileen ohiturei jarraituz, aztertu beharrekoa. Baina utz dezagun puntu hau gerorako. Orain Katerini begiratzen diot. — Bitartean zure pozoadura etorri zen, oso ongi asmatua, eta beraz, horregatixe nekez deskubritzekoa. Pozoadurak konplikazioak sortu zizkigun, eta hainbat galderei erantzun beharra. Adibidez, hilketa eta pozoadura gaizkile berberaren ekintzak ote ziren? Aurretiaz antolaturik zeuden ala bat batean eginak? Horrela geundela, ur nahasi horietan murgildurik, beste gertaera batekin topo egin genuen: Hendrikeri egiten zioten xantaiarekin. Hemen bai, puntu honetara heltzean harridura nabarmena da entzuleen artean eta begi guztiak Hendrikegan finkatzen dira. Nik jarraitzen dut. — Hendrikeri xantaia egiten zioten, eta uste dut Loizaga jaunak aitorpen bat sor dizuela, zeren xantaiak Fortuni egindako defalku batekin zerikusirik baitu. Hendrike artega mugitu da bere eserlekuan, baina ez du ahoa zabaldu. Begirada guztiak zer esango duenaren zain daude. — Horrek ez du zerikusirik Fortunen erahilketarekin. — Hori egia da —erantzun diot—, baina zuk Fortuni diru pila ederra ohostu zenion, eta defalkua ere deliktu bat da. Zuek erabaki beharko duzue lege hauste hori zuen artean ixilean ala tribunaletan konpondu beharko duzuen... Helenak ebaki egin dit. — Utz ezazu hori gerorako. Orain Fortun nork hil zuen jakin behar dugu. Helenaren hitzei jarraituz, aurrera egin dut. — Gaur goizean palankariaren arazo hori konprobatzera joan naiz Naiarak esandako dendara. Egia esan lan hori rutinazko zerbait bezala hartu dut eta ez nuen uste inolaz ere lortu dudan ondorena ekarriko zuenik. Zutitu egin naiz. — Dendan gauza harrigarri bat esan didate: palankaria, eskuan dudan palankari hau, arainegun saldua izan zela. Beraz, palankari hau ez da Katerinek Fortuni aurreko urtebetetze hartan eskaini ziona. Helenak galdera bat egin dit. — Beraz, palankari bi al daude? — Bai. Eta bestea, faltatzen dena, hura da krimenaren harma. Katerinek tonika bat eskatu du, eta nik botila bat zabaldu, edalontzia bete eta eramaten diot. Ez da berehala edaten hasi eta nik hitz egiten jarraitzen dut. — Hiltzailea ni izango banintz, zer egingo nuke krimenaren harmaz? Galdera hori egin nion neure buruari, eta erantzun bat eman nuen: behin behinean lorategian ezkutatu, eta handik egun batzuetara. gauzak baretuko zirenean, haren erabateko desagertzeaz aritu... Beraz, lehena lorategira eraman. Eta Gaskoni galdetu diot atzo goizean ea nor ibili zen lorategian. Izen bat eman dit, dendan palankariaren erosle bezala eman didaten izen berbera. Lorategia arakatu dugu Gaskonen seinalaturiko tokietan eta palankari odoleztatua bilatu egin dugu. Hiru lekuko gaude: Alika. Gaskon eta ni... Eta gezur bat botatzera noa. — A!, eta palankariak hatz markak ditu. Hiltzailearenak, noski. Katerinek esku bat praketako poltsikoan sartu eta zerbait ateratzen du. Besotik oratu dut. Begi guztiak Katerinen eskuan finkatzen dira. Alika urreratzen da eta eskuan zuena kentzen dio. Kutxa txiki bat da. Zabaltzen du eta begirada bat botatzen dio. — Artsenikoa —esaten du. Denak harriturik daude. Helenak jakin nahi du. — Beraz. hiltzailea... Eta esaldia nik bukatu dut. — Bai, hiltzailea Katerin da.
Iruineako asasinatzea |